You are on page 1of 5

Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak 79

7. Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak

7.1. Sarrera
Metala sendartu edo gogortzea bere elastikotasun-muga handitzea da, honek luzapena-
gaitasunaren txikiagotzeaz gain materiala hauskorragoa bihurtzea eta zerbitzuko
haustura arriskuaren areagotzea dakarrelarik. Elastikotasun-muga igotzeko parametro
mikroskopikoei eragin behar zaie.

Elastikotasun-muga, tentsio eremuak dislokazioen desplazamendu itzulezina eragiten


duenean erdiesten da.

7.2. Garraztasunezko gogortzea


Gogortze mota hau deformazio plastikoaz ihardutean azaldua da. Hotzetan gertaturiko
gogortasun orok elastikotasun-mugaren handitzea eragiten du. Gogortasun mota honetaz
hotzetan eraturiko materialen kasuan baliatzen da, hala nola ijezketa, enbutizio,
estanpazio, bozelketa etabarretan. Berriztatzerik ez dagoenez, tenperatura baxuetan
baikaude, materialak goi elastikotasun-muga erdietsiko du.

7.1. Irudia. Gogortasuna trakzio diagraman

Garraztasunezko gogortasunak materialak sailkatzen ditu: ¼ gogorra, ½ gogorra (luza


daitekeenaren erdia luzatu da) edo guztiz gogorra.

Material garratzak 1010 eta 1012 cm arteko dislokazioak izan ditzake cm3-ko. Zenbaki
hau gehituz gero, ezabatzen direnak baino gehiago ager daitezen moduan, bi dislokazio,
plano desberdinetan egon eta elkar blokea dezaten probabilitatea areagotu egingo da, eta
ondorioz elastikotasun-muga handituko da, dislokazioek ezingo baitute aurrera egin.

7.3. Disoluziozko gogortzea


Ezaguna da aleazioa sortzen duen metala baino gogorragoa dela. Material baten egitura
kristalinoan atomo arrotzak sartzeak berak betetako gunean distortsioa eragiten du.

Materialen zientzien oinarriak


Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak 80

Atomoaren inguruan tentsio eremua sortzen da, baita disoluzioa txertaketaz gauzatzen
bada ere. Interakzio hauek aleazioak gogorrago bilakatzen dituzte.

7.2. Irudia. Disolbaturiko atomoek eragindako distortsioa.

7.4. Hauspeatze edo zahartzapen-gogortzea


Gogortasun-mota hau materialaren deformazio plastikoekiko erresistentzia areagotzeko
onenetarikoa da eta halaber erabilienetarikoa. Garraztasunezko gogortzea hondar
deformazio plastiko txikiagotu egiten den bitartean (hauskortasuna handitu),
hauspeatzezkoan elastikotasun muga handi daiteke harikortasuna eta forjakortasuna
txikitu gabe.

Gogortasun hau duraluminio eta zenbait aleazio hautsmetalurgikoetan gauzatzen da.


Posible izan dadin, gogortu beharrezko aleazioak, solubilitate altua tenperatura altuan
eta solubilitate baxua tenperatura baxuan beharko du. Fase diagramak ondoko itxura
behar du:

7.2. Irudia. Zahartzapenezko gogortzea jasan dezaken aleazio baten fase


diagrama.

Materialen zientzien oinarriak


Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak 81

Lehendabizi materialaren tenperatura T-raino


igo eta aleatzailea disolbatu.

Hozterakoan aleatzaile soberakina prezipitatu


egingo da. Hozketa geldoa bada, prezipitazio
hau, ale-mugetan ematen da.

Bat batean hozten bada, “ α ” soluzio


solidodun aleak izango ditugu (A eta B guztiz
diluituak) egurats tenperaturan materiala
egoera ezegonkorrean dago.

Denbora pasatu ahala, elementu hauek sustantzia


guztian zehar prezipitatuak uniformeki eratuz
joango dira.

7.3. Irudia. Hauspeatzezko gogortasuna

Egoera ezegonkorretik orekarako joera dago. Bide horretan hain zuzen agertzen dira
hauspeakinak. Egurats tenperaturan agertzen badira zahartze naturala deritzon prozesua
burutu dela esan ohi da. Tenperatura altuagoetara agertuz gero zahartze artifizialaz hitz
egiten da.

Dislokazioek mugitzerakoan higidura eragozten duten hauspeakinak aurkitzen dituzte.

Gertaera hau gogortasunaren islada dugu.

Hauspeakinak handiago egin ahala (gutxiago baina handiagoak izango dira) orain arte
aipatutakoak ez du hainbesteko eraginkortasunik. Dislokazioak kurbatu egiten dira eta
biltzeari jarraituz gero, Frank Read-en iturrien fenomenoa agertu ohi da, batzuk pasatu
egiten dira eta beste batzuk hauspeakina inguratuz geratu.

Materialen zientzien oinarriak


Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak 82

7.4. Irudia. Dislokazioen mugimendua

Hauspeakina behar bezain txikia denean, koherentea, materialaren gogortasuna


hauspeakinarekin batera hazten da. Prezipitatuaren tamaina kritikoaren gainetik,
gogortasuna galdu eta eraginkortasuna galtzen du zahartze mekanismoak.

Zahartzea tamaina kritikoa heltzean etetzearekin, gogortasun maximoa lortuko dugu.

7.5. Sakabanatzezko gogortasuna


Metodo berri hau, egoera likidoan diren partikula txikienen dispertsioa eragitean
oinarritzen da.

Adibidez, metalak eta beren baitan dispertsatzen diren oxidoekin eraturiko aleazioak,
Ni-TD eta Ni Cr-TD (TD, Th O2 delarik) bereziki.

Oxidoaren gogortasuna metalarena baino askoz handiagoa da.

Oxidoek dislokazio asko eragiten dituzte eta beste gogortasun-mekanismo bat sortzen
dute (blokeoa, dislokazio gurutzaketa).

Oxido hauek egonkorrak dira tenperatura altuan eta ez dira matrizean birdisolbatzen,
berriztatzea eta kristaltzea inhibituz. Azken hau alderdi onuragarria da.

Beren propietateak tenperatura altuetan mantentzen direnez, hegazkin erreaktoretan


erabiltzen da, 1200 ºC-tarainoko tenperaturetan.

7.6. Transformazio martensitikoaren bidezko gogortasuna

Materialen zientzien oinarriak


Metalen sendarpen edo gogortasunerako mekanismoak 83

Altzairuan, tenperatura altuan, CCC egitura izaten da, giro tenperaturan aldiz, CC
delarik. Materiala oso azkar hozten bada, CCC-en diren atomoak termodinamikoki
egonkorra den egoerara, CC-ra pasatzeko joera dute, baina ez dute lortzen, tarteko
egitura kristalino bat gauzatuz, martensita deritzona, ortoerronbikoa, bere ezaugarri
mekanikoak handitzen dituena (tenplaketaz), martentsita deritzona eta metal batzuk
bakarrik jasaten dute transformazio hau:

- Altzairu gehienek (ez guztiek)


- Zenbait brontze
- Zenbait Ti- aleazio

Materialen zientzien oinarriak

You might also like