You are on page 1of 6

1.

DBH
Euskera

1.GAIA

PERPAUSA

Zer da perpausa?

Esanahi osoa duen hitz multzoa da. Esanahi osoa izateko, perpausa irakurtzerakoan argi
geratu behar da nor den egilea eta zein den ekintza.

Aditza da perpauseko elementurik garrantzitsuena eta aditz bakar batek osa dezake
perpausa.

Orokorrean, perpausek bi atal nagusi dituzte:

-Subjektua: aditzari galdetuz NOR? Edo NORK? Jakin dezakegu.

-Ane oso jatorra da. [NOR da?]


Sj.

-Anek pastela jan du. [NORK jan du?]


Sj.

-Predikatua: subjektua ez den gainerako guztia predikatua izango da.

-Ane oso jatorra da


Sj. Pred.

-Anek pastela jan du.


Sj. Pred.

Subjektua eta predikatuaren artean komunztadura dago: subjektuaren numeroa eta


persona bat datoz aditzaren numeroarekin eta pertsonarekin.

-Ane oso jatorra da. (3. Persona singularra)

-Ni oso jatorra naiz. (1.pertsona singularra)

Komunztadurari esker ez da beharrezkoa perpaus batzuetan subjektua aipatzea. Esaldi


batean subjektua agertzen ea denean subjektuaren elipsia egiten da.

Ariketak

1. Bereizi subjektua eta predikatua perpaus hauetan.

● Irakaslearen azalpena arretaz entzun behar dugu.

● Gurasoek tutorearekin hitz egin nahi dute.

● Ikasleei ez zaizkie azterketak gustatzen.

● Liburu polita oparitu dio Anek Josuri.

● Hainbat galtzerdi apurtu dizkit katuak.


1.DBH
Euskera

● Ainarak afaltzera gonbidatu gaitu.

2. Subjektua eta predikatuaren arteko komunztadura kontuan hartuta, aukeratu


zuzenak. Ondoren, zuzenak diren perpausen subjektuak azpimarratu.

● Euskera azkterketak galdu zaio irakasleari. / Euskera azterketak galdu zaizkio irakasleari.

● Ander eta bere lagunek bihurrikeriak egin diztuzte. / Ander eta bere lagunek bihurrikeriak
egin du.

● Eskola amaitzean, zuek etxera joango zarete. / Eskola amaitzean, zuk etxera joango zarete.

● Umeei txokolatezko pastelak gustatzen zaie / Umeei txokolatezko pastela gustatzen zaie.

DEKLINABIDEA

Deklinabide-atzizkiak hitzei gehitzen zaizkie zer funtzio duten adierazteko. Hitz


berberak hainbat funtzio bete ditzake, kasu markaren arabera.

-ANE oso jatorra da. (NOR-Sj.)


-ANEK pastela jan du. (NORK-Sj.)
-ANERI pastela gustatzen zaio. (NOR-Z.Ob.)

DEKLINABIDEA FUNTZIOAK ADITZ SAILAK ADIBIDEA


NOR Subjektua NOR Pastela txokolatzekoa da.
NOR-NORI Aneri pastela gustatzen zaio.
Objektu zuzena NOR-NORK Anek pastela jan du.
NORK Subjektua NOR-NORK Anek pastela jan du
NOR-NORI-NORK Anek Josuri pastela oparitu dio
NORI Zehar objektua NOR-NORI Aneri pastela gustatzen zaio
NOR-NORI-NORK Anek Josuri pastela oparitu dio.

Ariketak

1. Idatzi azpimarratutako hitzak betetzen duten funtzioa.

NOR deklinabidea: NORK deklinabidea: NORI deklinabidea:

-Mutilek pizza jan -Pizzak tomate asko -Pizzari gatza falta


dute. du. zaio.

-Markeli pizza -Pizzek arrakasta -Sukaldariak pizzari


gustatzen zaio. handia izan dute idiazabal gazta jarri
afarian gaur. dio.
-Pizza tomatezkoa da.
1.DBH
Euskera

2. Azpimarratu kolore ezberdinekin NOR, NORK eta NORI kasuetan dauden hitzak.
Ondoren idatzi hitz hauek betetzen duten funtzioa.

● Ikasleei txangoa gustatu zaie.

● Irakasleak azterketa prestatu du.

● Gurasoek alabari oparia eman diote.

● Ikasleei ez zaizkie azterketak gustatzen.

● Neskek futbol taldea osatu dute.

● Liburua paperezkoa da.

● Umeek amonari loreak oparitu dizkiote.

3. Hurrengo esaldietan ezberdindu subjektu eta predikatua. Ondoren, NOR, NORI,


NORK kasuetan dauden hitzak azpimarratu eta betetzen duten funtzioa idatzi.

● Arrain-saltzailea ikusi nuen atzo.

● Okinak guri ogia eman digu.

● Ikasleei marrazkiak gustatzen zaizkie.

● Lagunek festa handia egin diote Anderri.

Ia deklinabide-kasu guztiek hiru forma dituzte numeroaren arabera: mugatu


singularra, mugatu plurala eta mugagabea. Gainera, kontuan hartu behar da deklinatu
beharreko hitzak kontsonantez ala bokalez amaitzen diren.

Kontsonantez amaitzen diren hitzak:

Deklinabide kasua Mugatua Mugagabea


Singularra Plurala
NOR ZuhaitzA ZuhaitzAK Zuhaitzø
NORI ZuhaitzARI ZuhaitzEI ZuhaitzI
NORK ZuhaitzAK ZuhaitzEK ZuhaitzEK

Bokalez amaitzen diren hitzak:

Deklinabide kasua Mugatua Mugagabea


Singularra Plurala
NOR ArgazkiA ArgazkiAK Argazkiø
NORI ArgazkiARI ArgazkiEI ArgazkiRI
NORK ArgazkiAK ArgazkiEK ArgazkiK
1.DBH
Euskera

Nahiz eta kasu gehiagotan erabili, momentuz mugagabea jarriko dugu hiru egoera
hauetan:

-Zenbatzaileekin: bat, bi, hiru, gutxi, edozein, hainbat…

-Galdetzaileekin: zer, zein, zenbat….

-Leku eta persona izenak: Gasteiz, Iker, Miren, Zarautz…

MUGAGABEA: ariketak

Hutsuneak bete NORI deklinabidea erabiliz.

● Hainbat ikasle____ez zaizkio ikasgai horiek batere gustatzen.


● Hemengo lau alkandora____falta zaizkie botoiak.
● Gizon_____ ez zaigu futbola gustatzen.
● Zein irudi___emango zeniokete kolore gorriska?
● Lagun asko____ez diet deitu aspaldi.
● Normalean zein auto____jartzen dizkiote horrelako gurpilak?

Hutsuneak bete NORK deklinabidea erabiliz.

● Ander___ txokolatezko pastela egin du.


● Hainbat emakume____ greba egin dute gaur.
● Ni___ soinekoa erosi dut.
● Zein ikasle___ egin du marrazki hau?
● Mutil___ liburua irakurri dute.

Hutsuneak bete NOR deklinabidea erabiliz.

● Gaur goizean ikasle___ mendira joan dira.


● Hiru ume___ klasera etorri dira.
● Hainbat irakasle___ polikiroldegitik ibili dira.
● Guk hiru liburu___ erosi ditugu.
● Zenbait neska___ haserretu dira.

Hutsuneak bete NOR, NORI edo NORK deklinabidea erabiliz

● Gaur egungo auto___ ez dute indarrik.


● Zenbait ume___koadernoa ahaztu zaie.
● Gaur eguraldi___ epela da.
● Irakasleek hainbat mutil__ txokolatea eman diete
● Ikasle___ irakasleei oparia eman dizkiete.
● Hiru sagar___jan dituzte bion artean.
● Ama___ez du inoiz gezurrik esaten
1.DBH
Euskera

ADITZA: indikatiboko orainaldi burutua

Euskeraz lau aditz sail ditugu

Irangangaitzak (intransitiboak) Nor Irakaslea klasera etorri da


Nor motatako subjektua dute eta NOR
objektu zuzenik ez dute Nor-Nori Irakasleari liburua gustatzen zaio
Nori Nor
Irangankorrak (transitiboak) Nor-Nork Irakasleak kafea hartu du
Nork motatako subjektua dute eta nor Nork Nor
objektu zuzena da. Nor-nori-nor Irakasleak ikasleari liburua eman dio
k Nork Nori Nor

Ariketak

1. Zer motatakoak dira azpimarratutako aditzak? Iragankorrak ala iragangaitzak?

● Umea ikastetxera joan da.


● Aitonak amonari loreak oparitu dizkio.
● Guri koadernoa etxean ahaztu zaigu.
● Nire klasekideek pastela jan dute
● Ikasleari boligrafoa erori zaio.
● Anek Ander maite du.
● Lagunak Maiderri liburua utzi dio.
● Zuzendaria klasetik ibili da.

2. Sailkatu aurreko ariketan azpimarratuta dauden aditzak.

NOR NOR-NORI NOR-NORK NOR-NORI-NORK

3. Bete hutsuneak NOR motatako aditz egokia erabiliz.

● Gu arratsaldean ez …………………….. parkera joango.


● Mutiko hori Gasteizkoa……………………..
● Zuek biok oso lagun onak ……………………..
● Ni ez …………………….. argazki horretan azaltzen den neska.
● Haiek oso neska jatorrak ……………………
● Zuek gure etxera hurbildu…………………….. gaur.
● Gu egunkariko argazki horretan azaldu ……………………..
● Sara oso neska polita……………………..
● Zu plazara joan…………………….. eguerdiko hamabietan
1.DBH
Euskera

4. Bete hutsuneak NOR-NORI motatako aditz egokia erabiliz.

●Gaur goizean niri hamaiketakoa ahaztu……………………...


●Aurten guri ez umeak abestera etorri……………………..
●Zuei kolorinetako boligrafoak asko guztatzen ……………………..
●Leire eta Martin zuei diru eske joan …………………….. gaur
●Leire, aspertuta dagoenean, niri hizketan hasten ……………………..
●Oraindik Ikasleei ez zaie ikastola amaitu; aste batzuk falta……………………...

5. Bete hutsuneak NOR-NORK motatako aditz egokia erabiliz.

●Nik askotan ikusi ……………………...zuek lurrean botata.


●Zuek ez ……………………...azterketarako ikasi.
●Aitorrek zu atera……………………...klasetik gaur.
●Maitek pasteltxo guztiak jan……………………....
●Gaur goizean mutilek gu tabernatik bota……………………....
●Nik indarkeria gorroto ……………………...
●Mikelek gaur klasean kitarra jo ……………………... .
●Gurasoek umea asko maite……………………....
●Zuk papera zapaldu ……………………...

6. Bete hutsuneak NOR-NORI-NORK motatako aditz egokia erabiliz.

● Errugbi jokalariek guri baloi bat ekarri……………………....


● Irakasleak zuri liburua eman……………………....
● Guk zuri papera kenduko……………………....
● Zuzendariak guri bazkaria egin……………………....
● Zuek guri Mallorcatik txokolatea ekarri……………………....
● Okinak irina oso merke erosi ……………………...gizonari.
● Guk zuri eskalatzeko materiala eskatu……………………....
● Saharara joaten garenean, bertako haurrei jostailuak eramango……………………
● Nik arrainei janaria bota……………………....
● Guk zuei egunkariak saldu……………………....

You might also like