You are on page 1of 2

Istorio hau Bilbon gertatzen da 2012an.

Batik bat Bilboko San Frantzisko


auzoan kokatzen da. Istorio hau, Bilbora heldu berri den immigrante
beltz baten nondik norakoak azaltzen ditu. Protagonista nagusia, hain
zuzen, Burkina Fason jaiotako gizona da (Touré profesorea). Hasiera
batean, igarle moduan hasten da lan egiten, baina lehen bezeroak ez du
nahi etorkizuna iragartzea. Bezeroak nahi duena zera da: Tourek bere
senarra espia dezan. Izan ere, Txarok (lehen bezero hori) uste du
senarra putetan ibiltzen dela eta hori horrela bada, Tourek argazki bat
ateratzeko eskatzen dio. Tourek baiezkoa ematen dio diru premian
dagoelako.

San Frantziskon dagoenean, Toure taberna batean sartu eta kartel bat
ikusten du, non “zupaldiak” 2 euroren truke egiten dituen emakume
batek. Tourek “eskaintza” hori aprobetxatu eta zupaldiak egiten dituen
neska ezagutzen du. Lehen bezeroa izanik, ondo moldatzen dira eta
lagun bihurtzen dira.
Gerora, Tourék hildako emakume beltz baten hilketa argitzen aritzen da,
baina honek buruhauste asko dakarkio.
19 kamera Jon Arretxek 2012an idatzitako nobela beltza da, Ereinek
argitaratua. Eleberri honek “19 kamera” du izena, San Frantzisko
auzoan udaltzaingoak 19 kamera ipini dituelako delinkuentziari aurre
egiteko. Izan ere, auzo hori, Magrebtar eta beltzez josita dago; eurak
droga saltzen aritzen dira eta bestelako delinkuentzia eragiten dute.
Etorkinen eta Bilbotarren egoerak deskribatzen ditu.

- Toure profesorea: Burkina Fason jaioa, goron-goron tribuan zehatz


mehatz. San Frantzisko auzoan bizi da, paperik gabe. Hasieran
igarle bezala lan egin nahi du.

- Txaro: emakume aberatsa. Toureren lehen bezeroa.

- Mariatxia

- Cristina edo Sa Kene: prostituta da. Zupaldiak bi eurotan egiten


ditu eta horregatik ezagutzen du Touré. Bere lagun bihurtzen da
eta laguntza handia ematen dio.

- Toure-ren alaba

You might also like