You are on page 1of 3

Barandiaran Institutua 8.

Historiaurrea Gizarte

ALDAKETA FISIKOAK HOMINIZAZIO PROZESUAN

Aldaketa Zergatik/Zertarako?
BIPEDISMOA

Bi hanketan ibiltzeko ahalmena bertikaltasuna


mantenduz.
Eskuak askatzen ditu lanabesak eta tresnak
egiteko.
Landaretzaren gainetik ikuseremua areagotzeko
eta horrela horizontea bereizteko ahalmena
eskuratu.
GARUNA
Garunaren bolumena handitzen da dieta
osotuagoa (haragia, proteinak) eta bipedismoari
esker.
Trebetasun handiagoa pentsatzeko: giza
harremanak konplexuago bihurtu, tresnak
garatzeko ahalmena eta hizkuntza sortu.
400 cm3 -tik 1.350 cm3-ra
ILEA

Gizakiak eboluzionatzen duen heinean ilea


galtzen du: soilik aurpegian, bularrean,
besapean, hankartean eta hanka eta besoetan
mantentzen du.
Teoria: arropak betetzen du ilearen funtzioa
(berotasuna).
LARINGEA

Laringearen kokapenean emandako aldaketak


(primateetan baino posizioa baxuagoan)
hizkuntza garatzea ahalbidetzen du.
Posizio berri honek bokalizatu edo ahoskatzeko
aukera ematen du.

ESKUAK

Hatzamar oratzailea (dedo prensil) desagertuz


joaten da primateak zuhaitzetatik jeisten
direnean eta belardietan denbora gehiago
ematen dutenean.

Bizitza aldaketa honen ondorioz, hatz lodia


(pulgar oponible) garatzen hasten da. Honek
esku espezializatuagoa edukitzeko aukera
ematen du: lanak eta funtzio zehatzak bete
ditzake, esaterako erramintak prestatu.
Barandiaran Institutua 8. Historiaurrea Gizarte

HORTZERIA

Gizakiak sukaldatzeko sua erabiltzen hasten


duenean haragia bigundu egiten du eta ez du
hainbeste indar egin behar haginekin.
Letaginak (kaninoak) handienak ziren eta orain
txikiagotzen dira eta molarrak eta aurreko
haginak (premolarrak) ere.
36 hortz piezetatik 32 piezetara, gaur egungo
kantitatea.

PELBISA

Pelbisa gogortzen da eta gorputz osoaren


eskeletorako oinarria da. Ipurmasaileko muskuluak
hobeto eusten ditu tentetuta ibili ahal izateko.
Gizakiaren jarrera (postura) eta martxa egonkortzeko
aproposa.
Emeen artean haurtxoak jaiotzen direnean, haien
garuna handiagoa denez, erditze kanala zabalagoa
izan behar.
OIN PLANTIGRADOA

Gizakiak bere oinaren gainazal guztiarekin


zapaltzen du lurrean.
Hominidoen espezie desberdinak nomadak
direnez eta paisaia ezberdinak zeharkatzen
dituztenez, tente ibiltzen duen gizakia sabanako
lurzorura egokitu behar zaio. Belardi altuak eta
eremi zingiratsuetan (zonas pantanosas) sendo
zapaltzeko ezinbestekoa da indar guztia oinean
deskargatzea horizontalean.

BIZKARREZURRA

Hasieran bizkarrezurra guztiz zuzena zen eta


orain S itxura hartzen du. Modu honetan, gizakiak
pisu guztia pelbisaren inguruan kokatzen du.

Orain, gero eta gehiago pisatzen duen garezurra


bizkarrezurrean txertatzen da bere oinarritik
buruaren zama jasateko.

BELAUNAK

Hankak gero eta luzeagoak dira eta belaunak ez


dira ageri tolestuta baizik eta tenkatuta (luzatuta)
gorputzaren bertikaltasuna mantendu ahal
izateko.
Barandiaran Institutua 8. Historiaurrea Gizarte

ZER DA DARWINISMOA? EBOLUZIOAREN TEORIA?

Walking With Lucy | California Academy of Sciences

You might also like