You are on page 1of 5

1/3/2021 Habe bat orekan

Habe bat orekan


Solido zurruna

Estatika- Indar baten momentua


Elastikotasuna.
Habe bat malguki bitan eskegita
Indar baten momentua

Elastikotasun-modulua Habe bat orekan


nola neurtu
Habe bat makurtzea Orri honetan aurkezten da "indar baten momentua" kontzeptu fisiko gisa, eta kontzeptu hori
(flexatzea) erabili egiten da adibide batean, izan ere, habe baten oreka aztertzeko, habea mutur batean
Habe bat gilbortzea tinko eutsita dagoenean.

Ebakidura-modulua Indar baten momentua


nola neurtu
Katenaria Demagun hiru torloju ditugula, hirurak berdinak, eta hiru giltza ezberdinekin ditugula
torlojuak estutu edo nasaitzeko, irudiak erakusten duen bezala. Giltzen muturretan indar bana
aplikatzen da:

Zein kasutan torlojua estutuko da?


Zein kasutan torlojua nasaituko da?
Ba al daude kasu bi, baliokideak direnak?

Lehen irudian torlojua mugitzen da


planoarekiko perpendikularki eta kanporantz
irteten da, alegia, irakurlearenganantz
(nasaitu). Indar horren momentua hau da:
F·d.

Bigarren irudian ere torlojua


irakurlearenganantz mugitzen da,
lehenengoa bezala. Momentuaren modulua
hau da: F/2·(2d)=F·d. Berdina!

Giltza luze batekin indar gutxiago egin


behar da momentu berdina lortzeko.

Hirugarren irudian torlojua mugitzen da


planoarekiko perpendikularki baina
barrurantz (estutu), aurreko kasu bien aurka.

Giltzak erlojuaren orratzen aurka biratzen badu, torlojua irakurlerantz mugitzen da


(nasaitu). Momentu horri positibo deritzo.
Giltzak erlojuaren orratzen alde biratzen badu, torlojua barrurantz mugitzen da (estutu).
Momentu horri negatibo deritzo.

"Indar baten momentua O puntu batekiko" honela definitzen da: r posizio-bektorearen eta F
indarraren arteko biderketa bektoriala:

M=r´F

M bektorearen ezaugarriak:

Modulua, M=F·r·sinθ=F·d. Hemen d indarraren "besoa" da (edo O puntutik indarraren


norabidera dagoen distantzia).
Norabidea, F indarrak eta O puntuak mugatzen duten planoarekiko perpendikularra.
Noranzkoa, torlojuaren erregelak adierazten duena.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/palanca/palanca.htm 1/5
1/3/2021 Habe bat orekan

Torlojuaren eta giltzaren adibideak momentuaren esangura fisikoa azaltzen du eta, gainera,
momentu-bektorearen modulua, norabidea eta noranzkoa argitzeko balio du, ikusi irudia:

Modulua, F indarra bider giltzaren d luzera:


orokorrean: M=F·r·sinθ=F·d
Norabidea, torlojuaren ardatzaren norabidea, Z
ardatza.
Noranzkoa, torlojua mugitzen den noranzkoa
giltza biratzen denean. Erlojuaren orratzen aurka,
kanporantz (positiboa) eta erlojuaren orratzen
alde, barrurantz (negatiboa).

Habe bat malguki bitan eskegita


Habe batek, m masa du, L luzera eta malguki elastiko bitan eskegita dago, irudiak erakusten
duen bezala. Malgukien konstanteak k1 eta k2 dira, hurrenez hurren, eta luzera naturalak l01
eta l02. Malgukiak lotuta daude habearen masa-zentrotik d1 eta d2 distantzietara.

Ezkerreko malgukiak habeari egiten dion indarra hau da: F1=k1x1, eta hemen x1 da
malgukiaren deformazioa (edo luzapena).

Eskumako malgukiak habeari egiten dion indarra hau da: F2=k2x2, eta hemen x2 da
malgukiaren deformazioa.

Habea orekan badago, habeak jasaten dituen indarren erresultantea nulua izan behar da, eta
bestalde, indar guztien momentua, masa zentroarekiko, ere nulua izan behar da. Habea justu
horizontalki kokatuta badago:

k1x1+ k2x2=mg
-k1x1·d1+ k2x2·d2=0

Hortik x1 eta x2 kalkula daitezke:

Ezkerreko malgukiaren goiko muturra lotu behar da, habea baino gorago, honako
distantzia honetan: l1=l01+x1

Eskumako malgukiaren goiko muturra lotu behar da, habea baino gorago, honako
distantzia honetan: l2=l02+x2

Adibidea:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/palanca/palanca.htm 2/5
1/3/2021 Habe bat orekan

Malgukien konstante elastikoak: k1=50 N/m, k2=25 N/m


Habearen masa, m=1 kg
Malgukien luzera naturalak, l01=l02=0.5 m

Habea eskegitzen bada honako puntuetan: d1=75 cm, d2=90 cm, orduan malgukien luzapenak
hauek dira:

Ezkerreko malgukiaren goiko muturra lotu behar da habea baino gorago honako
distantzia honetan: l1=50+10.7=60.7 cm

Eskumako malgukiaren goiko muturra lotu behar da habea baino gorago honako
distantzia honetan: l2=50+17.8=67.8 cm

Saiakuntza
Aukeran idatz daitezke:

Ezkerreko malgukiaren Kte elastikoa, k1 , N/m unitateetan.

Eskumako malgukiaren Kte elastikoa, k2 , N/m unitateetan.

Habearen masa finkotzat hartu da: m=1 kg.

Malgukien luzera naturalak ere finkotzat hartu dira: l0=50 cm

Berria botoia sakatu.

Saguarekin zirkulu gorri txikiak mugi daitezke, malguki biak lotzeko habearen edozein
posiziotan: d1 eta d2 habearen masa-zentroarekiko.

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

Sakatu "Berria" botoia, eta saguarekin zirkulu gorri txikiak mugitu, malguki biak habean lotzeko.

Habe bat orekan


Demagun orain, habe bat mutur batetik (O muturretik) tinko eutsita dagoela eta masa
arbuiagarria duela.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/palanca/palanca.htm 3/5
1/3/2021 Habe bat orekan

Habean eskegita, eta O ertzetik x distantziara, P pisua kokatzen bada, indar horren
momentua O puntuarekiko hau da: +P·x.

Gainera, habean lotuta baina O ertzetik y distantziara, soka bat kokatzen dugu,
bertikalarekiko θ angelua osatuz, ondoko irudiak erakusten duen bezala. Sokaren F
indarrak eragiten duen momentua O puntuarekiko: -F·y·cosθ.

Habea orekan egon dadin, momentu totala


nulua izan behar da.

-F·y·cosθ+P·x=0

Saiakuntza
Habe bat mutur batetik tinko eutsita dago, masa arbuiagarria du eta 50 cm-ko luzera. Habe
horrek, 5 cm-oro, alegia 0, 5, 10, ... 50 cm posizioetan, kako batzuk dauzka pisuak
eskegitzeko.

Aukeran idatz daitezke:

Sokaren posizioa, y, desplazamendu-barrari saguaz eragiten.


Sokaren angelua, θ, norabide bertikalarekiko, desplazamendu-barrari saguaz
eragiten.

Berria botoia sakatu.

Habearen alboan, zenbait pisu daude kolore ezberdinetakoak: 10 g (gorria), 25 g (grisa)


eta 50 g (urdina) . Saguarekin pisu bat hartu eta habean eskegi daiteke kako batean.
Guztira sei pisu daude (mota bakoitzeko bina) eta nahi dugun arte eskegi daitezke posizio
ezberdinetan eta baita beste pisu baten azpian ere.

Pisu bat eskegitzen dugun bakoitzean, dinamometro batek sokaren tentsioa neurtzen du: F
. Indar horrek habea horizontal mantentzen du eta orekan, eta zenbakia Newton (N)-etan
adierazita dago.

Esaterako, lehenik, sokaren angelua aukera bedi θ=0, eta saiatu pisu bakar bat
eskegitzen, baina zenbait posizio ezberdinetan. Kasu bakoitzean idatz bedi
dinamometroaren neurketa.

Horretarako Berria botoia sakatu behar da, pisu bat hartu eta kako batean
eskegi. Dinamometroak ematen duen F neurketa behatu eta idatzi. Ondoren,
berriz ere Berria botoia sakatu, pisu bera hartu, baina beste kako ezberdin
batean eskegi. Eta horrela behin eta berriz errepikatu.

Ohar zaitez, pisua eskegitzen bada O puntuan bertan, ez du momenturik


eragiten, baina aurkako muturrean eskegitzen direnak momentu maximoa
eragiten dute O puntuarekiko.

Ondoren, pisu ezberdinak froga daitezke eta posizio ezberdinak, edo ez.

Adibidea:

Sei pisuak hartu, banan banan, eta ondoko irudiak erakusten duen bezala eskegitzen dira.
Sokaren posizioa y=30cm eta θ=60º, norabide bertikalarekiko. Kalkula bedi zein indar
egin behar duen sokak, habea horizontal eta orekan mantentzeko.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/palanca/palanca.htm 4/5
1/3/2021 Habe bat orekan

Pisuak Posizioak (cm) Momentua


(g) (g·cm)
10 35 10 450
25 50 20 1750
50 25 20 2250
Totala 4450

Sokak eragiten duen momentua honako hau da:

-F·y·cosθ= -F·30·cos60º= -F·15

Oreka-baldintza honela idazten da:

-F·15+4450=0 beraz, F=296.67 g

Indar hori Newtonetan adierazteko bidertu behar da bider 9.8 eta zatitu zati 1000

F=2.91 N

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

Pisuak hartu saguarekin eta habean eskegi kakoetan (zirkulu gorrietan).

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/palanca/palanca.htm 5/5

You might also like