You are on page 1of 1

Gaurkoan zirkuitu elektrikoen errepaso txiki batekin jarraituko dugu: Ohm-en legea.

Aurrekoan ikusi genuen bezala, Ohmen legeak hiru magnitude erlazionatzen dizkigu: volt-ak ( edo
potentzial diferentzia), korronte intentsitatea eta ohmioak.
Irudi honen bitartez erraz gogora dezakegu nola erlazionatzen diren:

I R

Beraz, bi punturen artean ematen den tentsioa (V) honela kalkula daiteke: bi puntu horien artean
dagoen erresistentziaren balioa (ohmio) bider bertatik pasatzen ari den korronte intentsitatea (I).
Hau da,
V=I*R

Ikusi adibide hau:


“V” Voltmetroak A eta B puntuen artean dagoen tentsioa neurtzen
du. Baina tentsio hori bakarrik gertatuko da erresistentzia
horretatik korronte elektrikoa pasatzen bada. Bestela bi puntuen
A B arteko tentsioa 0 izango da.

Goazen bi adibide ikustea:

a) 180 Ω-ko erresistentzia bat 4.5 V-ko pila batera konektatzen badugu, zenbateko korronte
intentsitate pasako da?

b)

R1 R2
Sorgailu batera konektatzen baditugu, erresistentzia bietatik korronte kantitate berdina pasako al da?
Zergatik?

R1 erresistentzia 10 Ω-koa bada eta bertatik 2 A pasatzen ari badira, zenbatekoa izango da bertan
ematen den tentsio erorketa (V)?

Marraztu bigarren erresistentzian voltioak neurtzeko erabiliko dugun voltmetroa. Zenbat ohm-eko
erresistentzia izan beharko dugu voltmetroak 4 V adieraztea nahi badugu?

Horretarako zenbat volt-eko pila beharko genuke? Nola kalkulatuko duzu?

You might also like