You are on page 1of 1

Sarrera honetan lankidetza ikaskuntzari buruz hitz egingo dizuegu.

Lankidetza ikaskuntza bi pertsona edo gehiagoren artean, helburu komun batekin, ematen den ikaskuntza da. Horrela, taldean rol desberdinak aurkituko ditugu eta rol hauek orekatuak egon beharko dira, taldekide bakoitzaren gaitasuna eta abileziak aprobetxatuz eta zereginak partekatuz. Beraz, taldekideen artean konpromezu bat finkatuko da denon onura lortzeko. Lankidetzak hainbat onura ekarriko ditu: Ikuspuntu desberdinak ikusiko dira. Bakoitzaren arrazonamendua sakonagoa izango da beraien ideiak azaltzeko eta konbentzitzeko argumentu sendoagoak beharko dituztelako. Iritzi konstruktiboak lortuko dira. Konpromezu sendoa lortuko da. Besteengandik ikasteko aukera ematen du.

Talde-lanean informazio eta materiala konpartitzeko hainbat baliabide izango ditugu eskura: Sare sozialak: facebook, twitter Gmail: bakoitzak egin duena taldekideekin partekatzeko aukera du korreoaren bitartez. Moodle: pisu handiko dokumentuak igotzeko aukera izango dugu besteek ikus dezaten. Google docs: Taldekideek momentu berean eta toki desberdinetik lan egiteko aukera ematen du, Gainontzekoak idazten dutena ikusiz. Chat: whatsapp, msn Foroak: Guztion iritziak eta informazioaren inguruan hitz egiteko aukera ematen du. Biltegi birtualak: dropbox, skydrive Gainera, hainbat tresna teknologiko lankidetzan lagunduko digute: Ordenagailua: portatila, PC, Ipad, tablet Pendrive: materiala biltzeko tresna

You might also like