You are on page 1of 2

ARGAZKI KUTTUNA

Argazki kuttuna txukun ipintzea ez da lan makala… Hori bai aukera ederra
problemak ebazteko urratsak eta teknikak baliatzeko!
Formatu digitalean 3:2 proportzioan argazki kuttun bat zure logelako paretan
eskegitzeko aukera aztertzen hasi zara. Behin aldaketa hori eginik, argazki-
denda batera jo duzu, argazkia handitu eta kristala eta markoa ipin
diezazkioten.

15:10=3:2

Argazki dendan, lanaren kostua bi faktoreren mende dagoela esan dizute:


batetik, eskulana eta, bestetik, handitu nahi den argazkiaren tamaina. Kostu
horren gaineko informazioa eskatu duzu eta argazkilariak honako datu hauek
eman dizkizu:

KONTZEPTUA ESKULANA TAMAINAREN ARABERA KOPURU


ALDAKORRA
Argazkia 5€ 0,02 €/cm2
handitzea
Kristala 7€ 0,03 €/cm2
Markoa 8€ 0,01 €/cm

Egin itzazu honako zeregin hauek:


1. Lan guztiaren kostua kalkulatzeko eta zure aurrekontura egokituko den
irtenbiderik egokiena topatzeko, denbora hartzea erabaki duzu, egoera
zehazki aztertu ahal izateko. Hori egin eta gero, aurreikusi duzu honako
urrats hauek egin beharko dituzula erabakia hartzeko:

• Argazkiaren tamainaren arabera kostua kalkulatzeko, hiru


kontzeptuei dagokien adierazpen aljebraiko bana idaztea.

• Argazkiaren tamainaren arabera kostu osoa kalkulatzeko,


adierazpen aljebraiko bakarra osatzea.

• Zer neurritako posterra eros dezakezun aztertzea, kontuan izanik


60 €-ko aurrekontua duzula.
2. Aurrekontu horrekin, poster txikia sortzeko aukera duzula ikusita,
kristalik eta markorik gabeko poster baten alde egitera erabaki duzu.
Zehaztu zein izango diren azken poster horren neurriak.

3. Zure hasierako ideia 50 cm x 75 cm-ko poster bat egitea zenez, zenbat


diru gehiago beharko zenuke zure gogoa betetzeko?

You might also like