You are on page 1of 2

5.NON-NORA.

01

 BETE ITZAZU HUTSUNEAK

01. Leku asko......... ibili da gizon hori.


02. Zein kotxe......... utzi duzu? Eta zein......... utzi behar zenuela esan nizun?
03. Zein ordu......... zein ordu......... egon zara medikuaren kontsultan?
04. Ikastaro (hauek) ......... ez da ezer berezi......... ikasten.
05. Ama eguzki........., haurrak jolas........., aita tabernan eta lagunekin
(kartak) ......... jolasten.
06. Jar ezazu bakailaoa ur......... eta eltzea su.........
07. Zure esku......... dago nire etorkizuna.
08. Ondarru......... eta Mutriku......... itsasontzi guztiek geldi......... daude.
09. Arrantza......... joango gara Bretañako kostalde.........
10. Zuzendari......... jo zuen baimena eskatzera.
11. Etxe (horiek) ......... sartzeko giltza behar dugu.
12. Edozein herri......... joanda ere, kale......... eta (tabernak) ......... jendea
aurkituko genuke.
13. Zaldi......... joan zen jaten ematera.
14. Zaldi gain......... joan zen eta zaldi......... erori zen.
15. Nonbait......... joango gara opor.........
16. Goiz......... gau......... ez dira arazoak konpontzen.
17. Bai, edozein modu......... egin dezakezu.
18. Gora edo behe........, atze........ edo aurre......., bat........ edo beste.........
19. Miren......... heldu zenean besarkada handi bat eman zion.
20. Batzu......... umore on......... egoten da, beste......... txar........., ez dago
horri antzematerik.
5.NON-NORA.01

ERANTZUN ORRIA
 BETE ITZAZU HUTSUNEAK

01. Leku askotan ibili da gizon hori.

02. Zein kotxetan utzi duzu? Eta zeinetan utzi behar zenuela esan nizun?

03. Zein ordutatik zein ordutara egon zara medikuaren kontsultan?

04. Ikastaro hauetan ez da ezer berezirik ikasten.

05. Ama eguzkitan, haurrak jolasean, aita tabernan eta lagunekin kartetan
jolasten.

06. Jar ezazu bakailaoa uretan eta eltzea sutan.

07. Zure eskuetan dago nire etorkizuna.

08. Ondarrun eta Mutrikun itsasontzi guztiek geldirik daude.

09. Arrantzara joango gara Bretañako kostaldera.

10. Zuzendariarengana jo zuen baimena eskatzera.

11. Etxe horietan sartzeko giltza behar dugu.

12. Edozein herritara joanda ere, kalean eta tabernetan jendea aurkituko
genuke.

13. Zaldiarengana/engana joan zen jaten ematera.

14. Zaldi gainean joan zen eta zalditik erori zen.

15. Nonbaitera joango gara oporretan.

16. Goizetik gauera ez dira arazoak konpontzen.

17. Bai, edozein modutan egin dezakezu.

18. Gora edo behera, atzera edo aurrera, batera edo bestera.

19. Miren heldu zenean besarkada handi bat eman zion.

20. Batzuetan umore onean egoten da, besteetan txarrean, ez dago horri
antzematerik.

You might also like