You are on page 1of 5

NAFARROAN BIZI IZAN ZEN ERREPRESIOA FRANKISMO GARAIAN

ETA GAUR EGUN.

Nafarroan egon zen errepresioa frankismo garaia oso bortitza izan zen,
Espainia osoan bezala. Hausnarketa bi kasuetaz hitz egingo dut; Alde batetik,
Marvillas Lambertoren istoria, bestetik Ezkabako espetxearen eguneroko bizinoduaz
eta egon zen ihesaldiari buruz.

Lehenik, Maravillas Lambertoren istorioa kontatuko dut. 2018.urtean


Wikipedian egindako artikuluaren esanetan, Maravillas Lambertok 1922. urteako
ekainaren 28an jaio zen, Nafarroako herri batean, Larraga izenekoa. Bere familian
guztira bost ziren; bere aita (Vicente Lamberto) bere ama (Paulina Yoldi), bere
ahizpa (Pilar Lamberto), beste ahizpa ( Josefina Lamberto) eta bera. Bere aita,
Bigarren Errepublikan zehar Langileen Batasun Orokorran militantea izan zen.
Gerra zibilaren hasieran,zehatzago,1936. urteko abuztuaren 15ean, Guardia Zibila
joan zen berarengana espetxeratzeko. Maravillas, 14 urtekoa Pilarrekin (bere ahizpa)
10 urtekoa lo egin zuten logela berdinean. Guardia Zibila beste bi pertsona
gehiagorekin joaten ziren, Julio Redin Sanz eta Larragako txurrogilearen
semearekin, falagearen 12 pertsona gehiago zeuden. Pilarrek oroitzen duena hau da;
hauek joan ziren bere etxera eta esan zieten Vicente joan behar zela udaletxera
galdera batzuk egiteko, Maravillas hori entzuterakoan esan zien ez beraiekin joan
ahal bazen, hauek baietz esan zuten. Udaletxera iristerakoan aitari espetxean sartu
zioten, Maravilas-ri gela batean sartu zioten, non hainbat aldiz bortxatua izan
zen.Esaten ohi da, hoien artean udaletxeko sekretarioa zegoela.

Silvia Gambantek 2018.urtean egindako artikuluaren esanetan, goizeko


bostak aldera, hainbat auzokideen aurrean, faxistak kotxe batean sartu zieten Vicente
eta Maravillas-ri, zeinak denbora osoan negar egiten ari zuen. Baso batera eraman
zieten, jada hor egonda, Vicente hil aurretik, berriro neskatxoari bortxatu zioten,
bere aurrean, eta ondoren hil egin zioten Maravillas-ren aurrean. Maravillas ihes
egiten saiatu egin zen, baina hartu zioten eta hil egin zioten.Vicente Lamberto,
hainbat pertsonak bezala, kuneta batean sartuta dago. Maravillas-ren gorputza
lurrean botata utzi zuten, biluzik, txakurrak jateko.

2018.urtean Wikipedian egindako artikuluaren esanetan, hau gertatu


ondoren, haien etxera bueltatu ziren Paulina Yoldiri ( Maravillas-ren ama)
espertxeratzeko. Handik gutxira, Paulina, Josefina eta Pilar, Iruñera bizitzera joan
ziren. Gertakizun hauek betirako memorian geratu zaie. Bost urte ondoren, Josefinak
12 urte zituenean, monja-etxe batean sartu zieten. Aurreko gertakizunengatik
Karachi-ko (Pakistan) monja-etxe batean sartu zieten, non gainerako monjekin ezin
zuen kontaktua, eta ezin izan zuen hizkuntzak ikasi, atzerriko jendearekin ez hitz
egiteko. Frankok hil ondoren, Madrilera eraman zioten, bertan bere aitari eta
ahizpari gertaturikoaz interesa jarri zuen. Horregatik, monja batek hau ikusterakoan
ez zion utzi monja-etxetik ateratzea. 1992. urtean Iruñera bizitzera joan zen.
Gaur egun, ez dira Maravillas-ren aztarnak aurkitu. Hala ere, bere omenez,
hainbat gauzak egin dira, pertsonalki, jestu oso politak direnak;Duela urte asko
Fermin Balentziak Maravillas abestia atera zuen, Maravillas izenekoa eta urte batzuk
geroago, Berri Txarrak taldeak abesti bat atera zuten Maravillas izenekoa baita ere,
zeina, nire ustez ederra dena eta Iruñeko alde zaharrean kokatzen den gaztetxea
Maravillas du izena, zeina gutxi gorabehera 2017.urtean okupatu egin zen. Hemen,
beharra iruditzen zait abestien zatitxo bat jartzea;

La noche los vio entrar norbaitek oroituko ditu etorkizunean


eran hombres sin luz ahanzturaren zingira honetan ito
venían a todo gritar dituztenak
abesti berriren batean
eran la muerte azul (...)
zuhaitz zaharren azaletan
Maravillas, Maravillas erriberako izarretan
florecica de Larraga nafarroan
amapola del camino
te seguiré donde vaya Berri txarrak, 2009 .urtean

Fermin Balentzia, uste da


2008.urtean egin zela.

Eta hemen Maravillas gaztetxearen argazki bat:

Duela gutxi, abuztuak 15ean, ekitaldi bat egon zen bere omenez, non bere
ahizpa Josefina agertu zen. Maravillas-ren istorioa bat da, baina garai horretan,
Nafarroan eta mundu osoan halako astakeriak ikusi ahal ziren egunero.
Bestetik,2017. urtean Wikipedia artikulua esaten duen moduan, Iruñeko
Ezkabako (San Critobal) mendian egon zen ihesaldiari buruz hitz egingo dut.1938an
Ezkabako espetxeak 2.487 preso zituen, gehienak sindikalista eta errepublikazaleak
zirenak. Espetxearen egoera latza zen oso: jipoiak, gosea eta zorriak nonahi zebilen.
Hori zela eta 1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten
arte, 305 preso hil baitziren.

2017.urtean egindako Wikipedia artikuluaren esanetan, ihesaldia hogeita


hamar presok antolatu zuten. Operazioa afarian hasi zen, zaindariak sakabanatuta
zeudelako. Taldeka banatu ziren eta zenbait zaindariei armak kendu ondoren,
guardia konpainia afaria egiten ari zen lekura joan ziren. Aurka egin zioten guardia
bat barra batekin jo eta hil zuten. Laster, garitetan zeuden soldaduak ere errenditu
ziren. Ordu erdi bat baino ez zuten behar presoek gotorlekua bereganatzeko eta,
handik, kanpoaldera atera ziren.Iruñetik bueltan zebilen soldadu batek egoeraz
konturatu zenean, hirira jaitsi zen alarma jotzeko.Militarren kamioiak, islagailu
handiak zeramatzatela, gotorlekura ailegatu zirenean, preso batzuek ihes egiteko
asmoak alde batera utzi zituzten. Beraz, goizeko ordu bi eta erdietan egindako
zenbaketan 1.692 preso zeuden. Hau da 795 presok ihes egin zuten, ihes egiteko
planik gabe, gaizki jantziak, elikatu gabe, armarik gabe eta arrapaladan zihoazela.
Berehala hasi ziren presoak harrapatzeko lanak eta ia erresistentziarik gabe
harrapatu edo hil zuten. Maiatzaren 23an 259 preso harrapatu zituzten, 24an 445
harrapatu zituzten, baina hurrengo egunetan kopurua jaisten hasi zen. Azkena, hiru
hilabete beranduago, abuztuaren 14an harrapatu zuten.795 iheslarietatik 585
harrapatu, hiru Frantziara pasa egin ziren eta 187 erail zituzten, identifikatu gabeko
24 hildako izanik. Hau da, litekeena da beste lauk ihes egitea nahiz eta harrapatzeko
ikerketa sakonak egin. Gehienak Ezkabarten, mendiaren iparraldeko aldean, baita
Olaibar eta Baztanen ere, eta Antsoainen, mendiaren iparraldeko aldean, erail
zituzten. Guztira, 211 iheslari erail zituzten. Harrapatutakoen 16 buruzagitzat jo eta
epaitu zituzten, bata Iruñeko zoroetxean sartu eta 14k heriotza-zigorrak jaso zituzten,
zeinak irailak 8an fusilatuak izan ziren “Vuelta del Castillo” delakoan ( Iruñeko
zitadela atzean)

Hemen Ezkanba mendian kokatutako espetxearen argazkia:


Hau esan eta gero, niri pertsonalki, Maravillas-ren eta Ezkabako istorioak
amorrua ematen didate, ezin dut pentsatu nola izan behar zen halako gauzak pasa
izatea aintzinean, eta gaur egun. Frankismo garaian bizi izan zen errepresioa bai
emakumeentzat, bai errepublikanoentzat, bai anarkistentzat, bai sozialistentzat edo
Frankok inposatu izan zuen jendearteren kontra( legeak, zigorrak…) ikaragarria izan
zen. Frankok egin zuena pentsatzerakoan beldurra ematen dit, baina Frankori
jarraitu zioten pertsonek ere bai. Ez dakit nola ados egon edo bere ideiekin bat etorri
ahal ziren , bakarrik ikusi behar dira totalitarismoa, kaudallismoa ( Franco
estatuburu, gobernuburu, eta armada buru zen) nazional katolizismoa...Legeak
gizakien askatasunaren, eskubideen, nahien...kontra jotzen zuten . Hala ere, aipatu behar
da, hainbat pertsonak honen kontra egin zutela, bere bizitza arriskuan jartzen, eta
zoritxarrez, askok hil egin ziren haien eskubideak bermatzeko sistema politiko justu
baten bila. Nahiz eta gaur egun ez egon diktadura batean, gauza askok aldatu behar
dira, diktaduraren antzeko sistema batean sartuta gaudelako. Adibidez, duela bi urte
Altsasuko gazte batzuk espetxeratu egin zuten taberna batean egondako liskar
batengatik guardia zibil batzuekin, hainbat epaiketa egon dira, non demostratzen da
gazte hauek ez zutela ezer egin, liskarrak bilatzen zutenak guardia zibilak baitziren.
Gainera, gazte bat ez zegoen egon tabernan eta espetxeratua izan da. Edo duela bi
urte San ferminetan egondako bortxaketa manadarengandik, zeina oraindik ez da
ezer egin. Gainera, epaiketan, neskari galdetzen zioten nola zegoen jantzita, zergatik
zegoen bakarrik, zer edan zuen, nolakoak dira erlazioak mutikoekin… Bortxaketaren
eragilea neska izango balitz bezala. Horrelako jendeartean bizi gara, non gure
askatasuna, eskubideak... bortxatzen dira, sistema patriarkatu eta faxista batean.
Izan ere, nahiz eta Frankok 1975. urtean hil, faxismoa oraindik gure artean bizi da;
PP, Ciudadanos, VOX, PSOE, Podemos… denak demokratak balira bezala jokatzen
dute, baina azken finean denok interes bakarra daukate, berea.Adibidez, 1978.
urtean, San Ferminetan poliziak German Rodriguez-ri hil egin zioten. Beno, eta
bizitzen ari garen sistema “demokratikoan” ez da batere ez demokratikoa, eta
demokratikoa izango balitz ez nuke bat egingo, hori bai, pixka bat hobeago izango
litzateke, baina ez naiz gauza hoietan sartuko.

BIBLIOGRAFIA:

- https://es.wikipedia.org/wiki/Maravillas_Lamberto
- https://www.google.com/search?
q=Gaztetxe+maravillas&tbm=isch&source=iu&ictx=1&fir=MWywPD4MiU83
EM%253A%252C6_iT5RtHhGfmPM%252C_&usg=AI4_-
kRnl_1CuqAfodt78B_eGrdmpzEwRg&sa=X&ved=2ahUKEwi5jc-
2zKbfAhWAQxUIHa0cBvMQ_h0wFXoECAUQDA#imgrc=ToEPvq9jFFf7CM:
- http://www.tercerainformacion.es/articulo/memoria-historica/
2018/08/16/maravillas-lamberto-la-rosa-navarra
- https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Kristobal_gotorlekuko_ihesa
- https://www.youtube.com/watch?v=-MZnhyldn8Q
- https://www.google.com/search?
q=ezkabako+espetxea&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjyxJK
D873fAhVGJBoKHfC4AxAQ_AUIECgD&biw=1242&bih=597#imgrc=t1Fyjk7
pNpK8pM:

Idoia Velasco Busto.

You might also like