You are on page 1of 4

Euskal Garapen Eredua

BEREZKO EREDUA, PRESTAKUNTZA


ETA HEZKUNTZA
Working Paper 2016ko abuztuak 27
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA, PRESTAKUNTZA
ETA HEZKUNTZA

1. Hezkuntza eta prestakuntza politikak, zalantzarik gabe,


epe ertain eta luzera, garapen ekonomikoaren
funtsezko oinarrietako bat dira. Baita euskal garapen
ereduan gainditu gabe dugun oinarrizko erronken
arteko bat ere.

2. Autogobernua martxan jarri zenetik, hainbat


hamarkadatan gure hezkuntza sistema Espainiaren
bataz bestekoarekin alderatzen ibili gara. Eta,
horrexegatik hain zuzen ere, gero eta arriskutsuagoa
den lasaitasunean jausten. Egia zelako euskal
hezkuntza sistema modu baikorrean garatzen ari zela
Estatuarekin alderatuta. Baina gure kokapen erlatiboa
Europan eta Mendebalde osoan ez zen -eta ez da-
batere egokia. Ez dago gure beharren mailan, ez eta
Euskadiko AE-ak eta Nafarroak duten industria
egituragatik -eta sustatzen ari ziren garapen industrial
aurreratuko ereduagatik- beharko luketen mailan ere.

3. Jakina, hauxe ez da hezkuntzaren kalitate eta


efizientziaren aldetik dugun egiturazko atzerapenaren
oinarrian dagoen faktore bakarra. Baina, zalantzarik
gabe, gure hezkuntza sistemaren egoeraz eta
oinarrizko erronkei buruzko eztabaida faltan izan duen
eraginaren ikuspegitik funtsezko faktorea da. Eta,
dakigunez, heltzen ez den arazoa izan ohi da arazorik
larriena.

4. "Wert Legea" delakoa, zentzu honetan, galdutako


aukera bat izan da ziur asko. Hizkuntza politika edo
autonomia erkidegoen eskumenekin loturiko arazoen
garrantzi nabaria ez dugu ahaztu behar, jakina, baina
gure hezkuntza sistemaren egoera makala testuinguru
horretan ahaztea ez da batere egokia izan.
Hezkuntzaren erreforma benetako aukera zen gure
hezkuntza sistemaren erronkei buruzko hausnarketa
sakonari ekiteko. Eztabaida hori une honetan mahai
gainean ez egoteak oso ondo adierazten du zein
2
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA, PRESTAKUNTZA
ETA HEZKUNTZA

punturaino gai izango garen ala ez arlo honetan -


garapen eredurako funtsezkoa den esparru honetan-
aurrerapausuak emateko.

5. Lanbide heziketaren esparruak aipamen berezia


merezi du. Azken urteotan sektore horretan interes
handiko ahalegin politikoak egin dira. 2014ean onartu
zen "Lanbide Heziketarako IV Euskal Plangintza",
83/2015 DEKRETUA, "Ikas-ekinezko erregimeneko
Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan
ezartzen duena" eta 86/2015 DEKRETUA "Euskal
Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren
araubideari eta ezarpenari buruzkoa". Eta, azkenik,
Eusko Legebiltzarrean oraindik tramitazioan dagoen
Lanbide Heziketa arautzeko Lege Egitasmoa. Ekimen
guzti horiek adierazten dute oso baikorki baloratu
behar den hobetzeko borondatea. Eta erronkaren
zailtasuna onartzekoa da aldi berean.

6. Alderantziz, Estatuko betiko arazo estrukturaletatik


aldentzeko ditugun zailtasunak ere azpimarratu behar
dira, prestakuntza iraunkorrean edo unibertsitate
sisteman. Gure unibertsitate sistemak dituen
egiturazko hutsuneak birbideratu gabe, garapen eredu
aurreratu bat eraikitzea zaila, oso zaila da. Besterik
uste badugu goitik behera okertzen ari garela. Aldi
berean, prestakuntza iraunkorreko gure ereduak,
ustelkeriak eta kudeaketa ezegokiak historikoki
zamatuta, egiturazko erreforma sakona behar du.
Erreforma hori bai egiturazko langabezia egoerei aurre
egiteko, baita herri honek nahitaez behar duen jauzi
teknologikoa eman ahal izateko ere nahitaezkoa da.

7. Bai oinarrizko hezkuntza sistema, baita prestakuntza


iraunkorra edo unibertsitate sistema erronka zailak
dira. Arlo teknikoan, ekonomikoan eta politikoan.
Baina egia da ere esparru horien erreformak martxan
jartzea derrigorrezkoa dela industria eredu
3
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA, PRESTAKUNTZA
ETA HEZKUNTZA

aurreratuari eusteko, edo baita oraingo gure egitura


industriala babesteko ere. Sustatu dezagun behintzat,
beraz, eztabaida, sentsibilitate politikoa eta gure
funtsezko erronken hedapena berandu izan baino
lehen.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like