You are on page 1of 4

ATZIZKIAK


-(T)AR / (D)AR

Esanahia: jatorria, normalean izenei loturik.

-Adib. Baserritar, menditar, auzotar, europar...

-MEN / -PEN

Aditzei loturik.
 -t(z)eko ahalmena: ikusmen.
 -t(z)earen egintza: adierazpen.

-TU / -DU

Izenetatik edo adizlagunetatik aditzak sortzeko atzizkia,
izenei edo adizlagunei lotuta.
 Adib. Ilundu, urrundu...

-ZKO

Esanahia: gauzen materia, zerez eginda dauden. Izenei
loturik.
 Adib. Zurezko, harrizko...

-GILE / -KILE eta GIN / -KIN

Esanahia: zerbait egiten duena. EGIN aditzetik datozen
atzizkiak dira, lanbideak.
 Adib. Zurgin, etxegile, sendagile...

Esanahia: gainezkoa edo zerbaiten hondakina.
 Adib. Eranskin, hondakin...

-ZALE

Zerbaitekiko zaletasuna, izenei lotura.
 Adib. Gozozale, mendizale, euskaltzale...

-ALDI

Tartea, bolada, denbora; batzuetan “une”ren sinonimoa.
Aditzei lotuta normalean.
 Adib. Astinaldi, zinemaldi, jaialdi...

-(K)ERA

-t(z)eko modua, aditzei lotuta.
 Adib. Janzkera, ibilera, orrazkera...

-BERA

“t(z)eko joera duena”, aditz edo izenei loturik.
 Adib. Sentibera, gaixobera, hozbera...

-KOR
 “t(z)eko joera duena, aditzei lotuta.
 Adib. Erorkor, aldakor, apurkor...

-ARO

Garaia adierazten du, izenei eta aditzei lotuta.
 Adib. Urtaro, ikastaro...

-(K)IDE

Laguna, elkarte berekoa, zerbaitetan elkarrekin lotuak;
izenei lotuta.
 Adib. Auzokide, ikaskide, lankide...

-KA

Behin eta berriz zerbait egiten aritzea; aditzei eta izenei
lotuta.
 Adib. Oihuka, deika, harrika...

You might also like