You are on page 1of 27

Zeukan izenik gogora ekarri ere nahi ez

dudan Mantxako basa-herri batean, orain


denbora asko ez dela, aiton-seme bat bizi
zen, armatokianIRAKASLEENTZAKO
lantza GIDA
gordetzeko, eta
ezkutu zaharra, zaldi argala eta galgozakur korrikalaria
zeukaten
Ulertu
eta horietatik
artatu bat.
ikasgeletan
ikaskuntzaren
Ahariki baino behiki
gehiagoko
lapikoak,
nahasteak (IN) dituzten
gau gehienetakoikasleak
okela ozpineztatuak,
larunbatetan artzainek ekarritako ardi
hilengatik emandako damuek eta intziriek,

Juan Cruz Ripoll Salcedaren laguntza eskertzen dugu.

Izenburua: Ulertu eta artatu ikasgeletan ikaskuntzaren nahasteak (IN) dituzten ikasleak ikasleak.
Egilea: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua (Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Partehartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzua. CREENA)
Nafarroako Gobernua
Hezkuntza Departamentua
1. edizioa (2012)
Diseinu grafikoa: Ana Cobo
ISBN: 978-84-235-3312-1
L.G.: NA-1112/2012
Bultzatzailea eta banatzailea:
Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoa
Navas de Tolosa kalea, 21
31002 IRUA
Telefonoa: 848 427 121
Faxa: 848 427 123
fondo.publicaciones@navarra.es
www.navarra.es/publicaciones

Aurkezpena
Aurkezten ari garen gida hauek aipatutako jardueren
barruan sartzen dira. Irakasle eta orientatzaileentzako
laguntza eraginkorra izateko helburua dute, hots, profesional horiek ikasleentzako berariazko hezkuntza arreta
ematean betetzen duten funtsezko eginkizuna errazteko
helburua. Haien lanak eta dedikazioak gure aitorpena
merezi dute.

Hezkuntzak ahalbidetzen du bizitza pertsonal heldu,


arduratsu eta autonomoa izatea. Gure misioak, hartara, zerbitzu publiko hori jasotzeko aukera berdintasuna
modu eraginkorrean bermatu behar du.
Hezkuntza laguntzako premia berezien arreta nahitaez
bete beharreko baldintza da helburu hori erdietsiko
bada. Eta premia horien artean daude ikaskuntzaren
berariazko zailtasunekin lotutakoak. Goiz antzeman eta
identifikatu behar dira eta goiz esku hartu behar da,
aurrea hartzeko zailtasunek eragin dezaketen eskola porrotari eta baita ikaslearen porrot pertsonalari ere.

AFNHa edo INa duten neska-mutilak, beren familiekin


batera, gure arretaren, babesaren eta interesaren xede
izan dira 65/2012 Foru Aginduan azaltzen diren eskubideak aitortzerakoan, eta aurrerantzean ere izanen dira.
Gure erkidegoan aitzindaria izan den foru agindu horrekin gizartearen eskariari erantzuten zaio.

Hezkuntza Departamentua jabetzen da Arreta Falta eta


Hiperaktibitatea (AFNH) eta Ikaskuntzaren Nahasteak
(IN) diagnostikaturik dituzten ikasleen premiez. Egoera
horrek eraman gintuen, hain zuzen ere, ekainaren 18ko
65/2012 Foru Agindua argitaratzera. Bertan, bi nahaste
horien ondorioz hezkuntza laguntzako premia bereziak
dituzten ikasleentzako hezkuntza arretako neurriak zehazten eta arautzen dira.

Amaitzeko, nire esker ona erakutsi nahi diet gure helburuak errealitatera ekartzen lagundu duten guztiei eta
esparru profesionaletik zein familietatik eta elkarteetatik
araua Nafarroan modu egokienean aplikatzen lagunduko
dutenei.
Aukera berdintasuna edozein esparrutan da funtsezkoa,
baina are gehiago hezkuntzan, esparru honetan etorkizuneko emakume eta gizonak gaituagoak eta askeagoak
egiteko lanean baitihardugu egunero. Gure ikasleetako
bakoitzaren hezkuntzan haren etorkizun profesionala ez
ezik, etorkizun pertsonala ere jokoan dago. Horregatik
gure asmo nagusia da denei behar duten hezkuntza ahalik eta kalitate handienarekin ematea, benetako aukera
berdintasunetik abiatuta.

Logikoa da ikasleei eskubideak aitortzen dizkien arau


lotesle batekin batera prestakuntza jarduerak eta materialak sustatzea, AFNHa eta INa dituzten ikasleak artatuko
dituzten talde profesionalak eguneratu daitezen.
Lehen esandakoaren haritik, berriz gogoratuko dut
zeinen garrantzitsuak diren antzemate eta identifikazio
goiztiarra, hezkuntzako esku-hartze egokia eta, horiekin
batera, bereziki azpimarratu nahi dudan beste alderdi
bat: familiei eskaintzen ahal diegun orientazioa.

Jos Iribas Snchez de Boado


Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria

AURKIBIDEA
1. Sarrera....................................................................................................................................... 5
2. Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren
nahasteen gainean................................................................................................................ 7
2.1. Irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren irakaskuntza
formala hasi aurretik: prebentzioa......................................................................................... 8
2.2. Irakurketaren, idazketaren eta kalkulu algoritmikoaren
irakaskuntza formala: detekzioa eta esku-hartze goiztiarra.................................................. 11
2.3. Jakintzen eskurapena hizkuntza idatziaren
eta matematikoaren bitartez: doikuntzak hezkuntza
prozesuetan (metodologia eta ebaluazioa).......................................................................... 13
3. Irakasleak ikasgelan ikaskuntzaren nahasteak
dituzten ikasleekin: kontuan hartu beharrekoak
eta jardunbide egokiak....................................................................................................... 16
3.1. Prebentzioa: hizkuntza idatziaren eta matematikoaren
irakaskuntza formala hasi aurretik........................................................................................ 17
3.2. Detekzioa eta esku hartzea: hizkuntza idatziaren
eta matematikoaren irakaskuntza formalean zehar.............................................................. 18
3.3. Doikuntza metodologikoak eta irakurketa, idazketa
eta kalkulua gaitasunak: jakintzen eskurapena
eskolatzean zehar.................................................................................................................. 21
4. Ebaluazioaren egokitzapena eta malgutasuna
ikaskuntzaren nahasteak dituzten ikasleekin......................................................... 24

012

1.

Sarrera
Ikastetxe guztietan eta ia-ia ikasgela guztietan izan badira irakurtzeko,
idazteko eta kalkulua egiteko arazoak dituzten ikasleak. Arazo horien
zergatiak bat baino gehiago izan badaitezke ere, ikaskuntzaren nahaste
bat (IN) izateagatik irakurtzeko, idazteko edo kalkulua egiteko berariazko zailtasunak dituzten ikasleengan jarriko dugu arreta gida honetan.

Kk Ll
Mm
Nn
Oo
Pp

Ikaskuntzaren nahasteak beste izen batzuekin ere ezagutzen dira,


hala nola, dislexia, diskalkulia edo disortografia izenekin. Ikasleen %510ek nahaste horiek dituzte eta, ia beti, irakurketaren ikaskuntzan eta
erabileran arazoak sor ditzakete eta idazketan eta kalkuluan ere izan
daitezke. Horregatik, zailtasunak izanen dituzte hizkuntza eta matematika arloetako oinarrizko gaitasunak eskuratu eta eskolako edukiak ikasi
behar dituztenean.

5
6

Irakasle batzuek ez dituzte ikasle horien arazoak erabat "ulertzen" eta


uste dute ikasle horiek akatsak egiten dituztela edo ez dutela ikasten
borondaterik ez dutelako edo ahaleginik egiten ez dutelako. Maiz halako mezuak ematen zaizkie: "hobeki irakurri behar duzu"; "kaligrafia
hobetu behar duzu"; "ipini arreta hainbeste ortografia akats ez egiteko" edo "harrigarria da zure adinean biderkatzeko tauletan oraindik
hutsak egitea". Maiz ikasle horiek gainerako ikaskideek baino gehiago
egin dute lan eta gehiago ahalegintzen dira, ikasgelako lanaz gainera
errefortzuko ariketak egiten dituztelako eta arreta handiagoa jarri behar izaten dutelako gainerakoek ariketa horiek ia nahigabean egiten
dituztenean. Baina horren ordez amaierako emaitza balioesten da
ondoko arrazoibide honetatik abiaturik: "Irakurketa, idazketa eta oinarrizko kalkulua funtsezkoak dira. Ongi egiten ez badituzu behar adina
ahalegintzen ez zarelako da".
Alabaina, ez da nahikoa INak dituzten ikasleak ulertzea, ikasle horiek
asko ikas baitezakete baldin eta irakasleek ikasleen premiei egoki
"erantzuteko" behar diren hezkuntza neurriak eta estrategiak hartzen
badituzte.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Sarrera

78
9

Jadanik agertu dira gida hau bideratuko duten bi hitz nagusiak.


Ulertu eta artatu dira. Beraz, lortu nahi diren helburuak bi dira:
] Irakasleei ikaskuntzaren nahasteen izaeraren gaineko
oinarrizko informazioa ematea, ikasle batzuek izan
ditzaketen hezkuntza ezaugarri eta premiak ulertzen
laguntzeko.
] Irakasleei ildoak eta estrategiak ematea ikasle guztien
eskola arrakasta lortzen lagunduko duten metodologia
eta ebaluazio arloetako doikuntzak egin ditzaten.

II. kapituluan lehen helburua landuko da eta INen eta IN ho-

riei antzematzeko zantzuez informazioa emanen da.

III. eta IV. kapituluetan argibideak emanen dira irakasleek

dituzten ikasleekin prebentzioa egin, ikasle horiei dituzten


INak
zailtasunak hobetzen lagundu eta, orobat, zailtasun horien ondorioak eskolako ikaskuntzan konpentsa ditzaten.

II. eta III. kapituluak hiru atal handi hauetan banatu dira:

irakurtzen, idazten eta kalkulu algoritmikoa ikasten den bitartean edo ikasi aurretik gertatzen dena; hasierako ikaskuntza hori
gertatu bitartekoa eta gertatu ondoren gertatzen dena (jakintzak
eskuratzeko ezinbesteko tresna moduan erabiltzen direnean).

10

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Sarrera

2.

Irakasleek zer jakin behar


duten ikaskuntzaren
nahasteen gainean
Logikoa izan daiteke uste izatea irakaskuntzako edozein profesionalek ikaskuntzaren nahasteen gaineko kontuak jakin behar
dituela. Uste izatekoa litzateke funtsezkoa dela INen ondorio
negatiboak saihesteko praktikan zer egin behar den jakitea,
baina nahaste horiek nola agertzen diren eta zein diren beren
ondorioak jakiteko ezagutza teorikoagoa izanez gero lagungarria
izanen zaigu antzemateko zein ikaslek dituzten arazo horiek eta,
gainera, ikasle horiek sentituko dute hobeki ulertzen ditugula.

INak dituzten ikasleek

zailtasunak dituzte irakurketa,


idazketa edo kalkulua moduko
oinarrizko gaitasunak ikasi
behar dituztenean eta,
ondorioz, beren errendimendua
beren adin eta ikasmailarako
espero den mailatik oso behera
geratzen da.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Zailtasun horiek berariazkoak dira, printzipioz, bestelako ikaskuntzetarako ez baitute arazorik. Ikaskuntzaren nahaste bat ez
da ezgaitasun intelektual baten, zentzumenezko urritasun baten
(ikusteko eta entzuteko arazoak), egoera sozio-kultural ahul baten edo eskola absentismoaren ondorioa, nahiz eta arazo horiez
gainera ikaskuntzaren nahastea izan dezaketen ikasleak egon.
Uste da ikaskuntzaren nahasteak nerbio-sistema zentralaren
garapenean arazoak daudelako gertatzen direla, baina oraindik
ez dira ezagutzen zergatik pertsona batzuek ikaskuntzaren
nahaste bat garatzen duten.

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Batzuetan lotzen dira predisposizio genetiko batekin, haurdunaldian izandako arazoekin, erditzearekin edo lehen haurtzaroarekin
edo gaixotasun neurologikoekin, baina horrek guztiak ez du iragartzen fidagarritasunez IN bat agertuko denik eta INak dituzten
askok ez dute aurrekari horietako bat ere.

2.1. Irakurketaren, idazketaren eta


kalkuluaren irakaskuntza formala hasi
aurretik: prebentzioa

Era berean, uste da INak kronikoak direla, ikaslearen bizitzako


etapa desberdinetan berdin agertzen ez badira ere. Beharbada
Haur Hezkuntzan balizko IN baten zantzuak ager daitezke, baina zaila gertatzen da 6 edo 7 urte izan aurretik diagnostiko bat
egitea, irakurtzeko, idazteko eta kalkuluko praktikak orduantxe
egiten baitituzte ikasle guztiek eta, beraz, orduan egin baitaitezke
konparazioak trebetasun horiek aurrez ikusitakoaren arabera
garatzen ote diren jakiteko. Diagnostikoa argiagoa izanen da,
denbora pasa ahala eta konpontzeko ahaleginak eginagatik ere
zailtasun horiek bere horretan segitzen dutela ikustean.

Haur Hezkuntzan lehen aldiz hasten dira ikusten letrak, zenbakiak eta haiek erabiltzeko arauak. Nafarroako Foru Komunitateko
Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren curriculumean helburutzat
hartzen da trebetasun logiko-matematikoak lantzen hastea,
eta irakurtzen eta idazten ikasten hastea. Curriculum horren
edukietan sartzen dira hitzen eta esaldien bitartez kode idatzia
ezagutzen hastea eta zenbakien arloko oinarrizko trebetasunak
ikasten hastea, hala nola, zenbaki-seriea eta kopuru txikiei
dagozkien zenbaki kardinal eta ordinalak erabiltzea.

Komeni da oso argi izatea INek, ikasteko zailtasunak sortzeaz gainera, eguneroko bizitzan arazoak sor ditzaketela, batez ere egoki
tratatzen ez badira. Maiz INak desmoralizazioarekin, autoestimu
baxuarekin, portaera arazoekin eta gizarte trebetasun ezarekin
lotzen dira. Gure gizartean hizkuntza idatzia kulturaren eta
bizitzaren zati funtsezkoa da eta, ondorioz, INak dituztenek desabantailak izan ditzakete. Amaierako ondorioak faktore askoren
araberakoak izan daitezke. Batetik, ikasleari berari dagozkionak
afektazio maila edo gaitasun intelektuala, eta bestetik, inguruari dagozkionak familia eta gizarte giroa, zailtasun horiek
tratatzen noiz hasten den, edo zein neurri hartzen diren. INen
jatorriaz eta zergatiez oso gutxi jakin arren, argi dagoena da eskura ditugula metodo pedagogikoak, nahaste horien ondorioak
biguntzen dutenak eta INak dituzten ikasleek emaitza hobeak
lor ditzaten laguntzeko balio dutenak.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Irakurtzeko eta idazteko arazoen zantzuak

Badira trebetasun fonologikoak lantzeko atazak eta ariketak.


Ikasle batzuek sistematikoki beren ikaskideek baino zailtasun
gehiago badituzte, arrazoizkoa da uste izatea etorkizunean
irakurtzen eta idazten ikasteko zailtasunak izanen dituztela. Honelakoak egiten ahal dira:

Ikasle batek IN bat izan dezakeela ohartazten diguten zantzuen


artean, interpretatzen errazena da letren izenak edo soinuak
lantzen hasten direnean haiek ikasteko zailtasunak izatea, batez ere zailtasun hori harrigarria gertatzen bada beste gaitasun
batzuekin alderaturik.

b Kontatzea zenbat hitz dauden esaldi batean.


b Bereiztea hitz baten silabak.

Baina ez da beharrezkoa itxarotea letrak lantzen hasi arte. Komeni da jakitea, maiz, irakurtzen eta idazten ikastearen nahasteen
aurretik hitz egiteko arazoak izan ohi direla eta zentzuzkoa da
uste izatea hizkuntzaren nahasteak dituzten haurrek geroago
ikaskuntzaren nahasteak izan ditzaketela.

b Bilatzea errima duten hitzak.


b Identifikatzea silaba berarekin edo fonema berarekin
hasten diren hitzak.
b Hitz bat eman ondoren, beste hitz batzuk sortzea silabak
edo fonemak kenduz edo gehituz.

Hala ere, balizko IN bat izan daitekeela ohartarazten duten


hizkuntza arazoak oso finak izan ohi dira eta ikasleek normaltasunez hitz egiten badute ere ahozko hizkuntza osatzen duten
soinuak aztertzeko eta haiek lantzeko gaitasunaren garapen eskasa izan dezakete. Gaitasun hori kontzientzia fonologikoa edo
trebetasun fonologikoak izenekin ezagutzen da eta, zati batean,
iragar dezake irakurketaren eta idazketaren hasierako ikaskun
tzan arrakasta izanen den.

Otsoak
Amonatxoa
jan zuen; gaixoaren
bonet arrosa jantzi,
ohera sartu, eta begiak
itxi zituen. Zain jarri
eta handik gutxira
Txanogorritxu azaldu
zen etxera,
poz-pozik.

b Hitzak berriz osatzea hitz horretako silabetatik edo


fonemetatik abiaturik.

Otsoak Amonatxoa
jan zuen; gaixoaren
bonet arrosa jantzi,
ohera sartu, eta begiak
itxi zituen. Zain jarri
eta handik gutxira
Txanogorritxu azaldu
zen etxera, poz-pozik..

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Kalkulu arazoen zantzuak

Nola esku hartu etapa honetan:


] Ez

da ohikoa etapa honetan inongo ikasleri ikaskuntzaren nahaste bat diagnostikatzea. Beraz, ezin
esku-hartzeaz hitz egin. Hala ere, bi gauza oso garrantzitsu egin ditzakegu: prebentzioa eta detekzio
goiztiarra.

Kalkulua ikastearen nahasteak ezezagunagoak dira eta zailagoa


gertatzen da modu isolatuan aurkitzea, irakurtzeko eta idazteko
zailtasunekin batera gertatu gabe.
Ohartarazten duten zantzuetako batzuk ondokoak izaten ahal
dira:

] Prebentzioa

arazo baten agerpena saihestea dela


uste badugu, ez dago argi INei aurrea hartzen ahal
zaien. Alabaina, prebentzioa arazoaren ondorio
negatiboak hasieratik murriztea bada, ikasleek
irakurtzen hobeki ikasteko lagungarriak izanen diren
esku-hartzeak daude, hala nola, trebetasun fonologikoak lantzea, bereziki etorkizunean IN bat izanen
duenarekin.

b Zailtasunak izatea zenbakiak ordenan eta ozen irakurtzeko.


b Kopuruak behatzekin oker adieraztea.
b Zailtasunak izatea ikasgelan landutako zenbakiak
irakurtzean edo idaztean.
b Akatsak egitea elementuen kopuru txikiak kontatzerakoan.
b Zailtasunak izatea elementu kopuru txikiak kontatu gabe
ezagutzeko.

] Susmoak

daudenean ikasle batek IN bat izan dezakeela, komeniko litzateke erabiltzea hurrengo
kapituluan deskribatutako praktikak edota eraginkorrak direla frogaturik gelditu diren beste
batzuk eta, orobat, bilakaera arreta bereziz segitzea.
Hobekuntza nabarmenik gertatzen ez bada, ebaluazio psikopedagogikoa eta banakako esku-hartzeak
egiteko aukera aztertu beharko litzateke.

b Akatsak egitea zenbakiak eta kopuruak konparatzean.

32

1
IRAKASLEENTZAKO GIDA

10

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

2.2. Irakurketaren, idazketaren eta kalkulu


algoritmikoaren irakaskuntza formala:
detekzioa eta esku-hartze goiztiarra

Irakurtzeko eta idazteko arazoen zantzuak


Eskolan irakurtzen eta idazten ikasten hasten denean, INak
dituzten ikasleek arazo hauek izaten ahal dituzte:

Ikastetxe batzuetan, etapa hau Haur Hezkuntzako azken mailan


hasten da eta, beste batzuetan, Lehen Hezkuntzako lehen mailan. Dena dela, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa bukatutakoan
ikasleek gai izan beharko lukete, besteak beste, ondoko hauek
egiteko:

b Zailtasunak letrak identifikatzeko eta haien soinuarekin


lotzeko.
b Akatsak egitea irakurtzean edo idaztean, hala nola, letrak
ahaztea, gehitzea, edota letrak edo letren ordena aldatzea,
irakurtzean edo idaztean.

Informazioa aurkitzeko eta testuetan oinarritutako


inferentzia errazak egiteko.

b Testuan idatzi gabe dauden hitzak asmatzea edo irakurtzea.


b Mantso irakurtzea, batzuetan silabaz silaba, edo eten,
errepikapen eta zuzenketa asko eginez.

Testuak planifikatzeko, idazteko eta errebisatzeko.


999ra bitarteko zenbakiak kontatzeko, irakurtzeko eta
idazteko.

b Idaztean hitzak batzea edo behar ez bezala bereiztea.

Oinarrizko kalkuluak (batuketa, kenketa eta biderketa)


egiteko.

Kontuan izan behar da akats horiek guztiak egin ditzaketela


irakurtzen eta idazten ikasten ari diren ikasleek, baina ikaskun
tzaren nahasteak dituztenek halakoak egiten segituko dute
beren ikaskide gehienek egiteari uzten diotenean ere. Arazo horiek konpontzeko neurriak hartu arren arazo horiek badiraute,
IN baten zantzurik argienetako bat da.

Problema errazak ebazteko, batuketa eta kenketa


eragiketak erabiliz.

Ma 50
f
B
+2
g
e

Noizean behin, irakurketa, idazketa eta kalkuluko ikaskuntzaren


nahasteekin batera sekuentziak buruan hartzeko zailtasunak
izaten dituzte, besteak beste, alfabetoa, astegunak edo urteko
hilabeteak bezalakoak.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

11

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Kalkulu arazoen zantzuak

Nola esku hartu etapa honetan:


] Irakurketaren,

idazketaren eta kalkulu algoritmikoaren


ikaskuntza formalaren aldia oso etapa garrantzitsua da
INak detektatzeko eta ebaluatzeko, gardenago agertzen
direlako bai aurreko etapan baino etapa horretan
ezinezkoa zen errendimendua artean irakatsi gabeko
trebetasunetan ebaluatzea bai ondoko etapan baino
etapa horretan irakurtzeko, idazteko eta kalkulurako
arazoek beste ikaskuntza batzuetan atzerapenak eragin
ditzakete eta arazo horiek errendimendu orokor baxu
batean ezkutaturik geldi daitezke.

Kalkuluko INa duten ikasleen seinalerik arrunt eta agerikoena da


Matematika arloan duten errendimendu baxua. Hala ere, horrekin batera ikasle askorengan alarma zantzuak hauek ageri dira:
b Kalkulua automatizatzeko zailtasunak. Praktikatuagatik
ere, zaila gertatzen zaie, modu azkarrean eta kontatu
gabe, batuketak eta/edo kenketak egitea emaitza 10 baino
txikiagoa denean.
b Haurtzaroko estrategiak oraindik ere gehiegitan erabiltzea,
hala nola, hatzekin kontatzea edo eragiketa errazak egiteko
astamakilak (paloteak) egitea.

] Deskribatu

diren zantzuak dituzten ikasle guztiek ez


dute IN bat, baina garrantzitsua da espezialista baten
ebaluazioa ez atzeratzea, zer eta arazoa heldutasunik
ezari, nagitasunari, interes gabeziari edo gaitasun ezari
eragozteagatik. Nolanahi ere, irakurketan, idazketan
edo kalkuluan errendimendu baxua duen ikaslearendako (IN bat izan edo ez) positiboak izan daitezkeen
neurriak aplika daitezke fase honetan.

b Akatsak egitea eragiketak lerrokatzean, zifra kopuru


desberdinak dituzten zenbakiekin zutabean batuketak edo
kenketak egiten direnean.
b Arazoak izatea zenbaki-serieekin lan egitean.

] Ikasle

hauei bana-banako laguntza eman beharko die


tutoreak. Oso komenigarria izanen da hezkuntza indar
tzeko laguntza ematea ikasgela barnean edo kanpoan,
eta irakasteko metodoetan hurrengo kapituluan deskribatuko diren aldaketak eta estrategiak egitea. Horretaz
gainera, familiari argibideak eta orientabideak eman
beharko zaizkio, haien laguntza ezinbestekoa izanen
baita. Ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoan zehar,
komeniko litzateke baloratzea tratamendu berrezitzaile
berezitua behar duen ala ez eta aukera horren gainean
familiari orientabideak ematea.

Batzuetan zailtasunak izanen dituzte ordua irakurtzen ikasteko,


moneten arteko baliokidetasunak emateko edo arrazoibide
logiko-matematikoko ariketak egiteko.

12:00

9:30

21 +
=5
IRAKASLEENTZAKO GIDA

12

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

2.3. Jakintzen eskurapena hizkuntza


idatziaren eta matematikoaren
bitartez: doikuntzak metodologian
eta ebaluazioan

Irakurtzeko eta idazteko arazoen zantzuak


Etapa berriaren hasieran bereizgarriena da ikasleak ez dituela
oraindik irakurtzeko eta idazteko arauak erraztasunez menderatzen eta, ondorioz, testuak irakurtzen eta idazten dituenean
letrak soinu edo soinuak letra bihurtzeko prozesuetan jartzen
duela arreta eta kasu gutxi egiten diola irakurtzen ari den hori
ulertzeari edo idazten duen hori planifikatzeari eta gainbegiratzeari.

Etapa hau da landu nahi diren hiru etapetatik luzeena eta,


ondorioz, deskribatzen zailena. Oro har, Lehen Hezkuntzako
lehen ikasmailen bukaeratik eskolatze bukaerainokoa da. INei
dagokienez, aldi hau berezi samarra da, aldi honetan ez baitzaie
ikasleei irakasten irakurtzeko, idazteko edo kalkulua egiteko
oinarrizko trebetasunak garatzen. Izan ere, gaitasun horiek
ikasitzat ematen dira, eta erabiltzen dira testuetatik abiaturik
jakintzak ulertzeko eta eskuratzeko tresna moduan, matematikako, fisikako, kimikako, geografiako eta abarreko jakintza
berriak eskuratzeko eta arazoak konpontzeko.

Zailtasunak ez dira beti berdin agertzen ikasleengan eta ondoko


zantzu hauek ager daitezke:
b Irakurketako eta idazketako akatsek irautea, letrak ez
jartzeagatik, gehitzeagatik edo aldatzeagatik edo letren
ordena gehitzeagatik edo aldatzeagatik.
b Irakurketa motela edo totelka egindakoa.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko Hizkuntza arloaren curriculumean jadanik sarturik dago ikasteko eta informatzeko testuen
ulermena. Hala ere, INa duten ikasleei arreta egokia ematearren, komeni da gogoraraztea jariotasun, ahoskera, erritmo,
eten eta intonazio egokiekin ozen irakurtzea Lehen Hezkuntza
osoan ikasi beharreko edukia dela.

b Irakurritakoa gutxi ulertzea, ahoz egoki ulertu denean.


b Ortografia akats asko egitea.
b Testuen konposizioa: testuak sinpleegiak dira eta
komunztadura akatsak dituzte.

Aurreko etapa, irakaskuntza formalekoa, luzeagoa da kalkuluari


dagokionez, zatitzailean zifra bat baino gehiago dituzten zatiketak erabiltzea Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloaren berezko
edukia baita, nahiz eta ikastetxe askotan bigarren ziklora aurreratzen duten. Egiazki, ikasten den eragiketa oro problemak
ebazteko eta ikaskuntza berrietarako laguntza moduan erabiltzen da eta eduki berriak sartzeko ez da oinarrizko lau eragiketak
menderatzera arte itxaroten.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

b Ingelesa ikastean zailtasunak izatea ahoz lantzetik


irakurtzera eta idaztera igarotzen denean.

13

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Kalkulu arazoen zantzuak

Adinean gorago joan ahala, ohikoa da irakurketako akatsak


bakanagoak izatea, nahiz eta oraindik gehiegizkoak izaten diren ikaslea azkar irakurtzen ahalegintzen bada. Batzuetan asko
kostatzen da "d" eta "b" edo "f" eta "t" moduko antzeko letren
arteko nahasketak desagertzea. Idazketako akatsak ere arinduko
dira nahiz eta seguruenik asko izanen diren ortografia akatsak
eta gaizki erabiliko dituzten arauak jarraitzen dituzten letrak
(gaztelaniaz g eta c, adibidez).

Kalkuluko INak dituzten ikasleen zailtasunak irakurketarenak eta


idazketarenak baino heterogeneoagoak dira. Ondokoak bezalakoak aurkitzen ahal ditugu:
b Etengabeko zailtasuna izatea biderkatzeko taulak burutan
hartzeko; Bigarren Hezkuntzara irits daiteke biderketan
oinarrizko akatsak eginez.

Modu honetan IN bat agerian uzten duten zantzuak desager


tzen dira, eta irakurketa motela; testuen ulermen eskasa edota
idazketa pobrea eta akatsez betea baizik ez dira gelditzen. Arazorik handiena irakurketarena da ikastea zailtzen duelako eta
progresiboki eskolan atzerapena eragin dezakeelako. Ikasmaila
batzuk igaro ondoren konturatuko gara eskolan badirela oro
har errendimendu txarra duten ikasleak, baina ez da erraza
izaten errendimendu txar hori IN batekin lotzea ez bada haien
eskola historia errebisatzen edo ebaluazio proba espezializatuak erabiltzen.

b Kalkulua buruz egiteko memoria arazoak izatea, eragiketak


egiten saiatzen diren bitartean zenbatekoak ahaztuz.
b Kalkuluko akats asko egitea, eragiketak egitean hutsak
egiteagatik eta bururako gordetakoak ahazteagatik.
b Estrategia primitiboak erabiltzea problemak ebazteko
("ez dakit batuketakoa edo kenketakoa ote den").

Gerta daiteke etapa honetan agerian gelditzea ikasle batzuek


dituzten zailtasunak, hain zuzen ere problemen ebazpenean
maiz huts egiten dutelako nahiz eta eragiketak egiteko edo
irakurritakoa ulertzeko zailtasunik ez izan.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

14

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

Ahalegintzen
naizenean
saritzeak
motibatu
egiten nau.

Nola esku hartu etapa honetan:

] INen

tratamentua irakurketaren, idazketaren eta


kalkuluaren irakaskuntza formalaren aldiaren ondotik hiru ardatz hauen inguruan antolatu behar da:
huts egiten ari diren trebetasunak hobetzea, beste
ikaskuntza batzuetako atzerapena saihestea, eta ikasleari orientabideak ematea bere egoeraren gainean eta
ikasketaren aurrean duen jarrerari buruzko erabakien
gainean hausnar dezan.

Ikasleari orientabideak ematea

Beste ikaskuntza batzuetako


atzerapena saihestea

Huts egiten ari diren trebetasunak


hobetzea
Kontuan izan behar da irakurketako,
idazketako eta kalkuluko oinarrizko
trebetasunen irakaskuntza-aldia
bukatu dela. Ez, ordea, INak dituzten
ikasleendako, ikaskuntza horiek
laguntzeko jarduerak egiten segi
baitaiteke.

Fase honetan, INak dituzten ikasleei eskola


arreta ematea zailtzen duten arrazoietako
bat da oinarrizko trebetasunak hobetzeko
lanean ari diren bitartean ez direla beren
ikasmailako programaren beste eduki
batzuk lantzen ari, jarduera berberetan
bi lanak konbinatzeko aukera badago izan
ezik. Gainera, arazoak izate hutsa, bereziki
irakurtzekoak, aski arrazoi izan daiteke beste
ikaskuntza batzuetan atzerapena izateko.
Atzerapen hori gerta ez dadin, irakasteko
eta ebaluatzeko moduan egokitzapenak
egin behar dira, INak dituzten ikasleek arlo
desberdinetan baldintza berberetan ikasteko
aukera izan dezaten.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

15

Eskolatzearen lehen urteetan ohikoa da ikasleek


beren emaitza txar edo onak ahaleginarekin lotzea
eta gauzak ongi atera ez bazaizkie behar adina ez
direla ahalegindu esatea. Etapa honetan zehar
INa duen ikaslea bere arazoez jabetzen da eta
gainerako ikaskideekin bere burua konparatzen
duenean konturatu egiten da haiek baino
lan gehiago egin behar duela haien emaitzak
lortzeko eta, batzuetan, ez du ezta maila hori ere
eskuratzen. Orientabideak ematen ez bazaizkio
bere arazoen eta haien zergatien gainean,
beharbada zalantza handiak izanen ditu bere
gaitasun intelektualaz. Bestalde, ohikoa den eta
bere ikaskideek ezagutzen duten errendimendu
txar horrek berarekin ekar dezakeen jarrera
da pentsatzea saiatzeak ez duela merezi eta,
ondorioz, emaitza onak eskuratzeko ahalegintzeari
uztea. Horrek ikasteko arazoa larritzen du eta,
horrekin batera, egoera oker dezaketen portaera
arazoak sor daitezke. Ikaslearen trebetasunak
hobetzeko eta haren atzerapena saihesteko
neurriak lagungarriak gerta daitezke egoera
horretara irits ez dadin, baina, horrez gain, ona
izanen litzateke ikaslea emozionalki laguntzea,
arazoak arazo, bere errendimendua hobetzeko
ahalegina egiten segi dezan.

Irakasleek zer jakin behar duten ikaskuntzaren nahasteen gainean

3.

Irakasleak ikasgelan
ikaskuntzaren nahasteak
dituzten ikasleekin:
kontuan hartu beharrekoak
eta jardunbide egokiak

Oro har, hiru esku-hartze lerro handi garatuko dira kapitulu


honetan: arrisku faktoreen prebentzioa eta arreta; irakurtzen,
idazten eta kalkulua egiten ikasteko metodologia eta jardunbide
egokiak; eta beste ikaskuntza batzuk eskuratzeko konpentsazio
estrategiak.
Irakasleei laguntzeko, gida hau argitaratzearekin batera lagun
tzako material eta baliabideak biltzen hasi gara modu digitalean.
Helburua hezkuntza baliabideen banku bat egitea da, materialak
partekatu eta hezkuntza erkidegoaren eskura utzi nahi dituztenen laguntzarekin.

Irakurketako, idazketako edo matematikako berariazko zailtasunek sortutako hezkuntza premiei irakasleek erantzun
diezaieten abiapuntua da INa duten ikasleek eskolatze osoan
dituzten ikasteko berariazko zailtasunak ulertzea.

Banku horren egokitasuna eta kalitatea ziurtatzeko eta materialaren bilaketa errazteko, Nafarroako Hezkuntza Bereziko
Baliabideen Zentroaren NHBBZ ardura izanen da hura
kudeatzea beheragoko webgunearen bitartez; banku hori etengabe gainbegiratu eta eguneratuko da.

Aurreko kapituluan hurbildu gatzaizkie zailtasun horien izaerari


eta hezkuntza etapetan zehar duten bilakaerari.
Ikasgeletan "sortzen diren" irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuek ikasle hauek dituzten berariazko premietara egokitu behar
dute arrakastaz aurrera egin nahi bada irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren irakaskuntza formalaren aurretik, bitartean
eta ondoren.

http://centros.educacion.navarra.es/creena/

Ikaskuntza hauek lehen ikasmailetan eskuratzen badira ere, eskolatze osoan zehar segitzen dute (eta zentzu zabalenean, bizitza
osoan). Bereziki ikasteko berariazko zailtasunak dituzten pertsonengan, ikaskuntza horiek etengabe hobetzea giltzarria izanen
da ikasketetan eta pertsonalki arrakasta izateko. Ikasmaila eta
arlo guztietako irakasleek horretan lagun dezakete eta, horrekin
batera, edukiak eskuratzerakoan ikaskuntzako alternatibak eskaini behar dituzte.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

16

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

3.1. Prebentzioa: hizkuntza idatziaren eta


matematikoaren irakaskuntza formala
hasi aurretik

Adin hauetan ezinezkoa da diagnostiko diferentzial

zehatza egitea. Hartara, ezin da ondorio modura


esan prebentzio programa hauek zuzenean eragiten
dutela INa duten ikasleengan, baina esan daiteke
etorkizunean irakurketarekin, idazketarekin eta
kalkuluarekin zerikusia duten bestelako arazoak
eta berariazko zailtasunak agertzeko arriskua
txikiagotzen dutela. Horregatik, Haur Hezkuntza
etapa ezinbestekoa da prebentzioaren eta eskuhartze goiztiarraren planteamenduan.

Haur Hezkuntza etapan, ikusmolde prebentiboak hezkuntza


prozesuan doikuntzarik ezak agertzeari aurreratzea gidatuko
ditu jardunbide egokiak ikasmaila hauetan. Ikerlanen arabera
oso eraginkorrak dira Haur Hezkuntzan prebentzioko eta eskuhartze goiztiarreko neurri hauek:
1. Ahozko ulermena eta mintzamena estimulatzea. Ahozko eta komunikazioko hizkuntza trebetasunak garatzea ezinbestekoa da
irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza prestatu eta errazten duelako. Ikasmaila hauetan, esanahi argi eta ongi egituraturiko ahozko
hizkuntza eredu aberatsak eman behar dira. Era berean, helduekin
zein berdinekin elkarrekintzarako aukerak eman behar dira.

3. Hizkuntza idatzian murgiltzea eta testu mota desberdinetara hurbiltzea: klasea markatzaile bisual idatziekin aberastea, testu mota
desberdinak erabiltzea (ipuinak, aldizkariak, liburuak, egunkariak,
etab.), hiztegi bisual eta idatziak sortzea, testu mota desberdinak
izanen dituen liburutegi aberatsa ikasleen eskura jartzea, etab.
4. Grafiak eta zenbakiak erabiltzea: letrak eta zenbakiak idaztea, marraztea, moztea eta erabiltzea, zenbait material erabiliz; "idaztea",
kopiatzea eta berregitea grafiak eta zenbakiak jarduera plastiko bezala; jolas moduan sartzea teklatuak, kalkulagailuak, erlojuak eta letrak
edo zenbakiak dituzten beste tresna batzuk, etab.

2. Trebetasun fonologikoak praktikatu behar dira. Horiei esker haurrek hizketaren soinuak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera dute eta
hori ezinbestekoa da irakurtzen eta idazten ikasteko. Praktika hau
gauzatzen da hitzak osatzen dituzten soinu-sekuentzien gaineko
ariketen eta jolasen bitartez. Trebetasun hauek lantzen dituzte:
silabak edo fonemak bereiztea eta bakantzea, zein diren berdinak
eta zein ez bereiztea, alde batera uztea, beste batzuk gehitzea, edo
ordenaz aldatzea.

5. Irakurketa handitzea ikasgeletan: ikasleei askotariko testuak


irakurtzea, hala nola olerkiak, ipuinak, asmakizunak, herri tradizioko
literatura testuak, deskribapenak, etab.; irakurleak (maskulinoak,
femeninoak, helduak, gazteak, etab.) aldatzea, lankidetzen testuinguruan, zeinetan hezkuntza erkidegoak parte hartzen duen.

Trebetasun fonologikoen gabeziak ikaskuntzaren nahaste askoren


jatorrian egon daitezke. Ikasgelan landuz gero, lagungarria izan
daiteke, batetik, etorkizuneko etapetan arazoei aurrea hartzeko eta,
bestetik, modu goiztiarrean jakiteko zein ikaslek duten irakurketa
eta idazketa ukituko dituen ikaskuntzaren nahaste bat izateko arriskurik handiena.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

6. Letrak eta zenbakiak ezagutzea: ikasgelan ariketa eta jolas gehiago


egitea maila espazialean, tenporalean, sinbolikoan eta kognitiboan
ikasteko, eta ikusmena, entzumena eta ukimena erabiliz, behaketa,
manipulazioa eta esperimentazioa erraztuz.

17

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

3.2. Detekzioa eta esku hartzea: hizkuntza


idatziaren eta matematikoaren
irakaskuntza formalean zehar.

beste batekin konbinatuz gero, soinu segmentuak (ahozko hitza)


eta segmentu bisualak (hitz idatzia) sortzen direla eta, orobat,
segmentu horiek esanahi jakina dutela eta ahozko berbaldian
zein berbaldi idatzian kokaturik daudela. Ikasmaila hauetan,
irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua sistematikoki garatzen da.

5etik 7 urte bitarteko etapa ezinbestekotzat jo dezakegu, hartan


hasten baitira haurrak irakurtzen eta idazten, eta ikasteko tresna
bezala erabiltzen.

Ikasleen heldutasun-erritmo desberdinak kontuan hartuz, esan


dezakegu Lehen Hezkuntzako lehen zikloko bigarren edo hirugarren ziklorako jadanik abian dela irakurketaren eta idazketaren
ikaskuntza. Garai horretan hasten dira argi eta garbi agerian
gelditzen irakurketako, idazketako edo kalkuluko berariazko
zailtasunak, ikaskuntzaren balizko nahaste bat izan daitekeela
adierazten dutenak, alegia.

Haur Hezkuntzako azken ikasmailan edo Lehen Hezkuntzako lehendabizikoan hasten dira sistematikoki teknika instrumentalak
(irakurketa, idazketa eta kalkulua) eskuratzen. Euskarri informatikoak baliatuko dituzten metodologia malguak, zentzumen
anitzekoak eta irekiak erabiliz gero, teknika instrumental horiek
ikasteko prozesuan arrakasta handiagoa izanen da.

Irakurketa, idazketa eta kalkulua eskuratzen den etapa honetan


beharrezkoa da hezkuntza lanean zenbait esku-hartze sartzea.
Esku-hartze horiekin gutxiagotuko dira ikasleek ikaskuntza horiek modu sakonean "erabili" behar dituzten hurrengo eskolatze
etapetan izan ditzaketen zailtasunak.

Haur Hezkuntzako azken ikasmailan edo Lehen Hezkuntzako lehendabizikoan ikaslea gai da ulertzeko grafema edo zeinu grafiko
batek soinu edo fonema bat irudikatzen duela eta, aldi berean,

Mantxako
basa-herri batean,
zeinaren izena ez
dudan gogoratu nahi,
aspaldi ez dela, aiton-seme
bat bizi zen, harma-tokian
lantza, ezkutu zaharra,
zaldi argala eta galgozakur korrikalaria izaten
dituzten horietako
bat.

Mantxako basa-herri
batean, zeinaren izena
ez dudan gogoratu
nahi, aspaldi ez dela,
aiton-seme bat bizi zen,
harma-tokian lantza,
ezkutu zaharra, zaldi
argala eta galgo-zakur
korrikalaria izaten
dituzten horietako bat.
Don Kijote Mantxakoa
(Miguel de Cervantes)

IRAKASLEENTZAKO GIDA

18

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

Modu askotara
ikasten dut.

Ikasmaila horietako

jardunbide egokiek
osagai hauek izanen dituzte:
| Irakurritakoa ulertzeko estrategiak erabiltzen hastea
(irakasleak modelaturik): aldez aurreko jakintzak aktibatzea,
aurrerapenak egitea, testua laguntzen duten irudiak interpretatzea, datu zehatzak identifikatzea, galderak formulatzea;
antolatzaile semantiko eta grafikoak erabiltzea, galderei
erantzutea, askotariko testuen egitura ezagutzea, etab.

| Irakurketaren fonetika irakastea. Letraren eta soinuaren


arteko erlazioaren eta alfabeto kodearen irakaskuntza
sistematikoa eta grafema fonema bihurtzeko arauen automatizazioa oso eraginkorrak dira irakurketaren eta
idazketaren berariazko zailtasunak hobetzeko. Printzipio
horietan oinarrituriko irakurketaren ikaskuntza metodoek
lehen aukera izan behar lukete, bai behintzat irakurketako
INa duten edo izan dezaketen ikasleekin.

| Hiztegia irakastea, hitzen esanahiaren jakintza modura hartuta, hiztegia jakitearen eta irakurritakoaren ulermenaren
arteko lotura kontuan izanik. Egin daiteke ondoko hauen
bitartez: irakaskuntza esplizitua; zeharkako irakaskuntza; multimedia metodoak; gaitasun metodoak; metodo asoziatiboak;
oinarrizko hiztegiak, hiztegi digitalak eta laguntza bisualak
dituzten hiztegiak prestatzea, etab. Berariaz, matematikako
hiztegia erakustea (elkartu, bildu, partekatu, zatitu, kendu...)

| Irakurtzen emandako denbora handitzea: ahozko irakurketa errepikatuaren eta partekatuaren praktikari garrantzia
ematea (modu independiente edo gidatuan egina) eta ez
gidaritza edo feedback txikia duen isilpean egindako irakurketari.
| Testuak aukeratzea: gai interesgarriak, komunikabide
sozialetatik ateratako gaiak (webak, egunkariak, etab.),
ikasteko eta informazioa izateko testuak (eskuorriak, jarraibideak, etab.).

| Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikasten


hastea, informazioa lortzearren. Grafikoak, marrazkiak,
diagramak... euskarri desberdinetan erabiltzea kalkuluak eta
prozedurak ulertzeko. Irakurketa egunero lantzeko euskarri
digitalak pixkana-pixkanaka txertatzea.

| Ikasleek berek idatzitako testuak ulertzeko lana. Kontuan


hartu behar dugu testuen ulermena oso trebetasun garrantzitsua dela, funtsezkoa den bakarra, gainerako guztiek
harendako egiten baitute lan (jakintza fonologikoa, hitzak
ezagutzea, jariotasuna eta hiztegia).

| Mota askotako testuak prozesatzeko programa informatikoak (kontzeptu-mapak, multimedia aurkezpenak, etab.)
erabiltzen hastea, modu gidatuan.
| Liburutegia erabiltzea, gidatuta. Ikasgelakoa, ikastetxekoa
edo auzokoa.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

19

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

Azkenik, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetan,


hizkuntza idatzian eta kalkuluan gaitasun-maila lortzen ari ez
diren ikasleendako prestatutako errefortzu programa ikasgela
arruntean garatuko bada ere, oso garrantzitsua da argi uztea
edozein berreziketa plan ahalik eta gehien pertsonalizatu eta
prestatu behar dela ikasleari diagnostikoa egin ondoren. Era
berean, kasu bakoitzerako komenigarriena den esku-hartze
modalitatea ezarriko da.

Gainera, ikasmaila hauetako irakasleek kontuan hartu beharko


dute, hiztegia eta egitura berriak sartzen hasten direnean eta
ikasgelako jardueretan hizkuntza idatzia erabiltzen hasten direnean, zailtasunak dituzten ikasleek beharbada ez dituztela
eskuraturik izanen hizkuntza edo matematika gaitasunak eta,
beraz, edukiak eskuratzean ezin izanen dituztela irakurketako,
idazketako eta kalkuluko estrategiak modu eraginkorrean erabili.
Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera, batez ere, ikasleak
"irakurtzen ikastetik" mailatik "irakurtzea ikasteko" mailara igaroko dira (ahaztu gabe asialdia, plazera eta pertsonen arteko eta
gizarte mailako komunikazioa moduko bestelako eginkizunak),
ikasitakoa frogatu ahal izateko idazten hasiko dira eta problemak ebazteko, interpretatzeko, komentatzeko... matematikako
kalkuluak aplikatzen hasiko dira. Horretarako, irakasleek arlo
desberdinetan edukiak eskuratzen laguntzen duten egokitzapen
metodologikoak eginen dituzte (hurrengo atalean zenbait iradokizun bildu da).
INa duten ikasleek zailtasunak badituzte beren ama hizkuntzan
modu eraginkorrean irakurtzeko eta idazteko, zailtasun horiek
areagotzen dira atzerriko hizkuntza batean irakurri eta idatzi
behar badute, bereziki letra eta soinuen arteko lotura zuzen eta
egonkorrik ez dagoen batean, esate baterako, ingelesean. Arrazoizkoa dena baino gehiago eskatu aurretik, irakasleek jakitun
izan behar dute ama hizkuntza ingelesa izan eta INa duten haurrek zailtasun handiak izan ohi dituztela ingelesa zuzen irakurri
eta idazteko.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

20

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

3.3. Doikuntza metodologikoak eta


irakurketa, idazketa eta kalkulu
gaitasunak: jakintzen eskurapena
eskolatzean zehar

Jokabide aldetiko ondorioa desmotibazioa izan ohi da, hasieran, irakurtzeko lanarekiko, eta gero, eskolako gainerako
ikaskuntzekiko.

Ikasgelari dagokionez, berariazko iradokizun hauek eman


daitezke:

Irakurketa-idazketa eta kalkulua eskuratzeko prozesua ez da


soilik Lehen Hezkuntzako lehen zikloan zehar landuko. Oso
garrantzitsua da irakurketa, idazketa eta kalkulua sistematikoki
irakasten jarraitzea hurrengo ikasmailetan. Helburua hitzak
bisualki ezagutzen hobetzea da, deszifratzeko lanak ez dezan
zaildu interpretazioa eta irakurtzeko jariotasuna hobe dezan;
irakurtzeko jariotasuntzat hartzen da abiaduraz, zehaztasunez
eta adierazpen egokiaz irakurtzeko gai izatea. Testuak ulertu
ahal izateko ezinbesteko trebetasuntzat hartzen da jariotasun
hori.

n Ikaslea irakaslearengandik hurbil jartzea, erabili behar duen


material idatzia ulertu duela egiaztatzeko edo ahoz azaltzeko.
Ikaskide batek ere lagun diezaioke ikasteko materialarekin,
problemekin edo azterketetako galderekin.
n Ikaslearekin planifikatzea ikasgelan egin beharreko irakurketa
ozena. Ez irakurrarazi, ozen eta ustekabean, gelan. Adostu
berarekin zer testu irakurri behar duen eta noiz. Ona izaten da
haurra bereziki ona den zerbait aurkitzea eta estimuluaren eta
arrakastaren bitartez bere autoestimua garatzea.
n Erabili arbela oroigarri moduan. Ahal denean ez esan
"paragrafotzarrak" arbeletik kopiatzeko. Lan hori erraz daiteke
fotokopia batekin.

Curriculumeko helburuek irakurketarako inposatutako eskuratze-erritmoaren mende daudenean, hitzak deskodetzeko


eta irakurritakoa ulertzeko ikasleek dituzten irakurketako,
idazketako eta kalkuluko berariazko arazoek, ez diete uzten
egoki aurrera egiten. Egoera hori 7 urte dituztenetik hasten
da, errendimendua apaltzen hasten denean eta, paradoxikoki,
irakurtzeko, idazteko eta kalkulurako trebetasuna hobetzeko
ahalegin handiena egiten dutenean. Eta oraindik Bigarren
Hezkuntzan ager daitezke: irakurketa motela, ez oso automatizatua eta ahalegin asko behar duena; irakurritakoa gutxi
ulertzea; ortografia akats arbitrarioak; testuak egituratzeko
zailtasunak; atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunak; biderkatzeko taulak gutxi menderatzea, etab.

n Denbora ematea: bere pentsamenduak antolatzeko, bere lana


bukatzeko. Denbora estuasunik ez badago, ez da hain urduri
egonen eta berak dakiena errazago erakutsiko du. Bereziki,
arbeletik kopiatzeko eta apunteak hartzeko.
n Ahalegindu sistematikoki ez zuzentzen bere idazketako akats
guztiak. Une horretan lantzen ari diren akatsak zein diren esan.
n Ikaslearekin bakarka komentatzea egindako ariketen zuzenketa
idatzia.
n Aukera ematea ikasgelan ekarpenak egin ditzan.
Taulak jarraitzen du

IRAKASLEENTZAKO GIDA

21

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

Jardunbide egokiak

n Testu idatzi "seguru" bat ematea, ikas dezan (esate baterako,


zati garrantzitsuak azpimarraturik edo nabarmendurik egonen
dira).

dira ikasmaila
hauetatik abiaturik, ikastalde hetereogeneoekin ikasgeletan
ikaskuntza elkarreragilea sustatzen duten jarduerak eta metodologiak. Kasurik gehienetan, estrategia hauek ez dakarte berekin
ikasgelan lan egiteko moduan aldaketa osorik, hezkuntza prozesuetan aldaketa metodologiko txikiak baizik:

n Eskemak eta grafikoak erabiltzea ikasgelako azalpenetan.


n Azalpen idatziak sinplifikatzea.
n Testu idatziak aurkeztea, zatitan edo esaldi errazekin egindako
laburpenekin.

| Jakintzak ahalik eta ongien eskuratzen uztea gure eskura ditugun irakurketa, idazketa eta kalkulua ez diren
beste tresna batzuekin: kalkulagailuak, grabagailuak, datutaulak...

n Markatzaile fluoreszenteekin ikasleen liburuko informaziorik


adierazgarriena eta funtsezkoena azpimarratzea.
n Arloetan dauden edo agertuko diren termino berrien glosarioa
prestatzea.

| Ikasgelan azalpen multimodalak txertatzea edukien


aurkezpena laguntzeko (argazkidun liburuak, baliabide
informatikoak, bideoak, hormako diapositibak, etab.), informazio bisual eta ahozkoa aldi berean emateko xedez.

n Berariazko ikasgai edo testuak grabatzea.


n Jarduera gehigarriak ematea.
n Gaitasun digitalaren garapena sustatzea.
n Testu idatziak sortzeko ordenagailuaren eta testuprozesadorearen erabilera baimendu eta erraztea.

| Metodologia multisentsorialak, bizipenekoak eta partehartzaileak erabiltzea: proiektuka lan egitea, talde
elkarreragileak, kooperazio taldeak, ikaskuntza-zerbitzua,
tutoretzapeko irakaskuntza, etab., bereziki irakurketaosagai handia duten jardueretan.

n Malgutasuna izatea lana egiteko denborarekin.


n INa duen ikaslearen errefortzu psikologikorako jarduerak
egitea ikasgelan: erakustea bere arazoa ezagutzen dela eta
lagundu eginen zaiola; lanak edukiagatik baloratzea, kontuan
hartu gabe idazketa akatsak; lanen alde onak ikusaraztea
eta azpimarratzea; ez itxarotea bere ikaskideen irakurketa
maila lortzeari; jakitea denbora gehiago beharko duela;
jakin-mina izatea atazetan funtzionatzeko duen moduarekin;
irudimenari galgarik ez jartzea; metodologiarako eta
atazaren antolaketarako oinarri sendoa ematea; estimulatzea
eta eskatzea (errukirik gabe, baina bihozberatasun eta
iraunkortasunarekin), etab.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

| Curriculumean ulermen estrategien irakaskuntza txertatzea, ikasleari berak erabiltzeko ereduak erakustea,
praktikan jartzea eta testuetan erabil ditzala animatzea.

Ikasi dudana
erakustea
gustatzen
zait.

22

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

Ikasle batek bere eskolatzean zehar ikasi behar


dituen estrategiak ondokoak dira:
Irakurri aurretik:

, Testuaren edukia aurreratzea

hasierako informaziotik
abiaturik (izenburua, lehen
esaldiak, marrazkiak,
formatua...).

, Irakurketan zein helburu

izanen dituen pentsatzea.

Irakurri bitartean:
, Irakurtzeko abiadura murriztea

zati zail batera iritsitakoan.


, Argi izatea testuko zein

elementu aipatzen dituzten


izenordainek eta aldez aurretik
aipatu den zerbaitez edo
norbaitez ari diren bestelako
esaldiek.
, Ulermen arazoak konpontzen

dituen aurreko informazioa


bilatzea edo berrirakurtzea,
testuaren haria edo zentzua
galtzen denean.
esanahia haiek kokaturiko
testuingurutik ateratzea.
, Ulermen arazoak konpontzeko

lanak geroratzea eta testuan


aurrera egitea aurrekoa
interpretatzeko aukera ematen
duen informazio berriaren bila.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

, Testuko ideiak elkarren artean

, Testuaren irudikapen

, Testuaren egitura identifikatzea,

, Laburpenak egitea.

erlazionatzea, beharrezkoa
bada testuko gaiari buruzko
jakintzetara joz (inferentzien
eraikuntza).
bereziki azalpen testuak
direnean.

, Testuaren gaia identifikatzea eta

hartan ageri diren informazio


desberdinak txertatzen
ahalegintzea.

, Irakurtzen ari denaren gaineko

, Hitz edo adierazpen ezezagunen

23

Irakurri ondotik:

galderak egitea bere buruari,


bereziki testuan deskribatzen
diren gertakarien zergatien
gainean.

, Jakitun izatea testua ulertzen ari

den edo ez.

, Testuko pasarteak nork bere

hitzekin azaltzen saiatzea.

Kontuan hartu beharrekoak eta jardunbide egokiak

eskematikoak eraikitzea
(kontzeptu mapak, eskemak,
diagramak, denbora-lerroak,
zergati eta ondorioen kateak...).

, Egiaztatzea testuko zer ikasi den

edo zer gogoratzen den.

, Baloratzea irakurketaren

helburuak lortu ote diren eta


lortu badira nork bere burua
horretan indartzea.

4.

Ikaskuntzen ebaluazioaren
egokitzapena eta
malgutasuna
ikaskuntzaren nahasteak
dituzten ikasleekin

Jarraian azaltzen dira zein diren ikasleak ahoz ebaluatzeko


arrazoiak:

INak dituzten ikasleekin eskuarki erabiltzen den eskola ebaluazioaren prozesuak azterketa idatzia asko erabiltzen du eta
porrotera eramaten ditu ikasle horiek.
INak dituzten ikasleen zailtasunek denboran iraunen dute. Hori
dela-eta, irakurketan, idazketan eta kalkuluan dituzten zailtasunetarako konpentsazio estrategiak ezarri beharko dira arlo
desberdinetako edukiak ebaluatzerakoan.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Haurrarendako informazio-baliabiderik eraginkorrena


hizkuntza mintzatua bada, ebaluatzeko ere baliabiderik
onena izanen da.

Hizkuntza idatzia erabiltzen bada dakiena ebaluatzeko,


zigorra jasoko du, edukiak adierazi behar horrek
baliabideak kenduko baitizkio idazmenean eta
transkripzio, ortografia, komunztadura... akatsak eginen
ditu.

Ahozko hizkuntzarekin galderak behar bezala ulertzen


dituela bermatuko da.

Hurrengo atalean zenbait ohar emanen dira, ezin denerako


egin ahozko ebaluaziorik edo ahoz osatutako ebaluazio idatzirik.
Lehen oharrak orokorrak dira eta gero gehituko dira arlo jakin
batzuk ebaluatzearen gaineko ohar berariazkoagoak.

Hizkuntza idatziarekin zailtasunak dituen ikasle batek jakin behar


du badela dakien hori "erakusteko" beste modu bat. Kontuan
izan behar dugu ebaluazio probek argibideak eman behar dizkigutela dakienaren gainean eta ez ariketak egiteko zailtasunen
gainean. Hori dela-eta, ahozko azterketak egiten uzten ahal zaio.
Naturako
mirarien ordez,
itsasoak ikuspen
hunkigarri eta ikaragarriak
eskaintzen zizkien nire
begiei. Zeren orduan
geunden mediterraneo
zatian, izan ere, ugari
egoten baitira itsasontzi
hondoratuak.

Naturako mirarien
ordez, itsasoak
ikuspen hunkigarri eta
ikaragarriak eskaintzen
zizkien nire begiei.
Zeren orduan geunden
mediterraneo zatian,
izan ere, ugari egoten
baitira itsasontzi
hondoratuak.

24

Ikaskuntzen ebaluazioaren egokitzapena eta malgutasuna

Hogei mila lekoa itsaspean


(Julio Verne)

Ohar orokorrak
AZTERKETEN EGUTEGIARI ETA
ORDUTEGIARI DAGOKIENEZ
, Azterketen egutegia koordinatzea:

ahalegindu egun berean bi ez jartzen


(nagusiki globalak badira).

, Azterketak programatzea gutxienez

astebete lehenago.

, Ikasleei eta familiei azterketa noiz izanen

den esatea.

, Azterketak lehen eskola-orduetan egitea.


, Azterketa luzeak bi saiotan egitea.
, Hobe da azterketa labur eta sarriak

egitea modu egokian egiteko aukera izan


dezaten.

, Proben iraupenean malguak izatea, proba

horietan irakurtzeko eta idazteko lan


gehiago eta sakonagoak egin behar badira.

AZTERKETEI DAGOKIENEZ
Formatua

Azterketa egin bitartean

, Proba mota desberdinak proposatzea:

ahozkoak, idatziak edo ordenagailuarekin


(testu-prozedorearekin) egitekoak.

, Ahozko eta idatzizko ebaluazioak

konbinatzea. Ezinbestean idatziz egin


behar badira, gomendatzen aurrerago
ikaslearekin bakarka komentatzea
egindako galderak edo ariketak. Horrek
jakintzen benetako ebaluazioa osatzen du.

, Kontuan izan INa duten ikasleak

azterketan sartu beharreko galdera motak


aukeratzean: garapenekoak, egia/gezurra,
osatzeko esaldiak, aukera anitzekoak (test
motatakoak), eskemak, galdera laburrak,
eskema bat osatzea, definizioak, etab.

, Azterketa eredu eta motekin entrenatzea.


, Galderak jadanik idatzita ematea,

kopiatzea edo diktaketa saihesteko.

, Proba egokitzea: hitz nagusiak galderen

enuntziatuan azpimarratzea; galdera


argi, labur eta erraz formulatutakoak
erabiltzea; erantzunak bisualki laguntzea
(enumeratuz, koadroetan sartuz, lerroen
bidez, etab.; orrialdeko galdera kopurua
murriztea; laguntza bisuala duten
erlazionatzeko jarduerak sartzea; letra
tamaina handitzea; azterketa idatzia
grafikoekin edo irudiekin laguntzea; etab.).

IRAKASLEENTZAKO GIDA

25

, Azterketa aldez aurretik irakurtzea.

Azterketa hasi aurretik irakasleak


galdera guztiak ahoz irakurriko ditu.

, Behar den guztietan, denbora

gehigarria eman behar da ebaluazio


idatziko probetan, edo erantzun
beharreko galdera kopurua murriztu.

, Aukera ematea irakaslearen mahaira

joan dadin proba nola egiten ari den


erakustera.

, Ziurtatu ikasleak ongi ulertu dituela

azterketan jarri diren galderak.


Horretarako, azterketa egiten hasi
eta 5-10 minutura, komeni da bere
mahaira hurbildu eta galdetzea argitu
beharreko zalantzaren bat daukan
eta, orobat, galderak lasai egitera
animatuko dugu azterketan zehar
zerbait ulertzen ez badu.

, Galderak banan-banan ematea, galdera

bat bukatzen duenean entregatuko du


eta beste bat emanen zaio.

, Galderak irakurtzeko eta zalantzez

galdetzeko denbora eman.

, Ikasleari gogora ekartzea azterketa

entregatu baino lehenago gainbegiratu


behar duela.

Ikaskuntzen ebaluazioaren egokitzapena eta malgutasuna

Azterketaren ondoren
, Probak edukiaren arabera ebaluatzea.
, Ortografia akatsek ez dute eragin

negatiborik izan behar puntuazioan


edo amaierako emaitzan (ortografia
ebaluatzen ari ez bagara bederen).

, Ezin bada ahozko azterketarik egin

eta azterketa horiek idatziak izan


behar badute, ikasleak aukera izan
behar du egin duen hori irakasleari
azaltzeko. Eskuarki, azalpen horrek
proba idatzian erantzundakoa baino
gehiago erakutsi edo osatuko du
dakiena.

Berariazko oharrak
, Aukera ematea biderkatzeko taulak eta

Kalkulua eskatzen
duten arloetako
azterketei
dagokienez

, Gai bakoitzean adieraztea zein diren hiztegiko

kalkulagailuak erabiltzeko, eta formulak begi


aurrean izatea ikasgelan zein matematika,
fisika, kimika eta abarreko ebaluazio
probetan, laguntza horien jakintza ebaluatzen
ari ez bada bederen.

eta gramatikako gutxieneko helburuak.

, Ahozko komunikazioari lehentasuna ematea.


, Ebaluazio probetan ondokoak begi aurrean

, Problemetako testuak irudiekin, grafikoekin,

eskemekin eta abarrekin laguntzea.

, Ahal dela azterketarik ez egitea eta aldez

Nahitaez irakurri
beharreko liburuei
dagokienez

Atzerriko hizkuntzen
ebaluazioari
dagokionez

aurretik egituraturiko lanen bidez edo


laburpenak kapituluka emanez ebaluatzea.

, Nahitaez irakurri beharreko liburuen kopurua

, Prestatutako diktaketak egitea (lehenagotik

murriztea edo aukera ematea motibagarriak


gertatzen zaizkion liburuak aukera ditzan. Ahal
dela, audioliburu formatuan.

egindako edo jadanik irakurritako testuen


gaineko diktaketak, etab.).

, Azterketen enuntziatuak gaztelaniaz edo

, Hasi baino lehenago, testua behin ahoz

euskaraz aurkeztea, edo irakasleak itzultzea.

irakurri (dela ikasgela osorako, dela bakarka)


edo aukera eman testuaren grabazioa eskura
izan dezan irakurketari laguntzeko.

Testuak ulertzeko
ariketak dituzten
azterketei
dagokienez
(hizkuntza guztietan)

izateko aukera: esaldiak gramatikalki


egituratzeko formulak (esate baterako:
subjektua + aditza + izenondoa + izena), aditzdenborak egituratzeko eskemak (adibidez:
geroaldia pertsona izenordaina + will +
infinitiboa), etab., horiek guztiak azterketan
eskatzen ez badira bederen.

, Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa edo

alemana) ikastetik salbuesteko aukera edo


helburuen egokitzapena.

, Zaindu azterketaren formatua:

D ereduan
eskolatzen diren
ikasleak ebaluatzeko
berariazko ildoak

Letra tamaina handitzea.


Lerroartea handitzea.
Testua zati txikietan jartzea eta ulermen
galderak tartekatzea.

, Gaztelaniaren eta euskararen arteko

interferentziak izaten uztea eta ez horregatik


zigortzea.

Testuko paragrafoak zenbakitzea ulermen


galderen erantzuna aurkitzeko.

Gustatzen
zait ikasi
dudana
erakustea.

IRAKASLEENTZAKO GIDA

26

Ikaskuntzen ebaluazioaren egokitzapena eta malgutasuna

You might also like