You are on page 1of 2

1. Ikusi hurrengo bideoa eta erantzun galderei: https://www.youtube.com/watch?

v=G2l6dH9Mfeo
-Heliogabaloren historia ezagutzen zenuen?

-Hausnartu zer esan nahi duen Julia Mesa “maskulinizatua” izatea eta Heloiogabalo “feminizatua” izatea.
Zure ustez zeintzuk ziren gizontasun eta emakumetasun ereduak Antzinako Erroman?

-Bideoan agertzen den ezkontzan Heliogabalo norekin ezkontzen da? Nola doa jantzita? Zergatik egiten du
hori?

-Garaiko gizarteak ondo ikusten zuen? Gaur egunean zuk nola ikusiko zenuke? Zergatik?

-Heliogabalok zertan bihurtu nahi zuen?

-Heliogabalo pertsona transexuala kontsideratu daiteke?

-Nola sentituko zen Heliogabalo? Zu Heliogabaloren azalean egongo bazina, nola sentituko zinateke?
Arrazoitu.

-Kasualitatea da Heliogabaloren historia hain ezezaguna izatea? Arrazoitu.

2. Irakurri hurrengo testua eta erantzun galderei:


EMAKUMEAK ERROMAN
Erroman familia patriarkala zen. Pater familiasek autoritatea zuen emaztearen, seme-alaben eta
esklaboen gainean.
Erromatar emakumeak aitaren mende bizi ziren, eta ezkontzean, berriz, senarraren mende. Seme-alabak
eta etxea zaintzea zen haien egiteko nagusia. Eskubide mugatuak zituzten eta ezin zuten politikan parte
hartu. Baina dibortziatzeko eskubidea zuten, begirune handia izaten zitzaien familian eta parte hartzen
zuten bizitza sozialean.
Goi-klaseko emakumeek aberastasunak izaten zituzten, eta jabetza eta negozioak adminisitra zitzaketen.
Hezitzaile, mediku edo merkatari lanetan aritzen ziren. Beheragoko gizarte-klaseetako emakumeek, aske,
liberto edo esklabo izan, gizonek bezala egiten zuten lan, landa, eskulangintzan-lantegietan eta etxe
zerbitzuan.

-Erromako familiak patriarkalak ziren. Zer esan nahi du patriarkala hitza? Bila ezazue informazioa
interneten.

-Zer funtzio zuen pater familiasek Erroman?


-Erromako emakumeak noren menpe zeuden? Gizonekin konparatuta, eskubide berdinak zituzten? Zer
eskubide zituzten emakumeek? Beraz, zer motatako gizartea zen?

-Zein zen emakumeen betebehar nagusia? Zure ustez, gaur egunean badago pertsonarik pentsatzen
duena emakumeek betebehar hori soilik izan behar dutela? Arrazoitu.

-Aipatu goi mailako emakume eta behe mailako emakumeen arteko bi berdintasun eta bi desberdintasun.

You might also like