You are on page 1of 3

EUSKARAREN EGUNA:

OIHANE ALONSO 2.C

Esanahia eta ezaugarriak:

Euskararen Eguna, euskararen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen duen


ospakizuna, gogotsu ospatzen da. Urtero abenduaren 3an da, konkretuki, San Frantzisko
Javierren egunean. Data espezifiko honen aukeraketak sustrai sakonak ditu eta Eusko
Ikaskuntzarekin estuki lotuta dago, euskal kulturaren sustapenean eta zaintzan paper
garrantzitsua bete duen euskal ikaskuntzen sozietatearekin.

Duela 66 urte sortu zen ospakizun hau; hau da, 1949an hasi zen Lapurdi, Nafarroan eta
Zuberoan. Gainera, ez zen herri horietara bakarrik hedatu, baizik eta Paris, Mexiko, Caracas,
New York eta munduko hainbat txokotara ere zabaldu zen, non euskal komunitateak elkartu
ziren beren kultura eta hizkuntza loturak sendotzeko eta betiarezteko.

Hamarkadetan zehar, Euskararen Nazioarteko Eguna euskal nortasunaren adierazpen global


bihurtu da, muga geografikoak gaindituz eta euskal diaspora mundu osoan lotuz. Edizio
bakoitzean askotariko ekitaldiak antolatzen dira, hala nola hitzaldiak, erakusketak,
kontzertuak eta hezkuntza-jarduerak, euskara nabarmentzea ez ezik, euskal kulturaren
ondare aberatsa bere osotasunean ospatzea ere bilatzen dutenak.
Bestalde, Eskararen Nazioarteko Egun honen helburu nagusia euskal hizkuntza zaintzeaz eta
sustatzeaz datza, baita munduari euskal komunitatearen haziera eta ekarpen kulturala
erakusteko ere.

Laburbilduz, Euskararen Eguna urteroko ospakizun bat baino askoz gehiago da, euskararen
eta euskal kulturaren sustatzearen eta zabaltzearen helburua duena. Are gehiago, euskal
aniztasunaren oroigarri eta munduko toki guztietako pertsonek tradizio aberats honekin
duten lotura ospatzeko eta sendotzeko aukera.

Euskara hedatzeko eta disfrutatzeko jarduerak:

Egun horretan zehar, euskararen erabilera eta kontserbazioa sustatzeko hainbat jarduera
egiten dira. Hona hemen egin daitezkeen jardueretako batzuk:

- Kultura-ekitaldiak: hala nola kontzertuak, antzerki-emanaldiak, arte-erakusketak eta


euskarazko filmak ikustea.
- Hitzaldiak antolatzea: euskarak, historian, gaur egungo egoeran eta euskal gizartean
duen garrantziari buruzko hitzaldiak programatzea da.
- Tailerrak edo ikastaroak: euskal hizkuntzaren ezagutza ikasteko edo hobetzeko
ikastaroak ematea. Horrek gramatika, hiztegia, elkarrizketa eta abarreko klaseak barne
har ditzake.
- Herri kirolak: kirol-ekitaldiak antolatzea, euskal herriko kirol tradizionalak
praktikatzeaz datza. Izenak eta euskarazko komunikazioa dituzten kirol-lehiaketak izan
daitezke ere.
- Jokoak eta lehiaketak: euskararekin lotutako jokoak sortzea, taldeka parte hartzea eta
ikastea sorraraziz.
- Musika jaialdiak edo erromeriak: euskaraz abesten duten edo euskal kultura
erakusten duten artisten emanaldiekin asko ikas daiteke, baita euskal kulturan
bakoitzaren burua gehiago barneratu.
- Zeremonia ofizialak: euskara hedatzen nabarmen lagundu duten pertsonei edo
erakundeei hitzaldiak, sariak eta abar emateko ekitaldi ofizialak.

2
- Kontzentziatzeko kanpainak: komunikabideetan eta bide publikoan kanpaina hauek
antolatzea, euskarak duen garrantziaz jendea jakinarazteko.
- Eskola-jarduerak: eskoletan, ikasleak interes gehiago jartzeko, jarduera bereziak,
bertso-lehiaketak, antzerki-emanaldiak eta ikasleak ospakizunean parte hartzeko
bestelako ekimenak egin daitezke.

Jarduera hauen bidez, euskal komunitateak gure hizkuntza eta kulturarekin duen lotura
sendotu nahi da, bai eta euskararen erabilera eta transmisioa sustatu ere etorkizuneko
belaunaldiei.

You might also like