Professional Documents
Culture Documents
E
U
S
BERTSOLARITZAREN IRAKASKUNTZA
K NAFARROAKO FORU ERKIDEGOKO
A HEZKUNTZA ARAUTUAN: BILAKAERA
ETA PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
R
A
GBL 2020
BERTSOLARITZAREN IRAKASKUNTZA
NAFARROAKO FORU ERKIDEGOKO HEZKUNTZA
ARAUTUAN: BILAKAERA ETA PROPOSAMEN
DIDAKTIKOA
Ikaslea / Estudiante
Iker NARBONA BEITIA
Izenburua / Título
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta
proposamen didaktikoa
Gradua/ Grado
Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua / Grado en Maestro en Educación Primaria
Ikastegia / Centro
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Humanas, Sociales y
de la Educación
Nafarroako Unibertsitate Publikoa / Universidad Pública de Navarra
Zuzendaria / Director-a
Ekaitz SANTAZILIA SALVADOR
Saila / Departamento
Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila / Departamento de Ciencias Humanas y de la Educación
Seihilekoa / Semestre
Udazkena / Otoño
iii
Hitzaurrea
2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua, 2010eko 861/2010 Errege Dekretuak
aldatuak, Gradu ikasketa ofizialei buruzko bere III. kapituluan hau ezartzen du: “ikasketa
horien bukaeran, ikasleek Gradu Amaierako Lan bat egin eta defendatu behar dute […]
Gradu Amaierako Lanak 6 eta 30 kreditu artean edukiko ditu, ikasketa planaren amaieran
egin behar da, eta tituluarekin lotutako gaitasunak eskuratu eta ebaluatu behar ditu”.
Lan honetan, oinarrizko prestakuntzako modulua laneko atal ezberdinetan islatzen da. Alde
batetik, 2. atalean ingurunearen eta hezkuntzaren arteko harremanean arreta berezia
jartzen da, bertsolaritzak Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan izan duen
bilakaera aztertuz, eta baldintzatzaile politiko eta juridikoetan arreta jarriz. Bestetik, 6-12
iv .
Didaktika eta diziplinako modulua 1. atalean garatzen da bereziki, hizkuntzari eta kulturari
dagozkion jakintzak adierazten baitira, bertsolaritzaren historia aztertuz. Bestalde, 4. atalean
ere hizkuntza arloari dagokion Curriculumeko atalaren gaineko ezaguera erakutsi da.
Azkenik, Practicum moduluari dagokionez, batez ere lan honen 4. atalean zehazten da. Izan
ere, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako proposamen didaktikoa denez gero,
maila horretako ikasleei egokitutako elkarrekintza eta komunikazio estrategiak ezagutu eta
aplikatzea beharrezkoa izan da. Gainera, ikasgelaren kudeaketarako ezagutzak ere aplikatu
dira atal hau garatzeko.
Beste alde batetik, ECI/3857/2007 Aginduak ezartzen du, Gradua amaitzerako, ikasleek
gaztelaniazko C1 maila eskuratuta behar dutela. Horregatik, hizkuntza gaitasun hau
erakusteko, hizkuntza honetan idatziko dira “INTRODUCCIÓN”, “OBJETIVOS”,
“METODOLOGÍA” eta “CONCLUSIONES” atalak, baita hurrengo atalean aipatzen den
laburpen derrigorrezkoa ere.
v
Laburpena
Abstract
Resumen
La enseñanza del bertsolarismo en la educación reglada ha cumplido casi cuatro décadas. Sin
embargo, son escasos los estudios que han centrado su atención en la evolución
metodológica de esta experiencia. En este trabajo se ha pretendido analizar los cambios en
la enseñanza del bertsolarismo en la educación reglada de la Comunidad Foral de Navarra.
Para ello, en primer lugar, se han examinado las características generales y la historia del
bertsolarismo. En segundo lugar, se ha explorado el contexto de la incorporación del
bertsolarismo en la educación reglada y su desarrollo histórico. En tercer lugar, se ha puesto
el foco en los cambios metodológicos de la enseñanza del bertsolarismo en la Comunidad
Foral de Navarra, a partir de tres entrevistas realizadas a tal efecto. Finalmente, a partir de
algunos vacíos identificados durante el trabajo se ha desarrollado una propuesta didáctica
adaptada para la situación de confinamiento generada por la COVID-19.
Aurkibidea
Introducción 1
Objetivos 2
Metodología 3
3.2. Homogeneotasuna 21
3.5. Dinamikak 23
3.8. Curriculuma 27
4. Proposamen didaktikoa 28
4.1. Justifikazioa 28
4.3. Kronograma 36
4.4. Jarduerak 36
Conclusiones 55
Erreferentziak 57
Eranskinak
I. Eranskina 62
II. Eranskina 63
III. Eranskina 64
IV. Eranskina 65
V. Eranskina 67
INTRODUCCIÓN
El bertsolarismo cuenta con una gran vitalidad en este momento, a juzgar por la gran
cantidad de concursos, recitales, festivales y demás eventos relacionados con esta expresión
cultural que se llevan a cabo durante el año. Una de las muestras de esa vitalidad, y quizás
también uno de los causantes, es el programa de enseñanza del bertsolarismo en la
enseñanza reglada, el cual se puso en marcha en la década de 1980.
Pese a que distintos autores han estudiado la realidad de la enseñanza del bertsolarismo de
una u otra manera, no existe un trabajo de investigación sistemático que ofrezca una visión
completa de este fenómeno. Especialmente escasos son los estudios que centran su
atención en la metodología de la enseñanza del bertsolarismo, si bien es cierto que desde la
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (Asociación de Amigos del Bertsolarismo de Euskal Herria)
actualmente se está llevando a cabo una labor de investigación para la innovación
metodológica de su proyecto de enseñanza.
Este trabajo viene a responder al vacío que se ha mencionado, y pretende ofrecer una
perspectiva lo más amplia posible del desarrollo histórico y las transformaciones que ha
soportado la enseñanza del bertsolarismo en la educación reglada de la Comunidad Foral de
Navarra, desde sus inicios hasta la actualidad, prestando especial atención a los aspectos
metodológicos de esta enseñanza. Para ello, se ha dividido el trabajo en distintos capítulos
que se explicarán a continuación.
1
2
En el cuarto apartado se desarrollará una propuesta didáctica, realizada a partir de los vacíos
identificados a lo largo del trabajo, con el fin de dar respuesta a esos vacíos y servir como
recurso para ser utilizada en el aula, además de ofrecer un punto de partida para desarrollar
propuestas didácticas parecidas.
Por último, se expondrán las conclusiones de esta investigación, además de las referencias
bibliográficas y los anexos, ubicados al final del trabajo.
OBJETIVOS
Cabe mencionar que el segundo de los objetivos se ha propuesto a partir de los vacíos
identificados a lo largo del trabajo y en las entrevistas.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
3
METODOLOGÍA
Se han utilizado distintas herramientas metodológicas para realizar este trabajo. Por un
lado, la consulta y la lectura de bibliografía. Para este fin, han sido de gran importancia las
bases de datos como Dialnet, Scopus y Teseo, además de los catálogos de las bibliotecas de
la Comunidad Foral de Navarra y la Comunidad Autónoma Vasca. También se estableció
contacto con el centro de documentación Xenpelar para la consulta de bibliografía
relacionada con el objeto de estudio de este trabajo. Algunas referencias facilitadas por su
parte han sido de gran utilidad para completar la investigación.
Por otro lado, una de las partes más importantes de este trabajo ha consistido en realizar
tres entrevistas, ya que para el apartado referido a los cambios metodológicos de la
enseñanza del bertsolarismo en Navarra estas han sido las fuentes principales. En cuanto a
la elección de las personas a entrevistar, el criterio principal ha sido que hubieran sido
docentes del programa de enseñanza del bertsolarismo en la Comunidad Foral de Navarra,
de manera que la información que aportaran fuera de primera mano. Junto con este criterio,
se ha priorizado que ofrezcan una visión completa de la historia del programa, desde sus
inicios hasta la actualidad. En este sentido, se debe destacar que gracias a la trayectoria
docente las tres personas entrevistadas se ha obtenido una visión completa de la historia de
este programa. Otro criterio importante en un principio para escoger a las personas
entrevistadas fue el que hubieran ejercido su labor docente en la Comarca de Pamplona, ya
que al principio el objeto de estudio iba a reducirse a ese territorio. Las tres personas
entrevistadas, además de en la Comarca de Pamplona, han trabajado en otras comarcas. De
todas formas, a partir de las entrevistas quedó en evidencia que no existen diferencias
palpables en la forma de llevar a cabo el programa de enseñanza del bertsolarismo entre la
Comarca de Pamplona y otras comarcas de Navarra, por lo cual al final se amplió el objeto
de estudio a la Comunidad Foral de Navarra. Estas son las personas que se han entrevistado:
● Lontxo Aburuza Rezola (1955, Bidania): fue el único profesor del programa de
enseñanza del bertsolarismo en la Comunidad Foral de Navarra desde el año 1985,
cuando comenzó el programa (en cuyo proceso de creación participó activamente),
hasta el año 1998. Al principio trabajaba en 25 escuelas, pero con el paso de los años
el número de escuelas se fue ampliando.
Como se puede observar, se trata de tres perfiles bastante distintos, que completan toda la
trayectoria de la enseñanza del bertsolarismo en la Comunidad Foral de Navarra y permiten
hacerse una idea completa de esta realidad. Es importante mencionar que la idea principal
de las entrevistas era hacerlas de forma presencial, pero en el caso de Esti Arozena no fue
posible. Por tanto, las entrevistas a Lontxo Aburuza y a Saioa Alkaiza se realizaron de forma
presencial, en un formato semi estructurado (con un guión preparado pero adaptable a la
situación); y en el caso de Esti Arozena la entrevista se realizó por escrito, con unas
preguntas preestablecidas que ella contestó. Estas entrevistas, como ya se ha dicho, se han
utilizado sobre todo para completar el tercer apartado de este trabajo, pero algunos de sus
aportes se utilizarán en otros apartados. Para citar las ideas de las entrevistas, además de
los nombres de las personas entrevistadas, en ocasiones se utilizarán sus iniciales de la
siguiente manera: (LA), para Lontxo Aburuza; (EA), para Esti Arozena; y (SA), para Saioa
Alkaiza.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
5
1. TESTUINGURUA: BERTSOLARITZAREN HISTORIA ETA ALDERDI OROKORRAK
Atal honetan bertsolaritzaren historiaren eta alderdi orokorren inguruko zenbait datu eta
kontzeptu azalduko dira, ikerketa honen objektua hobeto ulertze aldera lagungarriak izango
direnak. Izan ere, bertsolaritza hitzak zeri egiten dion erreferentzia eta gaur egungo
kontzepziora iritsi arte zein ibilbide izan duen jakitea ezinbestekoa da kultur adierazpen
honek irakaskuntzan duen presentzia ulertu nahi badugu. Garziaren (2012, 8 or.) esanetan,
“bertsolaritza hitzak adieraz dezake bertsoak bat-batean asmatzeko artea edo gaitasuna
(bertsogintza), edota aipatu fenomenoaren inguruan sortu den mugimendu soziala”.
Hainbat egileren arabera, bertsolarien tradizioa zaharra da, “Garibayk aipatzen dituen XV.
mendeko dama inprobisatzaileen garaikoa gutxienez” (Mitxelena, Garziak aipatua, 2012, 42.
or.). Garai hartakoak dira eresigileak, hildakoentzat kantuak sortzen ziruzten familia
aberatsetako emakumeak; eta profazadorak, herriz herri bertso zirikatzaileak inprobisatzen
aritzen ziren klase sozial baxuko emakumeak (Garzia, 2012, 42. or.; Txakur Gorria, 2019,
9-10. or.). XV. mendetik hona bertsolaritzaren praktikaren inguruko beste zenbait aipamen
aurki daitezke, baina XVIII. mendearen amaierara arte eskasa da dugun informazioa. Zentzu
horretan, Garziak (2012, 42-44. or.) azaltzen du:
[...] aintzat hartzeko moduko bertsolaritza korpus bat aurkitu ahal izateko, XVIII.
mendearen amaieraraino joan beharra dago. XIX. mendea hobeto dokumentatua
dago, bai izenei eta datu biografikoei dagokienez eta bai kontserbaturiko piezei
dagokienez ere. Fenomeno aipagarri bat eta oraingoz azalpenik aurkitu ez zaiona da
nola eta zergatik, XV. mendetik XIX.era dagoen tarte horretan, desagertu zen
emakumea bertsolaritzatik, jarduera horretako subjektu aktibo gisa behintzat.
Dena den, azken esaldiko baieztapenari dagokionez, argitu beharra dago aspalditik daudela
emakume bertsolarien aipamenak (EA), eta XIX. mendean zehar eta XX. mendearen
lehenengo erdialdean plazetan aritzen ziren edota bertso jarriak sortu zituzten hainbat
emakumeren aipamenak ere badirela, nahiz eta, beste hainbat jakintza-arlotan bezala,
bertsolaritzan ere emakume horien izenak ahaztuak izateko joera nagusitu den (Txakur
Gorria, 2019).
normalean desafioa izaten zela, ia beti bi bertsolariren artekoa eta hainbat ordu iraun
zezakeena (44. or.). Hala ere, ezin daiteke askoz gauza gehiago zehaztu garai hartako
bat-bateko bertsolaritzari buruz. Izan ere, XIX. mendetik iritsi zaizkigun bertso
gehien-gehienak jarriak dira (paperean idatziak, ez bat-batean sortutakoak), bertsoak jartzen
zituzten horiek bat-batean ere jarduten zutela gauza jakina den arren (Garzia, Sarasua eta
Egaña, 2001, 19-20. or.). Beraz, eskura dugun informazioarekin ezin da bat-bateko
bertsogintzaren azterketa landurik egin XX. mendeko erdialdera arte. XIX. mendean zehar
eta XX. mendearen hasieran aritu ziren bertsolarien izenak ezagutzea haien bertso jarriei zor
diegu gehienbat, horiek eman baitzieten ospea, nahiz eta beharbada inprobisatzaile trebeak
ere izan. Nafarroaren kasuan, bertsolaritzak beste herrialdeetan bezain erro zaharrak ditu,
hainbat lekukotzak aditzera ematen dutenez. Dena den, gure garaietara ez da bertsolari
nafarren izenik heldu XIX. mendera arte (Aristorena, 1992, 21. or.). Denboran aurrera
eginez, Garziak (2012, 46. or.) zera azaltzen du:
XX. mende hasieran, Euskal Herriko kultur mugimenduak indar nabarmena hartu zuen,
Euskal Pizkundea deritzon aldia ezaugarrituz, eta mugimendu honek bertsolaritzari bultzada
nabarmena eman zion. Testuinguru horretan, lehenengo Bertsolari Txapelketa ospatu zen
1935. urtean, Joxe Ariztimuño Aitzol-ek eta beste intelektual batzuek hauspotuta, eta
bigarrena 1936. urtean. Garai hartako testuingurua ondorengo hitzekin azaltzen du
Irazustabarrenak (d.g.):
Txapelketa hauek baino lehenago, mitin politikoetan abesten zuen Kepa Enbeita
"Urretxindorra"-rena bezalako salbuespenekin, bat-bateko bertsolaritza batez ere
umore eta dibertimendu gaietan aritzen zen, eta gai serioagoak eta landuagoak
(politika, erlijioa, guda, ohiturak) idatzizko modalitateak garatzen zituen. Urte
hauetatik aurrera Juan Mari Lekuonak Pizkunde Garaia deitutakoa hasiko da.
Bat-bateko bertsolaritza nekazal inguruetatik ateratzen hasiko da eta euskal kulturan
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
7
Gerrak eta Hego Euskal Herrian diktaduraren hasierak txapelketen etenaldia ekarri zuen, eta
1960. urtean, Euskaltzaindiaren ekimenez, berriro ere antolatzen hasi zen Euskal Herriko
Bertsolari Txapelketa. 1960ko hamarkadan bertsolaritzaren motorra txapelketak izan ziren
(Garzia, 2012, 64. or.). Nafarroan ere txapelketak bertsolaritzaren ardatza izan ziren garai
hartan (Aristorena, 1992, 28. or.). 1967 eta 1980 urteen artean, ordea, Euskaltzaindiak
bertsolaritza txapelketak antolatzeari utzi zion, eta 1966. antolatu zuen Nafarroako
Euskararen Aldeko Saila-Sección para el Fomento del Vascuence delakoak lurraldeko azken
txapelketa. Aristorenaren (1992, 45. or.) hitzetan, “txapelketa antolatzeari utzi zitzaionetik,
bertsolaritza, neurri batetan behintzat, berriz ere lagunarte eta taberna zulotara itzuli zen.
Saioak antolatzen ziren baina ez lehen bezalako jaun prestu eta itzal haundikoen eskutik”.
1980. urtean Euskaltzaindiak berriro ekin zion txapelketa antolatzeari. Txapelketa hartan
Xabier Amuriza bizkaitarra, bertsolaritzaren modernizazioaren aitzindari nagusia, izan zen
garaile (Garzia, 2012, 78. or.). Hamarkada hartan sartu zen bertsolaritza hezkuntza arautuan,
hurrengo atalean azalduko den moduan, eta Amurizak berak zeresan handia izan zuen
bertsolaritzaren irakaskuntzaren hastapen horietan. Garai hartako Nafarroako
bertsolaritzaren egoerari dagokionez, Aristorenak (1992, 56. or.) honela dio:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketen aldi berri bati ekinen zitzaion une berean,
hilabete batzu lehenago, hasi zen Nafarroa Garaian zerbait mugitzen. Erran den
bezala, seguruenik izanen zuen garrantziaz ohartzeke, Dionisio Mujika eta Antton
Erkiziak "Paulo Yantzi" izenarekin bataiatu zuten, urte antzuen ondoren, Nafarroako
bertsolaritzaren berpizkundearen hastapena izanen zena.
1979. urtean ospatu zen lehenbizikoz izen horretako sariketa, geroago Nafarroako Bertsolari
Txapelketa izenaz ezagutuko zena berriz ere. “Izenak izanaren aldaketa ere ekarri zuen.
1983az gero kanporaketak eta saio nagusiak burutuko ziren” (Aristorena, 1992, 57. or.).
Horretaz gain, 1980. urteaz geroztik Nafarroa Garaiko eta Nafarroa Behereko bertsolariak
batera ibiltzen hasi ziren txapelketa hauetan.
Txapelketa Nagusira itzuliz, 1982. urtean Xabier Amuriza izan zen berriz ere garaile, baina
polemika baten ondorioz ez zen berriz ere Txapelketa Nagusia antolatu 1986. urtekora arte,
zeina Sebastian Lizaso azpeitiarrak irabazi zuen. Ordutik, gaur egunera arte ospatu da
erregulartasunez. Beraz, historian zehar hiru etenaldi izan dituela esan daiteke. 1986.
urtean, hain zuzen ere, sortu zen Bertsolari Elkartea (gaur egungo Bertsozale Elkartearen
aitzindaria), hasiera batean Bertsolari Txapelketa Nagusia antolatzeko eginkizunarekin
(gogora dezagun 1960tik aurrera Euskaltzaindia arduratu zela horretaz). Elkarte hori, gerora,
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bilakatu zen, eta txapelketen antolakuntzaz gain
bertsolaritzaren transmisioan, ikerketan eta hedapenean indarrak jartzen hasi zen
(Irazustabarrena, d.g.). 2008az geroztik Mintzola Fundazioa delakoaren parte de Bertsozale
Elkartea, eta Ahozkotasunaren Xenpelar Dokumentazio Zentroa kudeatzen du. Horretaz
gain, bertsolaritzaren transmisioa koordinatzen du, bai bertso eskoletan eta baita hezkuntza
arautuan ere (Garzia, 2012, 14. or.).
1980ko hamarkadatik aurrera, bertsolari belaunaldi berri batek eta beste zenbait faktorek
bertsolaritzaren gorakada nabarmena ekarri zuten. Garziaren arabera (2012, 88. or.),
gorakada hori 1993. urtean iritsi zen bere gailurrera, Andoni Egaña zarauztarrak bere
lehenbiziko Euskal Herriko txapela irabazi zuenean. 2009. urtea, Maialen Lujanbiok
Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, alegia, beste belaunaldi txandaketa baten burutze gisa
har daiteke.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
9
Orain arte azaldutakoaren laburpen gisa, taula honek bertsolaritzaren historiaren aldiak
bereizten ditu, kronologikoki ordenatuta eta aldi bakoitzean nabarmendu daitezkeen
zenbait bertsolariren izenekin:
2. BERTSOLARITZA HEZKUNTZA ARAUTUAN
2.1. Hastapenak eta bilakaera
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
11
neurtuak izan baitira. Bertsolaritzaren dohaina jaiotzezkoa omen zen eta ez beste inolakoa,
ez zegoen ikasterik, antza denez”.
Zentzu horretan, nabarmentzekoa eta gaur egun zalantzan jartzen ez dena zera da, ez dela
existitzen berezko bertsolaririk. Era batean zein bestean, bertsogintza ikasi beharreko zerbait
da. Rodriguez Bornaetxearen (1991, 366. or.)) esanetan, “guztiz agerian ez dagoen eragin
bat dela medio ala ikaskuntza arautzaileago baten bidez, bainan, azken finean, erdian
prozedura hezlea dago” (366. or.). Barandiaranek (2015, 247. or.), zentzu berean, azaltzen
du garai batean bertsolaritza ahoz transmititzen zela, eta XX. mendean bertso eskolak
sortzen hasi zirenean, lehenago intuizioz edota dedukzioz ikasten zena era metodologiko
batean transmititzen hasi zela.
Bertso eskolek hezkuntza arautuarekin harreman estua izan dute ia hasieratik, eta hala da
gaur egun ere (LA; EA; SA). Zentzu honetan, 1980ko hamarkadan, zaletasun handia
zutenentzako edota bertsolaritzan gehiago trebatu nahi zutenentzako “bertso eskola asko
sortu ziren eskolatik kanpo; eskola orduz kanpoko ekimen gisa, eta batbatekotasuna [sic]
lantzeko. Beraz, beste sare bat sortu zen hor, bertso eskolena. Bertsolaritza irakaskuntzan
txertatzeak aparteko eragina izan zuelako tokian tokiko bertso eskolak sortzeko”
(Mendizabal, Izak aipatua, 2010, 149. or.). Arozenak dioenez, hezkuntza arautuko programak
bere helburu propioak dituen arren, bertso eskolak elikatzeko ezinbesteko tresna da.
Beste alde batetik, 1981. urtetik aurrera Eskolarteko Bertsolari Txapelketa antolatzen da,
lehenengo probintzia eta eskualdeka eta ondoren Euskal Herri mailan burutzen dena. Bertan
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
13
idatzizko eta bat-bateko kategoriak dauden, eta bigarrenean batez ere hoberen moldatzen
direnek parte hartzen dute (Lopategi eta Mendizabal, 1997). Dena den, Aizpuruaren (2017)
esanetan, lehendabiziko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1989. urtekoa izan
zen; izan ere, “ordurako eskolartekoa herrialde batzuetan jokatzen zen, baina ez zen Euskal
Herrikorik”.
Gaur egun bertsolaritzaren irakaskuntza programak dituen ezaugarrietan arreta jarriz, alde
batetik nabarmendu daiteke oinarrizko material didaktikoa 2018. urtean abiarazitako
www.bertsoikasgela.eus webguneak eta 2016. urtetik aurrera argitaratutako Mundu bat
2.2. Nafarroako Foru Erkidegoaren kasua
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
15
Garai hartan, ordea, Iruñean zenbait bertsozale biltzen hasi ziren. Euskara ikasten zuen
jendearen gorakadarekin bat eginez, euskal kulturaren inguruko ekitaldi eta ikastaroak
arrakastatsuak izaten ziren euskaltzaleen eta euskalduntzen ari zirenen artean. Aldi berean,
Euskal Herrian zehar lehen bertso eskolak martxan jartzen hasiak ziren. Testuinguru hartan,
ertso ikastaro bat antolatu zuen 1981. urtean (Aristorena,
Nafarroako Eusko Ikaskuntzak b
1992, 56. or.), bertan Xabier Amurizak parte hartu zuelarik. Lontxo Aburuza ikastaro hartara
joan zen, eta hura nolabaiteko abiapuntua izan zen Nafarroako hezkuntza arautuan
bertsolaritza txertatzeko prozesua has zedin. Xabier Amurizaren 1981eko ikastaroan eta
haren beste saio batzuetan izan ondoren, Amurizak berak animatu zituen Nafarroako
bertsozaleak (horien artean Aburuza) irakaskuntzara salto emateaz. Haren ekarpenak
hartuta, Lontxo Aburuzak eta Nafarroako Bertsolarien Lagunak elkarteak 1984. urtean
proposamena garatu zuten Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza ezagutzera emateko
(Aristorena, 1992, 60. or.). Bertsolaritzaren programari baiezkoa eman zioten, eta 1985-1986
ikasturtean jarri zen martxan Nafarroako Foru Erkidegoko D ereduko ikastetxeetan,
Iruñerrikoetan barne (LA). Honela deskribatzen du Aburuzak prozesu hura:
Hitz egin genuen orduko Gobernuarekin […] eta esan ziguten: “bai, baina elkarte bat
osatu behar da”. Orduan elkartea osatu genuen. [...] Behin elkartea osatutakoan [...]
gure ideia oso garbia zen: ikastetxe guztietara zabaltzea [bertsolaritzaren
irakaskuntza hezkuntza arautuan]. Ikusi behar genuen zer desio, zer eskari zegoen.
Eta orduan galdetegi bat bidali genuen 25 ikastetxetara. 25, haiek zirelako D ereduan
ari zirenak Nafarroan. Orduan, guztietara galdetegia bidali genuen, erantzuteko epe
bat jarri genuen, erantzunak oso baikorrak izan ziren eta beno, jada eskari bat
bazegoen mahai gainean, idatzia, nafar gobernuari esateko: “begira, guzti hauek hau
eskatzen dute”. [...]. Horretan oinarrituta hitzarmen bat sinatu genuen. [...]. Nafar
Gobernuak dirua jartzen zuen, Ikastolen Federazioak lekua jartzen zuen [...] eta
Nafarroako Bertsolarien Lagunak-ek bertsolaria jartzen zuen (LA).
Ikus daitekeenez, hiru hankako hitzarmena izan zen, Nafarroako Gobernuak, Ikastolen
Federazioak eta Nafarroako Bertsolarien Lagunak elkarteak sinatua, eta ikastetxe mota
guztiak, publiko zein pribatu, parekotasun batean jartzea zen asmoa; guztietara heltzea (LA).
Puntu honetara iritsita, argipen bat egitea komeni da. Izan ere, Bertsozale Elkarteak berak
aipatzen du hezkuntza arautuan bertsolaritza irakasteko proiektua Nafarroan abiatu zela,
1985. urtean (Bertsozale Elkartea, 2019-2020b, 2019-2020b). Aurretik azaldu da, ordea,
bertsolaritza hezkuntza arautuan lehenago txertatu zela Gipuzkoan eta Bizkaian. Proiektua
Nafarroan abiatu zela baieztatzeak, beraz, haren hasierako izaerari erantzuten dio, beste
lurraldeekin alderatuz:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
17
Elkarteak transmisioan izan behar zuen zereginaren inguruko hausnarketa zabaldu zen.
Ondorioz, baiezta daiteke garai hartako pausoek aukera eman zutela bertsolaritzaren
transmisioa egituratzeko (LA). Hurrengo ikasturtean Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak
jasotzen hasi ziren berriro ere.
1998. urtean Aburuzak programa utzi zuen eta pertsona berriak sartzeaz gain (tartean
Estitxu Arozena) programaren berregituraketa moduko bat gauzatu zen (LA). Ordutik, eta
gaur egunera arte, hainbat irakasle arduratu dira Nafarroako Foru Erkidegoan Bertsolaritza
irakaskuntzan programa gauzatzeaz. Azken urteetako ibilibidean ere zenbait gorabehera
izan ditu programak diru-laguntzei dagokienez. 2012. urtean, esaterako, Nafarroako
Gobernuak Bertsolaritza Irakaskuntzan programaren finantzaketa bertan behera uzteko
asmoa azaldu zuen, diru falta argudiatuta, nahiz eta azkenean finantzaketari eutsi,
murrizketa nabarmenekin. 2013-2014 ikasturtean, baina, programa finantzatzeari utzi zion.
Bi ikasturtez gobernuaren parteko finantzaketa etenda izan ostean, 2015-2016 ikasturtean
berrartu zuten programa Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Bertsozale
Elkarteak, hitzarmen bat sinatuz (Nafarroako Gobernua, 2015).
Gaur egungo egoerari erreparatuz, programa batez ere LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin
lantzen da, nahiz eta, lehenago ikusi den bezala, zenbait eskolatan 3. edo 4. mailatik hasten
diren. Azken ikasturteetan institutu batzuetan berriz ere probatzen hasi dira; esan daiteke
esperimentazio ari direla institutuei dagokionez (SA). Bestalde, lan hau idazten ari den uneko
azken berriei dagokienez, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren (2020a) arabera,
2.3. Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan
Aurrerago aipatu bezala, 2008. urtean argitaratu zen Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen
Hezkuntzan, eta ordutik hori da Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan garatzen duen
programaren oinarri teorikoa. Izan ere, honek zehazten ditu programaren ardatz
metodologikoak, bertsolaritzaren bidez lantzen diren arloak, edukiak eta ebaluazio
adierazleak (Bertsolaritza Ikastetxean, 2018, 219. or.). Ondorengo lerroetan Curriculumaren
zenbait aspektu orokor nabarmenduko dira, lan honen azken atalean garatuko den
proposamen didaktikoaren zenbait ekarpen ulertzeko baliagarriak izango direlako. Dena
den, ez dira Curriculumaren nondik norakoak sakonki aztertuko, ez baita hori lan honen
xedea.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
19
3. BERTSOLARITZAREN IRAKASKUNTZAREN BILAKAERA METODOLOGIKOA
NAFARROAKO FORU ERKIDEGOAN
Nolanahi ere, elkarrizketen ondorioetan sartu aurretik zenbait argipen egitea komeni da.
Batetik, nahiz eta gehienbat bertsolaritzaren irakaskuntzaren aspektu metodologikoak
aztertuko diren, horiekin lotura duten beste zenbait alorri ere arreta eskainiko zaie
(esaterako, ikasmaterialari eta saio kopuruari), metodologiaren inguruko ikuspegi osatuago
bat ematea ahalbidetzen baitute; aspektu metodologikoak era isolatuan aztertuko bagenitu
baino gehiago. Bestetik, egile batzuek hezkuntza arautuko bertsolaritza programaren
metodologiarekin lotutako gaiak ikertu dituzte aurretik, eta beraz, nahiz eta atal hau batez
ere egindako elkarrizketetan oinarritu, lan horien ekarpenekin osatuko da. Zentzu horretan,
aipagarriak dira Rodriguez Bornaetxeak (1991) 1980ko hamarkadaren azken urteetan
bertsolaritzaren irakaskuntzak eskola ordutegian zein bertatik kanpo zuen presentziaren
inguruko ikerketa eta Barandiaranen (2015) lana, zeinak 2010eko hamarkadaren lehen
Amaitzeko, elkarrizketen ondorioetara igaro aurretik, ikerketa honen muga bat agerian
jartzea komeni da. Izan ere, baliabide eta denbora kontuengatik ez da posible izan
ikasmaterialaren azterketa sakon bat egitea, eta bertsolaritzaren irakaskuntzaren
metodologiaren inguruan ondorio zehatzagoak lortu nahi badira, beharrezkoa da
egitasmoaren historian zehar ekoitzi eta erabili den ikasmaterialaren azterketa sistematiko
batekin osatzea. Horretaz gain, gaur egun ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko metodologia
berritzeko ikerketa lana gauzatzen ari dira Bertsozale Elkartetik (Bertsozale Elkartea,
2019-2020a), eta berrikuntza horri begira programako irakasleek astero formakuntza saioak
izan dituzte ikasturte honetan (SA). Beraz, aurreikusgarria da hurrengo urteetan aldaketak
izatea alor honetan. Atal honetan aurkeztuko diren ondorioak, beraz, ez dira behin
betikotzat hartu behar; ostera, bertsolaritzaren metodologiaren irakaskuntza ikertzera
bidean ekarpen gisa ulertu behar dira.
3.1. Programaren nolakotasuna
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
21
3.2. Homogeneotasuna
3.3. Jarraitutasuna erakusten duten alorrak
Jarraitutasuna erakusten duen beste alor bat ikasgelaz kanpoko egoera komunikatibo
errealen presentzia da. Bertsozale Elkartearen (2019-2020b) arabera, “ikasleek beren
testuak sortu eta jendaurrean eman ditzaten, gela barruko ohiko dinamikaz gain bestelako
egoera komunikatibo errealetan ere jartzen dira. Hala nola herriko ohituretan parte hartuz
[...], ikastetxeko ekitaldietan bertsoak abestuz [...] edo ikasturte amaieran gurasoen aurrean
jaialdia eskainiz”. Bertsolaritzaren Curriculumak (Aizpurua et al., 2008) ere egoera
komunikatibo errealen garrantzia azpimarratzen du. Zentzu horretan, Aburuzaren garaitik
halako jarduerek bertsolaritzaren irakaskuntzan lekua izan dutela baiezta daiteke
elkarrizketatuek azaldu dutenean oinarrituz (LA; EA; SA).
3.4. Idazketaren zentraltasunetik ahozkotasunera
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
23
Alkaizaren esanetan, duela gutxira arte bertsolaritzaren irakaskuntza batik bat idatzizkoan
zentratu da, baina gaur egun garrantzi handiagoa ematen zaie ahozkotasunari eta
bat-batekotasunari. Horrek, bere aburuz, hizkuntzaren didaktikari dagokionez berrikuntza
handia dakar. Eskualde askotan euskara ez da asko hitz egiten gelan, eta bertsolaritzaren
bidez ahozkotasuna landuz komunikazio baliabideak lantzen dira, jendaurrean hitz egitea,
adibidez. Idatzizkoan zentratzetik ahozkoan zentratzerako trantsizio hori noiz eta nola eman
den jakitea, dena den, ez da erraza. Alkaizaren baieztatzen du, bere esperientziatik abiatuz,
Estitxu Arozenak aspaldidanik egin duela lan ahozkotasunari garrantzia emanez, eta bere
garaian liburuxka batzuk sortu zituela bat-batekotasuna lantzeari begira. Bestalde, aipatzen
du gaur egun klaseetan idatzizko eta ahozko dinamikak tartekatzen ahalegintzen direla.
Arozenak, bere aldetik, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratzen du bere elkarrizketan.
Ondoriozta daiteke, beraz, gehienbat idatzizkoan zentratutako metodologiatik
ahozkotasunari garrantzi handiagoa ematen dion batera igaro dela bertsolaritzaren
irakaskuntza, eta aurrera begira azken alor honen lanketak are garrantzi handiagoa izan
dezakeela.
3.5. Dinamikak
ez da oso ohikoa. Kontrara, ikastaroa eta gero normalena da kopletan inprobisatzen jakitea
(SA). Aburuza irakasle bezala ibili zen garaian, bestalde, kopla landuz hasten ziren, baina
batzuetan zortziko txikira iristen ziren, nahiz eta lanketa puntuala izan, eta ez sistematikoa.
Bestalde, Alkaizak azaltzen du Bertsozale Elkartetik ohartu direla jarduerak burutzerakoan
errimak ematea ere oso garrantzitsua dela (bestela errimen oinarria ez dute ondo
barneratzen, normalean). Orri txurian, euskarririk gabe, zerbait sortzea zaila egin ohi zaie.
Aburuzaren irakasle garaietara bueltatuz, ikus daiteke jarduera askotan errima zerrendak
egin edo errimak emanda lan egiten zutela. Beraz, nahiz eta beharbada ez ziren era
esplizituan ondorio horretara iritsi, praktikan lan egiteko era antzekoa zen, errimari
dagokionez.
3.6. Ikasmateriala eta baliabideak
Alkaizak gaur egungo ikuspegia osatzen du, eta nabarmentzen du batez ere Mundu bat
liburuak eta Bertsoikasgela webgunea erabiltzen direla. Azken hau Mundu bat bertso
bertso
liburuetan oinarrituta dago eta sortzen doazen ariketa berri guztiak gehitzen doa (irakasleek
urtero ariketa berriak sortzen dituzte). Horretaz gain herrialdeka sortzen dituzten ariketak
Google Driveko karpetetan elkarbanatuta izaten dituzte. Irakasle bakoitzak erabakitzen du
erabilgarri duen material horretatik zein erabili, helburu zehatz batzuk lortzera begira. Hau
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
25
Baliabideei dagokienez azpimarratu beharreko beste kontu bat da gaur egun bertso sorta
klasikoak eta sorta berrituak (haurren interesekoak izan daitezkeen gaiak tratatzen
ahalegintzen direnak) dituztela eskuragai bertsoikasgela.eus webgunean (SA), eta
Aburuzaren garaian, kontrara, bertso zaharrek presentzia handiagoa zuten, nahiz eta
batzuetan ikasleek beraiek sortutako bertso sortak erabiltzen zituzten ikasgelan abesteko
(LA).
3.7. Irakasleen papera
Elkarrizketetan atera den beste gai interesgarri bat bertsolaritza saioetan ikastetxeko
irakasleek zuten paperari dagokiona da. Aburuzaren esanetan, haien papera bikoitza zen:
batetik, tutoreak eta euskara irakasleak ziren; eta bestetik, bertsolaritza irakaslea
zetorrenean ikasleen portaerak eta erreakzioak behatzen zituzten. Beste kontu bat zen ea
zein eratan ikusten zuten haiek bertsolaritza, eta egitasmoko saioetatik kanpo bertsolaritza
lantzen zuten ala ez. Zentzu horretan, Aburuzak dio bere irakasle garaian zonaldeko edo
ikastetxeko irakasleekin ikastaro bat egiten zuela ikasleekin amaitzen zuenean. Ikastaro
horietara joatea borondatezkoa zen, baina asko joaten ziren (Aburuzaren iritziz, garai
hartako D ereduko irakasle asko euskararen aldeko militanteak izateak zerikusia du
horrekin), eta Lontxo ikastetxera ez zihoan hiruhilekoetan haien kabuz ikasgelan
bertsolaritza landu ahal izateko trebatzen ziren. Hortaz, hainbat irakaslek egitasmotik kanpo
ere lantzen zuten bertsolaritza.
Gai honi buruz, Arozenaren iritziz, “irakasleek rol ezberdinak jokatzen dituzte.
Bertsolaritzako irakaslea sartzerakoan desagertzen direnak, klasean egon ez arren jarraipena
egiten dutenak, klasean paper aktiboa hartzen dutenak…”. Alkaizak, bere aldetik,
nabarmentzen du bertsolaritza saioaren bitartean ikasgelako tutorea gelan geratu beharko
litzatekeela (beste gauza batzuen artean zalaparta handiegia ekiditeko eta asko baldin
badira zenbaitzuei laguntza eskaintzeko) baina batzuetan ez direla geratzen eta ez diotela
bertsolaritzari inolako jarraipenik ematen, eta horrek haurrek gaiarekiko duten motibazioan
eragina izan dezakeela. Hori, nolanahi ere, ikastetxearen eta irakaslearen inplikazioaren
araberakoa da, eta badira Bertsozale Elkarteko irakaslearekin hartu emana izaten duten
irakasleak (gai jakin batzuk era bateratuan jorratzeko, adibidez), edota programako
saioetatik kanpo bertsolaritza lantzen dutenak (SA).
Oro har, beraz, ikus dezakegu aldaketak aldaketa kontu batek berdin jarraitzen duela
bertsolaritzaren irakaskuntza egitasmoaren hastapenetatik: programako saioetatik kanpo
bertsolaritza lantzea irakasle bakoitzaren esku dagoen erabakia da. Ez dago jarraibide
zehatzik ikastetxeetako tutoreek bertsolaritza landu dezaten, ezta horretara bideratutako
baliabide edo ikasmaterial egituraturik, eta beraz, batzuek lantzea erabakitzen dute, eta
beste batzuek, ez. Auzi honetan jokoan sartzen den beste elementu bat bertsolariaren irudi
ia magikoa izan daiteke (LA). Alegia, bertsolaritza bertsolariek soilik landu dezaketela
pentsatzeko joera bat existitu daiteke, eta ondorioz ikastetxeko tutoreek beren burua ez
ikustea gai kultur adierazpide hau behar bezala irakasteko.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
27
3.8. Curriculuma
Metodologiari buruz ari garela, ezin aipatu gabe utzi 2008. urtean argitaratutako
Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan, egitasmoari oinarri pedagogiko sendo bat
eman ziona, ordura arte oinarri hau esplizitatu gabe baitzegoen. Estitxu Arozena izan zen
Curriculumaren egileetako bat, eta azaltzen duenez “irakasteko moduan aldaketak baino
egiten genuenaren alderdi teorikoa papereratzea izan zela emaitza”. Horri zera gehitzen dio:
“ikastetxeetan hizkuntza lantzeko modu bat baino oinarri sakonago bati forma eman genion:
hizkuntza, kultura, musika eta gaitasun soziopertsonalak lantzen dituen ikasgai bat da
gurea”. Curriculuma azaltzera bideratutako azpiatalean adierazi bezala, arlo horiek lantzeko
ikuspegi integratzaile eta globalizatzailea aipatzen da Curriculumean. Ikuspegi hori
jorratzeko erari buruz, Alkaizak azaltzen du Hizkuntza arloari dagokionez, lehenik, haurrek
lexikoari, egiturei, euskalkiei eta abarren inguruan dituzten gabezia nabarmenak lantzen
direla ikus-entzunezkoen ulermenaren bidez; bigarrenik, Musika arloari dagokionez, askotan
doinuak ikasteko era errepikapen hutsean oinarritzen dela, baina gai hau ikertzen ari direla;
hirugarrenik, Kultura a rloari dagokionez, euskararen herriaren kontzepzioa eta zenbait
erreferente kultural zein kultur elementu lantzeko baliagarria dela bertsolariza; eta
laugarrenik, Trebetasun pertsonalak eta sozialak arloari dagokionez, bertsolaritzak lotsaren
lanketa eta ahalduntzea ahalbidetzen dituela, eta komunikazio gaitasunak asko lantzen
direla, oro har.
3.9. Aurrera begirako aldaketa posibleak
Amaitzeko, bai Arozenak baita Alkaizak ere baieztatzen dute hemendik aurrera zenbait
aldaketa izan daitezkeela. Batetik, lehenago aipatu bezala, metodologia berrikuntza prozesu
batean murgilduta daude Bertsozale Elkartean. Bestetik, COVID-19 gaixotasunak sortutako
egoeraren ondorioz 2019-2020 ikasturtea online ematen amaitu zuten, eta itxuraz
2020-2021 ikasturtea aurrekoekiko erabat ezberdina izan daiteke (EA). Alkaizaren aburuz,
bertsolaritzaren irakaskuntza programaren etorkizuna ziurgabea da egungo testuinguruan,
beti egon baita oso lotuta diru-laguntza publikoei eta krisi garaiak halako egitasmoetan
murrizketak burutzeko aprobetxatzen baitira sarritan.
4. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
4.1. Justifikazioa
Aurreko atalean azaldu den bezala, lan honetan egindako elkarrizketetatik ondorioztatu da
hutsune nabaria existitzen dela Bertsolaritza irakaskuntzan programatik kanpo kultur
adierazpide honek izan behar duen lekuari dagokionez. Hau da, ikastetxeko irakasleen
aurretiko jarrera eta ezagutzen arabera bertsolaritzaren irakaskuntzak jarraipen bat izan
dezake programatik kanpo, edo ez. Erabaki hau ikasgelako tutorearen esku gelditzen da, eta
ez da existitzen jarraibide zehatzik zentzu honetan. Lanean zehar emandako azalpen
historikoan ere argi gelditu da bertsolaritzaren irakaskuntza programa abiatu zenetik ez dela
kontuan hartu bertsolaritzaren lanketa programa osatzen duten saioetatik kanpo.
Are gehiago, 60/2014 Foru Dekretuari (Nafarroako Foru Komunitatea, 2014) erreparatzen
badiogu, zeinak Nafarroako Foru Erkidegoko Curriculuma ezartzen duen, ikus dezakegu D
ereduan, Euskal hizkuntza eta literatura arloan, 4. mailara arte bertsoak lantzea
aurreikusten dela, baina 5. eta 6. mailetan ez da bertsoei edo bertsogintzari buruzko
aipamenik egiten. Hots, bertsolaritza hezkuntza arautuan lantzeko programak bere atentzioa
zentratzen duen mailetan. Aitzitik, aipatutako Foru Dekretu honek baliogabetu zuen 4/2007
Foru Dekretuan (Nafarroako Foru Komunitatea, 2007), gaur egungoaren aurreko
Curriculuma ezartzen zuena, D ereduko Euskal hizkuntza eta literatura arloaren atalari
erreparatuz gero ikus daiteke 5. eta 6. mailetan ere bertsoa eta bertsogintza aipatzen direla.
Adierazgarria da Curriculum batetik bestera emandako aldaketa hau.
Bestalde, proposamen didaktiko bat garatzerakoan ezin da alde batera utzi COVID-19
gaixotasunak mundu mailan eragindako egoera eta honek hezkuntza esparruan izan dituen
eraginak. Izan ere, Estatu mailan konfinamendu orokorra ezartzearen ondorioz Nafarroako
ikasleek irakaskuntza telematikoaren bitartez amaitu zuten 2019-2020 ikasturtea. Beraz,
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
29
nahiz eta orain arte iragarri diren neurriek 2020-2021 ikasturtea era presentzialean hastea
aurreikusten duten, berriro ere urrutiko irakaskuntza ezarriko den agertoki bat aukera
erreala da (Nafarroako Hezkuntza Departamentua, 2020c), eta garatzen diren proposamen
didaktikoek aukera hori kontuan hartzea garrantzitsua da.
Amaitzeko, sekuentzia didaktiko hau 5. mailako ikasgela batera bideratuta dago, hauxe baita
gehienetan Bertsolaritza irakaskuntzan programa ematen hasten den maila. Edonola ere,
kontuan izan behar da zenbait ikastetxetan programa lehenengo lauhilekoan garatzen dela,
eta beste zenbaitetan bigarren lauhilekoan. Hortaz, ez da berdina aurretik ikastaroa jaso
duten ikasleekin edo jaso ez dutenekin lantzea bertsolaritza. Sekuentzia didaktiko hau,
zehazki, bertsolaritza programa oraindik jaso ez duten ikasleekin gauzatzeko diseinatu da,
baina sekuentziaren alderik garrantzitsuena ikasgelako tutoreei bertsolaritza lantzeko
tresnak eskaintzea denez, asmoa da moldatzeko erraza eta antzeko beste sekuentzia batzuk
garatzeko baliagarria izatea, edozein mailatarako eta bertsolaritzaren inguruko jakintza
maila ezberdinetarako pentsatuak.
4.2. Helburu orokorrak eta edukiak
Sekuentzia didaktiko hau hainbat jardueraz osatuta egongo da, hurrengo azpiataletan
azalduko direnak eta azken xedera iristeko bidean gaitasun eta helburu espezifiko
ezberdinak lantzeko baliagarriak izango direnak. Jarduera horiek diziplinarteko ikuspegi
batetik diseinatu dira, Euskal hizkuntza eta literatura e ta Arte hezkuntza arloetako edukiak
eta aldi berean bertsolaritza bera lantzeko eta ikasleak horretan trebetzeko. Era berean,
mota honetako sekuentzia didaktiko bat beste irakasgai bateko edukiak lantzeko moldatu
daiteke, aldi berean bertsolaritza landuz. Diziplinartekotasun honekin lotuta dago, bestalde,
Bertsolaritzaren Curriculumean azpimarratzen den ikuspegi globalizatzaile eta integratzailea,
zeinak, aurretik aipatu den bezala, bertsogintzaren bidez lau arlo lantzeko aukera ematen
digun: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak. Jarraian azalduko
diren helburu orokorrak eta edukiak ikuspegi honetan oinarritu dira, eta bi iturri
ezberdinetatik atera dira: batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako
Curriculumetik (Nafarroako Foru Komunitatea, 2014), eta bestetik, Bertsolaritzaren
Curriculumetik (Aizpurua et al., 2008).
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
31
Curriculuma Helburuak
Bertsolaritzaren Hizkuntza:
Curriculuma ● Bertsoa edo ahozko beste edozein testu mota osatzea,
norberaren pentsamendua egituratuz eta komunikazio
bitarteko bihurtuz.
● Hizkuntzak berak eta bertsolaritzak dituen baliabide
estetikoez eta komunikatiboez jabetzea eta ahal izanik
erabiltzea.
● Bertso idatziak irakurtzea eta bestelako bertsoak entzutea
gozamen, informazio eta ikaskuntza iturri gisa erabiltzeko,
baita linguistikoki eta pertsonalki hobetu eta aberasteko ere.
Kultura:
Musika:
● Mezuak ekoiztuz nork bere burua azaltzea eta komunikatzea,
horretarako, komunikazio hori erraztu eta posible egingo
duten doinuak erabiliz.
● Kanturako jarrerak eta gaitasunak lantzea, inguruko doinuak
behatu eta erabiliz norberaren ekoizpenak eta autonomia
garatzeko.
● Norberaren arte ekoizpenetan konfiantza izatea, egiteaz
gozatzea eta norberaren gozamen eta ongizateari nola
laguntzen dion preziatzea.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
33
Edukiei dagokienez, Lehen Hezkuntzako Curriculumeko Euskal hizkuntza eta literatura eta
Arte hezkuntza arloetako zenbait eduki hautatu dira (5. mailari dagozkionak), batetik.
Bestetik, Bertsolaritzaren Curriculumean aipatzen diren edukietako hainbat (jarrerazko,
kontzeptuzko eta prozedurazko edukietan banatuak) jorratuko dira sekuentzia didaktiko
honetan, zuzenean edo zeharka, baina ondorengo taulan gure iritziz garrantzitsuenak
direnak aipatuko ditugu, espazio kontuengatik:
Curriculuma Edukiak
Arte hezkuntza:
● Ahotsa: adierazpenerako baliabideak.
● Norberaren kulturako musikan parte hartzea.
Bertsolaritzaren Hizkuntza:
Curriculuma ● Sormena, irudimena, sentsibilitate estetikoa eta
originaltasuna landu eta behatzeko interesa piztea edozein
komunikazio adierazpidetan. (Jarrerazkoa)
● Bertsolaritza jendaurreko komunikazio trebetasunak
garatzeko tresna baliagarritzat hartzea. (Jarrerazkoa)
Kultura:
● Bertsolaritzaren historiaren oinarrizko ezagutza izatea,
bertsolari ezagunenakdagokien garaiarekin lotuz.
(Jarrerazkoa)
● Euskal sorkuntzaren partikulartasuna bere
unibertsaltasunean kokatzea. (Jarrerazkoa)
● Taldeko kantuan parte hartzea. (Jarrerazkoa)
● Bertsogintzaren oinarrizko kontzeptuak. (Kontzeptuzkoa)
● Kantu inprobisatua euskal kulturan eta beste kulturetan.
(Kontzeptuzkoa)
● Bertsolaritzaren historia landu, bertsolariak aztertuz.
(Prozedurazkoa)
Musika:
● Sorkuntza prozesu musikalen talde lana baloratzea.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
35
(Jarrerazkoa)
● Intonazioa eta igorpena. (Kontzeptuzkoa)
● Euskal Herriko kanta eta doinuak. (Kontzeptuzkoa)
● Abestiak banaka edo taldeka jendaurrean interpretatu.
(Prozedurazkoa)
Beste alde batetik, eta lehenago aipatu bezala, ikasleek arazo informatikoak izatekotan
jarduerentzako egokitzapen posibleak planteatuko dira jardueren dinamika azaltzerakoan.
Hortik haratago, sekuentzia didaktikoa ikasgela bakoitzen behar eta berezitasunetara
moldatzea irakasle bakoitzaren eginkizuna izango da, betiere aniztasunaren kudeaketarako
estrategiak kontuan hartuz. Amaitzeko, garrantzitsua izango da bertsolaritza irakaslea
ikasgelan lan egiten hasten denean aldez aurretik egindakoa aipatzea eta harekin
koordinazio iraunkorra mantentzea.
4.3. Kronograma
Sekuentzia didaktikoa 6 jardueraz osatuta dago, eta horietako bakoitza aste banatan
burutuko da. Jarduera batzuk saio batean gauzatuko dituzte ikasleek, irakasleekin batera,
eta beste batzuk euren kabuz egin beharko dituzte aste bateko epearekin. Bestalde, 3. eta 4.
jardueran beste astebeteko epea egongo da zuzenketak egiteko, beraz orotara jarduera
bakoitza burutzeko 2 aste izango dira. Amaitzeko, jarduerak burutu ostean irakasleak
bideoaren muntaketa gauzatu beharko du, ikasleen iritziak eta autoebaluazioa jasotzeaz
gain. Azken honetarako epe bat ezartzea irakasle bakoitzaren esku uzten da, muntaketa egin
eta ikasleen iritziak eta autoebaluazioa jasotzeko moduak baldintzatuko duelako
horretarako beharrezkoa den denbora. Beraz, laburbilduz: sekuentzia didaktikoa osatzen
duten jarduerak burutzeko 8 asteko epea beharko da, eta horretaz gain jardueren
ondorengo faseak behar duen aparteko epea hartu behar da kontuan.
4.4. Jarduerak
Jarraian sekuentzia didaktiko hau osatzen duten 6 jarduerak azalduko dira. Lehenago esan
bezala, jarduerak konfinamendu egoera batean egiteko pentsatuta daude, online
irakaskuntzaren bidez, jarraian ikusiko den bezala.
1. JARDUERA
Jardueraren Azalpena:
dinamika Honako hau azalpenera eta hausnarketara bideratutako jarduera
izango da gehienbat. Irakasleak online saio bat antolatuko du
ikasleekin, talde txikietan (4-6 pertsonako taldeak, bakoitzarekin
online saio bat egiteko) bada hobe, kontuan izanda irakaskuntza
modalitate honetan talde handi baten beharrak kudeatzea oso
konplexua izan daitekeela. Orotara 60 minutuko saio batean aurrera
eramateko jarduera da. Hona hemen egin beharrekoa (parentesi
artean adierazi da jardueraren atal bakoitzak gutxi gorabehera iraun
behar duen denbora):
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
37
Irakaslearen papera:
Egokitzapen posibleak:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
39
2. JARDUERA
koplaren bitartez.
● Ahozkotasunaren bidez bertsoen elementuetaz jabetzea.
● Bertsoen askotariko funtzioen inguruan hausnartzea.
Jardueraren Azalpena:
dinamika Aurreko jardueran bezala, irakasleak online-saioak antolatuko ditu
taldeka. Kasu honetan, ordea, azalpena eta hausnarketa baino
bertsoaren praktikan trebatzen hastea izango da xedea. Horretarako,
era honetan antolatuko da 60 minutu inguruko saioa:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
41
Irakaslearen papera:
Egokitzapen posibleak:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
43
3. JARDUERA
Jardueraren Azalpena:
dinamika Jarduera hau gauzatzeko ez da online saiorik egingo. Irakasleak
zeregin bat (IV. Eranskina) igoko du Google Classroom edo antzeko
funtzioak dituen tresna batera. Ikasleek bertan azaltzen dena egiteko
astebeteko epea izango dute. Hauxe da egin beharko dutena:
Irakaslearen papera:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
45
Egokitzapen posibleak:
4. JARDUERA
Jardueraren Azalpena:
dinamika Aurreko jardueraren jarraipena da honakoa. Ikasle bakoitzari haren
ikaskide batek aurrekoan prestatutako puntua egokituko zaio,
oraingoan ere ausaz. Jardueraren xedea izango da ikasleak kopla
osatzea, proposatutako errimak edo beste batzuk erabiliz,
oinuarekin. Doinu honek ematen duen
Compostelako erromesa d
aukera bat da 2 edo 3 puntuko kopla osatu daitekeela, jatorrizko
bertsioan 1. puntua errepikatzen baita. Beraz, 2 puntuko kopla osa
daiteke, 1. puntua errepikatuz, edo 3 puntuko kopla, punturik
errepikatu gabe. Astebeteko epea izango dute kopla osatzeko, eta
oraingoan ere azpimarratuko da informazioa bilatzea komeni zaiela
egokitu zaien gai berriari buruzko kopla ondo egiteko. Behin kopla
eginda, irakasleak beharrezkotzat hartzen badu, zuzenketa
proposamenak bidaliko dizkie ikasleei, beste astebeteko epearekin
kopla moldatu dezaten.
Irakaslearen papera:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
47
Egokitzapen posibleak:
5. JARDUERA
Jardueraren Azalpena:
dinamika Jarduera honetan, ikasleei guztiek osatutako koplak helaraziko
zaizkie, Google Classroom edo antzeko tresnaren batean zeregin bat
sortuz. Jardueraren xedea izango da ikasleek kopla horiek
kronologikoki ordenatzea. Hau da, kopla bakoitzak gertaera, figura
edo pertsonai jakin bati erreferentzia egiten dio, eta haiek gertatu
Irakaslearen papera:
Egokitzapen posibleak:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
49
6. JARDUERA
Jardueraren Azalpena:
dinamika Azken jarduera honetan, kopla guztiez osatutako abestia grabatzea
da xedea. Hori egiteko, lehendabizi ikasleei kopla-sorta osoa
helaraziko zaie (Google Drive, Google Classroom edo antzeko tresna
baten bidez), kronologikoki ordenatutako kopla guztiak barnebiltzen
dituena, denek batera egindako lana ikusteko aukera izan dezaten.
Grabaketari dagokionez, hura gauzatzeko aukera ezberdinak
existitzen dira, bakoitzaren abantailak eta desabantailak kontuan
hartuta horietako bat hautatu beharko delarik:
Grabazioaren ezaugarriak:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
51
Irakaslearen papera:
Egokitzapen posibleak:
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
53
4.5. Azken ebaluazioa
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
CONCLUSIONES
En segundo lugar, a partir del análisis de las entrevistas realizadas se han podido observar
las transformaciones metodológicas del programa de enseñanza del bertsolarismo en la
Comunidad Foral de Navarra, así como esclarecer los aspectos que presentan una mayor
continuidad. Entre los cambios que se han dado en este sentido se pueden destacar la
utilización más frecuente de conjuntos de bertsos actualizados, la sistematización de
trabajar sobre la medida de la copla, la constante renovación del material didáctico y los
recursos disponibles, la publicación del fundamento pedagógico del proyecto en el año 2008
(el Curriculum del Bertsolarismo) y, sobre todo, la mayor prevalencia de la oralidad y la
improvisación frente a lo escrito en la forma de trabajar. Respecto a este último punto, se
debe destacar que hoy en día se está investigando el lugar de la oralidad en la metodología
de enseñanza del bertsolarismo, puesto que es posible que en los próximos años su
importancia vaya en aumento y esto traiga consigo cambios metodológicos.
En tercer lugar, a lo largo del desarrollo del trabajo y, en especial en las entrevistas, ha
quedado de manifiesto que más allá del programa de enseñanza del bertsolarismo no
existen criterios definidos para trabajar esta expresión cultural en el aula. Más aún, apenas
hay material ni recursos concretos que respondan a esta realidad, y el Curriculum de
Educación Primaria de la Comunidad Foral de Navarra ni siquiera contempla el bertsolarismo
entre los contenidos de los cursos 5. y 6. de Educación Primaria. Es por ello que una parte
importante de este trabajo ha consistido en desarrollar una secuencia didáctica que
Por último, respecto a los límites de esta investigación y las vías que abre, el hecho de que la
investigación y renovación metodológica de la enseñanza del bertsolarismo se esté
realizando a día de hoy con pretensiones mayores que las de este trabajo puede hacer que
los aportes que se han expuesto queden desactualizados en un futuro cercano. No obstante,
este trabajo puede suponer una base importante de cara a conocer la realidad de la
enseñanza del bertsolarismo en un territorio concreto (la Comunidad Foral de Navarra, en
este caso) en relación con la historia de su implantación y su desarrollo, complementada con
testimonios de primera mano de personas que han participado activamente en este
proceso. El presente estudio, por tanto, supone un aporte más en la investigación general
del bertsolarismo, que cuenta con un dinamismo y vitalidad notables en la actualidad; y se
deberá completar con otros estudios similares, como por ejemplo la investigación
sistemática de los materiales y recursos didácticos que se han desarrollado a lo largo de la
historia y se siguen desarrollando en la actualidad para la enseñanza del bertsolarismo en la
educación reglada.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
ERREFERENTZIAK
Aizpurua, K.; Altube, A.; Arozena, E.; Aurrekoetxea, I.; Eizagirre, I.; Estiballes, A.; Gurrutxaga,
I.; Iturrioz, J.; Landeta, J.; Leitza, J.; Lekue, E.; Lotina, I.; Ormaetxea, U.; Perea, O.;
Salaberri, K.; Sarasua, A.; Urra, N. eta Zabala, J. (2008). Bertsolaritzaren Curriculuma
Lehen Hezkuntzan. Oiartzun: Lanku Bertso Zerbitzuak. Hemendik eskuratua:
https://bdb.bertsozale.eus/web/liburutegia/view/1698-bertsolaritzaren-curriculuma
-lehen-hezkuntzan
Aizpurua, K. (2017ko ekainaren 10a). Berriak jaio ginen. Berria. Hemendik eskuratua:
https://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2017-06-10/berriak-jaio-ginen.ht
m
Amuriza, X. eta Uria, J. (2015eko abuztuaren 26a). Ikasi ezin zena irakasteko erronka [Iñigo
Astizek elkarrizketatuak]. Berria. Hemendik eskuratua:
https://www.berria.eus/paperekoa/1859/022/001/2015-08-26/ikasi-ezin-zena-irakas
teko-erronka.htm
Bertso eskolak (d.g.). In Hiru. Eusko Jaurlaritzaren Etengabeko ikaskuntza ataria. Hemendik
eskuratua: https://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/las-escuelas-de-bertsolaris
Bertsolaritza Ikastetxean (2018). El Aedo. Revista del mundo de la narración oral, (7),
217-220. Hemendik eskuratua:
https://narracionoral.es/index.php/es/biblioteca/revista-el-aedo/1384-el-aedo-7
Bertsozale Elkartea (d.g.-f). Querreque. Julio Soto eta Alondras Huastecas. In Bertsoikasgela.
Hemendik eskuratua: https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/198/
Gabi de la Maza (2014ko urriaren 17a). Compostelako erromesa (Tapia eta Leturia). In
YouTube. Hemendik eskuratua:
https://www.youtube.com/watch?v=1CpsGR1XVH8&ab_channel=GabidelaMaza
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
Garzia, J.; Sarasua, J. eta Egaña, A. (2001). Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak.
Donostia: Bertsozale Elkartea.
Gu ere bertsotan. Eskolan bertsolaritza sustatzeko egitasmoa (2012). Hik hasi, (168), 8-15.
Hemendik eskuratua:
http://www.hikhasi.eus/uploads/erab_1/2012/05/1498220301-168.%20hik%20hasi.
pdf
Iza, I. (2010). Ikastola mugimendua. Dabilen herria. Ikastola eredua 1960-2010. Bilbo:
Euskaltzaindia. Hemendik eskuratua:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&Itemid=1217
&view=katalogoa&lang=eu-ES&edukia=fitxa&argitalpena_id=542
Lopategi, J. eta Mendizabal, M. (1997). Bertsolaritzaz. Hik hasi, (19), 14-20. Hemendik
eskuratua:
http://www.hikhasi.eus/uploads/erab_1/1997/06/1498220232-019%20alea.pdf
http://www.navarra.es/NR/exeres/B639AEF3-4480-452D-8F8B-702ABCDECD60.htm
Nafarroako Foru Komunitatea. Gobernua. (2014). 60/2014 Foru Dekretua, uztailaren 16koa,
Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena.
Hemendik eskuratua:
https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/DC9FD764-A71A-4920-851D-24BB2C653B6F/
0/F1410295_LehenHezkuntzako.pdf
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/navarra-respalda-la-declaracion-
de-actuaciones-coordinadas-en-salud-publica-frente-al-covid-19-para-centros-educat
ivos
Rodriguez Bornaetxea, F. (1997). Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik. Hik hasi, (20),
23-29. Hemendik eskuratua:
http://www.hikhasi.eus/uploads/erab_1/1997/07/1498220236-020%20alea.pdf
Osa ditzagun denon artean ondorengo errima zerrendak! Aurrera begira orri hau
aberasten joan gaitezke, gerora zuen bertsoak sortzeko ideiak izateko. Errima zerrenda
gehiago bururatzen zaizkizu?
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
II. ERANSKINA
Zer gustatzen zaizu egitea eskolan, kalean eta etxean zaudenean? Osatu kopla hauek
proposatzen diren errimekin edo zuri bururatzen zaizkizun beste batzuekin. Ea zenbat egiten
dituzun!
Bueno zuk beharbada Eta zertan aritzen Orain egon behar gara
kalea nahiago zara zu kalean? musukoarekin
……………………… ……………………… ………………………
…………………….. …………………….. ……………………..
GEHIAGO / GUTXIAGO / JOLASEAN / DENEAN / JAKIN / HORREKIN /
ZEHARO / DAGO ISILEAN / LURREAN NIREKIN / ZIKIN
Saia gaitezen bat-batean! Denok dugu bertsolari bat barruan, beraz hartu arnasa,
prestatu ahotsa, eta inprobisatu galdera hauentzako erantzun bat! Erabili ahal dituzun
errimen ideiak dituzu azpian, baina nahi izanez gero beste batzuk erabili ahalko dituzu.
Nora gustatzen zaizu Zer iruditzen zaizu Zer egin nahi duzu zuk
gehiago joatea? ai, bosgarren maila? heldua zarenean?
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
IV. ERANSKINA
● Egokitu zaizuen gaiaren inguruan informazioa bilatu, eskura dituzuen iturrien bitartez
(internet, entziklopediak, eskolako liburuak, familiari galdetuz…).
● Kontuan izan hurrengo jarduera egiten dugunean zuek idatzitakoa beste norbaiti
egokituko zaiola, kopla bukatu dezan; eta era berean, beste batek egindakoa zuei
egokituko zaizue, kopla osatu dezazuen. Koplaren lehenengo puntu hau egiteko bi
modu egongo dira:
○ Batetik, niri egokitu zaidan hitza edo izena jakinarazi dezaket, koplan edo
koplatik kanpo, eta nire puntuarekin bat datozen errima batzuk proposatu
(gutxienez 3) hurrengo kideak koplaren bigarren puntua egin dezan. Adibidez:
BERTSOLARITZA
Kontu honetan aritzea
ez da batere erraza!
(Errimak: KASA / ARKATZA / ZALANTZA)
Kantuz inprobisatzea
herriaren jakintza
…………………………
……………………ITZA
● Argi ulertu dadin, hor doa beste adibide bat. Kasu honetan bertsolari baten izena
erabiliko dut, zuetako batzuei izen bat egokitu zaizue eta. Demagun “Basarri”
(Errezilgo bertsolaria, hainbatetan Txapelketa Nagusian aritua) dela egokitu zaidan
hitza. Hitzaren azpian agertzen den informazioarekin eta nire kabuz bilatzen
dudanarekin koplaren lehen puntua osatuko dut, aurretik azaldutako moduetako
batean:
○ Nire ondoren kopla osatuko duenak izena zein den jakitea nahi badut.
Basarri bertsolaria
Errezilen jaio zen
(Errimak: LEHENBAILEN, ZUEN, OZEN)
BASARRI
Bertsolaritzan trebea
kazetaria ere bai
(Errimak: ETSAI, GAI, ALAI)
Txapelketa Nagusia
jokatu zuen sarri
…………………….
…………….SARRI
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
V. ERANSKINA
XV. mendean herriz herri eta azokaz azoka 1764. urtean Amezketan (Gipuzkoa) jaioa.
inprobisatzen ibiltzen ziren emakumeak. Artzaina eta bertsolaria izan zen, eta bere
Abesten zituzten gaiak ez ziren agintarien pasadizo barregarri eta xelebreengatik
gustokoak, eta beraz, profazadoreen ospetsua izan zen.
jarduna debekatu zuten.
1820. urtean Urretxun (Gipuzkoa) jaioa. 1831. urtean Donostian (Gipuzkoa) jaioa.
Bertsolari, abeslari eta musikagile ospetsua Gaztetan eskaileretatik erori eta aurpegia
izan zen, Europan zehar bere gitarrarekin desitxuratuta gelditu zitzaion. Bertsolaria
batera abesten ibilia. Hainbat kanta sortu eta olerkaria izan zen, eta batez ere
zituen, horien artean Gernikako arbola amodiozko poesia jorratu zuen.
ezaguna.
1867. urtean Zizurkilen (Gipuzkoa) jaioa. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko
Erantzun azkarrak ematen trebea zen, eta mugimendu kultural eta politikoa,
haren bat-bateko bi bertso ezagutzen dira 1876-1936 urteen bitartean garatu zena.
1920. urtean Urepelen (Nafarroa Beherea) 1926. urtean Lazkaon (Gipuzkoa) jaioa.
jaioa. Artzaina eta bertsolaria, bere Euskal Herriko bertsolari ezagunenetako
poetikotasunarengatik ezaguna. Bere bat izan zen, umore handikoa eta azkarra.
garaiko sariketa eta lehiaketa askotan parte Haren bizitzan oinarritutako marrazki
hartu zuen, Bertsolari Txapelketa Nagusia bizidunak sortu zituen ETB1-ek.
barne. Xabier Letek haren omenez idatzi
zuen Xalbadorren heriotzean abesti
ezaguna.
Euskal Herriko lurralde guztietako 1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hasi
bertsolariak elkartzeko asmoz. 1935. eta Txapelketa Nagusiak antolatzeari utzi
urteako txapelketaren irabazlea Basarri izan zioten. Gerra frankistek irabazi ondoren
zen, eta hurrengo urtekoa Txirrita. Ondoren errepresio garaia etorri zen eta bi
txapelketen etenaldi bat etorri zen, eta hamarkada luze igaro ziren berriz ere
1960. urtean hasi ziren berriro antolatzen. Bertsolari Txapelketak antolatzen hasi
1967-1980 urteen bitartean eta 1982-1986 zirenetik.
urteen bitartean berriz ere Txapelketa
Nagusien etenaldiak egon ondoren, 1986tik
gaur egunera arte etenik gabe ospatu da.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa
Xabier Amuriza Kristina Mardaras
1941. urtean Zornotzan (Bizkaia) jaioa. 1948. urtean Iurretan (Bizkaia) jaioa.
Bertsolari, politikari eta idazlea, gaur Bertsolaria, irakaslea eta euskararen aldeko
egungo bertsolaritzaren modernizatzaile ekintzailea. Bertsolari Txapelketa Nagusian
garrantzitsuenetako bat izan zen. Horretaz parte hartu zuen lehenbiziko emakumea
gain, 1980. eta 1982. urteetan Bertsolari izan zen, 1986. urtean.
Txapelketa Nagusian txapeldun izan zen.
1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen 1986. urtean sortutako elkartea, hasiera
bertsolaritza eskoletan irakasten, hasiera batean “Bertsolari Elkartea” izenarekin.
batean Gipuzkoan, eta geroago Euskal Bere lehenbiziko eginkizuna Bertsolari
Herriko gainerako herrialdeetan. Nafarroan Txapelketa Nagusia antolatzea izan zen, eta
1985. urtean sartu zen bertsolaritza gaur egun bertsolaritza sustatu, ikertu eta
eskolan, Lontxo Aburuza izan zelarik haren transmisioa ziurtatzeaz arduratzen
lehenengo irakaslea. da.
1993. urtean irabazi zuen lehenbizikoz Estitxu Arozena Mutrikun jaio zen 1975.
Bertsolari Txapelketa Nagusia Andoni urtean, baina familiarekin Lesakara
Egañak (Zarautz, 1961). Lau Txapelketa (Nafarroa Garaia) joan zen hiru hilabete
Nagusi irabazi zituen jarraian, bertsolaritza besterik ez zituenean. 1995. urtean eta
garaikidearen figurarik garrantzitsuenetako 1998. urtean Nafarroako Bertsolari
bat da. Txapelketa irabazi zuen. Horretaz gain,
bertsolaritza irakasle gisa aritu da hainbat
urtez, eta gaur egun ere horretan dihardu.
Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen
didaktikoa