You are on page 1of 24

Zinea, Mundua eta

Giza Eskubideak
IPES Elkartearen proiektu bat www.cineddhh.org

Gida didaktikoa (euskara)

Lehen
Hezkuntzarako
zinemateka
i Sarrera
Gida didaktikoak

Zinema artea, denbora-pasa, hezkuntza... da. Kultura eta gaur egungo mundua ulertzeko funtsezko
elementua da. Fikzio eta errealitate ezberdinetara hurbiltzen gaitu. Beste pertsonen larruazalean, bere
zirraretan, bizipenetan eta erlaziotan jartzen gara. Gertaera historikoen lekuko gara... Baina badakigu ez
dela aski begiratzea ulertzeko. Milaka ordu pasa ditzakegu pantaila aurrean haratago joan gabe. IPES
Elkarteko Giza Eskubideen eta Nazioarte ataleko talde didaktikoak * ikuspuntu kritiko batetik zinema
aztertu eta ulertzeko gakoak eskaini nahi ditugu. Hori dela eta, zinema erabiltzen dugu mundua
ulertzeko giza eskubideen ikuspuntutik, arreta berezia emanez genero ikuspegira, gure interpretazioaren
oinarri bezala.
Gure material didaktikoen osagarri bezala, pelikula zerrenda bat aurkezten dizkizuegu jarraian. Lehen
hezkuntzako haurrentzako bereziki aproposak. Lantzen dituzten gaiak, gure entzuleagoaren ulermenera
egokituak dira. Giza eskubideak, adineko ikusentzulego batentzako aproposagoa dela ematen du. Hain
zuzen, lehen hezkuntzarako dagoen hezkuntza eskaintza txikiagokoa da. Baina, adin hauetatik aurrera,
beste errealitateaz hausnartu eta ulertzearen garrantziaz sinetsita gaude. Horretarako, gaiak, batez ere
jolas eta irudimenezko ikuspuntu batetik landuko ditugu, publiko honetara iritsi nahi badugu, ezinbestekoa
den bezala. Hala eta guztiz ere, guretzat oinarrizkoak diren irizpideak ez ditugu alde batera utzi: kalitate
zinematografikoa, generoaren ikuspuntuaren ikuspena eta kultur testuinguru aberatsak, besteak beste.

Haur-ikusleak irudi bizkorren kontsumora gehiegi ohituta daude edukiaren kalterako. Espero dugu
erakustaldi honek haurrek kalitatezko zinema ikusten, disfrutatu eta mundu hobe baten aukera sentitu
dezaten laguntzea.

(*) Javier Aisa, Andrea Aisa, Cristina García, Fernando Armendáriz eta María Castejón.
0 Gai zerrenda

Kulturen arteko elkarbizitza

‘Azur y Asmar’, Michel Ocelot. Fantzia, 2006.

Emakumeak eta irudikapen berriak

‘Whale Rider’, Niki Caro. Zeelanda Berria, 2002.


‘La isla de Nim’, Jennifer Flackett. Estatu Batuak, 2008.

Kontsumismo eta jasangarritasuna

‘Wall-E’, Andrew Stanton. Estatu Batuak, 2008.


‘Charlie y la fábrica de chocolate’, Tim Burton. Estatu Batuak, 2005.

Gatazken ebazpen baketsua

‘El gigante de hierro’, Brad Bird. Estatu Batuak, 1999.


‘Bichos’, John Lasseter. Estatu Batuak, 1998.
‘Kirikú y la bruja’, Michel Ocelot. Belgika, 1998.

Ingurumenaren babesa

‘Mi vecino Totoro’ (Tonari na Totoro). Hayao Miyazaki, Japonia, 1988.

Alfabetatze emozionala

‘Saltando’ (‘Boundin’), Bud Luckey. Estatu Batuak, 2003.


1 Kulturen arteko elkarbizitza

01. Azur y Asmar

Izenburua Azur y Asmar

Aurrerakina ‘Azur y Asmarren’ aurrerakina ikusi

Urtea 2006

Iraupena 99 minutu

Herrialdea Frantzia

Zuzendaritza Michel Ocelot

Generoa Animazioa

Sinopsia

Azur eta Asmar haurrak – lehendabizikoa, zuria, ilehoria eta begi urdinekin; bigarrena, beltzarana eta begi
ilunekoa – anaiak bezala heziak izan dira, nahiz eta bata inudearen semea izan eta bestea jaun noble
batena. Egun batean beraien bideak bereizte dira. Urteak geroago, abentura berdinean nahasturik aurkituko
dira berriro ere. Beraien inudeak hitz egiten zien kondairazko maitagarria aurkitzeko lehiatuko dira.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Azur y Asmar’?

Edertasun handiko animazio teknika bikain batez, Ocelotek, Istanbuleko meskitara , Granadako
Alhambrara, Afrika iparraldeko herrixkatako azoketara eramaten gaitu. Bere helburua, aberastasun
kulturalaz liluratu eta gozatu dezagun da. Aniztasuna balioesteko beharrari hurbiltzen gaitu, baina ez soilik
irakaspen gisa, baizik baita ere pertsonalki aberasteko. Finak eta zehatz zainduriko irudien bidez ikusi eta
dastatzen da. Irudien segidaren oreka; ezin hobeki diseinaturiko kolorea eta neurtu eta zaindutako
dialogoek, pelikula hau, haurrentzako ekoizkin zinematografiko komertzialago eta astinduagotik urruntzen
dute.

Azur eta Asmarren istorioak, ezberdintzat dauzkagunekin elkartzea eragozten diguten ohiturak gainditzen
ditu. Batzen gaituenaz hitz egiten digu, bereizten digunetik baino. Axolagabetasunak edo aurreiritziengatik
apurturiko erlazioak berreraikitzeko bide bezala, Ocelotek solidaritatea eta elkarbizitza proposatzen gaitu.
Marko geografiko eta soziala, Ekialde (Asmar, beltzarana, inudearen semea eta gero printzean
bilakaturikoa) eta Mendebaldearen (Azur, ilehoria, bere ondasunak galtzen dituen familia noble baten
semea) arteko erlazioa da. Ocelotek, bere pelikularekin, soilik aurrez aurre dauden bi kultura bezala ikusten
direnei zubi bat zabaltzen die, istorioak, hitzarmen eta elkar irakaskuntza aroak erakusten dizkigunean.
Orain, interes eta estremismo askok liskarra bilatzen dutenean, beharrezkoa eta posible da ulermena
eskatzea.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresa 'Internet Movie Databasen'

Zenbait kritika kontsultatu

‘HoyCineman’ kritika

‘Azur y Asmar’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

‘Aula de cine’ gida didaktikoa


‘José Salazar’ haur eta lehen hezkuntza Zentroko Rosa María Portero eta Rocío
Martínezek egindako jarduerari buruzko aipamena
‘Blog de Aulan’ gida didaktikoa
2 Emakumeak eta irudikapen berriak

01. Whale Rider

Izenburua Whale Rider

Aurrerakina ‘Whale Riderren’ aurrerakina ikusi

Urtea 2001

Iraupena 105 minutu

Herrialdea Zeelanda Berria

Zuzendaritza Niki Caro

Generoa Drama

Sinopsia

Zeelanda Berriko kostaldeko herri txiki batean, maoriek, beraien burua, “baleen zaldiko”, Paikearen
ondorengotzat daukate. Milaka urte dira gizonezkoek bakarrik oinordetzan hartzen dutela titulu hau. Pai, 12
urtetako neskatiko bat, zilegizko ondorengoa da, baina bere aitonak bere herriaren buruzagi berria
emakume bat izatea ezin du onartu. Hala ere, Pai konbentzituta dago bera dela aukeratutakoa eta bere
gogo guztia jarriko du frogatzeko.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Whale Rider’?

Pai, usadiozko ipuin eta pelikuletako emakumezkoen estereotipoen aurka jaikitzen den heroia bat da. Bere
ahalbidetan sinesten du eta bere herria gidatzeko jaio denaren uste osoa dauka. Emakumeek, maori herrian
jasaten duten bereizketa ikusten duen pertsonai bat da, eta, hedaduraz, munduan, oraindik, nabarmentzen
diren patriarkal jatorriko kultura guztietan. Gainera, neskatiko baten gainditzeko gaitasuna eta indarra eta
aginte bortitza ez diren aukerako estrategiak nola erabiltzen dituen agertzen du.

Istorioa, gaur egungo alegi bat balitz bezala kontaturik dago, maorí herriaren inguru naturalaren irudi
ikusgarriekin. Ez dugu, mutiko eta neskatikoak, gaur egungo zineman eta telebistan ikustera ohituta dauden
irudi bizkorren segida bat ikusten. Alderantziz, narrazio erritmo patxadatsuak, pelikularen begiratze lasaiera
gonbidatzen gaitu, hau, oso hezigarria izanik. Era berean, Pai, bere borroka pertsonalean bilakaera daukala
egiaztatzen dugu.
Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

'Whale Riderren' orrialde ofiziala

Zenbait kritika kontsultatu

'Decine21.comen' kritika

‘Whale Rider’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

'Gotham Comunicaciónek' egindako gida didaktikoa (ingeleraz)


67. gida didaktikoa, 'Making of' aldizkarian
Catalunyako Generalitateko hezkuntza Sailaren gida didaktikoa (katalanieraz)
02. La isla de Nim

Izenburua La isla de Nim

Aurrerakina ‘La isla de Nimen’ aurrerakina ikusi

Urtea 2008

Iraupena 96 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza Jennifer Flackett eta Mark Levin

Generoa Abenturak

Sinopsia

Nim, bere aitarekin batera zibilizaziotik aldendurik dagoen irla batean bizi da. Bere animali lagun bitxi, liburu
eta kondairaz inguraturik, bizi tropikal sinestezina badarama bere liburuetako pertsonai gustukoena islatzen
duena: Alez Rover, planetako lehen abenturazalea. Bere aita ezustean desagertzerakoan, Nimek bere
heroiaren sortzaile literarioari laguntza eskatzen dio. Baina Nimek ez daki, abentura bildumaren egile
txalotua, Alexandra Rover, hiri handi bateko etxebizitza batean giltzaperaturik bizi den emakume lotsati bat
dela.

Zergatik aukeratzen dugu ‘La isla de Nim’?

Pelikulak, robinsonen abenturen genero klasikoa berritzen du. Heroi eta abenturen alegi klasikoarekin
hausten du, bai pertsonaiak aukeratzerakoan, nola istorioaren trataeran.

Hasteko, heroia emakume bat da, Nim, heroi maskulino eta helduaren eredutik baztertuta. Nim, kementsua,
sortzailea, ausarta eta bere buruaz segurua da. Teknologi berriak erabiltzen ditu laguntza eskatzeko
–modernotasuna, antzinako denboretan ainguraturiko generoan sartzen du horrela- eta ingurumenaren
jakitun eta babesle handia da, gauza berria ere generoan. Bere abenturan, Alexandra Rover idazleak
laguntzen dio, bera ez den guztia gizaki egiten duen protagonista baten atzean bere beldurrak ezkutatzen
dituenak. Alexandraren ezkutuko nortasuna, gure berezko ereduei buruz hausnartzeko aukera bat da:
zergatik, ia automatikoki, abentura, ausardia, erabakitasuna... gizonei egozten dizkiegu?

Baina istorioak, aurrerapauso bat ematen du. Nim laguntzearren, Alexandrak bere baitan daukan bere
beldurrak gainditzeko borrokan, bakoitzaren mugak gainditzea eta ezarritako gizarte ereduen lokarririk
gabeko bizi libre baten apustua hautematen da.

Azkenik, umore jarraitua, abenturaren tentsioa eta bi protagonisten antzezpen bikainak, haur
ikuslegoarentzat, pelikula atsegingarria eta ikuskapen errez eta onuragarria izatea egiten dute.
Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresa 'Internet Movie Databasen'

Zenbait kritika kontsultatu

Claudio Sánchezen kritika ‘Fila7n’

‘La isla de Nim’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

Jatorrizko elaberriaren irakurketa gida Edelvives argitaletxean


3 Kontsumismo eta jasangarritasuna

01. Wall·E

Izenburua Wall·E

Aurrerakina ‘Wall·Eren’ aurrerakina ikusi

Urtea 2008

Iraupena 103 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza Andrew Stanton

Generoa Animazioa

Sinopsia

2215. urtean, Wall·E Lurrako biztanle bakarra da. Gizakiek bertan behera utzi dute, sortzen dituzten
hondakinak kudeatu ezinik. Zabor biltzailea den robot honen bizi lasaia, Eva, Lurran bizi errestoak bilatzeko
bidalitako makina eraginkorra ezagutzen duenean goitik behera aldatzen da. Eva konturatzen da, Wall·Ek
konturatu gabe planetaren etorkizunaren irtenbidea aurkitu duela. Momentu horretatik, Lurra salbatzeko
galaxian zehar abentura bati ekiten dioten.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Wall·E’?

2115. urtean gizakiak, zakarraz beteriko mundu batean bizitzeko ezgai izanda, Lurra robotizaturiko
garbiketarako batailoien esku uztea erabakitzen dute. Lurra berriz ere bizitzeko egokia izatea itxoiten duten
bitartean, makinek edozein giza zeregin ordezkatzen duten espazio-ontzi batean “bizi” dira. Guztiz
boteretsua den “Bonbazia handian erosi” enpresa -hondamendiaren eragilea kontsumoaren buru izandako
bera- pertsonen biziaren kudeaketaz arduratzen da. Bere goiburua, “Zoriontsu izateko behar duzun guztia
daukagu”.

Bere zabor propioaz inguraturik ezin bizi den mundu bat, inongo landare edo animalia bizi motarik existitzen
ez dena; pertsonek ez dute gogoratzen ze esan nahi duten airea, loreak, urak eta eskuak, begiak eta oinak
atrofiaturik dauzkate makinak bai dira ukitu, ikusi eta mugitzen direnak beraien partez. Hau da Wall·E bizi
den mundua.

Akatsik gabeko teknikaren trataerak kutsaduraren beroa sentiarazten gaitu, zaborra usaindu, Wall·Eren
bakartasunaz errukitu eta berarekin hunkitu bere altxorrak zaborraren artean aurkitzerakoan. Hiperrealismo
zinematografiko hori, hain zuzen ere, ikusten dugun irudia gure benetako munduarekin lotzen laguntzen
gaituena da. Ingurumenaren etengabeko suntsipena eragiten duen eta gure giza erlazioak arriskuan jartzen
dituen garapen eta elkarbizitza ereduari kritika bat da.

Pelikulak gure kontsumo ereduaz hausnartzera eragiten gaituen indar eta sendotasun berarekin, bizia
berreraiki daitekeen konfiantza azaleratzen da. Wall·Ek EVAruntz daukan maitasuna eta hondamendiaren
erdian biziraun duen landare txiki baten aurkikuntzak, gainontzeko pertsonaietan aldaketak pizten ditu.
Zenbait adibide: “definitu lurra, itsasoa, dantzatu” ontziaren komandanteak bere buruari egiten dion
lehendabiziko galdera da; eskua lehendabiziko aldiz elkar ematen duten gizon eta emakume baten
kontaktua, batera gehiago direnaren aurkikuntza… guztiengandik sortzen da ontziaren agintea berriz
hartzeko erabakia eta Lurran oinak jartzearena. Wall·Eren abenturek Lurrarekin oreka, errespetu eta
sintoniako eszenatoki berri batean gure giza erlazioak berreraikitzera gonbidatzen gaitu.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresa 'Internet Movie Databasen'

Zenbait kritika kontsultatu

Kritiken laburpena ‘Muchocine.comen’

'Wall·E' buruzko gida didaktikoak kontsultatu

IPESek egindako unitate didaktikoa


Cinema a l’escola’ unitate didaktikoa (valentzieraz)
Virgen del Casar’ haur eta lehen Hezkuntzarako Zentroko Mª Luz Sánchezek
egindako unitate didaktikoa” (Cáceres)
02. Charlie y la fábrica de chocolate

Izenburua Charlie y la fábrica de chocolate

‘Charlie y la fábrica de chocolateren’ aurrerakina


Aurrerakina ikusi

Urtea 2005

Iraupena 116 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza Tim Burton

Generoa Fantastikoa

Sinopsia

Charlie Bucket bere gurasoekin eta lau aitonekin etxetxo kalamastra batean bizi den haur bat da. Bere
familia oso txiroa da, baina zoriontsu bizi da haien maitasunez inguraturik. Egun batean, lehiaketa bat
irabazten du, munduko alde ezberdinetako beste lau haurrekin batera, zeinaren saria txokolate lantegi
mitikora bisitaldi batez gozatzea izanen da. Bere sortzailea, Willy Wonka, saria jasotzen dutenen artean
bere ondorengoa aukeratuko du.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Charlie y la fábrica de chocolate’?

Roald Dahlen elaberritik aurrera, Tim Burtonek mundu fantastiko bat sortzen du, baliabide tekniko bikain
batzuen erabilpenari esker. Fantasia barra-barra - Burtonen lanekin bat - sormenari eta mundu berriei ateak
irekitzen dizkionak. Teknika xehetasun txikienera zaindurik dago, oso hezigarriak diren balioez beteriko
istorio baterako.

Pertsonai taldearen jarrera eta portaerak, jatorrizko eleberriaren irakaspenak bere baitan
daukate.Charlieren familiak balio handiak irudikatzen ditu: solidaritatea, emankortasuna eta txiroturiko eta
baliabiderik gabeko familia baten baldintzarik gabeko maitasuna. Charlieri txokolate lantegirako bere
bisitaldian laguntzen dioten haurrek, neurri gabeko kontsumoan oinarrituriko gizarte berekoi baten Dahlen
kritika azpimarratzen dute: Ausgustusen txokolaterako obsesioa; Verucaren gutizia guztien nahikeria;
arrakasta izan eta besteen gainetik Violeten desioa; Mikeren berekoikeria eta jarrera bortitzak. Guztiek
hezkuntza irizpiderik ez daukaten gurasoak eta kontsumorako grina partekatzen dute: txokolatea, gutiziak,
arrakasta, telebista. Ondorioz, pertsona ezegonkorrak, berekoiak eta mundutik aldendutakoak dira.

Charlie, guzti haien kontrapuntua da: bizitzan benetan garrantzitsua dena baliosten daki; bere printzipiotara
leiala mantentzen da; ikusten duenaz harritzeko gaitasuna daukan bakarra da eta kontsumoak ez du
itsutzen.
Charlieren laguntza, bere familian aurkitzen duen ulermena da. Funtsezkoa da bertan, bere aiton eta
amonek daukaten papera. Beraien jakituria eta esperientziaren aintzatespena, gaur egungo gure gizartean
gure adineko pertsonek jasaten duten ahanztearen kritika bat ere da.

Azken finean, irudimenaz gainezka egiten duen pelikula dibertigarri baten bidez, haurrekin batera, balioei
buruz hausnartzeko era on bat.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresari esteka ‘Internet Movie Databasen’

Zenbait kritika kontsultatu

Enrique Colmenaren kritika 'Criticalia.comen'

‘Charlie y la fábrica de chocolate’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

Lola Casas eta Jesús González egindako gida didaktikoa (katalanez)


Carlos Morenok egindako gida didaktikoa, ‘Zinema eta Osasuna’ programa
Roald Dahlen jatorrizko elaberriaren irakurketa gida Alfaguarak egindakoa
4 Gatazken ebazpen baketsua

01. El gigante de hierro

Izenburua El gigante de hierro

Aurrerakina ‘El gigante de hierroren’ aurrerakina ikusi

Urtea 1999

Iraupena 86 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza Brad Bird

Generoa Zientzia-fikzioa

Sinopsia

Estatu Batuetako herri bateko biztanleria sobietar “sputnik” baten jaurtiketagatik arduraturik dago. Espaziotik
makina ikaragarri bat erori den zurrumurrua dabil. Etsaiaren Arma berriren bat al da? Hoghart, 9 urtetako
haur batek, benetan, errobot erraldoi bat dela ohartzen da. Ezkutatzea eta zaintzea erabakitzen du.
Jendeak, makina mehatxu bat izan daitekeela sentitzen du. Hoghart, bere burdinazko lagunaren atzematea
eragozten tematuko da, ziur bai dago ez dela arriskutsua.

Zergatik aukeratzen dugu ‘El gigante de hierro’?

Brad Birdek, –‘Los Simpson’ (1989), ‘Los increíbles’ (2004) eta ‘Ratatouille’ (2007)– ‘El gigante de hierroren’
gidoia, ‘The Iron Man’ (Ted Hughes) ipuinetik aurrera garatu zuen.

Animaziozko akatsik gabeko teknika, oraindik 1989an ahalguztiduna zen Disney tankeratik urruntzen da.
Formaren xumetasun eta bere protagonisten karakterizazioagatik apustua egiten du. Pertsonaiak,
xamurtasunez, eta era berean, seriotasunez tratatuak dira. Egoerek, haur fantasia eta ohitura dramaren
arteko oreka gordetzen dute eta protagonisten galeria haurrentzako klasikoen estereotipoetatik urruntzen
da (ona, txarra, salbatu beharreko printzesa...).

Baina pelikula hau egiten duena bereziki interesgarria haur ikuslegoarentzat, istorioaren aukera eta bere
tratamendua da. Hiru idei nagusi nabarmentzen dira:
1. Ezjakintasunak, beldurra eta ezezaguna dena, “etsaia” bezala identifikatzea
eragiten gaitu. Burdinazko errobota, berehala, armen bidez defendatu beharreko
mehatxu bat bezala hautematen da. Zoritxarrez, oso eraginkorra den premisa
bat, mota oso ezberdinetako hainbat gaur egungo gatazkak justifikatzeko. Hala
eta guztiz ere, protagonistak honako argudioa hausten du errobotaren
adiskidetasunaren bitartez. Ezagutzen duenean, egiaz konturatzen da. Errobota
ez da inongo mehatxua. Arma bat izateko diseinaturiko makina bat da, baina
aukeratu dezakeena bere indarra nola erabili. Bizia aintzat hartu eta bortizkeriari
uko ere egin dezakeen makina bat.
2. Gatazkaren irtenbidea armak izateari uko egitea. Bortizkeria, etengabean
errepikatzen den kiribil bat da. Errobotak, Hogarthekin, adiskidetasunaren,
elkartasunaren, bizia gehienezko balioa ikasten du. Soilik arma bat ikusterakoan,
programaturik dagoen hartarakoa esnatzen da. “Hiltzea txarra da. Armak hiltzen
dute. Zu ez zara arma bat”. Hogarthek, suntsitzeko bidalitako armadaren
arrazoirik gabeko erasoei errobotak ez dezan erantzun, igortzen dion mezua da.
3. Gizarte eta politika egoera. Ez da ohikoa, haurrentzako pelikuletan histori eta
gizarte testuinguru zehatz bat aurkitzea. Usadiozko ipuinak, gehiengo batean,
fantastikoa, irreala, magikoa den leku-denboran sartuak dira. Birden apustua
ausarta da. Pelikula, Gerra Hotzaren paranoian, nuklear alarman, kanpoko
mehatxuaren beldurrean eta 50 urteetako komunisten aurkako psikosian
finkatzen du. Denbora hartan, etsaia izan zitekeen aurreko xedapena, lehenik
eraso eta ondoren aztertu zen. Auzi guzti hauek, gidoian ongi sartuak dira eta
bere ikus-entzuleen ulermenera ongi egokituak, genero honetan horren ohikoak
diren txepelkeri eta manikeismorik gabe.

Aparteko aukera, haurrek historia garaikideko denboraldi bat ezagutzeko, bortizkeriaren uko egitetik eta
bake kultura baten babesetik.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresari esteka ‘Internet Movie Databasen’

Zenbait kritika kontsultatu

‘Fotogramas’ aldizkarian kritika


‘Fila Siete’ Fotogramas’ aldizkarian kritika
‘criticalia.com’ webwan kritika

‘El gigante de hierro’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

9. gida didaktikoa, 'Making of' aldizkarian


‘Drac Magicgatik’ egindako gida didaktikoa
02. Bichos

Izenburua Bichos

Aurrerakina ‘Bichosen’ aurrerakina ikusi

Urtea 1998

Iraupena 95 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza John Lasseter eta Andrew Stanton

Generoa Animazioa

Sinopsia

Inurriak, negurako bildu duten janaria ebasten dien matxinsalto talde batez beldurturik bizi dira. Beraietako
bat, egoera horrekin bukatzea erabakitzen du eta inurritegitik kanpo laguntza bilatzen du. Bere helburua,
matxinsalto zitalei beren ordaina emanen dien gerlari talde bat aurkitzea da. Gaizki-ulertu batek zirku
konpainia bat berak amestutako heroiekin nahastea egiten du. Guztiek batera, matxinsalto beldurgarriei
aurre eginen diete, baina horretarako, ez ohizkoak diren armak erabiliko dituzte.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Bichos’?

Animazioaren kalitatea bikaina da, ia Pixarreko pelikula guztien antzera. Paisai eta pertsonaiek inurritegi
baten barrura eramatea, tximeleta baten gainean hegan egitea eta intsektu artistez protagonizaturiko zirko
eginkizun batera joatea lortzen dute. Baina, lantegian ohikoa den bezala ere, teknika primerako istorio baten
zerbitzura dago. Pertsonaiak sendoak eta konplexuak dira, haurrentzako horren ohikoa diren
estereotipoetatik urruti (onak, txarrak, printzepeak, printzesak, gaiztoak...). Kontatzen gaituen istorioak,
ikuslego honi zuzendutariko pelikuletan aurkitzen zailak diren balio eta eredu batzuk ematen dizkigu.
Jarraian, esanguratsuenak azpimarratuko ditugu.

Antiheroia: Flick, inurri protagonista da. Monolitikoa eta estereotipaturiko heroi sendo eta perfektu
klasikoetatik urruti dago, Pixarren beste protagonisten antzera (Martin ‘Buscando a Nemon’, Buddy ‘Toy
Storyn’, Sulley ‘Monstruos S.An’, Wall·Eko errobota...). Huts egiten duen asmatzailea da – bere
asmakizunetatik bat bera ere ez du funtzionatzen – eta inurritegi osoak kritikatzen du. Hala ere, irtenbideak
aurkitzeko bere ausardi eta sormenak, inurritegia matxinsaltoen zapalkuntzatik libratuko du. Horrela,
haurrak, askoz hurbilagoko eta errealagoko heroiekin identifikatu daitezke. Guzti haietan, beraien
sendotasuna, beraien ahuleriaren onartzetik sortzen da. Gainera, Flick tradizioari aurre egiten dio: gauzak
beste era batera izan daitezkeela pentsatzen duen inurri bakarra da.

Pelikularen mezu nagusietako bat, elkartasunak indarra egiten duela da. Taldeak bidegabeko sistema baten
aurka borrokatzen da eta akordio eta solidaritateari esker garaitzea lortzen du. Zenbait egoeretan
egiaztatzen da, izakirik txikienak ere, gatazka baten konponbideari ekarpena egiten diola. Guztiak elkarren
osagarri dira.

Publizitateak, pelikula hau “miniaturazko abentura bat” bezala aurkezten zuen. Benetan, Pixarrek
miniaturazko mundu bat aurkezten digu hemen, bizi garen mundua gobernatzen duen zenbait mekanismo
erreproduzitzen dituen maketa birtual bat. Zomorroek, animalien munduarekin ezer ikusteko ez daukaten
arazoetatik pasatzen dira, baina gizakien gizartearen metafora direnak. Pelikulak proposatzen dituen
irtenbideak – batasuna, solidaritatea, sormena, ausardia, gatazken ebazpen baketsua – ‘Bichos’ ikusten
duten pertsonen eguneroko bizirako jarraitu beharreko eredu bezala agertzen dira.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresari esteka ‘Internet Movie Databasen’

Zenbait kritika kontsultatu

Jesús Ruizen kritika 'FilaSieten'

‘Bichos’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

Enrique Martínez Salanovaren ‘Vamos a ver y contar Bichos’ gida didaktikoa


03. Kirikú y la bruja

Izenburua Kirikú y la bruja

Aurrerakina ‘Kirikú y la brujaren’ aurrerakina ikusi

Urtea 1998

Iraupena 74 minutu

Herrialdea Belgika

Zuzendaritza Michel Ocelot

Generoa Animazioa

Sinopsia

Kirikú, afrikar herrixka batean bizi den haur oso txiki bat da. Laster ikusiko du bere barrideak Karabá sorgin
beldurgarriaren madarikazioarengatik beldurturik bizi direla: ez dago ez urik, ez lorerik, ez janaririk, guztia
sorginarena bait da. Kirikú ez da besoak uztarturik geratuko eta Karabá maltzurra nor den aurkitzera irtengo
da.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Kirikú y la bruja’?

Kirikúk, zergatik bere herria beldurtzen duen sorgina gaiztoa den jakin nahi duen mutiko bat da. Pelikularen
bi muinak afrika, istorioaren eszenatoki bezala eta, bere jakiteko eta galdetzeko irrikaz, zaharragoen mito
eta beldurrak zalantzan jartzen dituen Kirikúren bizitzeko jarrera dira.

Haurrentzako pelikula gutxik, afrikar errealitateari, estereotipo edo begirada paternalistarik gabe, ekiten
diote. Ocelot, Ginean urtez bizitzen egon zena, usadiozko afrikar herrixka batetara eramaten gaitu. Youssou
N’Dourren musika, giroaren sinesgarritasunerako funtsezko lorpen bat da. Usadiozko soinu bandekin
kontrastatzen du, adibidez, Afrikarekin inongo erlaziorik ez duen 'El Rey Leonarekin'. Herrixka bateko
egunerokoa ezin hobeki ikusi dezakegu islaturik: jendearen ohiturak, janzteko erak, eguneroko lanak,
aisia… Familia, taldea eta ohituraren garrantzia bezalako afrikar elementuak agertzen dira ere, unibertsalak
diren bestelakoak ere, jakitera; gizon eta emakumeen arteko erlazioa (beldurra, Karabák gizonak irensten
bai ditu), solidaritatea, maltzurkeria, barkamena, taldearen presioa… Ocelotek mundu hau erretratatzen
duen edertasun eta trebetasuna, besterik gabe, pelikula hau aukeratzeko arrazoia izanen zen.

Gainera, Kirikúren galderetan beharrezkoa den kontrapuntua aurkitzen da. Afrikar kultura, zenbaitetan,
beldur eta sineskerien artean harrapaturik aurkitzen da. Talismanak, arte beltzari omenaldia, bere
irudikapen argienak dira. Karabá -ikaragarria eta luxu handiz jantzirik- herria, misterio halo batez, herria
beldurtzen duen sorgina da. Kirikú -txikia eta biluzik- Karabá zergatik gaiztoa den galdetzen duena da.
Jatorrizko ipuinean, Kirikúk sorgina hiltzen du, gatazkaren irtenbide bakarra bezala, indarkeriarekin ados
dagoen ebazpen errez bat. Baina Ocelotek beste ate bat irekitzen du: egiaren miaketa, sineskeriarik edo
beldurrik gabe. Soilik horrela sorginaren egia aurkitu dezake eta bere herria beldurretik askatu.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresari esteka ‘Internet Movie Databasen’

Zenbait kritika kontsultatu

Revista 'Caoban' kritika

‘Kirikú y la bruja’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

'Aula de Cinen' gida didaktikoa


15. gida didaktikoa, 'Making of' aldizkarian
La Encinako (Madril) haur eta lehen hezkuntzako Zentroko hezkuntza
esperientzia
5 Ingurumenaren babesa

01. Mi vecino Totoro

Izenburua Mi vecino Totoro (Tonari na Totoro)

Aurrerakina ‘Mi vecino Totororen’ aurrerakina ikusi

Urtea 1988

Iraupena 86 minutu

Herrialdea Japonia

Zuzendaritza Hayao Miyazaki

Generoa Animazioa

Sinopsia

Satsuki eta Mei, beraien ama larriki eritu eta ospitale batean sartua izan behar duenean, beraien aitarekin
batera basora joaten diren bi haur dira. Basoan, bi ahizpak, soilik arima garbia daukaten pertsonei agertzen
zaien espiritu batzuk aurkitzen dituzte. Behin, Meik, bere kontu ospitalera joatea erabakitzen du eta galtzen
da. Orduan, Satsukik, Totorori, basoko erregeari, eskatuko dio laguntza.

¿Por qué elegimos ‘Mi vecino Totoro’?

Animazioak sortzen dionari askatasun osoa ematen dio. Miyazakik, mugimenduan dagoen marrazkiaren
hizkuntza, inoiz indarrik galtzen ez duen istorio unibertsal bat eskaintzeko erabiltzen du. Istorio honetako
neskatiko protagonistak, mundua den bezalakoaren benetako jabeak dira. Soilik beraiek ikusi dezakete
bere edertasun osoan, baita bere sekretuak, bere espiritu dimentsioa, bere jaungoikoa.

Ghibli estudioak, pelikula honetan bere printzipio-deklarazio erradikalena azaldu zuen. Guztiz librea eta
berritzailea den estilo bat antolatu zuen, nondik, ‘Ponyo en el acantilado’ bezalako lanak sortuko ziren. ‘Mi
vecino Totoro’ animazioko zinemaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren istorioaren parte da, gizakiaren
sakonena eta bereizgarriena adierazteko garraioa bezala.

‘Mi vecino Totoron’, naturarekiko erlazioak, benetako mundurako atea irekitzen gaitu, bere iluntasunera,
ulertezina den alderdira, bere misteriora ere. Natura horrek, Satsuke eta Mei protagonistak, gerizatu eta
babesteko gai da. Ongi pasarazten eta liluratzen die; sinestarazten eta ilusioz betetzen die. Beraz,
hauskorra eta bizia den zirrara hori helarazten gaitu.
Tristea da pelikularen itxura, askotan arrotza egitea europar haur ikuslegoari, igorle bakarraz guztiz
monopolizatua -Estatu Batuak- eta estilo soil batez, Disneyk markaturikoa. Ikuspegi honek -berdin itxura eta
funtsean- ´Mi vecino Totoro’ bezalako pelikulak, inoiz baino beharrezkoak egiten ditu. Ez bakarrik bere
poesiagatik eta bere funtsezko edukiagatik, baizik gure begiak eta sentikortasuna istorioak kontatzeko era
ezberdin eta polit batera irekitzeagatik.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Pelikularen palmaresari esteka ‘Internet Movie Databasen’

Zenbait kritika kontsultatu

kritika nagusien laburpena 'Sensacine.comen'


Jordi Costaren kritika en ‘Fotogramasen’

‘Mi vecino Totoro’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

Andrés Guerrero Alcázarrek egindako gida didaktikoa


Totoro Forest Proyecten weba
6 Alfabetatze emozionala

01. Saltando

Izenburua Saltando (Boundin')

Aurrerakina ‘Saltando’ laburmetraia ikusi

Urtea 2003

Iraupena 5 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaritza Bud Luckey

Generoa Animazioa

Sinopsia

Ardi bat, landan pozik bizi da. Bere gorputza estaltzen duen artilea harro erakusten du, gelditu gabe
dantzan dagoen bitartean. Baina egun batean, aldez aurretik adierazi gabe, gizon batek ilea moztu eta
biluzik geratzen da. Bere artilerik gabe ezberdin sentitzen da eta dagoeneko ez du dantzatzeko gogorik.
Lehen miresten zutenek, orain bere burutik barre egiten dute. Animali arraro batek, erdi untxi, erdi antilope,
aurkitzen duen arte. Berarekin, zoriontsu izateko sekretuaz jabetuko da.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Saltando’?

Laburmetraiak ez dira genero txikiago bat. Askotan, beraien eraginkortasuna, mezu zuzenak
helarazterakoan, luzemetraiaren formatua baino handiagoa da. Saiakera edo ipuinaren antzera literaturan,
idei boteretsu bat, erraztasun handiagoz laburbildu ditzakete. Hori da 'Saltandon' atentzioa deitzen duena.

Laburmetrai honek, jarrera positibo eta dibertigarri batez hezten gaitu, eta haurrentzako bereziki aproposa
da. Protagonista ez dio inongo izaki maltzurrari aurka egiten, baizik gertatzen zaiona bere igartzeko erari.
Ardiari jasangaitza egiten zaio besteen begietan egotea. Baina, bere baitan aurkitzen ditu indarrak. Soilik
“saltatu,saltatu eta zerua ukitu” egin behar duela ohartzen da.

Ardi protagonista, berdina da, bai ilearekin nola gabe. Abestiaren hitzak -ez ahaztu laburmetrai musikala
dela- aniztasunaren onarpenaren mezu bakun bat igortzen du. “buru, esku eta zangoak dituzu: ezin hobeki,
ikusten duzu?”. “bestea”, besteekiko, hau da; gurekiko, “pertsona normalenekiko” “ezberdina den pertsona”
onartzera animatzen gaituen aniztasunerako hezkuntzarako mezuak ikustea ohikoa da. Kasu honetan,
pelikulak, guztiok ezberdinak garela nabarmentzen du. batzen gaituena gure baitan dago, dantzatzeko
gogoak bezain zehaztugabeko zer edo zer. Laburmetraia, bizitza gozatzeaz, bere momentu on eta txarrekin
eta garen bezala onartzea, irudikatzen duen poztasun himno bat da.

'Saltandok', berotasuna eta ikaragarrizko bizi energia ematen gaitu. Animazioa, kolorea, doinu xumea,
laburmetraia osatzen duten elementu guztiak, dagoeneko luzea den Pixarren laburmetrai bilduman
gailentzen den unitate batean lotzen dira. Koherentzi hau nabarmena da oso lan pertsonala bai da.
Zuzendaria, Bud Luckey, “conejíloperen” (“untxilope”) sortzailea da, “jauzi egiten duen lekura, eguzkia eta
baikortasuna dakarren” izaki bat. Istorioa, txikitan ikusitako irudi erreal batetik sortzen da: “ene bizitzan
ikusitako izakirik patetikoena, euripean dagoen ilea moztu berritako arkumea”. Luckeyek gidoia eta
zuzendaritza sinatzen ditu, soinu bandaren konpositorea da eta jatorrizko soinu bandan abestu eta banjoa
jotzen du. honela laburbiltzen du pelikularen mezu nagusia: “artileaz edo bera gabe, zure baitan
daukazunari esker, bizitzako arazoen aurrean, jauzi eta jauzi egin dezakezu”.

Gehiago jakiteko

Palmaresa kontsultatu

Laburmetraiaren palmaresa 'Internet Movie Databasen'

Zenbait kritika kontsultatu

Laburmetraiaren orrialde ofiziala

'Saltando' buruzko gida didaktikoak kontsultatu

(IPESen gida didaktikoa, laister)


proiektuaren jabetza ÀQDQW]DNHWD

You might also like