You are on page 1of 6

PORTUGALETEKO MASKARADA

ISTORIOA:

Portugaletekoa da
irudizko herri-kondaira
bitxi hau: Aldi batean ba
omen zen EGOI izeneko
gizaki bat, gaiztoa benetan,
Peñota malkarreko
haitzulo batean bizi zena*.

Gaiztakerietako lagunak
zituen, MORROIAK deituak, eta,
haiek lagunduta, mota guztietako
bidegabekeriak eta amarrukeriak
antolatzen omen zituen.
Gezurrezko itsas-argiak jartzen
zituzten itsasontziek barra*
bildurgarria igaro behar zutenean,
eta, hala, hondarrean hondoa jota
geratzen ziren. Orduan, ontzian sartu eta harrapakinez beteta ateratzen ziren
EGOI eta bere lagunak,
jendearen bistan.
Hondoratutako ontzi
batetik, "Avlona"tik, atera
zuen Urrestarazu buzoak
kapitain-zubiko kanpaia.
Gaur egun Errukietxe-
Ospitalean dago eta bere
tilin-tilin goibelak
laguntzen du "sardinaren
hileta".

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4


Egoi ezizena –Hego-haizearen jainkoa–, ontziak hego-haizeko gauetan
hondoratzen zituelako jarri zioten. Oso zaila da benetan ontzia zuzentzea
itsasadarreko sarreran hego-haizeak jotzen duenean. Ikaratzeko moduko
itxurakoa zen berez Egoi, baina are bildurgarriagoa kontakizunetan: bi metro
baino gehiagoko gizona, txima luze eta zikinekoa.

Egoik eta bere


Morroiek hizkera
mordoilo bitxia zuten,
jatorri ezjakinekoa.
Ordenarik gabekoak
ziren, zurrutariak,
tranpatiak, zakarrak
eta diziplinagabeak
berez. Diziplinarena
laster eta egoki
konpontzen zuen
Egoik zirti-zarta batean. Atzemango zituzten beldurrez, oso gutxitan egiten
zuten itsasadarrean gora; Santa Klara* haitza zuten muga, gaur Zubi esekia
dagoen tokia. Inoiz Fraidearen haitzeraino* ere heltzen ziren; Lamiakon
zegoen haitz hori, Udondo ibaitxoaren ahoan. Udondoko ur geldietan lamiak
bizi ziren; haietakoren bat harrapatzeko asmoz joaten ziren haraino.

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4


Lamiak ederrak ziren
eta beti gazteak. Beren
xarmak baliatuz morroi baldar
haiek liluratzen ibiltzen ziren;
baina morroiek sekula ez
zuten lamiarik harrapatzen:
nahikoa irri egin ondoren,
uretan ezkutatzen ziren, nora
jakin gabe.

Lamien gidaria lamia on bat zen;


ARGI zuen izena. Egoik gorroto zion,
Argik behin eta berriro zapuzten
zizkion eta, asmo txarreko planak.
Argik lagundu egiten zien
engainatutako itsasgizonei, argiekin
bidea erakutsiz ekaitz-gauetan.
Kristautasuna heldu zenean, Virgen de
la Guíak/Bidatzeko

Ama Birjinak ordeztu zuen Argi eta bere gain hartu zituen Argiren
eginkizunak. Inauterietako drama honetan Egoi gaiztoaren atzematea eta
epaiketa irudikatzen dugu. Harrapatuko dutenak GALETEAK dira. Nondik
datorkien izen hori? Argi dago: Portugalete izenaren jatorria "galete"en portua
bada, galeteak gu geu garelako izango da, portugaletetarrak. Ez ala? Galeteek
txingote-janzkerak dituzte eta
aurpegia mozorroz estalita;
horrek izenbakoaren itxura
ematen die, ez-egiazko itxura.
Inauterietan mozorroak
guztiok berdintzen gaitu,
lotsa eranzten eta gure
ausarditxoa askatzen digu
nahi duguntxorako.

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4


PERTSONAIAK:

ARGI

Lamien buruzagia.

Ile luze eta leuna.

Itsas-gizonak lagundu eta Egoiren


asmo txarrak zapuztu.

EGOI
Morroien buruzagia.

2m baino gehiago
neurtzen du.

Gaiztoa, lapurra.

LAMIAK
Argiren lagunak.

Ile luzea eta oso ederrak.

Morroiak liluratu eta erabili.

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4


MORROIAK
Egoiren lagunak.

Zikinak eta itsusiak.

Egoi gaiztakerietan lagundu.

GALETEAK
Portugaleteko biztanleak.

Loredun arropa eta lastozko


kapela.

Egoi atxilotu.

MEDIKUA
Egoiri ebakuntza.

Bukaeran agertzen da.

KARRAMARROAK
Umeak.

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4


DANTZAK:

- MORROIEN DANTZA: Eskilafraile. Sokan egiten den dantza jolasa.


Buruzagia Egoiren bigarrena.
- LAMIEN DANTZA: Desafioak. Zortziko erritmoan egindako desafioak.
- PORTUGALETEKO ZORTZIKOA: Guztiok egiten dute jaiaren amaieran.
Borobilean egiten da.
- POURSUITE: Sokan eta sorbaldetatik estututa dantzatzen den dantza.

NOIZ:

Ez da data finkoa. Inauterietako asteburuan edo asteburu horretatik gertu.

BIDEOA:

Ikusi bideoa: https://youtu.be/pLHHYfGMXa4

EGITARAUA:

- GOIZEAN: Portugaletetik kalejira. San Roque plazan, Arrantxe


enparantzan eta Merkatuko plazan dantzak eta erromeria.
- ARRATSALDEAN: Orube plazan ikustaldia, antzerkia.

EUSKARA, EUSKAL KULTURA LH4

You might also like