You are on page 1of 6

1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean


Zinematika

Higidura zirkularra Ibilgailu bi topo egiten ibilbide zuzen batean


Higidura zirkularra Ibilgailu bi topo egiten ibilbide zirkular batean
Ibilgailu bi Saiakuntzak bi ibilgailurekin, ibilbide zirkular batean topo egiten
topo egiten
Magnitude linealen
eta angeluarren Lehenik, erreferentzia gisa, ibilgailu bi aztertuko dira ibilbide zuzen batean topo
arteko erlazioa egiten; ondoren ibilgailu biak ibilbide zirkular batean, eta horrela bi kasuak konparatu
ahal izango dira.
Kasete-zinta
Azelerazio normala
aN eta aT: bestelako
dedukzioak Ibilgailu bi topo egiten ibilbide zuzen batean
Demagun ibilgailu bat geldi dagoela eta 1.5 m/s2 azelerazio konstanteaz abiatzen dela.
Aldiune horretan bertan kamioi batek aurreratzen du 15 m/s-ko abiadura konstanteaz.
Kalkula bedi zein posiziotan egingo duten topo berriro ibilgailu biek.

Lehenik idatz ditzagun higiduraren ekuazioak ibilgailuetako bakoitzarentzat:

x1=15·t
x2=1.5t2/2

Topo egiteko posizioan x1=x2 eta bigarren graduko ekuazio bat lortzen da:

0.75t2-15t=0

horrek soluzio bi ditu: t=0, eta t=20.

Topo egiteko aldiune berria tt=20s da, eta posizioa xt=300 m irteeratik neurtuta.

Soluzio grafikoa

Grafikoki adierazten bada x1 denboraren menpe, zuzen bat ateratzen da, ondoko
irudian urdin kolorekoa.
Grafikoki adierazten bada x2 denboraren menpe, parabola bat ateratzen da,
irudian gorria.

Ebaketa-puntuak topo egitea adierazten du: tt aldiunea eta xt posizioa.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 1/6
1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

Ikus dezagun orain beste ariketa konplexuago bat.

Gorputz bi bertikalki jaurtitzen dira gorantz baina bigarrena bi segundoko atzerapenaz.


Lehena 50 m/s-ko abiaduraz eta bigarrena 80 m/s-koaz. Kalkula bedi zein aldiunetan
eta zein altueratan egingo duten topo.

Lehen gorputzak airean t denbora daramanean bigarenak t-2 darama (t>2).


Higiduraren ekuazioak honakoak dira:

x1=50·t-9.8t2/2
x2=80(t-2)-9.8(t-2)2/2

Ekuazio hori lehengoan bezalaxe ebatz daiteke eta honako emaitzak lortzen dira:
tt=3.62 s, xt=116.8 m

Soluzio grafikoa

Grafikoki adierazten bada x1 denboraren menpe, parabola urdina ateratzen da.


Grafikoki adierazten bada x2 denboraren menpe, parabola gorria ateratzen da.

Ebaketa-puntuak topo egitea adierazten du: tt aldiunea eta xt posizioa.

Ibilgailu bi topo egiten ibilbide zirkular batean


www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 2/6
1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

Ibilgailu bi, A eta B, zirkunferentzia baten gainetik


ibiltzen ari dira. Lehen ibilgailuak higidura uniformea du
eta bere abiadura 60 r.p.m. da. Bigarrenak ordea higidura
uniformeki azeleratua du eta honako azelerazio angeluarra
dauka: -p/6 rad/s2. Hasieran lehen ibilgailua A posiziotik
pasatzen da eta bi segundo beranduago bigarren ibilgailua
B-tik ateratzen da 120 r.p.m-ko abiaduraz.

Kalkula bedi zein aldiunetan egingo duten topo


ibilgailu biek lehen aldiz.

Ariketa planteatu aurretik ikus dezagun nola mugitzen diren bi ibilgailuak. Itxoin
ezazu, B ibilgailua t=2 segundoan abiatzen da-ta.

A-ren higiduraren ekuazioak: higidura zirkular uniformea

A ibilgailua t=0 aldiunean jatorritik abiatzen da.

aA=0
wA=2p
qA=2p t

B-ren higiduraren ekuazioak: higidura zirkular uniformeki azeleratua

B ibilgailua t=2s aldiunean p/2 posiziotik abiatzen da.

Topo egiteak

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 3/6
1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

Topo egitea ez da behin bakarrik gertatzen, qA=q B , posizioan, are gehiago, posizio
bien kenketa zirkunferentzia oso bat denean ere berriro egiten dute topo biek:

qA+2kp =qB eta k=0, ± 1, ± 2, ± 3...

Azter dezagun taula batean ibilgailu bien posizioa denboraren menpe:

t qA qB

2 4p (2 bira) p /2 B abiatzen da
2.5 5p (4p +p ) 2.48p (2p +0.48p ) B A-ren atzetik
2.6 5.2p (4p +1.2p ) 2.87p (2p +0.87p ) B A-ren atzetik
2.7 5.4p (4p +1.4p ) 3.26p (2p +1.26p ) B A-ren atzetik

2.8 5.6p (4p +1.6p ) 3.64p (2p +1.64p ) B A-ren aurretik

Taulan A eta B ibilgailuen posizioak denboraren menpe adierazten dira eta hortxe
ikusten da B ibilgailuak A ibilgailua aurreratzen duela 2.7 eta 2.8 aldiuneen bitartean.
Beraz lehen aldiz topo egiten duten aldiunea 2.7 eta 2.8 s bitarteko aldiuneren bat izan
behar da.

Taulan ikusten da A eta B ibilgailuen posizioen artean dagoen erlazioa justu honakoa
dela:

qA - 2p =qB

Bigarren graduko ekuazio horretatik denbora bakanduz, lehen topaldiaren unea


ateratzen da: t=2.77 s.

Eta t aldiune hori A eta B ibilgailuen posizioen adierazpenetan ordezkatuz:

qA=5.56p rad
qB=3.56p rad

Saiakuntzak bi ibilgailurekin, ibilbide zirkular batean


topo egiten
Lehenago erakutsi den applet-a bakarrik da ariketa konkretu hori aurkezteko, baina
ondoren datorrena edozein motako topoak praktikatzeko erabil daiteke, betiere ibilbide
zirkular batean eta higidura uniformeki azeleratuekin.

Lehen ibilgailuaren higidura-ekuazioak:

Bigarren ibilgailuaren higidura-ekuazioak:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 4/6
1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

hemen t0-k adierazten du bigarren ibilgailua noiz abiatzen den.

Ondorengo applet-ean gainera, bi ibilgailuen hasierako baldintzak idazteko, zenbakiz


adieraz daiteke, baina, nahi bada, p zenbakiaren zatikiak ere bai. Esate baterako,
ibilgailu baten abiadura kasu hauetako bat bada:

p/2, idatz daiteke: pi/2.


3p/2, idatz daiteke 3*pi/2 edota, 3pi/2.
p, idatz daiteke pi edo PI.

Programak berak itzultzen du testua zenbaki hamartarretan prezisio bikoitza erabiliz.

Idatzi beharrekoak:

Lehen ibilgailuarentzat: (gorria)

Hasierako posizio angeluarra, θ01, lehen ibilgailuarena t=0 aldiunean, posizioa


izeneko laukian.
Hasierako abiadura angeluarra, ω01, lehen ibilgailuarena t=0 aldiunean,
abiadura izeneko laukian.
Azelerazio angeluarra, α1, lehen ibilgailuarena, azelerazioa izeneko laukian.

Bigarren ibilgailuarentzat: (urdina)

Hasierako posizio angeluarra, θ02, bigarren ibilgailua abiatzen denean, t=t0


aldiunean, posizioa izeneko laukian.
Hasierako abiadura angeluarra, ω02, bigarren ibilgailua abiatzen denean, t=t0
aldiunean, abiadura izeneko laukian.
Azelerazio angeluarra, α2, bigarren ibilgailuarena, azelerazioa izeneko laukian.

Bigarren ibilgailua abiatzen den aldiunea, t0, Atzerapena izeneko laukian idatzi behar
da.

Azkenik aukera daiteke, ibilgailu bien posizio eta abiadura kontsekutibo bi


kalkulatzeko denbora-tartea. Alegia, kalkuluek eta grafikoak denboran zehar duten
zehaztasuna.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 5/6
1/3/2021 Ibilgailu bi topo egiten ibilbide berean

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/problema/problema.htm 6/6

You might also like