You are on page 1of 10

ZIRKO

FANTASTIKOA
Udaberriko ohitura denez, zirko fantastikoa
heldu da herrira. Amaia, Lukas, Bea eta
Endika beste laguntxoekin urduritasunez
beterik itxaroten ari dira herriko sarreran.
Kale nagusitik zirko fantastikoaren
partaideak desfilatzen ari dira.Aurretik
pailazo alaiak datoz barreak sortarazten.
Hauen atzetik foka famatuak, safari
batetan harrapatutako elefantea eta fakir
bat datoz.
Herri osoa zeharkatu ondoren, irteeran
dagoen landatxo batetan karpa ipini finkatu
dute. Albo batean furgonetak eta animalien
kaiolak ipini dituzte.
Arratsalderako zirkoa antolatuta dago.
Sarreran jirafaz mozorroturiko gizon bat
oihukatzen ari da.
- Zatozte, zatozte denok zirko
fantastikora!
Gure laguntxoak barrura doaz eta eseritzen
dira.
Karpa faroltxoz beterik dago eta fokuek
pizta argitzen dute.

Umeen oihu eta barren artean aurkezlea


azaltzen da.
- Arratsalde on laguntxoak! Zirko
fantastikoaren funtzioari hasiera
emango diogu.
Barrutik elefantea ateratzen da. Bere
belarritik zintzilikaturik fideoa bezain
argala den fakir bat dator aidetik.
- Elefante hau ez da bat ere fidegarria! –
oihukatzen du fakirrak.
Ondoren Ipar Polotik etorritako fokak
ateratzen dira. Sofi eta Bufi deitzen dira eta
umeak asko maite dituzte.
Isatzen gainean narraz eginez haurren
aurrean agertzen dira. Sofi eta Bufi, umeak
ikusterakoan, txalokatzen hasten dira. Gero
baloi bana muturrean ipinita elkarri
botatzen diote.
Bi pailazo, bat xilofono batekin eta bestea
saxofoiarekin irtetzen dira azkenean.
Txantxetan dabiltza. Adolfok Feliperi tapoi
bat ipini dio saxofoian. Putz egiterakoan
masailak puztu eta gorri-gorri gelditzen
zaizkio. Felipek Adolfori kola bota dio
xilofonoan eta makiltxoak itsatsita gelditzen
dira. Haserreturik barrura sartzen dira.
Funtzioa amaitu da. Partaideak pista erdira
ateratzen dira. Umeei serpentinak eta
konfetiak botatzen dizkiete. Pailazoak lagun
egin dira eta musika goxo-goxo batez
agurtzen ari dira.

You might also like