You are on page 1of 2

FREEPORT

Istorioa Bilbo eta Ondarroako portuaren artean gertatzen da.


Hasiera batean, emakume batek senarrari egindako adar-kasu baten ikerketa izango zela
zirudiena, baina askoz ere kasu serioagoa bihurtzen da.
Joanes, gure pertsonaia nagusia, adar-kasu bat ikertzeko enkargua egiten diote. Joanesek
diru arazo larriak ditu, diru asko eman behar dio kasino bati, bere aitaren jokoak
sortutako zorrarengatik.
Arazoa konpontzeko, bere bezeroaren emaztearekin, Aida izenekoa, geratzea bururatu
zaio, eta 3.000 € eskatzen dio, senarrari ezer ez esateagatik, baina plana gaizki atera
zaio, eta honek ez du xantaia onartzen.
Orduan, Ondarroako portura joatea erabakitzen du, Leo izeneko gizonak lan egiten duen
arrain-lonja batera, agindutako argazkiak eta ikerketak erakustera, eta han bere zain
egongo zen diruarekin, baina Leo auto barruan hilda aurkitzen du.
Kotxeraino hurbiltzen da, baina bere dirua ez dago. Korrika alde egiten du eta hain zorte
txarrarekin argazkiak bertan uzten ditu.
Bere bulegoan dago eta tipo bat agertzen da kasinoari eman behar dion diruagatik
labana batekin mehatxatzen dio, handik gutxira Aida agertzen da, senarrarekin gertatzen
ari dena kontatzera, bere senarrak portuan alkohol eta drogen kontrabandoa egiten zuela
kontatzen dio, Leok kontu-koaderno bat zuela kontatzen dio, izen eta zenbakiekin, eta
negozio bat egitea eskaintzen dio, bere senarraren bazkideari koadernoa saltzen saiatu
behar duela,dirua lortzeko. Baita ere esaten dio susmatzen du negozioaren
desadostasunengatik hil zuela.
Bestetik, jazartzen ari zaizkiola sentitzen du, polizia da, haien artean Martin dago
ezagun zahar bat eta esaten dio bera ikertzen ari direla, Leoren heriotzaren susmagarri
nagusia izateagatik, baina honek ihes egitea lortu eta hotel batean geratzen da.
Ondarroako portura itzuli da, Karmelo Leoko bazkidearekin hitz egiteko, eta honek
Aidaz ez fidatzeko eta berarekin negozio hobea egiteko esaten dio, honek baldintza
hobeak eskaintzen dizkio.
Bilbon bizi den lagun baten etxera doa, Lon izena du, honek Leo hil zuen pertsona
ikertzen lagunduko dio.
Batetik, Aidaren testigantza(Leoren emaztea) Karmelo bazkideak hil zuela dioena,
droga eta alkohol kontrabandoko negozioko dirua soilik gelditzeagatik.
Bestalde, Karmeloren testigantza(Leoren bazkidea) Aidak eta bere maitaleak hil zuten
dirua eskatzeagatik eta Leok ezetz esateagatik.
Ondarroako portura itzultzen da ikertzen jarraitzera, eta, galdetuz eta hitz eginez,
kontrabandoko negozioa ikuskatzaile batek zuzentzen duela konturatzen da.
Inspektorearen bulegora joatea erabakitzen du eta ministerioko inspektore baten itxurak
egiten ditu, baina jokaldia gaizki ateratzen zaio. Bere ikerketarekin jarraitzen du, eta,
beraz, Paulek lan egiten duen arrantza-dendara hurbiltzen da, eta Aidaren maitalea dela
konturatzen da. Bat-batean, polizia agertzen da, eta Paul atxilotzen dute susmagarri
nagusia izateagatik. Badakite zer armarekin hil zuten Leo, eskopeta batekin.
Polizia Aidaren bila dabil, eta Joanesek poliziak baino lehenago aurkitu behar du,
bestela bere negozioa arriskuan jarriko du.
Bere lagun Lonen etxera itzuli da ikerketaren aurrerapenak kontatzera, eta honek ere
gauza garrantzitsuak ikertu ditu: urte batzuk lehenago Karmelok ehiza istripu baten
ondorioz heriotza bat izan zuen.
Ondarroako portura itzultzen da, Karmelorekin hitz egitera eta honek Paul libre geratu
dela esaten dio, inspektore gaztea Aidaren anaia dela kontatzen dio.
Kasinoko tipoarengandik mehatxuak jasotzen ditu berriz ere, ez dira berari edo bere
aitari bakarrik baizik eta Libe ere, bere lagun minari, eta, beraz, ikerketan aurrera egin
behar du, bere aitak kasinoarekin zuen zorra ordaintzeko dirua lortzea.
Portura itzuli eta Karmelorekin hizketan ari den bitartean, adostuta dutenaz, Aida
agertzen da. Orduan, Aida eta Karmelo engainatuak sentitzen dira, eta negozioa beren
artean egitea eta Joanes kanpoan uztea erabakitzen dute. Bat-batean polizia agertzen da
eta Karmelo atxilo eramaten dute, Leo hiltzeko erabili zituzten balak eta eskopeta
Karmelorenak ziren.
Azkenik, Aidak eta Joanesek dirua banatzen dute. Gero kasinora joaten da bere aitaren
zorra ordaintzera, bat-batean kasinoko tipoa agertzen da eta dirua lapurtzen dionean,
honek diruarekin alde egin nahi du, kasinoari ezer ez eman gabe, baina Joanes haserretu
egiten da eta dirua berreskuratzen du, Liberi ematen dio eta honek zorra ordaintzen du.
Badirudi hemen amaitzen dela istorioa, baina Joanesek bihozkada bat dauka eta ikertzen
jarraitzen du, ez du uste Leoren hiltzailea Karmelo denik. Beraz, Aida eta Leoren etxera
joaten da eta eskopeta aurkitu arte ez da lasai geratzen.
Handik gutxira, Aida etxera iristen da, eta honek aitortu dio berak hil zuela senarra, ez
zuela nahi, baina oso larrituta zegoela, oso jeloskorra zela eta ez ziola bizitzen uzten,
Joanesek entzuten dio, baina ez dago oso konbentzituta, eta hau, beregana eramateko,
emazte-armekin konbentzitzen saiatzen da, Joanesi musu emanez.
Bat-batean... inspektore gaztea agertzen da, Aidaren anaia, Igor izenekoa, eta
susmagarri, Joanesek etxean zer egiten duen galdetzen hasten da, eta esan arren, oso
urduri jartzen da eskopeta hartu, azalpenak eta dirua eskatzen dizkio Joanesi, eta tiro
egingo diola esaten dio, Leorekin egin zuen bezala, eta urduritasunagatik eskopeta tiro
egiten du, arreba hilez.

You might also like