You are on page 1of 3

1/3/2021 Gorputzak erortzen

Gorputzak erortzean duten higidura


Zinematika

Higidura zuzena Deskribapena


Higidura zuzena Saiakuntza
Gorputzak erortzean
duten higidura
Erregresio lineala Programa honetan higidura zuzen eta uniformeki azeleratu mota bat aztertuko
da, konkretuki, erortzen ari diren gorputzek grabitatearen azeleraziopean
Higidura zuzen dutena.
eta uniformea
Ikasgai hau Fisika ikastaro gehienetan aztertzen da, baita oinarrizkoetan ere,
Higidura zuzen baina baditu zenbait zailtasun berezi, batez ere partikularen posizioa eta
eta unif. azeleratua desplazamendua bereiztu beharra.

Azpimarratzekoa da, magnitude zinematikoak bektorialak direla, baita higidura


zuzenean ere, eta higidura bat zehazki deskribatzeko nahitaez honako urratsak
jarraitu behar dira:

1. Erreferentzia sistema ezartzea, alegia higiduraren ardatza eta bere jatorria


aukeratzea.
2. Azelerazioaren modulua eta zeinua aukeratzea.
3. Hasierako abiaduraren modulua eta zeinua aukeratzea.
4. Gorputzaren hasierako posizioa aukeratzea.
5. Higiduraren ekuazioak idaztea.
6. Datuetatik abiadura ezezagunak lortzea

Deskribapena
Eraikin baten teilatutik gorantz eta bertikalki
gorputz bat jaurtitzen da. Altuera x0 da eta
abiadura v0. Higiduraren ekuazioak idatzi, eta
kalkula ditzagun gorputzak atzemango duen
altuera maximoa eta zenbat denbora
tardatuko duen lurrera iristeko.

Lehen lehenik, ardatza eta bere jatorria ezarri


behar dira, esaterako irudian adierazten dena.
Gero, hasierako posizioa, abiadura eta
azelerazioa, bere zeinu eta guzti aukeratu
behar dira. Azkenik higiduraren ekuazioak
honela geratzen dira:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/graves/graves.htm 1/3
1/3/2021 Gorputzak erortzen

Altuera maximoa atzematen denean, gorputzaren abiadura nulua da. Beraz,


abiaduraren ekuaziotik denbora kalkula daiteke: jaurtitzen denetik posizio
horretaraino iristen den arte igarotakoa. Denbora hori posizioaren ekuazioan
ordezka daiteke eta altuera maximoa lortzen da, baina lurretik neurtua noski.

Lurrera iristeko tardatzen duen denbora posizioaren ekuaziotik lor daiteke;


ekuazio horretan x=0, ezarriz bigarren graduko ekuazio bat geratuko da, eta
bertan denbora lortzen da.

Oharra: ardatzaren jatorria lurrean hartu zein jaurtiketaren lekuan hartu, beti
emaitza bera lortuko da. Jatorria jaurtiketaren lekuan hartu ezkero, hasierako
posizioa, x0, zero da baina lurraren posizioa -x0 da jatorri horrekiko, eta horrela
lortzen den ekuazioa berbera da. Altuera maximoa ere, orain eraikinaren
teilatutik neurtuta emango du, eta ez lurretik.

Azelerazioaren zeinua:

X ardatza gorantz hartu bada,


grabitatearen azelerazioa hau da: a= -g,
g=9.8 edo 10 m/s2

Hasierako abiaduraren zeinua:

X ardatza gorantz hartu bada eta


gorputza ere gorantz jaurtitzen bada,
hasierako abiaduraren zeinua positiboa
da. Beherantz jaurtitzen bada ordea
zeinua negatiboa da.

Jatorria non kokatu:

Bada ohitura bat jatorria jaurtiketaren


lekuan bertan ipintzeko, baina horrek ez
du beti horrela izan beharrik. Gorputza
toki altu batetik jaurtitzen bada, h, eta
gerora zorura eroriko bada, jatorria
zoruan bertan koka dezakegu, baina
orduan hasierako posizioa jaurtiketaren
altuera bera izan behar da.

Bestalde, jatorria eraikinaren teilatuan


kokatzen badugu eta gorputza zorutik
jaurtitzen bada orduan hasierako posizioa
-h da

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/graves/graves.htm 2/3
1/3/2021 Gorputzak erortzen

Saiakuntza
Gorputzen erorketak praktikatuko ditugu programa interaktibo batekin.

Programa horrekin praktikatzeko zenbait ariketa sinple proposatzen dira. Nahi


bada, lehenengo paperean arkatzaz numerikoki ebatz daitezke eta gero
programaren erantzuna egiaztatu.

1.- Gorputz bat 300 metroko eraikin batetik erortzen uzten da.
Kalkula bedi zenbat denbora behar duen gorputz horrek zorura
iristeko eta zein abiaduraz iritsiko den.

2.- Gorputz bat zorutik bertikalki eta gorantz jaurtitzen da 60 m/s-


ko abiaduraz. Kalkula bedi zein altuera maximoraino iritsiko den.

3.- Gorputz bat bertikalki eta gorantz jaurtitzen da 40 m/s-ko


abiaduraz, baina 100 metroko altuera duen eraikin baten teilatutik.
Kalkula bedi zein altueraraino iritsiko den eta zein abiaduraz
iritsiko den zorura.

4.- Gorputz bat jaurtitzen da 300 metroko eraikin baten teilatutik,


beherantz 10 m/s-ko abiaduraz. Kalkula bedi zein abiaduraz
iritsiko den zorura.

Kontroletan idatzi behar da:

hasierako posizioa x0
hasierako abiadura v0

Hasi botoia sakatu eta leihatilan eskualde bi ikusten dira: ezkerraldean,


gorputza bera mugitzen, abiadura bektorea urdinez eta azelerazioa gorriz
adierazita dituela. Eta eskuman, gorputzaren posizioaren adierazpen grafikoa
denboraren menpe.

Mugimendua geldi daiteke edozein unetan, Gelditu botoia sakatuz, edo


mugimendua Pausoka azter daiteke botoi hori behin eta berriz sakatuz.
Mugimendua berriro abiatzeko Jarraitu botoia sakatzen da, gelditzeko erabili
den botoi bera da, baina izena aldatu zaio.

Esaterako, interesgarria da gorputzak bere altuera maximoa atzematera doan


unean, Gelditu botoia sakatzea eta ondoren Pausoka zenbait alditan, altuera
hori atzematen duen arte (abiadura nulua egiten den arte). Gero Jarraitu
botoiaz mugimendua normal abiatzen da. Ostera ere, jatorrira iristera doanean,
Gelditu botoia sakatu eta gero Pausoka zenbait alditan, x-en balioa nulua
egiten den arte. Gero Jarraitu botoia sakatzen bada, mugimenduak segitzen du
gorputza leihatilatik desagertzen den arte.

CinemaApplet1 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/graves/graves.htm 3/3

You might also like