You are on page 1of 20

XIMUR

-Musikala-

UNITATE DIDAKTIKOA
DBH
HASI BAINO LEHEN
Jaso Ikastolan bederatzi urte daramatzagu musikalak sortzen. Azken urteotan bezala,
aurten ere gizartean sakonki murgilduta dagoen gaixotasun baten inguruan arituko gara:
Alzheimerra.
Alzheimerra, guztiok ezagutzen dugun gaixotasuna dela uste dugu, baina, benetan ahal
dakigu gaixotasunak dakarren guztia? Hori dela eta gai hau ikasleekin lantzea oso
garrantzitsua dela uste dugu, azkenean oso hedatuta dagoen gaixotasuna delako eta
horren inguruan oinarrizko ideiak behintzat ezagutu beharko lituzketela deritzogulako.
Hau dela eta, interesgarria iruditzen zaigu musikala ikusi aurretik, ikasleekin gaiari
buruz hitz egitea. Horretarako, hurrengo Unitate Didaktikoa lantzea proposatzen
dizuegu.
Unitate hau 5 zatitan banatuta dago: Batetik, musikalari dagozkion edukiak (istorioa
ulertu, pertsonaietan sakondu), eta, bestetik, Alzheimerraren gaia jorratzeko 4 atal hauek:
- Gaixotasuna ezagutzen eta identifikatzen
- Aurrezaintza
- Nola jokatu diagnostikoa dugunean?
- Enpatia
Hauen bitartez hausnarketarako bidea ireki nahi dugu, eta gure ikasleak prestatu
datorrenari aurre egiteko. GURE ETA GURE SENIDEEN DUINTASUNAREN BERMEA
HEMEN HASIKO DA!
Jaso Ikastolako Antzerki Musikal Taldeko Zuzendaritza

XIMUR
-Musikala-
1
HITZAURREA
Alzheimer gaixotasuna

Dementzia osasun publikoko arazo bat da, eta gaur egun 50 milioi pertsonari
eragiten die mundu osoan. Kausa ohikoena – Kasuen% 70 – Alzheimer
gaixotasuna da. Urtero 10 milioi kasu berri inguru gehitzen dira; beraz, 2050ean,
biztanleriaren zahartze progresiboaren eta bizi-itxaropen handiagoaren ondorioz,
munduan dementzia duten pertsonen kopurua hirukoiztu egingo da. Alzheimer
gaixotasuna adinekoen desgaitasun- eta mendekotasun-arrazoi nagusietako bat
da, eta kaltetuen, haien zaintzaileen eta haien familien bizitzetan izan ditzakeen
ondorioak suntsitzaileak izan daitezke.

Gaur egun erabilgarri dauden tratamendu farmakologikoek oso eraginkortasun


apala dute, eta, beraz, garrantzitsuena gaixotasunari aurrea hartzea da.
Dementziaren arrisku-faktoreei buruz egindako azken azterketen arabera,
bizimodu osasungarriari eusteak eta gaixotasun batzuk kontrolatzeak
dementzia-kasuen% 40raino saihets lezake.

Musikal hau Alzheimer gaixotasunari buruzkoa da, antzezlaneko pertsonaia


nagusiari eragiten dion eta estigmatizatzen duen moduari buruzkoa, eta, gainera,
gaixotasun tragiko horren ondorioak pairatzen dituzten pertsonen
egunerokotasunean gertatzen diren hainbat inguruabar azaltzen ditu. Denok
protagonista eta erantzule garen istorioa da, gutako bati edo geure buruari eragin
diezaiokeelako.

Ziur nago ikasle eta aktore atsegin eta eskuzabal horiek eszenan jarduteak
gaixotasun horri eta beste dementzia batzuei buruzko gizarte-kontzientziazioa
areagotzen lagunduko duela. Helburu hori eta beste batzuk lortzeko, Jaso
Ikastolaren proiektuak bigarren zati bat du irakaskuntzan, ikastoletan eta
ikastetxeetan emandako tailer praktiko gisa.

Zorionak eta eskerrik asko sustatzaileei eta abentura paregabe honetan parte
hartzen duten pertsona eta erakunde guztiei.

--

David Ezpeleta.
Secretario de la Junta Directiva.
Sociedad Española de Neurología.

XIMUR
-Musikala-
2
1.XIMUR MUSIKALA

ERAKUNDE HAUEN ABALAREKIN

XIMUR
-Musikala-
3
1.1 ARIKETA:Istorioa ulertuz
Noiz egin: Musikala ikusi aurretik etaostean
Beharrezko materialak

Zer topatuko dugu XIMUR! Musikalean? Kontatu labur-labur ikasleei zein den
musikalak aurkezten duen istorioa.

Sinopsia

Alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da istorio honen protagonista. Bere
pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten
kontatzen digu, bere kontrolpetik at dauden arazoei aurre egiteko beharra duelarik.

Istorio honek bi helburu argi ditu:


1. Gure nagusiekin izan beharreko errespetua erakutsi nahi da, gizartean duten
baliagarritasuna aldarrikatuz
2. Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia ezagutzera eman nahi da.

XIMUR
-Musikala-
4
1.2.ARIKETA: Pertsonaietan sakonduz
Noiz egin: Musikala ikusi aurretik etaostean
Beharrezko materialak: ordenagailua

1.2.1 Aurretik egiteko


2.1.1Irakurri ondorengo pertsonaien biografiak istorioa hobe uler dezazun.

ZIRKUKO PERTSONAIAK

PERTSONAIAK ISTORIOA

REDO: Renne Dominguez Gure protagonista.60 urte. Alheimerra jota dago,


oso modu progresiboan ari dio eragiten.
Hirukote artistiko batean dago SOLFA ETA MIFA
pailazoekin. Elkar biziki maite dute. REDOK lan
egin beharra dauka. Bere alabak eskatu bezala,
Melania bere biloba zaindu beharra du. Pailazo
bezala ez du gehiegi irabazten eta ordu mordoa
eman behar ditu lanean bere biloba zaintzeko
adina diru lortzeko. Urrunetik zainduko du
biloba, baina mundu honetan gehien maite duen
pertsona da.

SOLFA eta MIFA: Sonny REDOrekin batera pailazo hirukotea osatu dute
Fanning eta Mireia Fanning betidanik. 50 urte inguru dituzten anai-arreba
hauek fidelak dira oso haien hirukote artistikoari.
Haien azken urteetan izugarrizko aukera
suertatu zaie, kale pailazoak izatetik, zirku
pailazoak izatea pasatzera.

Lea O´Braian: Zirkuko Fantasu Zirkuko zuzendaria. Bere zirkua edozer


zuzendaria gauzaren gainetik jarriko du, baita bere
familiaren gainetik ere beharrezkoa bada.
Arazoak gainera etortzen ari zaizkio eta
kudeatzen ahalegindu behar da. Bera izan da
REDO, SOLFA eta MIFA kontratatu dituena.

Melania Natalieren Alaba eta Renneren biloba. Ez du


denborarik galduko bere aitonarekin. Oso
haserre dago, ama hil ostean ez baitu denbora
pasatu berarekin eta pailazo lanetan aritu delako.
Lan egiten du aitonaren zahar etxea ordaintzeko.
Ama hil zitzaionetik goibel eta kopetilun dago.

XIMUR
-Musikala-
5
Natalie Renne-ren alaba. Hilzorian, ohean, Rennek bere
alaba Melania zaintzea eskatu dio. Existituko ez
den herentzia bat utziko dio Renneri zainketa
horretarako.

Semea Zientzialari izateko ametsa duen gazte honek


bere familiaren zirkuan lan egin beharra du. Ez
dago pozik eta bere amak ez du entzuten. Amak
ordea, berak egin duen bezala, bere semeak
etxeko tradizioa jarraitzea nahi du.

Jumbo Jimbo eta Jembo jubilatu ostean, bakarrik geratu


da eta Zuzendariak 2 pailazo berri ekarriko
zizkiola taldea osatzeko zin egin zion. Oso
haserre 3 direlako 2 beharrean, bere eskutan
dagoen guztia eginen du bat kaleratu dezaten.
Bere momentua iritsi dela pentsatzen du.

Dantzarien Kapitaina Urtetik urtera numeroak murrizten dizkiete eta


nazkatuta dago. Ez dago prest bera eta bere
dantzariek duten protagonismoa galtzeko, eta
horregatik borrokatuko du. Tematia eta nortasun
handiko emakumea.

Zirkuko partaideak: Fantsay Zirkuko kideak dira, bakoitza


bere berezitasunekin.Indartsuak, Mimoak,
Domadorea, Magoa, Akrobatak, Dantzariak, Bala
Emakumea, Pailazoak. Denek dute lekua zirkuan.
Garrantzitsuena haientzat ikuskizun on bat
ematea da,

Zahar Etxeko agureak: Bakoitza bestea baino gaitz


gehiagorekin, euskal dantza terapia bat
probatzen ari dira memoria arazoak
dituztenekin. Denak haien minetaz kexatzen
ibiltzen dira beti. Moderna, Euskaldunzaharra,
Kezkatua, pastelgilea, kirolaria, solitario
jokalaria, furfuriatsua… denek dute lekua gure
zahar etxean

Erizainak Bata atsegin eta goxoa, bestea ordea beti


marmarka. Agureekin lan egitea maite dute,
baina marmartia beti kexaka dabil. Agureek
kexati izatera eraman dute.

2.1.2: Ikasleen biografien dokumentua sortu eta ikasleekin partekatu. Behin biografiak
idatzita, biografia liburuxka inprimatu eta gelakideen karikaturak bertan marraztuko
ditugu.

XIMUR
-Musikala-
6
Ikusi ostean egiteko
2.2.1 Imaginatzen al zenituen pertsonaiak funtzioan ikusi zenituenak bezalakoak? Saia
zaitez haietako baten baten karikatura bat egiten. Ez ahaztu karikaturak
musikala@jasoikastola.net kontura bidaltzeaz edota sareetan @jasomusikala kontuan
parteatzeaz .

XIMUR
-Musikala-
7
2.1.ARIKETA:EZAGUTZEN ETA
IDENTIFIKATZEN

Noiz egin: Musikala ikusi aurretik


Beharrezko materialak: ORDENAGAILUAK

2.1.1. Alzheimerraren Ezaugarriak Finkatzen

Kasu honetan, eta hauek beste etapetako ikasleak baino autonomoagoak direla kontuan
izanik, taldeka Alzheimerraren inguruko hurrengo galderen erantzunak bilatu beharko
dituzte interneten:

❖ Zer da Alzheimerra? Zerk eragiten du?


❖ Zein da Alzheimerra duen pertsona baten profila?
➢ Bizimodua
➢ Adina
❖ Zeintzuk dira gaixotasun honen sintoma nagusiak?
❖ Honen inguruko informazio bitxia edo gehigarririk topatu duzue?

*Komenigarria izanen litzateke ikasleek informazioa topatu duten weborriaren esteka gordetzea.

XIMUR
-Musikala-
8
2.1.2. Medikuen antzera!

Noiz egin: Musikala ikusi aurretik eta ostean


Beharrezko materialak: ordenagailua
Aurreko atalean lortutako informazioa kontuan izanik, hurrengo
Kahooteko galderak erantzuteko gai izan beharko lirateke, prest?

Hona hemen ikasleek behar duten KAHOOTaren esteka. Bestalde,


galdetegia topatzeko esteka hemen duzue.

Kahoot-a egiteko aukerarik ez baduzue, galderak hurrengo estekan topa ditzakezue.

Kasu honetan, ikasleak taldeka jarriko ditugu eta lehiaketa moduan jolastuko dugu.
Irakasleak galderak irakurriko dizkie eta erantzuna adosteko 20 segundo izango dituzte.
Gero, aukerak banan-banan irakurri eta talde bakoitzak aukeratutako erantzuna irakurtzean
altxatu beharko du eskua.

Arbelan talde bakoitzaren izena eta puntuazioa jar dezakegu.

XIMUR
-Musikala-
9
3.1. ARIKETA: AURREZAINTZA

Noiz egin: Musikala ikusi aurretik eta ostean


Beharrezko materialak:Estekatan utzitako materiala
Frogatuta dago bizimodu osasuntsu batek edozein pertsona asko laguntzen
duela, kasu honetan, ez da desberdina izanen. Horregatik, ikasleekin batera
bizimodu osasuntsu baterako jarraitu beharreko urratsak aztertuko ditugu.
Helburu honekin, hurrengo alderdiak jorratuko ditugu:

- Dieta osasuntsua

- Jarduera fisikoa

- Jarduera kognitiboa

- Saihestu beharrekoak

3.1.1. Dieta osasuntsua


Ikasleak taldeka jarriko dira eta astebeteko bazkariko menu osasuntsu bat diseinatu beharko
dute. Kontuan izan beharko dute osasuntsu jatea ez dela soilik barazkiak eta fruta jatea,
beraz, oreka lortu beharko dute. Horretarako, internet erabili dezakete; informazioa bilatzeko,
taldekideekin batera driveko dokumentu bat sortzeko…

*Hau egiteko interesgarria izan daitekeen esteka atxikitzen dizuegu.

Bete beharko duten taula honelakoa izanen da:

ASTEKO BAZKARIKO MENU OSASUNTSUA

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

XIMUR
-Musikala-
10
3.1.2. Jarduera fisikoa
Ikasleak taldeka jarriko dira eta Alzheimer kasuetan indartu beharreko gaitasun fisikoak
zeintzuk diren bilatu beharko dituzte. Hauek topatu ostean, haientzat interesgarriak direnak
aukeratu eta horiek lantzeko jarduerak prestatu beharko dituzte. Jarduerak sortzeko hurrengo
urratsetan oinarritu beharko dira.

- JARDUERAREN IZENA:
- HELBURUAK:
- ZERTAN DATZA JARDUERA?
- BEHARREZKOAK DIREN MATERIALAK:
- IRUDIKAPENA (beharrezkoa balitz):

Ondoren, kasu hauetan oreka eta indarra lantzea oso garrantzitsua dela esanen diegu. Hori
kontuan izanda, ikasleak taldeetan banatuko ditugu eta Akrosporteko hurrengo irudiak
egiteko aukera eskainiko diegu. Haiek aukera ditzatela egin nahi dituztenak.

3.1.3. Jarduera kognitiboa


Aurreko ariketan egin duten bezala, oraingoan gaixotasunaren gaitz kognitiboei
erreparatuko diete. “Ezagutu eta identifikatu” atalean lortutako informazioan oinarrituz, nahi
dituzten jarduera kognitiboak sortu beharko dituzte, hau da, garuna astintzen laguntzen
duten jolasak (sudokuak, gurutzegramak…). Horretarako, taldeka bilduko dira eta ondorego
urratsak jarraituko dituzte:

- JARDUERAREN IZENA:
- HELBURUAK:
- ZERTAN DATZA JARDUERA?
- BEHARREZKOAK DIREN MATERIALAK:

Ondoren, materialak prestatzeko aukera emanen diegu. Besteak haien epaileak izanen dira,
hau da, gelakideen aurrean sortutakoa aurkeztu beharko dute eta haiek erabakitako helburuak
betetzeko baliagarria diren edo ez esanen diete. Ikaskideek, jarduera hobetzeko moduak edo
beste motatako aholkuak emateko aukera izanen dute.

XIMUR
-Musikala-
11
3.1.4. Saihestu beharrekoak:

- Zuen ustez, zein ohitura saihestu beharko genuke bizimodu osasuntsua


bermatzeko?
- Zein da zuen iritzia hurrengo kontuen inguruan? Saihestu ditzakegu? Nola?
- Lo gutxi egin
- Tabakoa erretzea
- Hipertentsioa
- Kutsadura

Jar daitezela 4 taldetan eta talde bakoitzak aurreko 4 egoerak hobetzeko irtenbideak
proposa ditzala. Gero talde handian bozeramaile baten bitartez partekatuko dira.

*Honen harira, Tabakoaren lanketa egin daiteke.

XIMUR
-Musikala-
12
3.2.ARIKETA: NOLA JOKATU GAIXOTASUNA
DIAGNOSTIKATZEN DUTENEAN?
Noiz egin: Musikala ikusi aurretik eta ostean

Beharrezko materialak:ordenagailua

1. Atala
Ikasleak aurretik ikasitako gaixotasunaren ezaugarriak kontuan
hartuz, haien ustetan gaixoarentzat lagungarriak izan daitezkeen
jarraibideak prestatuko dituzte. Horretarako, taldean jarriko dira eta
talde bakoitzak 3 edo 4 jarraibide on pentsatu beharko ditu eta beste
3-4 gezurra direnak. Ondoren horiek irakaslearekin partekatuko dituzte eta balekotzat jo eta
gero, hurrengo atalean erabiliko dituzte.

BALIAGARRIAK EZ BALIAGARRIAK

Adibidez: -
- Logela bakoitzeko atean, logela -
horretan egiten denaren marrazkia jarri
(Logelan, ohearen marrazkia).
-

2. Atala
Espazio ireki batera joanen gara eta ikasleak ilara batean jarriko dira. Gero, ikasleak bi
taldetan jarriko dira, alde batean A eta bestean B. Haien artean ez da distantzia handirik
egonen, eta haien aldean dagoen beste puntu batera iritsi beharko dira “libre” egoteko.

Behin taldeak eginak daudelarik, irakasleak haiek idatzitako proposamenak irakurriko ditu
banan-banan. Erantzuna “EZ” baldin bada, hau da, proposamen hori Alzheimerra duen
pertsona bat tratatzeko baliagarria ez bada, A taldea B taldea harrapatzera joanen da, aldiz,
erantzuna “BAI” izatekotan, B taldea A taldea harrapatzera joanen da. Jarraitua izaten ari

XIMUR
-Musikala-
13
den taldea libratzeko, haien “etxera” iritsi beharko dira lehen bait lehen.

5 segundo izanen dituzte erantzuna pentsatzeko eta inork ezinen du hitz egin tarte horretan.
Denbora hori pasata, irakasleak “Ba” esatean, hartutako erabakia egin beharko dute, beti ere
erantzuna kontuan hartuta. Kasu honetan, besteek ez dute aurretik pistarik izanen, soilik
irakasleak ezagutuko baititu proposamen guztiak hasieratik.

Hartutako erabakian asmatzen badute, puntu 1 lortuko dute, eta beste taldekoa harrapatzen
badute, 2 puntu. Puntuak talde osoarentzat izanen dira. (Taldea lehiakorregia baldin bada,
hau kendu daiteke).

XIMUR
-Musikala-
14
3.3. ENPATIA
Noiz egin: Musikala ikusi aurretik etaostean

Beharrezko materialak: Duintasuna abestiaren letra (fitxa)/ordenagailua

Azkeneko atal honetan, ikasleekin enpatia kontzeptuaren inguruan hitz egingo dugu.

- Entzun duzute noizbait “ENPATIA” hitza?


- Norbait ausartzen da “ENPATIA” zer den azaltzera?

Ondoren, enpatia izateko gaitasuna pixka bat lantzeko, honako jolasa egitea proposatzen
dizuegu.

XIMUR
-Musikala-
15
❖ Zapaten jokoa. Jarduera honetan haurrak zirkulu bat osatzen esertzen dira eta zapatak
kentzen dituzte erdian pilatuz. Jarraian, eskuinean duten ikaskidearen oinetakoak jarri
behar dituzte. Jarraian, helduak galdera batzuk egingo dizkio haur bakoitzari, eta hark bere
zapatak utzi dizkion laguna balitz bezala erantzun beharko du. Modu horretan haurrak
taldekidearen lekuan jartzen ikasten du, eta bere azalean sartzen da. Oso ariketa
gomendagarria da haurren enpatia sustatzeko.

Duintasuna abestiaren lanketa:


Azkeneko atal honetan, “Duintasuna” abestia landuko dugu. Ikasleei abestiaren letra
emango diegu eta letra horrek hutsune batzuk izanen ditu. Musika entzun aurretik,
binaka edo taldeka jarriko dira eta letra irakurriko dute. Ondoren, gaian zehar
ikasitakoarekin letra osatzen saiatuko dira, abestia entzutean zuzenduko/osatuko
dutelarik.
Letra hemen topa dezakezue.

XIMUR
-Musikala-
16
DUINTASUNA

Pailazo 3: laguntza ___________ izan daiteke zure


________________ honek duena da MEDIKUA euskarria
___________ galtzen dela iritsi da _________________ zure aliatua
egunerokoan 01:05 maitatzeaz ez zara ahaztuko
Gauza xume ta garrantzitsuak Pailazo 3 baina beste era batera izan beharko
ahaztea Nola aurre egin honi? zure istorioa ez da sekula galduko
suposatzen du bizitza 01:07 munduan idatzita baitago
hankazgoratzea DENAK 02:15
Pailazo 2: __________________ DENEK
Baina arriskurik handienetako bat duintasuna, jokooan
izan daiteke zutaz Pailazo 3 irits liteke zure txanda
____________/desorientazioa duintasuna, jokoan da
oraingoan gu agertu gara zer egin dezakegu duintasuna, jokooan
baina batek daki hurrengoan irits liteke zure txanda
00:20 DENAK duintasuna, jokoan da
Pailazo 2: Pailazo 3: laguntza laguntza
_________________, jokooan MEDIKUA
irits liteke zure txanda 02:46
bere ondoan egon
duintasuna, jokoan da Pailazo 2:
jokoan da ez itzazu_epaitu
beharko du eta
DENAK DENAK
____izan zaitezke hurrengoa Pailazo 3 laguntza
_____ ere harrapatua Duintasuna? 02:49’5
konturatu gabe iritsi MEDIKUA Pailazo 2:
konturatu gabe hasi Hori da! _____________ behar zaituzte
laguntza DENAK
zu ere harrapatua DENAK laguntza
zu izan zaitezke ahaztua duintasuna, jokooan Pailazo 2:
oharkabean iritsi irits liteke zure txanda beraiengan pentsatu
hárrapatu zaitzake duintasuna, jokoan da beharko gaituzte
laguntza jokoan da DENAK
laguntza
nor da hau? Pailazo 2:
Pailazo 2: gogoratzen zara? gu izan gaitezke orain
________________? nor da hau? DENAK
MEDIKUA Nor daukat ondoan? laguntza
hala da Zein da bere __________? berme erraldoi bat
DENAK Maite ditudan pertsonak inguruan laguntza
laguntza ta izenak ahaztuak? duintasuna
Pailazo 3 01:55 jokoan
Eta orain zer? Medikua koan
Gogorra izan daitekeen bidea da koan
01:02 eta ezinbestekoa da berme familiarra
DENAK

XIMUR
-Musikala-
17
Gaiarekin amaitzeko, hurrengo galderak planteatuko dizkiegu:

- “Irits liteke zure txanda”? Zer faktorek eragin dezakete zure txanda iristea?
- “Maite ditudan pertsonak inguruan eta izenak ahaztuak” Maitatu dezakezu
ezagutzen ez duzun norbait Alzheimerra baduzu? Hausnartu eta bilatu
informazioa.
- Zergatik esaten du “Musika izan daiteke zure euskarria / mugimendua zure
aliatua”? Zertan lagun zaitzakete?
- “Berme familiarra”. Nola?

Abestiarekin bukatu eta gero, “Ur handitan: Alzheimerra” bideoa ikusteko aukera
eskaintzen dizuegu!

Behin dokumentala ikusita, horren inguruko galderak erantzutea proposatzen


dizuegu:

- Arantxaren senarrak honako hau esaten du; “sentitzen ari naizena da, lehen zena
ez dela orain, galtzen ari naizela”. Nola interpretatzen duzue esaldi hori? Zein da
zuen iritzia?
- “Ikasi edo erotzeko” hautua egin behar dugula dio, zergatik?
- Zainketaldiaren harira, honako hauek botatzen dituzte:
- “Ez sartu gauza horretan bakarrik”
- “Gaixotasunak ez ezik, 10 urteko zainketaldiak eragin dio Morauri”
Zuen aburuz, zein da horrelakoak esatearen arrazoia?
- Elkarte eta pertsona ezberdinei laguntza eskatzea ona dela uste duzue?
Zergatik?

XIMUR
-Musikala-
18
AMAIERA
Iritsi gara AMAIERARA, gustatu al zaizue?

NORBERAREN ARDURAREKIN, BIZITZA DUIN BAT LORTU DEZAKEGU GAIXOTASUNA


PAIRATZEN DUETENENGAN

UNITATE DIDAKTIKOA:
JON ESPARZA ADOT
JASO IKASTOLAKO ANTZERKI MUSIKAL TALDEKO ZUZENDARITZA

BIDEO GRABAKETAK:
FESTARO.EUS

SOINU GRABAKETA:
TXUMA HUARTE

ESKERRAK:
JASO IKASTOLAKO IRAKASLEGOARI

XIMUR
-Musikala-
19

You might also like