You are on page 1of 7

ADITZA:

IZAN

IKASGAIA: Euskara
ADITZA

IZAN ADITZA

Izan aditzak orainaldian ondorengo formak ditu:

ORAINALDIA
Ni Naiz
Zu Zara
Hura Da
Gu Gara
Zuek Zarete
Haiek Dira

Ohartu bazara, izan aditzarekin subjektuak ez darama k-rik. Bakarrik zuek eta
haiek formak –k daramate pluralean daudelako.

ARIKETA:

 Egin bi esaldi izan aditzaren forma bakoitzarekin:

Naiz:

Zara:

Da:

Gara:

Zarete:
Dira:

Izan aditzak lehenaldian ondorengo formak ditu:

LEHENALDIA
Ni Nintzen
Zu Zinen
Hura Zen
Gu Ginen
Zuek Zineten
Haiek Ziren

Orainaldiko forman gertatzen den bezala, izan aditzarekin subjektuak ez darama


k-rik. Bakarrik zuek eta haiek formak –k daramate pluralean daudelako.

ARIKETA:

 Egin bi esaldi izan aditzaren forma bakoitzarekin:

Nintzen:

Zinen:

Zen:

Ginen:
Zineten:

Ziren:

IZAN ADITZA PRAKTIKATZEKO ARIKETAK:

 Osatu izan aditzaren taula:

ORAINALDIA LEHENALDIA
Ni
Zu
Hura
Gu
Zuek
Haiek

 Osatu esaldiak izan aditzarekin. Begiratu ea orainaldian edo lehenaldian


idatzi behar duzun:

a) Ni orain garaia _____________, baina lehen txikia _____________.

b) Zu orain ausarta _____________, baina lehen beldurtia _____________.

c) Aita orain zaharra _____________, baina lehen gaztea _____________.

d) Gu orain hirian bizi _____________, baina lehen baserrian bizi

_____________.

e) Zuek orain zintzoak _____________, baina lehen gaiztoak _____________.

f) Haiek orain ikasle onak _____________, baina lehen ikasle txarrak

_____________.
 Irakurri eta osatu izan aditzarekin. Begiratu ea orainaldian edo
lehenaldian idatzi behar duzun:

MAITE: Ama, ni ez naiz oso txikia?

AMA: Tira, ez _____________ garaia, baina oso txikia ere ez.

MAITE: Zu nolakoa _____________ 12 urterekin?

AMA: Ni 12 urterekin garaia _____________. Izeba Txus eta biok berdinak

_____________. Baina orain ni ez _____________ garaia eta bera bai.

MAITE: Eta nolakoak _____________, argalak ala loditxoak?

AMA: 12 urterekin argal-argalak _____________ biok.

MAITE: Tira, orain ere ez zarete lodiak. Eta aila nolakoa _____________

gaztetan?

AMA: Aita txikia eta loditxoa _____________. Orain bezalakoa.

MAITE: Beno, ni ez _____________ oso garaia, baina azkarra naiz. Ezta ama?

AMA: Bai horixe! Tira, laztana, goazen gosaltzera.

 Goiko testua osatu ondoren, berriro irakurri eta erantzun galderei:

a) Nolako zen ama 12 urterekin?

b) Nortzuk ziren berdin-berdinak?

c) Izeba eta ama orain berdinak al dira?

d) Nor zen loditxoa gaztetan?


e) Nolakoa da orain aita?

f) Nolakoa da Maite?

 Osatu esaldiak izan aditzarekin orainaldian edo lehenaldian esaldiak


berak eskatzen duenaren arabera:

a) Haiek orain garaiak _____________, baina lehen txikiak _____________.

b) Gu orain lagunak _____________, baina lehen ez _____________ lagunak.

c) Zu orain jatorra _____________, baina lehen bihurria _____________.

d) Ni orain argala _____________, baina lehen lodia _____________.

e) Ama orain bulegaria _____________, baina lehen etxekoandrea

_____________.

f) Zuek orain zintzoak _____________, baina lehen gezurtiak _____________.

 Irakurri testua eta osatu hutsuneak izan aditza orainaldian edo


lehenaldian jartzen testuak eskatzen duenaren arabera:

BILOBA: Nolakoa ___________ zuen eskola, aitona?

AITONA: Gure eskola? Buff! Oso desberdina ___________!

BILOBA: Non zegoen?

AITONA: herriko plazan eta gu urruneko baserri batean bizi ___________. Garai

hartan ia ez zegoen autobusik eta gu eskolara oinez joaten ___________. Eta

etorri ere, oinez etortzen ___________. Hamabi kilometro egunero. Izugarria

___________!

BILOBA: Zenbat ikasle ___________ eskolan?

AITONA: Guztira, berrogeita bost ikasle ___________. Han geunden lau urteko

ume txikiak eta baita hamalau urteko mutiko handiak ere.

BILOBA: Guztiok mutilak ___________?


AITONA: Gure gelan bai, han guztiok mutilak ___________.

BILOBA: Eta neskak?

AITONA: Neskak beste gela batean ___________.

BILOBA: Nolakoak ___________ orduko irakasleak?

AITONA: Lanbide guztietan bezala, bazeuden maisu onak eta maisu txarrak. Hori

bai, gehienak gogorrak ___________. Baina gu ere ez ___________ santuak.

BILOBA: Eta zu zer moduzko ikaslea ___________?

AITONA: Tira, ba. Ni ez ___________ gelako azkarrena baina kokoloena ere ez

___________.

You might also like