You are on page 1of 3

30281066

Politkovskaia, giza eskubideen aldeko


kazetari geldiezina Didaktkaria: Zuriñe Goj翺enola Goita

Politkovskaia,
Anna Politkovskaia errusiar kazetaria
giza 2006ko urriaren 7an hil zuten pozoituta.

eskubideen Urteak eman zituen Txetxeniako gatazka


eta Errusiako presidentearen politikak
aldeko salatzen. UNESCOren prentsa

kazetari askatasunaren munduko saria eman zioten


2007an.
geldiezina

Irudia: CC BY-SA 4.0

Audioa entzun eta erantzun zuzenak aukeratu.

https://labur.eus/RZV91

1. Nongoa da Anna Politkovskaia? New Yorken jaioa 1958an...


a) nazionalitate bikoitza zuen, sobietarra eta AEBtakoa.
b) nazionalitate bikoitza zuen, sobietarra eta ukrainarra.
c) AEBetako nazionalitatea zuen.

2. Non burutu zituen unibertsitate ikasketak?


a) Kazetaritza ikasi zuen New Yorkeko unibertsitatean eta bi urtera, hango egunkari batean hasi zen lanean.
b) Kazetaritza ikasi zuen Moskuko unibertsitatean eta bi urtera, Hango egunkari batean hasi zen lanean.
c) Kazetaritza ikasi nahi zuen Moskuko unibertsitatean, baina ez zioten utzi Putinen kontra aritzeagatik.

3. Zein motatako lanak egin izan ditu?


a) Kazetari lanak egiteaz gain, Txetxeniako gerran ospitaleetan erizain lanetan ere aritu zen.
b) Nazio Batuen Erakundean diplomatiko gisa aritu zen.
c) Kazetaritza lanetan aritu zen leku ezbedinetan eta hainbat liburu ezagun ere argitaratu zituen.

4. Nazioartean sari asko lortu eta onarpen handia izan zuen bere lanengatik. Batez ere...
a) Txetxenian egindako lanagatik. Bere helburua Txetxenian benetan gertatzen ari zena gizarteari ezagutaraztea zen.
b) Nobaya Gazetan kazetari, editore eta erredaktore nagusi gisa egindako lanagatik.
c) Putinen Errusia, bizitza huts egindako demokrazia batean liburuagatik.

1
30281066
Politkovskaia, giza eskubideen aldeko
kazetari geldiezina Didaktkaria: Zuriñe Goj翺enola Goita

5. Zer salatzen zuen Putinen Errusia, bizitza huts egindako demokrazia batean liburuan?
a) Txetxeniako gerran egindako gehiegikeriak.
b) Errusiako sistema politikoa bera, eta sobietar erako diktadura ezartzea.
c) Errusiak preso zituen bahituak ez askatzea.

6. Bere aurkako erasoetako batean larri gelditu zen, baina ez zen hil. Zer gertatu zitzaion?
a) Kotxez jo zuten.
b) Tirokatu egin zuten.
c) Pozoitu egin zuten.

7. 2006an Errusiako egunkari bat liburua idatzi zuen. Zer gertatu zen liburuarekin?
a) Argitaratu eta jendartean aurkeztu bezain laster, tirokatu eta hil egin zuten.
b) Ez zuen argitaratzeko aukerarik izan, lehenago hil egin baitzuten.
c) Argitaratu eta jendartean aurkeztu aurretik, UNESCO saria jaso zuen.

8. Annaren hilketatik urte betera liburua argitaratu zuten eta...


a) UNESCOren prentsa askatasunaren munduko saria eman zioten Medellinen.
b) Errusiak debekatu egin zuen liburua, Putinen bizitza eta ustelkeria kontatzeagatik.
c) Film bat egin zuten liburuan oinarrituta.

9. 2022an Ukrainak Errusia inbaditu zueneko lehen egunetan...


a) Errusiar anonimo batzuk inbasioaren aurkako intsigniak jarri zituzten Annaren hilobian.
b) Errusiar batzuk inbasioaren aldeko intsigniak jarri zituzten Annaren hilobian.
c) Annaren hilobia Ukrainan dagoenez, loreak jarri zituzten bertan.

2
30281066
Politkovskaia, giza eskubideen aldeko
kazetari geldiezina Didaktkaria: Zuriñe Goj翺enola Goita

ERANTZUNAK
1.a, 2.b, 3.c, 4.a, 5.b, 6.c, 7.b, 8.a, 9.a

HIZTEGI LAGUNGARRIA
Diplomatko gisa. Diplomatiko moduan, bezala.
Horretaz aparte.Horrez gain.
Sari asko eskuratu. Askotan saritu zuten, sari asko lortu.
Errefuxiatu esparrua. Errefuxiatuak biltzen dituzten gunea, eremua.
Sobietar erako diktadura. Sobietar diktaduraren antzekoa, modukoa, berdintsua. Gisa berekoa.
Larriki gaixotu. Oso modu larrian gaixotu.
Bistan da. Argi dago, agerikoa da.
Lehen informazioen arabera. Lehendabiziko informazioek diotenez

TRANSKRIPZIOA (00:03:58)
Kazetaria. Eta hementxe dugu kanta honekin batera dantzan estudioan sartu zaiguna Bakarne Atxukarro. Arratsalde on!
Bakarne Atxukarro. Arratsalde on.
Kazetaria. Aizu, eta gaur, giza-alaba bat ekarri diguzu, Anna Politkovskaia.
Bakarne Atxukarro. Ez dakit… zuk ba al dakizu zein den hau?
Kazetaria. Ez, ez, ez…
Bakarne Atxukarro. Ba begira, New Yorken jaio zen 1958an, eta gurasoak sobietarrak zituen, baina Ukrainako aldekoak. Nazio Batuen Erakundean lan
egiten zuten gurasoek diplomatiko gisa, Amerikako Estatu Batuetan. Eta horregatik, nazionalitate bikoitza zeukan Annak. Kazetaritza ikasi zuen Moskuko
unibertsitatean eta karrera bukatu eta bi urte pasata, hango egunkari batean hasi zen lan egiten. Handik Nobaya Gazetara joan zen kazetari, editore eta
erredaktore nagusiaren laguntzaile aritzera, baina, horretaz aparte, liburu asko argitaratu zituen. Eta horregatik oso ezaguna da. Eta beno, liburu horiei
esker, sari asko eskuratu zituen.
Errusiatik kanpo Politkovskaiak onarpen orokor bat jaso zuen, batez ere, Txetxenian egindako lanagatik. Han, beno, maiz bisitatu zituen ospitaleak eta
errefuxiatu esparruak, elkarrizketatzeko eta jakiteko zer gertatzen ari zen han, ez? Bere helburua zen, benetan zer gertatzen ari zen gizarteari hurbiltzea eta
ezagutaraztea, ez? Horregatik, beno, Txetxeniako gerrari buruzko artikulu kritiko ugari idatzi zituen. (…) Errusiako indar militarrek, txetxeniar errebeldeek eta
Errusiak babestutako administrazio txetxeniarrak egindako gehiegikeriak deskribatu eta salatu zituen.
Kazetaria. Ze arriskutsua!
Bakarne Atxukarro. Oso, oso, oso. Putin ere ez zuen batere gustuko, eta Putinen Errusia, bizitza huts egindako demokrazia batean liburuan Errusiako
sistema politikoa kritikatu zuen. Liburu horretan Errusiako zerbitzu sekretuari ere leporatu zion askatasun zibil guztiak zapaltzea. Sobietar erako diktadura
ezartzea. Eta ja honekin ja, akabo.
Kazetaria. Bai, bai.
Bakarne Atxukarro. Behin baino gehiagotan, beno, preso zeuden bahituak askatzeko negozioetan (negoziazioetan) parte hartu zuen eta 2004an pozoitu
egin zuten. Asi ke (beraz), larriki gaixotu zen, konortea galdu zuen…
Kazetaria. Bai, bai, ez zen hil, baina oso larri gelditu zen.
Bakarne Atxukarro. Bai, bai, bai. Baina ia-ia, e?
Kazetaria. Beste behin gehiago pozoia, ezta?
Bakarne Atxukarro. Horixe. Eta beno, bistan da, Errusiako agintariek gogor jokatzen zutela, ez? Eta ez da harritzekoa, beraz, maiz Annak heriotza
mehatxuak jaso zituela. Beno, kazetari deseroso bat bihurtu zen, ez?. (…) 2006an Errusiako egunkari bat izeneko liburua idatzi zuen. Bertan Putinen bizitza
eta ustelkeria kontatzen zituen, baina ezin izan zuen argitaratu, zeren, egun batean, bere etxeko aszensorean (igogailuan) bi aldiz egin zioten tiro buruan eta
hirugarren aldiz sorbaldan. Lehen informazioen arabera, enkarguzko hilketa izan zen, baina inoiz ez zen jakin nork enkargatu zuen hilketa. Hala eta guztiz
ere, liburua Annaren hilketatik urte betera kaleratu zuten, horren ostean, UNESCOren prentsa askatasunaren munduko saria eman zioten Medellinen. Eta
beno, orain, bitxikeria bat esango dizut, zeren 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen egunetan, errusiar anonimo batzuk inbasioaren aurkako
intsigniak jarri zituzten Annaren hilobian.
Kazetaria. Eta bere hilobia Errusian dago?
Bakarne Atxukarro. Bai. Errusian dago bai, bai, bai, bai.

You might also like