You are on page 1of 3

Bazen behin Elene izeneko neskato bat, Gazteiseko herri txiki batean bizi zen ,

Maeztu izenekoa .

Elenek , unibertsoa, zientziak , izarrak…buruzko liburuak gustoko zituen . Oso


neska alaia baina isila zen , lotsa handia ematen zion besteekin hitz egitea beste planeta
batekoa zela esaten zutelako eta beti aparte utzi egiten zutelako . Jolastorduetan
liburutegira bere liburuak irakurtzera joaten omen zen , baina bere ikaskideak bere
planetara itzultzen zela esaten zuten . Klase orduetan begi belarri entzuten zion bere
irakasleari , baina bere gelakoek andereño bere planetakoa zela eta horregatik zegoela
hain adi berari entzuten esaten zuten.

Elene gaixoa , berataz gauza horiek esaten zutela entzuten zuenean , ez zitzaion
batez gustatzen , baina neska azkarra zenez , ez zitzaion inportatzen ,berak bazekielako
hori ez zela egia eta trankil segitzen zuen bere liburuak irakurtzen . Bere logela
zientzialari famatu ezberdinen posterrez beteta zegoen eta oreskina batean bere burua
irudikatuta zegoen besteak bezalako poster bat izango balitz bezala .

Elene bere gurasoekin bizi zen pozik Maeztun baina egun batean , ama gaixotu
egin zen eta geroago hil egin zen . Elenek txikitatik zientzialaria izan nahi zuen eta
liburu batean zirriborroak egiten zituen , inbentoak zirela esaten zuen . Baina bere ama
hil zenean , bere zientzialaria izateko ametsa lainoen artean galdu egin zen .

Uda , udazkena , pasatu egin ziren eta negua iritsi zen , abenduaren
hamazazpian Eleneren urtebetetzea zen , urtero festa handi bat antolatzen zuen
Eleneren amak , baina urte horretan ez zuen festarik egin nahi . Bere amaren faltagatik .
Bere aitak inoiz ez zuen bere alaba hain penatuta ikusi eta hori konpontzeko ez zekien
zer egin , beraz , telefonoa hartu eta deitzen eta deitzen hasi zen existitzen zen opari
onena egiteko . Hiru ordu ibili zen telefonoarekin belarrira itsatsita deitzen . Eta
azkenean lortu egin zuen bere alaba maitearentzako oparia aurkitzea , hau da , suge bat
oparitu zion Eleneri . Enbolbitzeko papera hartu zuen , eta…….kito , oparia listo zegoen
Eleneri emateko baina zerbait faltatzen zen,eta……………….bat batean zinta gorri
disdiratsu bat zeukan opariak bere inguruan . “Izugarri gustatuko zaio nire alaba
maiteari…)esaten zuen Eleneren aitak bere baitan .

Gaua heldu zenean , Elene bere gelara lotara joan zen eta lokartu baino lehen
aita ohe gainean jesarri eta:
-Hau zuretzat da Elene . ZORIONAK ZURI , ZORIONAK…!!!

Hasi zen abesten Eleneren aita . Bat batean izugarrizko irribarrea zabaldu
zitzaion Eleneri bere aho handian . Eta oihu egin zuen :

-Aita eskerrik asko!!!-esan zuen emozioarekin .

Papera kontuz zabaldu zuen eta paper zati batzuen artean suge koloretsu bat
atera zen . “Muxxu deituko zara , Muxxu ” esan zuen Elenek .

Eguna oso ondo pasatu zuten baina oraindik Elene penatuta zegoen , eta horrek
ez zuen konponbiderik .

Urteak pasatu ziren eta gure Elene txikia handia egin zen . Orain ja ez zituen
zientzialarien posterrak paretan itsatsita . Orain ez zioten burla egiten , lagun asko
zituen…pertsona normal bat zen . Ez zuen zientzialaria izan nahi baizik eta orain
lorategi batean lan egiten zuen . Egunero 06:30etan esnatzen zen eta lorategira joaten
zen . Izugarri gustatzen zitzaion loreak aztertzea denbora zuenean .

Egun batean lanetik ateratzean , izar bat zeruan distiraka ikusi zuen eta bat
batean ideia bat etorri zitzaion burura :” Eta nire ama izar horretan baldin badago?”
esaten zuen bere baitan .

Etxera heldu zenean , bere logelan segituan sartu zen , afaldu barik . Beheko
pisutik izugarri entzuten zen Elenek ateratzen zuen zarata . Bat batean , Eleneren logela
guztiz aldatu zen , teleskopio erraldoi bat leihoaren aurrean , liburuak eta liburuak
paretaren kontra , koloretako sustantzia ezberdinak…

Urte batzuk pasatu ondoren , Elene txuri txuria zegoen oraindik etxetik atera ez
zelako, urte horiek guztiak ikasten ibili zelako . Elene inoiz baino azkarragoa zen eta
proiektu berri batekin hasi zen ,hau zen bere proiektua , auto hegalari bat egin nahi zuen
izarreraino . Hegan joateko espaziotik eta bere ama aurkitzeko Muxxurekin batera , eta
horretarako traje espezial batzuk egin behar zituen berarentzako eta Muxxurentzako .
Martxan jarri zen eta kaletik aurkitzen zituen gauza guztiak etxera eramaten zituen auto
hegalaria egin ahal izateko . Lehenengo auto normal bat iruditzen zuen , baina geroago
itxura hartzen hasi zen , autoaren azpian hodi bat zegoen eta gainean kristal eskokupula
handi bat.
Denbora asko pasatu ondoren , autoa izarrerantz joateko prest zegoen , Muxxu
auto barruan sartu , Elenek traje espeziala jarri eta…hamar , bederatzi , zortzi , zazpi ,
sei, bost , lau, hiru , bi, bat , zero!!!goazen!!!!!!!!!!!!!-oihukatu zuen Elene bere indar
guztiekin , botoi gorria sakatu eta konturatu gabe ezpaziorantza hegan egiten hasi ziren .
Atmosferara heldu zirenean , koheteak bota eta espaziotik izarraren bila hasi ziren . Bat
batean gauza distitiratsu bat ikusi zuten , eta harantz abiatu ziren .

Elene harrituta gelditu zen izar horretan ez zuela berorik egiten ikusterakoan ,
eta hain arraroa zirudien izarra aztertzen hasi zela . Gauza izugarri arraroak ikusi
zituen , baina horiek guztietatik izarra hilda zegoela zen ikusi zuen gauzarik arraroena .
Bat-batean ahots ezagun bat entzun zuen :

-Elenehhhhhh ni naizzzzz zure amaaaaaaa………-esaten zuen ahotsak .

Elene ikaratu egin zen baina gutxika konfiantza hartzen hasi zen, eta hizketan
hasi ziren . Eleneri familiarra egiten zitzaion ahotsa bere amarena zen ,(erreza egin
zitzaion jakitea). Berriketan ibili ziren ia egun oso bat . Hitz egiteari utzi zutenean Elene
izarraren inguruak aztertzen hasi zen , gauza ikaragarriak aurkitu zituen bere
laboratorioarekin . Asko gustatzen zitzaion izar horretan egotea , baina lurrera
bueltatzeko ordua zen eta dena prestatzen hasi ziren .

Bat-batean amaren ahotsa entzun zuen berriz .

-Elene kontuz izan lurrera bueltan maitea- esan zuen amaren ahotsak .

-Bai ama kontuz ibiliko naiz , bai-esan zuen Elenek begiak igurtzen zituen bitartean .

Elene negarrez zegoen et aurrenetik , oihartzunarekin bere amaren negarrak


entzun ziren , agurtu egin ostean Muxxu eta Elene auto hegalarian igo eta…

-Hamar , bederatzi , zortzi…Goazen!!!!!!!!!!!!!!!!!-oihukatu zuen Elenek berriz , ere


bere indar guztiekin . Eta bumm , bat-batean lur planetarantz abiatu zen . berehala heldu
zen ia konturatu gabe , hain ondo zegoen eginda auto hegalaria . Atea ireki eta bere
lagun guztiak , kasetariak , telebistako kamerak…zinemako famatu bat . Geroago ,
elkarrizketa asko egin ondoren , Suediara eraman zioten hegazkinez . Bat batean
eszenatoki erraldoi batera eraman zuten eta Premio Nobela eman zioten . Elene asko
poztuz .Munduko zientzialaririk famatuena bihurtu arte .

You might also like