You are on page 1of 4

Kerman, zapata-dendan

Kermanek oinetako berriak behar ditu. Izan ere, telebistarako saio asko egin behar ditu eta Euskal Herri osoan
zehar ibili beharko du.
Zer esan dute Kerman eta zapata-dendako dendariak? Aukeratu erantzun egokia.
Kerman kirola egiteko oinetako bila dabil.

Egia

Gezurra
Kermanek asteburuetan ibiltzeko oinetakoak nahi ditu.

Egia

Gezurra
Kerman euskaldun berria da; dendaria, berriz, euskaldun zaharra

Egia

Gezurra
Kerman A2 mailan dago, beraz abian dago; hau da, orain dela gutxi hasi da euskara ikasten.

Egia

Gezurra
Kermani ez zaizkio gustatzen oinetakoak lokarriak izatea.

Egia

Gezurra
Nork esaten dio Kermani "Osasuna hasten da oinetan"?

Amak

Amonak

Kerman zapata-dendan: adjektiboak


Kerman zapatak aukeratzen ari da. Dendariarekin hizketan ari da eta zapata bakoitzari buruz iritzia ematen du.
Zapatak nolakoak diren esateko hainbat adjektibo erabiltzen ditu. Parekatu ezazu adjektibo bakoitza bere
antonimoarekin.

Antonimoa (kontrako esanahia)


Hitza
Eroso Arin, biguin
Dotore Zabal, lasai
Goxo Itsusi
Sendo Desegoki
Estu Zakar
Txiki Kolore ilun
Kolore bizi Handi

Kerman zapata-dendan: Behar izan

"Behar izan" perifrasia (hitz multzoa) bi esanahi desberdinekin erabiltzen dugu; ez dago alde handirik, baina
bai ñabardura (matiz) txiki bat.
Etorkizuna adierazteko edo saihestu ezin dena adierazteko.
Beraz:

etorriko naiz = etorri behar dut


etorri behar dut = etortzeko premia, beharra dut.

1
Sailkatu ondorengo esaldiak multzo bakoitzean.
1. Irratian esan dute bihar euria egin behar duela.
2. Kermanek oinetako berriak behar ditu, zaharrak hautsita ditu eta.
3. Mutil-lagun berria behar duzu, Mikel ez da zure estilokoa.
4. Jon informatikariarekin egongo naiz gero, ordenagailu berria erosi behar dugu.
5. Ingelesa ikasi behar dut, datorren urtean Estatu Batuetara lanera joango naiz eta.
6. Nekatuta nago, arratsaldean lo pixka bat egin behar dut.
7. Autoa matxuratuta dago, ez du arrankatzen. Oinez joan behar dugu.
Etorkizuna adierazten dute Beharra, premia adierazten dute

Beste bat, beste bat, beste bat...


Ez ahaztu beste-ri bat ipintzea; kontzertu baten amaieran bezala: BESTE BAT.
Gaztelaniaz ez bezala, euskaraz beste ezin da bakarrik erabili, beti bat eduki behar du ondoan. Ikusi
adibideak:

Oihane orain beste mutil batekin dabil.


Hirugarren seme-alaba jaio da. Beste etxe bat behar dugu.
Beste egun batean kontatuko dizut, gaur berandu nabil.

Hala ere, aurretik aipatu baduzu, ezagutzen baduzu, ez zaio bat jarri behar, bai deklinabide kasua, singularra
edo plurala.

Bi lagun etorri ziren: bat bizarduna, bestea burusoila


Hiru irakasle ditugu: bik mantso hitz egiten dute; besteak, ordea, azkar hitz egiten du.

Jarri hutsune bakoitzean behar den hitza.


1. Kontzertua amaitu zenean ikusle guztiak hasi ziren: _____...
2. Beste_____ ez dizut lagunduko, ez duzu kasurik egiten eta.
3. Hemendik ezin da ezer egin; beste leku_____ saiatuko gara.
4. Oinetako horiek itsusiak dira, nahiago ditut beste_____.
5. Aspertuta gaude, beste irakasle_____ bilatu behar dugu.

Kerman beharrean
Euskaraz zerbait egiteko premia edo beharra dugula adierazteko behar izan aditza jartzen dugu beste
aditzaren ondoan.
Gogoratu nola egiten den:
Mendira joan da Mendira joan behar du
Egia erosi dut Ogia erosi behar dut
Mireni liburua ekarri diot Mireni liburua ekarri behar diot

Nozio bera azaltzek beste moduak:


Ogia erosteko premia dut
Bakarrik egoteko beharra dut.
Beharrezkoa da lantegira garaiz etortzea (orokorragoa, ez pertsonala)
Nahitaezkoa da agiria eguneratuta egotea (orokorragoa, ez pertsonala)
Derrigorrezkoa da ezkerretara hartzea. Derrigortuta dago ezkerrera hartzea.

2
Ikusi ditugun forma horietatik aukeratu elkarrizketa honetako hutsuneetarako forma egokia.
- Bihar larunbata da eta mendira joan (1)_____dut nire lagunekin, aspaldi egin genuen plana.
- Bada, ohean geratuko naiz, atsedena hartzeko (2)_____ daukat eta.
- Nik ez. Ni lantegiko lanekin nekatuta nagoenean, naturan ibiltzeko (3)_____ izaten dut.
- Ez da terapia txarra, baina niretzat (4)_____ da larunbatean zortzi ordu lo egitea.
- Ni, ordea, (5)_____ nago egunero zazpietan jaikitzera eta asko kostatzen zait, baina larunbatean gustura
jaikitzen naiz.

Hutsuneetako aukerak

behar
derrigortuta
nahitaezkoa
premia
beharra

Erantzunak - Ulermena
Kerman kirola egiteko oinetako bila dabil.

Gezurra
Kermanek asteburuetan ibiltzeko oinetakoak nahi ditu.

Gezurra
Kerman euskaldun berria da; dendaria, berriz, euskaldun zaharra

Egia
Kerman A2 mailan dago, beraz abian dago; hau da, orain dela gutxi hasi da euskara ikasten.

Egia
Kermani ez zaizkio gustatzen oinetakoak lokarriak izatea.

Gezurra
Nork esaten dio Kermani "Osasuna hasten da oinetan"?

Amak

Jarri hutsune bakoitzean behar den hitza.


1. Kontzertua amaitu zenean ikusle guztiak hasi ziren: (beste bat)...
2. Beste (batean) ez dizut lagunduko, ez duzu kasurik egiten eta.
3. Hemendik ezin da ezer egin; beste leku (batetik) saiatuko gara.
3
4. Oinetako horiek itsusiak dira, nahiago ditut beste (batzuk).
5. Aspertuta gaude, beste irakasle (bat) bilatu behar dugu.

You might also like