You are on page 1of 2

Bigarren gerraldia oso luzea izan zen baina etenaldi laburrekin, eta, naiz eta

protagonistak Erroma eta Samnium izan arren, Italiako gainerako herriek ere
parte-hartzea izan zuten.

K.a. 328an, erromatarren kolonia bat sortu zuten Fragellaen (gaur egungo Zeprano).
Samnitek haien aurkako erasotzat ikusi zuten hau, haiek urte batzuk lehenago
inbaditutako ere bat baitzen. Gertaera honengatik, bien arteko harremanak azkar
okertu egin ziren, eta bi urtetan formalki gerran zeuden. Historialariek hiru fasetan
banatzen dute gerra hau; lehenen fasea: Caudium, bigarren fasea: Lautulae eta
Terracina eta hirugarren fasea: Bovianum.

Gerraren lehen fasea: Caudium


Lehenengo bost urteetan ez zen gertaera garrantzitsurik izan, Liris haranerako
espedizioetara mugatu zen gerra. Halaber, erromatarrek Napolesi gerra
deklaratzean, samnitak hauek laguntzera joan ziren fortin bat ezartzen. Horren
ondorioz, hiria bi zatitan banatu zen: samnitei laguntzen zien herri-xehea eta
bestetik, Erromaren aldeko goi klasea. 326an, erromatarren aldekoak hiria Q.
Publilius Philo komandanteari ematea lortu zuten. Hau izan zen gerrak hasi zuen
lehen ekintza, tarteka hogei urte iraun zuena.

Lehen urtetan erromatarrek erasorako estrategia baten alde egin zuten. 320. urtera
arte, samniten ez zioten erasorik egin Erroma edo haren aliaturen bati. Azkenik,
321ean, erromatarrek samniten lurraldeari egindako inbasio handi bat hondamendira
iritsi zen Kaudinak Urkabeetako (Orcas Caudinas) guduan, non armada, urrutiko
mendi batean segatua eta amore ematera behartua izan zen.
Samnitek erromatarrak aske utzi zituzten Fregellae eta Kales husteko erabakiarekin.
Horrek K.a. 316ra arte iraun zuen bakearen oinarriak osa zitzakeen.
Gerraren bigarren fasea: Lautulae eta Terracina
Bake hau apurtzean, gerraren bigarren fasea hasten da: Lautulae eta Tarrazina.
Bake fase honetan erromatarrek lasaitasuna aprobetxatu zuten Kanpanian zuten
posizioa indartzeko, eta 318an bi tribu berri sortu zituzten (Oufentina eta Galerna).
Aldi berean, kanpaina egin zuten Apulian eta Lukanian, eta hango kolonia kopuru
bati aliantza-itunak egitera behartu zuten. 315ean, samnitek, Liris ibaian zehar
aurrera egin zuten, eta Gavio Pontio buruzagiaren agindupean erromatarrei aurre egin
zieten eta garaitu egin zituzten Lautulaeko gudu batean, Terrazinatik gertu. Hala ere,
hurrengo urtean haiek izan ziren erromatarrengatik garaituak, berriz ere Terracinan.
Ondoren, erromatarrek Kanpanian zuten kontrola berretsi zuten. Emaitza izan zen
312an Samnio Erromarren aliatuez inguraturik zegoela. Gertaera horiek
inflexio-puntu bat markatu zuten gerran.

Gerraren hirugarren fasea: Bovianum


Hirugarren aldiz erromatarrak samniten lurraldean kolpe bat ematen saiatu ziren.
Oraingoan, ordea, erromatarren ekimenak arrakasta izan zuten eta Bovianum,
samniten hiri nagusia, harrapatu zuten:

Gertakizunak estrategia oldarkorra erakusten du Erromaren aldetik. Samnioko


erromatar kanpainak errepikakorrak izan ziren K.a. 304 arte. 306an, ordea, samnitek
borroka bat irabazi zuten eta Kanpaniako iparraldea indarrez hartu zuten.
Erromatarrek, Samnioren eskala handiko inbasio batekin kontraerasoa jo eta
Bovianumeko gotorlekua hartu zuten; samnitak, orduan, suntsitu egin ziren, Statius
Gellius buruzagia hil zuten gudu batean. 304an samnitarrek amore eman zuten; itun
zaharra berritu egin zen, eta hogei urtez iraun zuen gerra amaitutzat eman zen.

You might also like