You are on page 1of 8

1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Habe bertikal bat nola gilbortzen den


Solido zurruna

Estatika. Deskribapena
Elastikotasuna
Kalkulu numerikoa
Indar baten momentua
Elastikotasun-modulua Saiakuntza
nola neurtu
Erreferentziak
Habe bat makurtzea
(flexatzea)
Demagun habe bat, bertikalki
Habe bat gilbortzea kokatuta dagoena eta azpiko
Ebakidura-modulua muturretik finkatuta. Habearen
nola neurtu luzera L da eta bere goiko muturrean
F indarra aplikatzen zaio, bertikalki
Katenaria eta beherantz, alboko irudiak
erakusten duen bezala. Orri honetan
habearen forma kalkulatuko da eta
bere mutur askearen posizioaren (xf,
yf) koordenatuak.

Eraikuntzan, horrela deformatzeari


gilbortzea edo sabeltzea deritzo, eta
gilbordurak neurtu egiten dira.

Ariketa hau aurreko orrikoaren antzekoa da, baina badauka diferentzia


nabarmen bat; F indarrak ez badu gainditzen balio kritiko bat (dei diezaiogun
F0) habea ez da oreka-posiziotik desbideratzen, alegia zuzen eta bertikal
mantentzen da.

Deskribapena
Oinarrizko baldintza batzuk mantenduko ditugu:

Habea osatzen duen materiala elastikoa da, lineala, homogeneoa eta


isotropoa, eta Hooke-ren legea betetzen du, alegia, tentsioa eta
deformazioa linealki erlazionatuta daude.

Habearen L luzera oso handia da gainontzeko neurrien aldean, (zabalera


eta lodiera) eta bere pisuak eragiten duen deformazioa arbuiagarria da.

Baldintza horietan, Euler-Bernouilli teoriaren ekuazioa erabil daiteke, alegia,


habe deformatuaren kurbadura-erradioa (ρ) eta gilbordura eragiten ari den
indarraren momentua (M) honela erlazionatzen dira:

Y materialaren Young-en modulua da, eta I zeharkako sekzioaren bigarren


inertzia-momentua lerro neutroarekiko.
www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 1/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Orokorrean, kurbadura-erradioa honela adieraz daiteke: ρ=ds/dφ. Beraz:

F indarraren momentua kalkulatzen


badugu habearen edozein P(x,y)
punturekiko,

M=F(xf−x)

Ekuazio horretan x elimina daiteke kontutan hartzen bada sinφ=dx/ds. Ekuazio


osoa s-rekiko deribatzen bada eta gero ordezkatu:

Ekuazio diferentzial hori pendulu sinplearen ekuazioaren antzeko da; soluzioa,


φ(s), kalkula daiteke ekuazio hori bi aldiz integratuz, baina mugalde-
baldintzak ezarri behar dira: habea jatorritik pasatzen da (s=0 j=0) eta mutur
askean momentua nulua da, beraz, dφ/ds=0.

Habearen mutur askean x=xf edo s=L, eta M momentua nulua da.

Mugalde-baldintza horiek bi puntu ezberdinetan ebaluatzen dira s=0 eta s=L.


Esaterako, pendulu bat askatzen denean pausagunetik eta oreka-posiziotik
kanpo, alegia θ0 posizio batean, hasierako baldintzak honakoak izaten dira:
t=0, θ=θ0, dθ/dt=0. Baina baldintza biak aldiune berean ebaluatu dira.

Ondorengo taulak erakusten du zein antzekotasun dagoen habe baten


gilbortzearen eta pendulu sinple baten mugimenduaren artean:

Mutur bat finko duen habearen gilbortzea Pendulu sinplearen higidura oszilakorra
s t
φ θ
φ0 θ0
F/(Y·I) g/l

Ekuazio diferentzialaren soluzioa lortzeko, lehenik biderka dezagun ekuazio


osoa bider dφ/ds.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 2/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Integrazioaren konstantea kalkulatzen da mugalde-baldintzetatik: φ(L)= φ0, eta


hemen φ0 da habeak mutur askean duen malda, eta gainera s=L posizioan
dφ/ds=0.

Habearen L luzerak ondorengo lehen baldintza hau bete behar du. Gero
kalkula daitezke habearen puntu guztien posizioaren x eta y koordenatuak:

Ezagutzen badira, mutur askean aplikatzen ari den F indarra eta habearen L
luzera, orduan lehen ekuazioa ebatz daiteke eta horrek ematen du φ0, alegia,
habearen tangenteak norabide bertikalarekiko osatzen duen angelua.

Gero, φ0 angelua ezagututa, habearen puntuen x koordenatua kalkula daiteke φ


angeluari balioak ematen (0, φ0) tartean, bere integrala ebatzita dagoelako.

y koordenatua kalkulatzea ordea, konplikatuagoa da, φ angeluaren balio


konkretu bakoitzerako integral mugatu bat kalkulatu behar delako (0, φ)
tartean, eta horretarako prozedura numerikoak erabili behar dira.

Kalkulu numerikoa
www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 3/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Lehengo adierazpenak bestela ere berridatz daitezke:

Hemen α parametro adimentsional bat da eta beste zenbait parametro biltzen


ditu: habearen neurri geometrikoak, habearen materiala eta mutur askean
aplikaturiko indarra.

Nola kalkulatu φ0

Lehen ekuazioak ematen du φ0, alegia, habearen tangenteak norabide


bertikalarekiko osatzen duen angelua mutur askean, irudiak erakusten duen
bezala:

Ekuazio horrek urrats bi behar ditu:

1. Lehenik, integrala kalkulatzea:

2. Eta ondoren, ondoko ekuazioaren erroa kalkulatzea:

f(φ0)=0

Integrala berridatz daiteke lehen espezieko integral eliptiko gisa:

Ondoren, aldagaia alda daiteke:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 4/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Orri honen amaieran dagoen programa interaktiboak lehen espezieko integral


eliptiko hori kalkulatzen du, E(k, π/2) , Carlson-en prozedura numerikoaz.
Ikus bedi Numerical Recipes in C, Special functions. Seigarren kapitulua.

Ondoren, f(φ0)=0 ekuazioaren erroa kalkula daiteke erdiko puntuaren


prozeduraz:

Pendulu sinplearen kasuan, hasierako anplitudea ezagututa, θ0, periodoa


kalkulatzeko, P/P0 , integral eliptiko bera ebazten da, E(k, π/2), bai prozedura
numerikoez zein tauletan begiratuta (lehen espezieko integral eliptikoak: Puig
Adam P., Cálculo Integral. Editorial Biblioteca Matemática 1972, 72 orr.).

Kasu honetan ordea, α parametro adimentsionala ezagututa (habearen neurriak


eta beste konstanteak biltzen dituena), φ0 angelua kalkulatzeko ebatzi behar da
integral hori, alegia, habearen tangenteak norabide bertikalarekiko osatzen
duen angelua mutur askean, eta gero f(φ0)=0 ekuazioaren erroa kalkulatu
erdiko puntuaren prozeduraz.

Habe makurtuaren ekuazioa nola kalkulatzen den

Habearen puntu batek honako koordenatuak ditu (x, y). Gure kalkuluan ordea,
kalkulatuko dugu: (x/L, y/L). x/L kalkulatzea ez da zaila: ezagutzen bada φ0 ,
x/L kalkula daiteke φ angelu guztietarako (0, φ0) tartean. Mutur askearen xf
posizioa honela kalkulatzen da:

y/L kalkulatzea konplikatuagoa da: ezagutzen bada φ0, y/L kalkulatzeko φ


angelu guztietarako (0, φ0) tartean, honako integral mugatua kalkulatu behar
da:

Integral hori kalkulatzeko prozedura numerikoak behar dira, esaterako,


Simpson-en prozedura.

Baina integral horrek beste arazo bat du. Baldin φ→φ0 orduan integraleko
izendatzaileak zerorantz jotzen du, eta ordenagailuak ez du ondo kalkulatzen
www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 5/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

mutur askearen yf/L koordenatua φ=φ0 denean. Arazo hori konpontzeko


irudian erakusten den interpolazio-prozedura erabil daiteke:

Kalkulatzen dira (x/L, y/L) koordenatuak baina muturretik oso hurbil


dagoen angelu baterako: φ=φ0−Δφ , eta Δφ angelua txikia da.
Kalkula dezagun φ0 angelurako abszisa: xf/L.

Orduan, mutur askearen ordenatua, yf/L, kalkulatzen da irudiko hiruki zuzena


ebatziz:

Gilbortze txikien hurbilketa


Habea gutxi gilbortzen bada, φ eta φ0 angeluak txikiak izango dira. Orduan
ordezka daiteke:

Ordezka dezagun hurbilketa hori mutur askearen φ0 angelua kalkulatzeko


erabiltzen den ekuazioan:

Eta honela berridazten da:

Integral hori berehala ebazten da honako aldagai aldaketa eginez: φ=φ0·sint.


Eta emaitza a0=p2/8

Harritzekoa da baina emaitza horretan φ0 angelua desagertu egin da. Horrek


esan nahi du φ0 angelua ez dela aldatzen F indarraren eraginez, gilbortzea

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 6/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

txikia denean.

Azter dezagun habe elastikoaren gilbortzea a parametro adimentsionalaren


menpe:

F/F0≤1 denean, habea ez da gilbortzen, zuzen eta bertikal irauten du.

F/F0>1 denean, habeak etsi egiten du eta gilbortzen da. Mutur askearen
desbideratzea:

horizontalki xf,

bertikalki L-yf , hasierako posiziotik.

Saiakuntza
Aukeran idatz daiteke:

Indarra izeneko desplazamendu-barran, F/F0≥1 zatidura.

Kalkulatu botoia sakatu.

Programak kalkulatzen du, eta irudikatu, habe gilbortu bat, L=1 m-koa, eta
bere mutur askean aplikatzen ari den F indarra. Gainera, idatziz erakusten
dira, ardatz koordenatuetan, mutur askearen (xf, yf) koordenatuak eta φ0
inklinazioa, alegia, habearen tangenteak mutur askean norabide
bertikalarekiko osatzen duen angelua.

Ariketa gisa, egin bitez hiru grafiko. Ardatz horizontalean beti F/F0 erlazioa,
eta ardatz bertikalean hiru aukera:

1. φ0 angelua, alegia, mutur askean habearen tangenteak bertikalarekiko


osatzen duen angelua.

2. Mutur askearen desplazamendu horizontala: δx=xf

3. Mutur askearen desplazamendu bertikala: δy= 1.0−yf

Adibidea:

Har dezagun altzairuzko habe bat (Young-en modulua Y=2.06·1011 N/m2),


L=30 cm eta sekzio laukizuzena: a=3.04 cm eta b=0.078 cm.

Bigarren inertzia-momentua hau da:

Eta indar kritikoa: F0=6.79 N.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 7/8
1/3/2021 Habe bertikal bat nola gilbortzen den

Mutur askean aplikatzen bada, esaterako, honelako indarra: F/F0=1.5, hau da,
F=10.18 N, orduan mutur askearen posizioa hau ateratzen da: xf/L=0.79 eta
yf/L=0.36, alegia, xf=23.7 cm, eta yf=10.8 cm lurretik neurtuta.

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK


1.1.

Erreferentziak
Beléndez T., Neipp C., Beléndez A., An integrated project for teaching the post-buckling of a slender
cantilever bar. International Journal of Mechanical Engineering Education Vol. 32, nº 1, (2004) pp. 78-92.

Beléndez T., Neipp C., Beléndez A., Pandeo de una barra delgada empotrada en un extremo: Análisis lineal
de un problema no lineal. Revista Española de Física 18 (3) Julio-Septiembre 2004, págs. 41-46.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/viga1/viga1.htm 8/8

You might also like