You are on page 1of 6

1

5.6-ZINEMATIKA-HZUA
1. Gelditasunetik abiatuta kamioi batek 75 km/h abiadura lortzen du 15 s-tan. Kalkulatu
azelerazioa eta egindako espazioa. Em: 1,39 m/s2; 156,25 m

2. 100 km/h abiaduraz doan tren batek 40 km/h-ra txikitzen du abiadura 120 m-tan. Kalkulatu:
• Azelerazioa
• Denbora
• Guztiz gelditu arte beharko duen denbora.
• Egindako distantzia osoa. Em: -2,7 m/s2; 6,17 s; 10,29 s; 143 m

3. Kotxe bat 2 m/s2 azelerazioaz abiatzen da 5 s bitartean. Gero abiadura uniformez jarraitzen du
350 m bitartean eta azkenik balaztatu egiten du 50 m-tan geratuz. Kalkulatu erabilitako denbora
osoa eta egindako espazioa. Em: 50 s; 425 m

4. Higikari bat 6 m/s2 azelerazioaz abiatu da gelditasunetik. Kalkulatu:


• Abiadura 5 s pasa eta gero.
• Egindako espazioa 10 s pasa eta gero.
• Ibilitako distantzia hirugarren segundoan.
• Noiz izango du 120 km/h abiadura?
• Zenbat metrotan lortuko du soinuaren abiadura (Mach=340 m/s)? Em: 30 m/s; 300 m; 15 m;
5,55 s; 9633,33 m

5. Higidura zuzen uniformeki azeleratua duen higikari bat x=14 m puntuan aurkitzen da t=1 s
aldiunean, abiadura 9 m/s izanik. Eta t=3s aldiunean abiadura 18 m/s da. Zein da higikari
horren ekuazioa x(t)? Oharra: Suposatu t0=0. Em: x=7,25+4,5t+2,25t2 S.I.

6. Kotxe baten balaztek eman dezaketen dezelerazio maximoa –5 m/s2 da. Bidean oztopo bat
ikustean gidariak behar duen erreakzionatzeko denbora minimoa 0,6 s-koa da. Aurreko
datuekin, kalkulatu 100 km/h abiaduraz doan kotxe batek behar duen distantzia minimoa
oztopoaren kontra ez jotzeko. Oharra: kontuan hartu erreakzionatzeko eta gelditzeko espazioa.
Em: =93,8 m

7. Elefante bat 5 km/h abiaduraz doa, lo dagoen lehoi baten aurretik pasatzen denean. Minutu bat
beranduago lehoia esnatzen da elefantearen atzetik abiatuz 2 m/s2 azelerazioaz. Noiz eta non
harrapatuko du? Em: 69,85 s; 97,1 m

8. Geldirik dagoen motorista baten aurretik tren bat 120 km/h abiaduraz pasatzen da. Une
horretan motorista trenaren atzetik abiatzen da 4 m/s2 azelerazioaz, abiadura maximoa 150
km/h delarik. Noiz eta non harrapatuko du trena? Em: 26,03 s; 867,42 m

9. 3 km luzerako zubi baten mutur batetan 50 km/h abiaduraz doan kotxe bat dago eta une
berean beste muturretik motor bat abiatzen da 1,5 m/s2 azelerazioaz kontrako norantzan. Noiz
eta non elkartuko dira. Em: 54,66 s; 759,22 m

10. Aurreko ariketa baina motorra 10 s beranduago abiatuz. Em: 63,19 s; 877,77 m

11. Morgan eta Cooper leku berean daude eta batera abiatzen dira; Morgan Ekialderantz higidura
zuzen uniformeki azeleratuaz 3 m/s2 azelerazioaz eta Cooper Iparralderantz doa higidura zuzen
uniformez 10 m/s abiaduraz. Kalkulatu:
• Bion posizioak 5 s pasa eta gero.
• Beraien arteko distantzia. Em: (37,5;0) (0;50); 62,5 m

ritxientziaCopyleft
2

12. Kotxe bat 45 km/h abiaduraz doa. Azeleratzen du 10 km/h·s azelerazioaz.


• Zein da kotxearen abiadura t = 1 s eta t = 2 s denean?
• Zein da abiadura edozein unetan? Em: 15,28; 18,06; v=12,5+2,78t m/s

13. ABM izeneko misil batek 100·g -arte azelera dezake. Bapatean gure radarrak ICBM misil bat
detektatzen du 100 km-ko altueran gureganatzen 3·104 km/h abiaduraz. Gure babes neurriek
ABM misil bat jaurtitzen dute ICBM misila txikitzeko asmoz. Noiz eta non gertatuko talka?
**Oharra: mesprezia dezakegu grabitatearen azelerazioa Em: 8,12 s; 32320,3 m

14. Kalkula itzazu higidura uniformeki azeleratuaren konstanteak, ondoko datuen bidez:
higikariaren abiadura 17 m/s da t=4 s denean; 2 s eta 4s-tan jatorritik 12 eta 40 m-ra dago.
Idatzi ekuazioak s(t); v(t) eta a(t). Em: s= -4+5t+1,5t2 m; v=5+3t m/s; a=3 m/s2

15. A eta B gorputzak 2 km-ko distantziaz banandurik daude ( A atzean) eta une berean higitzen
hasten dira norabide eta norantza berdinean, biek higidura uniformeki azeleratuaz, B-ren
azelerazioa 0,32 m/s2 delarik. B-ren hasierako posiziotik 3,025 km-ra elkar aurkituko dute.
Kalkula ezazu:
• hori gertatzeko behar duten denbora.
• A gorputzaren azelerazioa.
• Aurkitzen diren unean bi gorputzen abiadurak. Em: 137,5 s; 0,53 m/s2; 73,09 m/s; 44 m/s

16. Kotxe batek 15 s-tan 140 km/h abiadura lortzen du.


• Zein da azelerazioa?
• Zenbat metro egin du? Em: 2,59 m/s2; 291,67 m

17. Txirrindulari batek 200 m behar ditu 45 km/h abidura lortzeko.


• Zein da azelerazioa?
• Zer denbora behar izan du? Em: 0,39 m/s2; 32 s

18. Hegazkin bat 144 km/h abiaduraz lurreratzen da kilometro bat egiten duelarik gelditu arte.
• Zein da azelerazioa?
• Eta denbora? Em: -0,8 m/s2; 50 s

19. A puntutik igarotzean kotxe batek 120 km/h abiadura darama. Bertan dagoen ertzain bat 4 m/s2
azelerazioaz urten da kotxearen atzetik harrapatu nahian. Ertzainak 5 s behar izan baditu
abiatzeko, noiz eta non harrapatuko du? Em: 25,69 s; 856,25 m

20. Motozikleta bat 60 km/h abiaduraz doa eta 7 s-tan 120 km/h-ra azeleratzen du.
• Zein izan da azelerazioa?
• Eta egindako espazioa? Em: 2,38 m/s2; 175 m

21. Kotxe bat semaforo gorri baten aurrean aurkitzen da. Berdez ipintzen denean 3 m/s2
azelerazioaz abiatzen da eta une berean atzetik datorren kamio batek, 60 km/h abiadura
uniformez, aurreratzen du.
• Noiz harrapatuko du berriro kotxeak kamioia?
• Zer distantzia bete dute une horretan?
• Zein da une horretako kotxearen abiadura? Em: 11,11 s; 185 m; 33,33 m/s

ritxientziaCopyleft
3

22. Zirkulazio-araudiak horrela azaltzen du kotxe batek mantendu behar duen distantzia minimoa
( metrotan) aurrean dagoenarekiko: kotxearen abiaduraren, miriametro ordukotan adierazita,
karratua. (*Miriametroa=104 metro. Sinboloa= mam) Adibidez : abiadura=90 km/h = 9 mam/h;
beraz distantzia minimoa = 92 = 81 m.
• Kotxe baten abiadura 30 m/s da. Zer distantzia minimo mantendu behar du?
• Zer azeleraziorako dago jarrita arau hori ,geldiunetik abiatuta eta HZUA izanik?
• 45 km/h abiaduraz doan kotxe bat bere aurrekoarekiko 20 m atzetik doa. Lege barruan al dago?

Em: 116,64 m; 3,86 m/s2; Ez

23. Motozikleta batek azeleratzen du 8 s-tan 120 km/h abiadura lortu arte gelditasunetik. Kalkulatu:
• Egindako espazioa lehenengo,bigarren eta bosgarren segundoan.
• Azelerazioa.
• Espazioa 8 segundotan.
• Egindako espazioa abiadura 60 km/h denean. Zergatik ez da espazio osoaren erdia?

Em: 2,08 m; 6,26 m; 18,76 m; 4,17 m/s2;133,44 m;33,33m

24. Hegazkin batek azeleratzen du 5 m/s2-z aireratzeko 18 s bitartean.


• Zein da pistaren luzera?
• Zer abiadura izango du aireratzen den unean? Em: 810 m; 90 m/s

25. Kotxe bat 60 km/h abiaduraz doa herri batetik, bapatean ume bat bidera ateratzen zaionean 20
m-ko distantzian.
• Segundo erdi batean erreakzionatzen badu frenoa zapaltzeko, zenbat metro egin du frenatzen
hasi baino lehen?
• Zein izan behar da azelerazioa umea ez jotzeko?
• Kotxea lege barruan doa?
• Noren errua da, zerbait gertatzen bada ? Em: 8,33 m; -11,91 m/s2;Ez

26. Kotxe baten propagandan ipintzen du: azeleratzen du 0-tik 100 km/h abiadurara 8 s-tan.
• Zein da azelerazioa?
• Zenbat metro egin du tarte horretan? Em: 3,47 m/s2; 111,11 m

27. Kotxe bat 80 km/h abiaduraz doa, 200m-ra semaforoa gorriz ipintzen ikusten duenean.
Semaforoa 20 s bitartean dago aldatu barik. Gidariak ez du geratu nahi,beraz:
• Zer azelerazioa minimoa aplikatu behar dio frenoari? Em: a< -1,22 m/s2

28. Bilboko metroa A geltokitik abiatzen da 0,5 m/s2 azelerazioaz 10 s bitartean eta gero 2 m/s2 -z
54 km/h abiadura lortu arte. Abiadura horrekin jarraitzen du B geltokia ikusi arte eta frenatzen
du 10 s bitartean gelditu arte. Denbora osoa A-tik B-ra 60 s-koa izan bada, zein da A eta B
geltokien arteko distantzia? Em: 675 m

29. Higikari batek 300 m egiten ditu 20 s-tan 0,5 m/s2 azelerazioaz. Kalkulatu:
• Hasierako abiadura.
• Azken abiadura.
• Egindako espazioa 10 s-tan
• 150 m egiteko behar izan duen denbora. Em: 10 m/s; 20 m/s; 125 m; 11,62 s

ritxientziaCopyleft
4

30. Irudiko kotxe eta kamioia batera abiatzen dira 3 eta 2 m/s2 azelerazioez . Kotxeak kamioia
harrapatzen du kamioiak 100 m egin eta gero.
• Zer denbora pasatu da?
• Zein da beraien arteko hasierako distantzia?
• Zer abiadura dute elkartzen direnean?

Em: 10 s; 50 m; 30 m/s; 20 m/s

31. Gidari bat gauez doa 100 km/h abiaduraz obretako hesi bat ikusten duenean 40 m-ra errepide
erdian. Gidariaren erreakzioa frenoa zapaltzeko 0,7 s-koa da eta kotxearen dezelerazio
maximoa 10 m/s2 -koa.
• Hesiaren kontra joko du?
• Zein izan behar zen kotxearen abiadura maximoa ez jotzeko? Em: Bai; 79,7 km/h

32. Higikari batek HZUA darama. Puntu batetik pasatzen denean 25 km/h abiaduraz doa eta 2 km
aurrerago 40 km/h-z. Bilatu azelerazioa eta pasatako denbora tarte horretan.
Em : a = 0,019 m/s2 ; 221,54 s

33. HZUA-z doan higikari batek, A-tik B-ra doan bidea,50 m-koa, egiten du 5 s-tan. B-tik
pasatzerakoan abiadura 15 m/s da. Kalkulatu:
• Azelerazioa.
• Abiatu zenetik A-ra dagoen distantzia.
• A puntuan dagoeneko abiadura. Em : 2 m/s2 ; 5 m/s ; 6,25 m

34. 72 km/h abiaduraz doan kotxe bat 5 segundotan gelditzen da.


• Azelerazioa.
• Ibilitako espazioa tarte horretan. Em : -4 m/s2 ; 50 m

35. Hegazkin bat,pistatik 1500 m egin ondoren aireratzen da. Une horretako abiadura 120 km/h
bada, kalkulatu:
• Azelerazioa.
• Aireratzen hasteko behar duen denbora. Em : 0,37 m/s2 ; 90 s

36. Eskopetako bala batek, 1,3 m-ko kanoitik irtetzerakoan 700 m/s abiadura darama. Zein da
kanoi barneko azelerazioa? Em : 188461,54 m/s2

37. Tren bat gelditasunetik abiatzen da 6 m/s2 azelerazioaz.


• Zer abiadura lortuko du 10 s-tan?
• Zer espazio egin du? Em : 60 m/s ; 300 m

38. Higikari batek -2 m/s2 azelerazioa du eta 30 s-tan gelditu egiten da.
• Zein zen hasierako abiadura?
• Zenbat metro korritu du? Em : 60 m/s ; 900 m

39. 72 km/h abiaduraz doan kotxe batek, gelditu arte 150 m egin du. Azelerazioa konstantea dela
suposatuz, kalkulatu bere balioa eta behar duen denbora gelditzeko. Em : -1,33 m/s2 ; 15 s

ritxientziaCopyleft
5

40. Motorista bat 60 km/h-z doa eta azeleradorea zapalduz 110 km/h lortzen du minutu heren
batean. Kalkulatu:
• Azelerazioa.
• Egindako espazioa. Em : 0,69 m/s2 ; 471,4m

41. Kotxe batek -0,4 m/s2 azelerazio baten pean, 15 m egiten ditu gelditu arte.
• Zer abiadura zeraman?
• Zer denbora behar du gelditzeko? Em : 3,46 m/s ; 8,66 s

42. Ibilbide zuzena daraman hegazkin bat 760 km/h abiaduraz doa, 2 minutu barru soinuaren
abiadura (340 m/s) lortuz. Zein da tarte korretako azelerazioa? Em : 1,07 m/s2

43. Kotxe bat geldirik dago. Zenbatekoa izan behar da azelerazioa 100 km/h abiadura 8 s-tan
lortzeko? Em : 3,47 m/s2

44. Bilbotik datorren trena Durangoko geltokitik 200 m-ra aurkitzen da, 108 km/h abiaduraz
datorrelarik. Bilatu frenatzeko azelerazioa eta erabilitako denbora.
Em : -2,25 m/s2 ; 13,33 s

45. Gelditasunetik abiatzen den kotxe batek 5 m egiten ditu lehenengo segundoan, higidura zuzen
uniformeki azeleratuaz.
• Zein da azelerazioa?
• Zenbat metro egingo du lau segundotan?
• Zenbat metro egingo du laugarren segundoan? Em : 10 m/s2 ; 80 m ; 35 m

46. 50 m/s abiadura daraman kotxe bati -2 m/s2 azelerazioa ematen zaio gelditzeko.
• Zer denbora iraungo du gelditzean?
• Zer espazio egingo du?
• Zer abiadura izango du, frenatzen hasi denetik, lau segundotara?
Em : 25 s ; 625 m ; 42 m/s

47. Pausagunetik kotxe bat eta kamio bat aldi berean abiatzen dira, haien arteko distantzia
ezaguna delarik. Bakoitzaren azelerazioa 1,8 eta 1,2 m/s2 dira hurrenez hurren. Kotxeak
kamioa aurreratzen duenean 45 m egin baditu, kalkulatu:
• Igarotako denbora elkartu arte
• Bien arteko hasierako distantzia
• Pare-parean daudenean bion abiadurak

48. Hasieran geldirik dagoen hegazkin batek 600 m ibili behar ditu pistan. Azelerazio konstantez
higitzen dela eta 30 s kostatzen zaiola distantzia hori egitea suposatuz, kalkula ezazu abiadura
aireratzeko unean.

49. Aldatu unitateak:

• 50 km/h m/s ; 60 km/minm/s; 103 mm/sm/min; 15 m/s km/h; 2·10-3 km/skm/h


• 3 km/h2m/s2, 8 km/h.sm/s2; 4 dam/min2 m/s2;4·103 m/s2km/h2; 3 cm/min2m/s2

Em: 13,89 m/s; 103 m/s; 60 m/min; 54 km/h; 7,2 km/h; 2,31·10-4 m/s2; 2,22 m/s2; 0,011 m/s2;
5,18·107 km/h2; 8,33·10-6 m/s2

ritxientziaCopyleft
6

50. Higikari baten abiadurak eta denborak ondokoak dira:


t(s) 0 1 2 3 4 5
v(m/s) 0 5 10 15 20 25
Kalkulatu azelerazioa hurrengo tarteetan:
• t=0 s-tik t=3 s-ra
• t=1 s-tik t=4 s-ra
• Irudikatu abiadura-denbora grafikoa. Nolakoa da? Em: 5 m/s2

51. Higikari bat geldirik dago eta 5 s-tan 25 m/s abiadura lortu du. Zein da azelerazioa? Em: 5 m/s2

52. Kotxe bat 100 km/h abiaduran doa eta semaforo gorria ikustean 9 s-tan gelditzen da. Zein da
azelerazioa? Em:-3,09 m/s2

53. Higikari bat 40 km/h abiaduraz doa eta azeleratzen du 5 m/s2 azelerazioaz 7 s-tan zehar.Zein
izango da abiadura berria? Em: 46,11 m/s; 166 km/h

54. Kotxe baten azelerazioa 10 m/2 da. Zer denbora beharko du 50 km/h tik 120 km/h-ra
pasatzeko? Em1,94 s

55. Kamioi bat 75 km/h abiaduraz doa eta frenoa zapaltzen du –3 m/s2 azelerazioaz. Zein izango
da abiadura 4 segundo beranduago? Emaitza m/s eta km/h-tan. Em: 8,83 m/s; 31,8 km/h

56. Higikari bat 3 m-ko posizioan aurkitzen da hasieran geldirik. Abiatzen da 2 m/s2 azelerazioaz
aurrera.
• Idatzi posizioa (s) eta abiaduraren (v) ekuazioak denboraren funtzioan.
• Kalkulatu posizioa t=0; t=1 s ;t=2 s; t=3 s eta t=5s aldiuneetan. Egin s-t grafikoa
• Kalkulatu abiadura t=0; t=1 s ;t=2 s; t=3 s eta t=5s aldiuneetan. Egin v-t grafikoa

ritxientziaCopyleft

You might also like