You are on page 1of 44

Haur eta Gazte Literatura 2011, KATALOGO OROKORRA

GAZTETXO! bilduma
Trianoko gau gorriak
1 ISBN (13): 978-84-8325-876-7 ISBN (10): 84-8325-876-5 Egilea: Iaki Friera Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 160 Kodea: 70566 Adina: 10 urtetik aurrera

Gorria da Trianoko lurra; gorria da inguru haietan behinola ugari zegoen mineralaren aztarna. Baina, gauak eguna menpe hartzen duenean, beste gorri mota bat nagusitzen da Zugaztietan: dirua inolako gupidarik gabe egin nahi dutenen ikuskizun larria. Blacky, Patxoren txakurra, ikuskizun horretara eraman dute. Lagunen ausardiak bakarrik salbatu ahal izango du txakurra.

Gaueko ortzadarra
2 ISBN (13): 978-84-8325-877-4 ISBN (10): 84-8325-877-3 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Mara Felices Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 96 Kodea: 70567 Adina: 10 urtetik aurrera

Leire ametsetan ari zen eta bazekien ametsetan ari zela, askotan izaten zuelako amesgaizto hura. Beti bezala, auto gorri hegalari batean zihoan gidari, gauez, hiri argiztatuaren gainean. Larri zebilen, ezagutzen ez zituen neska-mutiko batzuengandik ihesi zihoalako. Zer nahi ote zuten? Zergatik zetozkion atzetik, ezagutzen ez bazituen?

Anpolai gorriak
3 ISBN (13): 978-84-8325-878-1 ISBN (10): 84-8325-878-1 Egilea: Antton Kazabon Marrazkilaria: Arrastalu Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 64 Kodea: 70568 Adina: 10 urtetik aurrera

Mendi tontorrean izarra errekan haltza xaguak satorrarekin egin nahi du dantza.

Mirari hegalari

10 urtetik aurrera

4 ISBN (13): 978-84-8325-879-8 ISBN (10): 84-8325-879-X

Egilea: Iaki Zubeldia Marrazkilaria: Jabier Erostarbe Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 104 Kodea: 70569 batua 70396 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean. Egoera horretatik ateratzeko ideia bat handitzen eta puzten joan zaio barruan. Bere ausardia erakutsiko die ahobero guztiei, hegaldi harrigarri bat eginez.

82

Izaroko altxorra
5 ISBN (13): 978-84-8325-880-4 ISBN (10): 84-8325-880-3 Egilea: Iaki Friera Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 200 Kodea: 70570 batua 70364 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

XVI. mendearen amaieran Drake piratak eraso zien Izaron bizi ziren frantziskotarrei, eta han lurperatu omen zuen bere altxorra. Lau mende geroago, beste lapur batzuek ordura arte artxibo zaharretan gordeta izan den sekretua ezagutu eta plan bat prestatu dute altxorraren jabe egiteko.

Aska itzazue pottokak!


6 ISBN (13): 978-84-8325-926-9 ISBN (10): 84-8325-926-5 Egilea: Iaki Friera Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 184 Kodea: 70571 batua 70365 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

Argia piztu eta mahaiara itzuli zen Garazi. Orduan, Ane, Patxo eta Joseba geldi-geldirik zeudela ohartu zen, zirkinik txikiena ere egiten ausartzen ez zirela, mahaiari artez begiratzen. Orduan, Garazik ere beste mundu hartatik etorritako hark utziriko mezua ikusi eta ozen irakurri zuen: LIBRA POT0KA!

Josu Azalaren abenturak


7 ISBN (13): 978-84-8325-957-3 ISBN (10): 84-8325-957-5 Egilea: Iaki Zubeldia Marrazkilaria: Mattin Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 200 Kodea: 70572 Adina: 10 urtetik aurrera

Josu Azala mutil harrigarri bat da, naturak noizean behin sortzen duen salbuespen horietakoa. Baina guztien gainetik bihotz onekoa eta jatorra da, lagunen lagun. Eta astakilo samarra ere bada. Gorputz sendoa du, ez du nekerik edo beldurrik edo txorabiorik sentitzen eta batzuetan bere lagunek sufritzen dituzten haren astakerien eta kirtenkerien ondorioak.

Harpajolea
8 ISBN (13): 978-84-8325-962-7 ISBN (10): 84-8325-962-1 Egilea: Juan Martin Elexpuru Marrazkilaria: Ivan Mata Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 64 Kodea: 70573 Adina: 10 urtetik aurrera

Irudi abstrakto ikusgarri bat jarri dute plazan, Nikanor Iztueta harpajole famatuaren omenez. Baina inauguratzera doazenean, harrapatu egin dutela konturatu dira. Nor ote lapurra? Xerapi dendariak eta Urrufio zapatariak ikertuko dute kasua, eta ondorioarekin harrituta geratuko dira. Geldituko gara.

10 urtetik aurrera
83

Noeliaren arka
9 Egilea: Txabi Arnal Marrazkilaria: Koldo Torrea Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 104 Kodea: 70574 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-998-6

Tigre batek dentista jan du. Beste tigre bati marrak ezabatu zaizkio. Sugeak barre egiten dio panterari. Lehoiak Tarzan barregarri utzi nahi du. Hartza haserre dago. Gorila Malabarista haserreago. Zebrak etxe bila dabiltza Eta ni? Kalera joateko bi aldiz pentsatu behar dut Astakeria hauek guztiak nire hirian bertan gertatzen ari baitira!!!

Lagun berezi bat


10 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Aitziber Alonso Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 96 Kodea: 70575 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-999-3

Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko. Giro nahasi honetan, Asierrek lagun misteriotsu eta berezi baten aldeko jarrera hartuko du, gertatzen dena gertatzen dela.

Ondarroako piratak
11 Egilea: Ana Urkiza Marrazkilaria: Jokin Mitxelena Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 70578 batua 70395 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-081-5

Andonik ez du Ondarroara joan nahi. Aspertu egingo dela uste du. Ezin du susmatu, ordea, Ondarroan zer-nolako abenturak biziko dituen. Filmetan baizik ikusten ez diren piratak ezagutuko ditu, hezur eta mamizkoak. Eta piraten lagun egingo da.

Ondarroako piraten abentura berriak

10 urtetik aurrera

12

ISBN: 978-84-8394-082-2

Egilea: Ana Urkiza Marrazkilaria: Jokin Mitxelena Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 70579 Adina: 10 urtetik aurrera

Andonik Ondarroako lagunen gutuna jaso du: astillerura bueltatu behar du. Kutxi oso triste dago Bakarne mamuek preso hartu dutelako eta Bakarne askatzea dute helburu. Mamuek, ordea, ezkutuko mezu bat gordetzen dute eta Andoniren lana mezuaren esanahia asmatzea izango da.

84

Andoitz eta Lurralde Ezkutuak


13 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Igor Fernandez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 200 Kodea: 70580 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN : 978-84-8394-083-9

Ganbara ilun eta zahar batean, ispilu berezi eta arriskutsu bat ezkutatzen da. Andoitz gazteak zerbait susmatzen du, eta beldur izan dio beti ganbara horri. Egun batean, ordea, mutikoak ausardia bildu eta barrura egingo du. Han, hara ezustea, ispiluaren sekretua aurkituko du: beste mundu batzuetarako sarrera da!

Txerrikumeen abenturak
14 Egilea: Iaki Zubeldia Marrazkilaria: Estibalitz Jaln Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 96 Kodea: 70581 batua 70390 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-169-0

Manuelak zortzi txerrikume dauzka eta egunero arazo handi bati aurre egin behar dio: nola ase bere kumeen gosea eta berea ere bai, noski. Jabeek ez diote janik ematen eta goizero janari bila abiatu behar du herrian barrena, gaiztakeria eta pikardia harrigarriak eginez. Herri osoa nazkaturik dago, baina ez dakite arazoa nola konpondu. Azkenean, umeek askatuko dute korapiloa, irtenbide irudimentsu eta bitxia emanez.

Hirubegi
15 Egilea: Maribel Anda Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 70821 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-216-1

Zer irudituko litzaizuke ustez aspergarriak izango ziren oporrek bizipen ahaztezina ekarriko balizute? Zazpi buruko dragoiari, ziklopeari, suge erraldoiari edo gauez agertu eta itotzen zaituen izaki ikusezinari aurre egiteko gauza zinateke? Binek eta Lunak badute horren berri, beraiei gertatu egin zitzaielako.

Hortxe-hortxe, urrun
16 Egilea: Juan Luis Mugertza Marrazkilaria: Ivan Mata Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 72 Kodea: 70556 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-335-9

Bide bazter askotan ferryrako billeteak erosteko aukera eskaintzen dute. Niri itsasontzi hau gustatzen zait, Uxue. Eta zuri? galdetu dit Leirek. Leireren hitzek Omar ekarri didate gogora. Guk ferry dotore eta eroso batean igaroko dugu itsasartea, baina Omarrek nola gurutzatuko zuen? Hala ere, Omar gurera heldu da, baina beste asko Egunen batean, horren gainean galdetuko diot Omarri, ea zer dioen.

10 urtetik aurrera
85

Txoriak eta habiak


17 Egilea: Karlos Santisteban Marrazkilaria: Eider Santisteban Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 80 Kodea: 70557 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-336-6

Bihurria izateaz gain, Maddalen jakin-min handiko neska da. Ezagutzen ez duenaren korapiloak askatu arte ez da lasai egoten. Horregatik, bere aurrean zuhaitz bitxi bat ikusi duenean, ez bat ez bi, enborrean gora abiatu da. Hainbat txori motaren habia den zuhaitza sorpresaz gainezka dago eta Maddalenek gauza asko ikasteko aukera izango du.

Urtegi misteriotsua
18 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Alberto Campos Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 88 Kodea: 70558 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-337-3

Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da. Zorionez, gizon bat azalduko da mutikoaren bizitzan, sinetsi egingo diona: Paxkual, Mikelen etxera bizitzera etorri zen aitona berria. Sinesteaz gain, urtegiko misterioa argitzen lagunduko dio aitona honek mutikoari.

Zer du aitonak?
19 Egilea: Juan Luis Mugertza Marrazkilaria: Txema Belasko Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 88 Kodea: 70822 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-259-8

Luisen ustez, ospitaleetako logelen ateak hotzak dira. Gehienetan, itxita egoten dira eta zenbaki bat 210, 212, 214... baino ez dute barrukoa nor den jakiteko. Luisek nahiago du gaixoaren argazkia eta izena atean ipini beraien egoitzan bezala: Eta ahal dela argazkia gazte denborakoa. Baina ospitaleetan ezin daiteke horrelakorik egin.

Erregina bahitua

10 urtetik aurrera

20

ISBN: 978-84-8394-260-4

Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Olatz Garcia Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 104 Kodea: 70823 Adina: 10 urtetik aurrera

86

Iratiko basoan sineskerak eta ipuinak ugariak dira. Baita sorginak, laminak, iratxoak eta herensugeak ere, bertako kondairen arabera. Ekaitza denean, kondaira horiez oroitzen dira Irati inguruko biztanleak. Joana Albretekoa basoko izaki berezien laguntza beharko duen erregina da. Eta Elena eta Martin neska-mutikoak tartean ibiliko dira, abentura zirraragarrian, misterioak argitzen.

GAZTARO bilduma
Otsoaren begia
11 ISBN (13): 978-84-8325-233-8 ISBN (10): 84-8325-233-3 Egilea: Daniel Pennac Marrazkilaria: Jacques Ferrandez Itzultzailea: Sabin Barruetabea Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 136 Kodea: 70561 batua 70361 bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

Otso Urdinek gizaki bati sekula gehiago ez begiratzea erabaki zuen. Baina egunotan, zooan, Afrika izeneko mutiko bat dauka aurrean. Eta, elkarri begira, zooraino heldu bitartean bakoitzak bizi izan duen istorio miresgarriaren berri izan dute.

Iluntzero elkarrekin
15 ISBN (13): 978-84-8325-406-6 ISBN (10): 84-8325-406-9 Egilea: Josu Penades Marrazkilaria: Jokin Mitxelena Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 96 Kodea: 70565 Adina: 10 urtetik aurrera

Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Egunero irtengo naiz balkoira zuri itxaroten, betiko orduan. Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!

Zirku izugarria
16 ISBN (13): 978-84-8325-405-9 ISBN (10): 84-8325-405-0 Egilea: Karlos Santisteban Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 136 Kodea: 70600 Adina: 10 urtetik aurrera

Udako oporrak amaitutakoan neska-mutilek ikasturte berriari ekin diote eta ikastolan hainbat aldaketa izan dituzte, baina guztietatik handiena irakaslearena izan da, andereoaren ordez oraingoan maisua tokatu zaielako. Nor eta gogorrena omen dena gainera!

10 urtetik aurrera
87

Txara txikia
18 ISBN (13): 978-84-8325-651-0 ISBN (10): 84-8325-651-7 Egilea: Antton Kazabon Marrazkilaria: Arrastalu Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 80 Kodea: 70602 Adina: 10 urtetik aurrera

Galtxamotx ez zen beste nesken antzekoa. Txiki-txikitatik zen berezia, besteak ez bezalakoa. Esaterako, beti oinutsik ibili behar izaten zuen, beti hanka-hutsik. Ez zuen oinetakorik nahi. Larru fina nonbait, azal leuna, eta oinak beti libre, lasai, aske nahi zituen, inon ere preso sartu gabe. Galtxamotx izengoitia zuen. Txara zen neskatoaren egiazko izena.

Urtziren diarioa
19 ISBN (13): 978-84-8325-710-4 ISBN (10): 84-8325-710-6 Egilea: Antton Kazabon Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 88 Kodea: 70603 Adina: 10 urtetik aurrera

Ni ere hemengoa naiz, ama ere bai, aita baita ere hemengoa omen da, baina nik oraindik ez dakit zein demonio den ama eta biok bakarrik utzi gintuen pertsonajea. Amak esan zidanez herrikoa eta Pako baino gazteagoa. Nik asko ezagutzen dudan bat izango da. Horregatik ez didate esan nahi.

10 urtetik aurrera

88

PAPER TXORIAK bilduma Sail berdea


Gillermoren liburua
1 ISBN (13): 978-84-8325-660-2 ISBN (10): 84-8325-660-6 Egilea: Carlo Frabetti Marrazkilaria: Jess Gabn Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 112 Kodea: 73800 Adina: 10 urtetik aurrera

Gillermori izebak liburu bat oparitu dio, eta, noski, ez dio inolako ilusiorik egin. Irakurtzea aspergarria gertatzen zaio, baina oraingoan gauzak aldatu egingo dira: txandal berdeko gizon misteriotsu bat ezagutuko du eta, hark gidaturik, liburuetan ezkutaturik omen dagoen altxor baliotsu baten bila ekingo dio.

Nimen uhartea
2 ISBN (13): 978-84-8325-661-9 ISBN (10): 84-8325-661-4 Egilea: Wendy Orr Marrazkilaria: Kerry Millard Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 73801 batua 73799 bizkaiera Adina:10 urtetik aurrera

Nim uharte eder batean bizi da, ozeanoaren erdian, bere aitarekin. Egun batzuetan haize-erauntsi bati aurre egin beharko dio bakar-bakarrik. Tira, bakarrik ez, hor baitaude Selkie, Fred eta Chica, itsaslehoi emea, iguana eta dortoka, eta bere ordenadorea. Azken honi esker ez du galduko munduarekiko lotura.

Mato Panduro
3 ISBN (13): 978-84-8325-736-4 ISBN (10): 84-8325-736-X Egilea: Gonzalo Moure Marrazkilaria: Fernando Martn Godoy Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 104 Kodea: 73802 Adina: 10 urtetik aurrera

Mato mutiko ijitoa da. Matoren aita, Panduro, kartzelan dago eta analfabetoa da. Gutunen bidez elkarrekin komunikatzeko beren kode sekretua daukate: txori, zaldi, mendi, urmaelen bidez, askatasun ametsak adierazten dituzte.

Ikastetxe sorginduko misterioa


4 ISBN (13): 978-84-8325-737-1 ISBN (10): 84-8325-737-8 Egilea: Ulises Cabal Marrazkilaria: Gabriel Hernndez Walta Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 152 Kodea: 73803 Adina: 10 urtetik aurrera

Salamancako ikastetxe zahar batean fantasma bat dabilen susmoa sorrarazten dute gertaera harrigarri batzuek. Ulises Cabal detektibe aztiak aztertu beharko du hasierako susmo bitxi horiek egiazkoak diren ala ez.

10 urtetik aurrera
89

Oraindik badira piratak Heriotzaren itsasertzean


5 ISBN (13): 978-84-8325-885-9 ISBN (10): 84-8325-885-4 Egilea: Consuelo Jimenez Marrazkilaria: Nivio Lopez Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 160 Kodea: 73804 Adina: 10 urtetik aurrera

Hektor etsita dago aurtengo oporraldia aspergarria baino aspergarriagoa izango dela. Galiziako herrixka batera bidali dute eta, gainera, pila bat ikasi beharra dauka. Halere, han, pirata eta altxor ezkutuen katramila batean nahastuko da eta bere lehengusina Karolina xarmangarriaren laguntzaz argituko du misterioa.

Fantasia jolasak
6 ISBN (13): 978-84-8325-916-0 ISBN (10): 84-8325-916-8 Egilea: Gianni Rodari Marrazkilaria: Rosalba Catamo Itzulpena: Juan Cruz Igerabide Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 120 Kodea: 73805 Adina: 10 urtetik aurrera

Zer dela-eta istorioek izan behar dute beti amaiera bakar bat? Agian, berriro imajina daiteke zer gertatu den, eta aurrerantzean zer gertatuko den; izan ere, istorio bat amaitzean, beste bat hasten da. Liburu honekin asko gozatuko duzu, hala istorioekin, nola hitz-jokoekin, fantasiaren haritik, benetako gauzak eta hitzen magia nahastuz.

Bele Beltz pirata


7 ISBN (13): 978-84-8325-964-1 ISBN (10): 84-8325-964-8 Egilea: Enric Larreula Marrazkilaria: Jordi Vila Delcls Itzulpena: Jon Oyanguren Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 168 Kodea: 73806 Adina: 10 urtetik aurrera

1660. urtean, Jacques Lagarden gazteak familiaren ohiturari jarraitzea erabaki eta pirateriari ekin zion, Bele Beltz gerra-izena hartuta. Ospetsu egin zen Karibe osoan. Espainiako merkantzia-ontziak gero eta zuhurrago zebiltzan, eta Espainiako gerra-ontziak, berriz, gero eta zorrotzago

Bele Beltz pirata eta matxinada handia

10 urtetik aurrera

8 ISBN (13): 978-84-8325-966-5 ISBN (10): 84-8325-966-4

Egilea: Enric Larreula Marrazkilaria: Jordi Vila Delcls Itzulpena: Jon Oyanguren Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 208 Kodea: 73807 Adina: 10 urtetik aurrera

90

Bele Beltzek, Karibeko pirata ospetsu, ausart, adoretsu eta ongi heziak, bere uharteko artilleria berritu behar du, eta aukera bakarra Chirivako markesa du, esklabo-trafikatzailea. Artilleria lortzeko, bere tripulazioaren laguntza izango du, eta emaztearena, Mara andreak ez baitu etxean geratu nahi.

Indianoaren Etxea
9 Egilea: Jess Dez de Palma Marrazkilaria: Tino Gatagn Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 160 Kodea: 73808 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-857-6

Marianok ez dauka batere gogorik Asturiasko herrixka batera bere osaba-izebekin bizitzera joateko. Zer egin herri ziztrin hartan udazkeneko egun heze eta hotzetan? Baina han Alia ezagutuko du. Elkarrekin joango dira institutura eta Indianoaren Etxeaz hitz egingo dio. Etxe horretan beren laguntza behar duten pertsonaia harrigarriak ezagutuko dituzte.

Hegoaldera
10 Egilea: Manuel L. Alonso Marrazkilaria: Elena Odriozola Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 120 Kodea: 73809 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-747-0

Bere jaioterritik sekula irten ez den hamar urteko neskato batek 15 egun pasa behar ditu bere aitarekin, iragan iluneko gizon bat, hainbat urtetan elkar ikusi gabe egon ondoren. Mila kilometrotik gorako bidaia bati ekingo diote ia batere dirurik gabe. Eguneroko zailtasunekin batera, berriro elkarrekin bizitzeko posibilitatea dago jokoan.

Bele zuriaren luma


11 Egilea: Pepe Maestro Marrazkilaria: Roger Olmos Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 112 Kodea: 73810 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-096-9

Jon izeba Makaria eta izeba Jeronimarekin bizi da. Bele zuriak hautatu du aitonari bidaia luze batean laguntzeko. Bidaia iniziatiko bat da eta bertan aitonak bere jakituria irakasten dio bilobari. Horietako asko ingurumenaren babesarekin lotuak daude.

10 urtetik aurrera
91

4 urte, 6 hilabete eta 3 egun geroago


12 Egilea: Emmanuel Bourdier Marrazkilaria: Gonzalo Izquierdo Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 120 Kodea: 73811 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-209-3

Julienek, ospitalean esnatu denean, ez daki zergatik dagoen han. Eta, harriturik, jabetu da lotan eman dituela 4 urte, 6 hilabete eta 3 egun zehazki. Jadanik ez dauzka hamar urte, hamabost baizik! Orain erraldoi baten gorputza dauka eta ahotsa loditu egin zaio. Lortuko ote du bere adin berrira eta bizitza berrira egokitzea?

Nim itsasoan
13 Egilea: Wendy Orr Marrazkilaria: Kerry Millard Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 216 Kodea: 73812 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-210-9

Nim aske bizi da, txorien moduan, eta ez luke bere bizitokia munduko ezergatik aldatuko. Baina Alexek ur-hegazkin batera igota, inor agurtu gabe, uhartea uzten duenean, eta Selkie itsasontzi bateko tripulazioak bahitzen duenean, Nimek arriskatu beharra izango du, eta ozeanoa zeharkatu, haiek berriz etxera ekartzeko.

Medellingo lokatza
14 Egilea: Alfredo Gmez Cerd Marrazkilaria: Xan Lpez Domngez Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 152 Kodea: 73813 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-364-9

Camilok eta Andresek egunak kalez kale gora eta behera ibiliz ematen dituzte Medellingo beren auzoan, hau da, munduko lekurik onenean. Camilok argi ikusten du, handiak direnean, lapur talde bat zuzenduko dutela. Baina Andresek ez du lapurra izan nahi. Hori bai, beti egongo dira elkarrekin. Ez dakitena da liburutegian halabeharrez sartzeak beharbada bizitza aldatuko diela.

10 urtetik aurrera

Kontakizun honek bi sari irabazi ditu: 2009ko Espainiako Sari Nazionala Haur eta Gazte Literatura sailean Haur Literaturako XIX. Ala Delta Saria

92

FUTBOLZALE AMORRATUAK bilduma


Grn-Gelb taldean aritzen dira Moritz, Catrina, Niko, Alex, Mehmet oso gustukoak dituzte jokoa eta lehia, baina ikasketak bazterrera utzi gabe. Batzuetan, haserreak eta gatazkak sortzen dira, baina joko garbiari eta adiskidetasunari esker, gainditu egiten dituzte.

Denboraldi gogorra benetan


2 ISBN (13): 978-84-8325-930-6 ISBN (10): 84-8325-930-3 Egilea: Frauke Nahrgang Marrazkilaria: Betina Gotzen-Beek Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 144 Kodeak: 70807 Adina: 10 urtetik aurrera

Denboraldi gogorra benetan liburuan, Niko Grn-Gelb taldeko kapitaina, etsita dago: aitak futbolean aritzea debekatu dio, derbia jokatzear direla.

Efektudun baloia
3 Egilea: Frauke Nahrgang Marrazkilaria: Betina Gotzen-Beek Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 136 Kodeak: 70808 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-175-1

Lorategian dauden nano batzuek eta agure ipurterre batek oztopatuko dituzte Moritzek eta gainerako taldekideek areto futboleko Lehiaketa irabazteko egin behar dituzten entrenamenduak.

Joko zikina
4 Egilea: Frauke Nahrgang Marrazkilaria: Betina Gotzen-Beek Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 140 Kodeak: 70809 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-176-8

Areto futboleko Lehiaketan, Orhan, Grn-Gelbeko atezainaren anaia txikia xantaiaren biktima gertatzen da VfG taldeko jokalari baten aldetik.

10 urtetik aurrera
93

ERREGALIZ TALDEA bilduma


Lau lagun banaezinek osatzen dute "Erregaliz taldea": Leo, Dotte, Maya eta Fanny. Ederki pasatzen dute elkarrekin, nahiz eta noiz edo noiz egoera nahastu samarrei egin behar izaten dieten aurre. Halere, beren irmotasun eta jakinduriari esker, onik ateratzen dira beti.

Ederra egin du Leok!


1 Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 112 Kodeak: 70617 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-181-2

Leo 4. A gelara iritsi berria denean, Dotte bakartiaren lagun egingo da. Fannyk eta Mayak gelako buruak eta beti harekin dabilen lagunak ez diete bizitzen utziko. Baina ezin dute jakin ederra gertatuko dela!

Maya eta amona Eli


2 Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 112 Kodeak: 70618 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-182-9

Maya kezkatuta dago amona Elik alzheimerra duelako eta egoitza batera eramango dutelako. Gainera, baliteke neskari patinaje artistikoko emankizunean maitagarriaren erreginaren papera kentzea. Eskerrak Erregaliz Taldearen laguntza duen!

Dottek nerbioak dantzan ditu


3 Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 112 Kodeak: 70619 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-183-6

Erregalizkideak eta Alessio, Dotteren neba txikia, Italiara joango dira. Hara heldu eta hurrengo egunean, Alessio desagertu egingo da. Gertakarien atzean, neskak gogaitzen ibili diren lau mutil daudela esan liteke.

Fannyren ikertzaile-agentzia

10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-184-3

Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 112 Kodeak: 70620 Adina: 10 urtetik aurrera

94

Fannyri ikertzaile-agentzia bat egitea bururatuko zaio, Maya, Leo eta Dotte lagun minekin batera. Laster izango dute lehen kasua: txori exotikoak lapurtu dituzte Fannyren aitak lan egiten duen animalia-dendan.

Leo eta elurretako ibilaldi zoragarria


5 Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 128 Kodeak: 70498 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-310-6

Dirudienez, sukarrak ibilaldi eder batera joatea galaraziko dio Leori. Gainera, ikasleentzat antolatutako elurretako ibilaldia da. Eskerrak bere lagun Erregaliztarren erabateko laguntza izango duen! Hala ere, Dottek arraro jokatzen du, Nikolasekin ezkutuan dabilenetik.

Maya eta animalien babesleku burugabea


6 Egilea: Patricia Schrder Marrazkilaria: Tina Schulte Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 144 Kodeak: 70499 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-312-0

Mayaren aitonaren ustekabeko herentziak Erregaliztarrei baratze batean eta bertako txabolan jolastea erraztuko die. Han animaliak zaintzeko aukera paregabea izango dute! Baina laster oso gauza arraroak gertatzen hasiko dira, eta neskek abenturari ekin beharko diote.

10 urtetik aurrera
95

ARTE IKERTZAILEAK bilduma


Veneziako misterioa
1 Egilea: Bjrn Sortland Marrazkilaria: Trond Bredesen Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 140 Kodeak: 75840 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-170-6

David eta haren familia Veneziara joan dira inauterietan. Haien hotelean adineko bikote berezi batek ere gela hartu du. Davidek eta haren arreba Sisselek Picassoren koadro baten erosketari buruzko elkarrizketa bat entzungo dute eta, horrela, zerbait arraroa gertatzen ari dela jakingo dute.

Luxorreko misterioa
2 Egilea: Bjrn Sortland Marrazkilaria: Trond Bredesen Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 140 Kodeak: 75841 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-171-3

Daviden familia Egiptora joan da. Agure misteriotsu batek Luxor tenplu-hiria bisitatzea proposatu die; baita ostatu non hartu gomendatu ere. Han ez dituzte oso ongi hartuko, eta laster susmatuko dute arte-lanen legez kanpoko ekintzak egiten dabiltzala bertan.

Angkorreko misterioa
3 Egilea: Bjrn Sortland Marrazkilaria: Trond Bredesen Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 140 Kodeak: 75842 Adina: 10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-172-0

Daviden familia Kanbodiara joan da oporretan. Khemer Inperioko hiriburura heltzean, arrisku gorrian egongo dira: badirudi norbaitek ez duela nahi familiak lapurreta handi baten berri izaterik, herrialdearen ondare kulturalari lotuta omen dagoelako.

New Yorkeko misterioa

10 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-173-7

Egilea: Bjrn Sortland Marrazkilaria: Trond Bredesen Itzulpena: Aitor Arana Marrazkiak: Koloretan Orrialdeak: 140 Kodeak: 75843 Adina: 10 urtetik aurrera

96

New Yorken oporretan dabiltzala, Daviden familiak eraikin eta museo garrantzitsuenetako batzuk bisitatu nahi ditu. Hala ere, norbaitek halakorik ez duela nahi dirudi: osaba William zauritzen saiatuko dira, eta aspaldiko ezagun bat familia izutu nahian ibiliko da.

EKIN bilduma
Lehen amodioa Suedian
1 ISBN (13): 978-84-8325-075-4 ISBN (10): 84-8325-075-6 Egilea: Joxemari Iturralde Marrazkilaria: Marcos San Blas Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 208 Kodea: 75500 batua 75550 bizkaiera Adina: 12 urtetik aurrera

Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da. Maitasunaren ziztada ere biziko du.

Nire aita ezin izan nuen salbatu


4 ISBN (13): 978-84-8325-081-5 ISBN (10): 84-8325-081-0 Egilea: Iaki Zubeldia Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 88 Kodea: 75503 batua Adina: 12 urtetik aurrera

Bi ipuin biltzen ditu liburuak. Nire aita ezin izan nuen salbatu izenekoan, garai batean Euskal Herriko mendietan eta basoetan bizi ziren bidelapurren gorabeherak kontatzen zaizkigu. Monika da mutil guztiek inoiz desiratu eta maitatu duten neska, gero ametsen munduan galduta geratu dena.

Benetako lagunen aterbea


7 ISBN (13): 978-84-8325-111-9 ISBN (10): 84-8325-111-6 Egilea: Pako Aristi Marrazkilaria: Concceta Probanza Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 184 Kodea: 75506 batua Adina: 14 urtetik aurrera

Lau mutil eta neska batek boskote jatorra eta bihurria osatzen dute. Abentura bat bukatzerako beste bat aurrean jartzen die bizitzak, lehengoa baino arriskutsuagoa eta zirraragarriagoa.

Non bizi da Bildur?

12 urtetik aurrera

9 ISBN (13): 978-84-8325-115-7 ISBN (10): 84-8325-115-9

Egilea: Iaki Friera Urbistondo Marrazkilaria: Luis Alonso Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 168 Kodea: 75508 batua Adina: 12 urtetik aurrera

Nor ausartuko da Bildurren aurka egiten? Nork du beldurraren jaunari aurre egiteko behar den adorea? Zuk? Liburu honen barruan bada zu bezain ausarta den mutiko bat: Mikel. Nahi baduzu, berak lagunduko dizu Bildurrengana heltzen.

100

Coca-Cola Erdi Aroan


10 ISBN (13): 978-84-8325-234-5 ISBN (10): 84-8325-234-1 Egilea: M. A. Mintegi Larraza Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 160 Kodea: 75509 batua Adina: 12 urtetik aurrera

Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan. Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.

Bizitzaren oihanean galdurik


12 ISBN (13): 978-84-8325-238-3 ISBN (10): 84-8325-238-4 Egilea: Iaki Zubeldia Marrazkilaria: Jesse Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 112 Kodea: 75511 batua Adina: 12 urtetik aurrera

Bizitza oihana bezala da, ederra baina arriskuz betea. Liburu honetako hiru narraziotan ere denetarik aurkituko duzu: maitasuna, poza, tristura, samina, itxaropena

Bila nazatela
13 ISBN (13): 978-84-8325-317-5 ISBN (10): 84-8325-317-8 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Xanti Rodriguez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 104 Kodea: 75512 batua Adina: 14 urtetik aurrera

Ainara dugu protagonista, 16 urteko neska sentibera eta nahasia. Bere burua argitzeko asmoz, egunkari batean bildu ditu bere sentimenduak, beldurrak, kezkak, lehen harremanak, sexua... eta 16 urteko munduak ekartzen dizkion beste hamaika gorabehera.

A zer gaupasa!
14 ISBN (13): 978-84-8325-358-8 ISBN (10): 84-8325-358-5 Egilea: M. A. Mintegi Larraza Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak:146 Kodea: 75513 Adina: 12 urtetik aurrera

Udako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!

12 urtetik aurrera
101

Kaliforniako neskak
15 ISBN (13): 978-84-8325-200-0 ISBN (10): 84-8325-200-7 Egilea: Joxemari Iturralde Marrazkilaria: Marcos San Blas Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 222 Kodea: 75514 Adina: 12 urtetik aurrera

Kaliforniara joan da Anuxka, Risky eta Ainhoa bere lagunekin batera. Han, jende mota askotakoa dago, gauzak oso diferente ikusten dituena bai maitasun kontutan, bai dirua irabazteko moduan, baita jendea menperatzeko orduan edota etxetik ihes egitekoan

Amodioaren gazi-gozoak
16 ISBN (13): 978-84-8325-403-5 ISBN (10): 84-8325-403-4 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Alberto Campos Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 256 Kodea:75515 Adina: 14 urtetik aurrera

XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.

Bihotz nahasiak
17 ISBN (13): 978-84-8325-500-1 ISBN (10): 84-8325-500-6 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 75516 Adina: 12 urtetik aurrera

Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, bai baitaki Maitane, lagun minena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa. Zer demontre ari da gertatzen? Aireak abentura usain bortitza dakarkio.

Azken urtea Lizeoan

12 urtetik aurrera

18 ISBN (!3): 978-84-8325-652-7 ISBN (10): 84-8325-652-5

Egilea: Joxemari Iturralde Marrazkilaria: Javier Erostarbe Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 256 Kodea:75517 Adina: 12 urtetik aurrera

102

RAF ezizena duen 18 urteko neska da historia honetako protagonista eta Leroux Ikastetxean bere azken urtea egin behar du. Mutil talde bat bere aurka dago baina RAF ez da kikiltzen den horietakoa. Gainera, Lizeoan gauza ezin arraroagoak hasi dira gertatzen: amodio bitxiak, hildakoak, desagertuak Baina zer ari da gertatzen?

Ahots isilduaren bahiketa


19 ISBN (13): 978-84-8325-654-1 ISBN (10): 84-8325-654-1 Egilea: Iaki Friera Marrazkilaria: Cristina Fernandez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 200 Kodea: 75518 Adina: 12 urtetik aurrera

Antena bat eta furgoneta zuri bat, horiexek Martin eta Edurnek dituzten datu guztiak Asierren bahiketa argitzeko. Nortzuek bahitu dute? Zergatik? Zertarako? Gutxien espero duten eremuetan sartuko dira harik eta ahots isildua topatu arte.

Dorretxe zaharreko misterioa


20 ISBN (13): 978-84-8325-653-4 ISBN (10): 84-8325-653-3 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 160 Kodea: 75519 Adina: 12 urtetik aurrera

Abandonaturiko dorretxe misteriotsu bat, burutik egindako marinel zahar eta kondairazalea, San Joan suaren magia, mamu uluak... Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute.

Ibaiak itsasoari
21 ISBN (13): 978-84-8325-749-4 ISBN (10): 84-8325-749-1 Egilea: Patxi Ezkiaga Marrazkilaria: Xabier Egaa Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 120 Kodea: 75520 Adina: 12 urtetik aurrera

Soldadu eta marinelak, ermitari eta erregeak. Nork bere mundura eramango zaitu. Mundu horretan zure esku geldituko da gauzak imajinatzea, zure esku geldituko dira espazioa eta denbora, eta zure nahiaren arabera mugituko dituzu ibaiak, zuhaitzak, irritsak eta eguneroko demonioak.

Arriskupean!
22 ISBN (13): 978-84-8325-731-9 ISBN (10): 84-8325-731-9 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 192 Kodea: 75521 Adina: 12 urtetik aurrera

Peaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen, II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik. Orain, hil ondoren, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da.

12 urtetik aurrera
103

Afrikako semea
23 ISBN (13): 978-84-8325-818-7 ISBN (10): 84-8325-818-8 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Alberto Campos Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 240 Kodea: 75522 Adina: 14 urtetik aurrera

XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten. Osanbo gaztearen emaztea ere bahituko dute. Osanbok, ordea, ez du onartuko inork bere maiteagandik bereizterik.

Loaren bidez
24 ISBN (13): 978-84-8325-881-1 ISBN (10): 84-8325-881-1 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Andoni Odriozola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 192 Kodea: 75523 Adina: 12 urtetik aurrera

Adin desberdineko hiru lagunek,14 urteko mutilak, 35eko gizonak eta 100 urte baino gehiagoko agureak, Euskal Herrian konpondu beharko dute Gaztelan sortutako arazoa. Borroka latza eta zaila egin beharko dute, izan ere, lokartuta hartu beharko dute parte bahiketa baten konponketan.

Txoria txori
25 ISBN (13): 978-84-8325-963-4 ISBN (10): 84-8325-963-X Egilea: Antton Kazabon Marrazkilaria: Arrastalu Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 80 Kodea: 75524 Adina: 12 urtetik aurrera

Itxura batean, liburu honen protagonista nagusia heriotza da. Ez da, ordea, heriotzari eskainitako kantua, bizia zabalago egiten duen kantua baizik. Murgil zaitez, beraz, beldurrik gabe, Milia gaztearen itsaso zabalean, eta zu ere, irakurle gazte, zabalago egingo zaitu liburu honek.

Lurpeko herrixka

12 urtetik aurrera

26 ISBN (13): 978-84-8325-973-3 ISBN (10): 84-8325-973-7

Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Igor Fernndez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 144 Kodea: 75525 Adina: 12 urtetik aurrera

104

Historiak errealitaterako bi bide zabalik uzten dituenean, zein ote da egiazkoa? Itsaso unibertsitateko ikaslea da eta Herauskorritseren harrizko aldarea aurkitu du: gertakari historiko ez oso garbi baten lekukoa da. Gorka adiskidea eta Karlos irakaslea bidelagun ditu gauzak argitu eta aukera egokia zein den erabakitzeko. Baina gertakizunak ez dira ia inoiz aurreikusi bezala ateratzen eta ustekabeek Itsaso azpiratzeko adina indar har dezakete.

Santiago Bidean
27 Egilea: Joxemari Iturralde Marrazkilaria: Jose Manuel Mata Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 280 Kodea: 75526 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-075-4

Liburu honetako protagonista Santiago Bidea egitera doa. Bidean jende ezberdin ugari aurkituko du eta bisitak izango ditu noizbehinka: ia ahaztuta zeukan neskalagunarena, koadrilako lagunak Santiago Bidean danetik aurki dezakezu, gauza onak eta baita arazo larri samarrak ere. Baina Santiago Bidea eguneroko bizitzaren eredu da, aurrera jo behar da beti, ezin da atzera egin.

Pellot eta Enperadorearen bahiketa


28 Egilea: Iaki Mendizabal Marrazkilaria: Igor Fernndez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 192 Kodea: 75527 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-084-6

Garai nahasiak dira Frantzian. Napoleonen armadak Errusian jasandako porrotak hankaz gora jarri du herri guztia. Napoleon Elba irlara erbesteratu dute, baina bere azken jarraitzaileek handik atera nahi dute lehenbailehen, boterea berreskuratu asmoz. Pelloti eskatu diote laguntza konspiratzaileek, eta kortsario lapurtarrak bere enegarren abenturari ekingo dio Mediterraneoko uretan, arriskuz eta ezustez betetako istorioa.

Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua


29 Egilea: Migel Anjel Mintegi Marrazkilaria: Idoia Beratarbide Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 144 Kodea: 75528 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-093-8

Bidelapurrek diligentziari eraso, neska bat bahitu, eta aldean zeramatena kendu zieten bidaiariei. Hauetako bat Igartza kapitaina zen. Mundu zabalean luzaroan ibili ondoren herrira zetorren atseden hartzera, baina erasoaz geroztik ez zuen atsedenik hartuko neska askatu eta lapurtu zioten kutun estimatua berreskuratu arte.

Iratiko sorgin basatia


30 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 216 Kodea: 75529 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-094-5

Zerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, biluzik, hilda eta odoletan blai. Ikasle-talde bat Iratiko oihanera iristen denean, egun eder batzuk igarotzeko asmoa baino ez daukate gazteek. Ez dute inola ere espero leku hartako misterioaren erdi-erdian amaituko dutenik.

12 urtetik aurrera
105

EKIN bilduma berritua


Neska-mutil bereziak
31 Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Ander Hernandez Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 136 Kodea: 75530 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-217-8

Planeta urrun bateko neskarik bereziena eta bi mutilik bitxienak, Lur planetako gizakien etorkizun iluna alda dezaketen bakarrak dira. Noiz eta nola ez dakiten arren, gorputz-arimez bat egin beharko dute eta eguzki sistemak zeharkatu, androide jator baten laguntzarekin.

Maitez eta minez


32 Egilea: Antton Kazabon Azaleko argazkia: lo diseo Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 112 Kodea: 75531 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-218-5

Irungo neska beltzaranak biziarazi zidan hurrengo esperientzia ikaragarriak beldurtu ere egin ninduen, eta etxera erretiratzea erabaki nuen. Hura niretzat gehiegizkoa zela pentsatu nuen. Latza izan zen, errepika ezina, bikaina, baina horrelako batekin aski nuela pentsatu nuen. Eta oraindik ere tarteka, han-hartako bizipen hartara irudimenezko joan-etorri laburrak egin ohi ditut barruak eskatzen didanean. Beharbada, amona Inexik horretaz zer pentsatuko lukeen gehiegi pentsatu gabe. Bai, badakit zer esan zenidan. Alexek batxilerra non egingo zuen bazenekiela. Baina gero eta gehiago nabaritzen zaizu Alexengana sentitzen duzun atrakzioa. Eta lasai, Aloa. Hori zuk ezin duzu kontrolatu. Baietz usteko duzu, irudituko zaizu, baina sentimenduak ezin ditugu guk nahi dugun bidetik eraman. Hauek gu eramaten gaituzte nahi duten lekura eta nahi duten bidetik. Beraz, alferrik zabiltza. Zuk bihotzari kasu egin, eta horren aurka ez borrokarik egin, galtzaile aterako zara eta.

Leonardoren hegoak
33 Egilea: Fernando Morillo Marrazkilaria: Ima Mendiola Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 208 Kodea: 75532 Adina: 12 urtetik aurrera

2009ko Eu skadi litera tura-sarieta Haur eta g ko azteentzako


literatura modalitate an finalista

12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-219-2

106

Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela? Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apur bat jenioa, apur bat eroa eta oso gizon misteriotsua. Florentziako inguruetan, abentura guztietatik handiena biziko du Haritzek: Leonardo da Vinciren altxor sekretu bat, bahiketak, arkeologoak, maitasuna, borrokak, ezuste ikaragarri bat eta, ai, baita heriotza ere. Oier eta Amalur lagunen laguntzaz, Leonardoren hegoak ezagutuko ditu: bizitzaren irakaspenik ederrena. Eta latzena.

Jack Destripatzailearen arrastoa


34 Egilea: Joxemari Iturralde Marrazkilaria: Jose Manuel Mata Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 216 Kodea: 75533 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-349-6

Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere. 1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasi da, bereziki prostituta bakartiak. Auzoko Jendea ikaraz dago, bai eta Londres osoa ere. Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalez inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Nor ote da? Susmagarri asko azaltzen ari dira, baina poliziak ezin du kriminala harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe. Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.

Isilik kantatzeko
35 Egilea: Antton Kazabon Argazkiak: Antton Kazabon Orrialdeak: 112 Kodea: 75534 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-350-2

Botoitxoa klikatu ondoren, argazki kameraren begiak margotutako paisaiei begira jarri da argazkilaria. Une batez, argazkilariari barruko sentipenak eta emozioak piztu zaizkio, eta argazki bakoitzaren alboan idatzi ditu sentimendu horiek. Horixe da liburuxka honek jasotzen duena. Egilearen argazkiak eta poemak batera.

12 urtetik aurrera
107

AMESLARI bilduma
Egunerokoa lokatz-eremuan
1 ISBN (13): 978-84-8325-662-6 ISBN (10): 84-8325-662-2 Egilea: Ricardo Gmez Itzulpena: Ramon Etxebarria Orrialdeak: 176 Kodea: 75800 Adina: 12 urtetik aurrera

Nushi bere herrialdera, Balkanetara, itzuli den neska nerabea da, sendi espainiar batean urtebete eman ondoren. Aurkitzen den errefuxiatu-eremuan eguneroko bizipenak idatzi ditu koaderno batean eta Espainiara bidali. Nushik, honetan, eremuko biztanleen eguneroko bizitza, atsekabeek eta gerrak uzten duten aztarnari buruzko bere hausnarketak, bere beldurrak eta itxaropenak eta bizimodu berria hasteko asmoa adierazten ditu. Labur esanda, heldutasunerako pausoa.

Koadroko emakumearen bila


2 ISBN (13): 978-84-8325-663-3 ISBN (10): 84-8325-663-0 Egilea: Roser Barrufet i Soldevila Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Orrialdeak: 200 Kodea: 75801 Adina: 12 urtetik aurrera

Koadroko emakumearen bila obrarekin, egileak Florentziako Errepublikan, Lorenzo de Mediciren agintaldian gertaturiko gatazkak dakarzkigu gogora. Zenbait mitok, horien artean Leonardo da Vinci, Botticelli, Verrocchio, etab. Eta asmaturiko beste hainbat pertsonaiak gorpuzten dute protagonistak, emakume anonimo baten erretratuaz maitemindurik, bere ametsean bizi dituen abenturak.

Oroimenaren azala
3 ISBN (13): 978-84-8325-664-0 ISBN (10): 84-8325-664-9 Egilea: Jordi Sierra i Fabra Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 208 Kodea: 75802 Adina: 14 urtetik aurrera

Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakien bihozgabekeria ere. Ihes egitea lortu arren, bide luzea egin beharko du askatasuna eskuratu arte. Oroimenaren azala liburuak munduko biztanle askok bizi dituzten babesik eza eta esplotazioa erakusten ditu.

Gerrateko ogia

12 urtetik aurrera

4 ISBN (13): 978-84-8325-738-8 ISBN (10): 84-8325-738-6

Egilea: Deborah Ellis Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 152 Kodea: 75803 Adina: 12 urtetik aurrera

Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Parvanak, neska izateagatik, debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du. Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizirauteaz, familiaz, adiskidetasunaz, intolerantziaz eta gerraz.

108

Magoaren gatibua
5 ISBN (13): 978-84-8325-739-5 ISBN (10): 84-8325-739-4 Egilea: Michel Girin Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 128 Kodea: 75804 Adina: 12 urtetik aurrera

De-Del, hamabi urteko neska filipinarra, bere ikuskizuna herriz herri erakusten duen mago bati saldu diote. Beste neska batzuek ere patu bera izaten dute eta Hans Ackefors-ek, egia gordin honekiko sentiberatasuna duen europar batek, haurren esplotazioaren eta trafikoaren atzean dagoen gaizkile-taldea agerian utzi nahi du, poliziarekin batera lan eginez. De-Delen lekukotasuna erabakiorra izango da bere helburua lortzeko.

Ispilu veneziarrak
6 ISBN (13): 978-84-8325-740-1 ISBN (10): 84-8325-740-8 Itzulpena: Joan Manuel Gisbert Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Orrialdeak: 136 Kodea: 75805 Adina: 14 urtetik aurrera

Paduako jauregi zahar abandonatu bateko areto mortu eta misteriotsuek lilurapen sakon eta eutsi ezinezkoa eragingo dute ikasle gazte batengan. Hiriko biztanle guztien baitan oraindik bizirik dago Beatrice Balzaniren legenda, sekula hil ez zena, inolako arrastorik utzi gabe desagertu baitzen bizidunen mundutik. Beatriceren presentzia ikusezina izango da obra honetako gertaeren protagonista.

Portobelloko argazkia
7 ISBN (13): 978-84-8325-886-6 ISBN (10): 84-8325-886-2 Egilea: Vicente Muoz Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 216 Kodea: 75806 Adina: 14 urtetik aurrera

Soniak hamasei urte ditu eta denboraldi txarra igarotzen ari da, eta bere aitak Londresera elkarrekin joatea proposatuko dio. Portobelloko azokan, antzinako argazki bat erosiko du Soniak. Hartan Ipar Amerikako indiar bat ageri da, eta gazteak nor den jakingo du Interneten aurkituko duen informazioari esker. Argazkiaren erosketa bere hartan gera zitekeen, baina Soniari munduan duen lekua aurkitzen lagunduko dioten gertakarien abiapuntua izango da.

12 urtetik aurrera
109

Sagarmatha
8 ISBN (!3): 978-84-8325-925-2 ISBN (10): 84-8325-925-7 Egilea: Josep-Francesc Delgado Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 224 Kodea: 75807 Adina: 12 urtetik aurrera

Hamabi alpinista Everest, Sagarmatha nepaleraz, igotzera doaz. Tartean Mireia izeneko neska bat. Baina Thiangbocheko monasterioko Lama Handiak alpinistak eta sherpak aztoratuko ditu eskuak neskaren gainean jarriz, eta hau elurretako jainkosen aukeratua izendatuz. Neska mendian galduko da eta alpinista guztiak lur jota itzuliko dira. Elurretako jainkosaren etxean geratu ote da? Mendiak dauka erantzuna.

Asmatu nor naizen


9 ISBN (13): 978-84-8325-965-8 ISBN (10): 84-8325-965-6 Egileak: Beatrice Masini Roberto Piumini Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 104 Kodea: 75808 Adina: 12 urtetik aurrera

Asmatu nor naizen. Horrela hasten da bi ikaskide gazteren arteko abentura bitxia. Beraien buruaz, sentimenduez eta beraien familiez eta institutuko ikaskideez hitz egiten duten mezu anonimoak trukatuko dituzte. Bikotean idatzitako historia da hau, eta bertan protagonistek maitasunaren eta limurtzearen hizkuntza misteriotsua ehunduko eta ikasiko dute.

Eraztun Ospetsuaren arrastoa


10 ISBN (13): 978-84-8325-937-5 ISBN (10): 84-8325-937-0 Egilea: Jordi Sierra i Fabra Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 192 Kodea: 75809 Adina: 12 urtetik aurrera

12 urtetik aurrera

Adrianaren aitona, izen handiko antikuarioa, hil egin dute eta berak zeukan gauza mitiko bat desagertu egin da. Bere nahia ez bada ere, neska nazioarteko korapilo batean harrapatuta ibiliko da, inguruan talde batzuk dituela ahaleginak eta bi egiten altxor irrikatua eskuratzeko. Altxorra aurkitzeko gakoa duelakoan, denak saiatuko dira neskaren konfiantza bereganatzen. Hirian bakarrik, udaminean, Adrianak aurre egin beharko dio minari, eta bere zentzumenak adi eta erne jarri, nahaste-borraste hau bi egun trinko eta bizitan konpontzeko.

110

Deabruaren eztena
11 Egileak: Ricardo Alcntara Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 104 Kodea: 75810 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-087-7

Gustavo azkenaldian ez da azaltzen institutuan, bere gelan egoten da luzaro irten gabe, eta jarrera erasokorra du. Mutilaren amak, familia igarotzen ari den krisi handiaz jabetu beharko du galbidean doazen senar-emazteak, seme drogazalea..., eta orduan agian indarra batu ahal izango du, borroka egiteko eta hondamendia saihesteko. Ricardo Alcntarak Deabruaren eztena izeneko liburu honetan drogen gai delikatuari heltzen dio.

Hitzak ogiaren truke


12 Egilea: Blanca lvarez Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 168 Kodea: 75811 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-097-6

Santiago Balboak Gora Errepublika! oihua entzun ahal izan zion utopiakide bati, hura metrailadorea askatu gabe hiltzen zen bitartean. Baina zoritxarra, azkenerako, egunerokotasun bihurtzen da. Eta norbaitek anaia arteko gerra batean dena galdu duenean baita emaztea eta alaba ere, eta indarraren muga-mugan dagoenean, gauza bakar bat egin dezake bizirauteko: neskato bati istorioak kontatzea ogiaren truke.

Etorkizun arriskutsua
13 Egileak: Elia Barcel Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 168 Kodea: 75812 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-036-5

Liburu honetako ipuinak literatura utopikoaren eta estrapolatiboaren baitakoak dira. Etorkizun hurbilean kokatutako aukera arriskutsuak aurkezten dizkigute eta, hain hurbilak izanik, ia-ia gure orainaldikoak dira, muturrera eramanda. Indarkeriaz, azalkeriaz eta ametsez (betiereko edertasuna, gaztetasuna, osasuna, bizitza-luzera...) betetako garaia da. Ametsak, ordea, behin betez gero, ustelak izango dira eta gizakiak eta gizartea suntsituko dituzte. Elia Barcelk egoera itxuraz ezinezkoak, gerta litezkeen gertakari kezkagarri bihurtzen ditu.

12 urtetik aurrera
111

Urrunean, Menkaura
14 Egilea: Elena OCallaghan i Duch Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 176 Kodea: 75813 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-039-6

Kairo aldean, Gizako piramide-multzoak iraganaldi distiratsuaren berri ematen die bisitariei. Baina, ikusten dakitenei, gaur egungo miseria eta txirotasuna ere erakusten die. Gamal mutiko egiptoarrak turistei oroigarriak salduz ateratzen du bizimodua aurrera. Menkaurako piramideen itzalpean, haurtzaro gorabeheratsua landu beharko du, etorkizuna itxaropenez bideratzeko. Haren nekaezintasunari eta senari esker, aurkako patuari aurre egin ahal izango dio.

Hiru puntuko marran


15 Egileak: Pasqual Alapont Itzulpena: Jose Antonio Sarasola Orrialdeak: 112 Kodea: 75814 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-347-2

Birjinia eta Bittorren mundua segurua zen, gauetik goizera zeharo aldatu zen arte: gurasoak dibortziatu egin dira eta aurrerantzean ez da ezer lehen bezala izango. Ezinezkoa da ezer lehen bezala izatea. Bittorrek ez du ulertzen zergatik aita ezin daitekeen etxera itzuli edo zergatik dagoen triste ama; zergatik?, zer egin dut gaizki?, galdetzen dio arrebari. Baina Birjiniak ere ez daki. Neskatoak mundu guztiaren aurka eraso nahi du, eta jaurtitzen dituen kolpe guztiak bere aurpegiaren kontra itzultzen zaizkio.

Gaur ez dut inor hilko


16 Egilea: Randa Ghazy Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 208 Kodea: 75815 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-348-9

12 urtetik aurrera

Jasmine unibertsitatera doa, lagunekin atera, ligatu eta gurasoekin borrokatu egiten du. Dena normala. Tira, ez hain normala, musulmana izanik Milanen bizi baita. Jasmine sarritan haserre dago inork ez duelako ulertzen. Eta haren lagunik onena den Amirak gainera, adostutako ezkontza onartuko du. Gurasoek ere ez dute ulertzen, beti harriturik alabaren haserrealdiak ikusita. Ezta mutil musulmanek ere, eta mendebaldeko mutilek ere ez dute ulertzen, arabiarrei buruzko topiko jasangaitzak etengabe egozten. Bakarrik eta kontraesanetan galduta, Jasminek badu, hala ere, arma ahaltsu bat: ironia.

112

Malba-kapeladun margolaria
17 Egilea: Marcos Calveiro Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 192 Kodea: 75816 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-317-5

Auvers-sur-Oise, 1890eko uda. Mutil paristar batek herri horretan denboraldi bat emango du izeba baten etxean. Han, bizitza pintzelkada bakoitzean xahutzen duela dirudien margolari etorri berria ezagutuko du. Laster biak lagun bereiztezinak izango dira. Harekin batera, probintziako konbentzionalismoen aurka borrokatuko da, maitasuna aurkituko du eta, lehenengoz, heriotzari aurre egingo dio.

Kontakizun honek 2009ko LAZARILLO SARIA irabazi du.

Mirarien garaia
18 Egileak: Anne-Laure Bondoux Itzulpena: Usua Lasa Urkidi (Bakun S. L.) Orrialdeak: 240 Kodea: 75817 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-318-2

Ontziratze-gelan eserita nago, maleta alboan, bihotza uzkurtuta, eta Gloria berriz ikusteko itxaropen eroaz. Blaise dut izena, baina lehen Kumail esaten zidaten. Nire istorioa osorik konta diezazueket, oraindik ez dakidana izan ezik.

Eleberri honek hainbat sari irabazi ditu, bai Frantzian baita Belgikan eta Suitzan ere.

Gatazka gela
19 Egilea: Jordi Sierra i Fabra Itzulpena: Aitor Arana Orrialdeak: 168 Kodea: 75818 Adina: 14 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8394-149-2

Hogeita hamar ikasle beren institutuko Gatazka gelako bilera batean izango dira. Haietako hiruk epaimahaia osatuko dute, bi mutilen arteko istiluan bitarteko lana egiteko. Arrazoia puskatutako sakelako telefono bat da. Helduek parte hartu gabe, gazteek arazoa konpondu beharko dute. Bakoitzak gertatu denaren bere ikuspegia emango du bileran, eta bere hitzen ondorioak onartu beharko ditu. Jardunaldiak bizikidetzako arazoak, irainak eta beldur ezkutuak azaleratuko ditu, eta, lehenago edo geroago, egia nagusitzen dela frogatuko du.

12 urtetik aurrera
113

EUSKERA BIZITIK bilduma


Euskal Herria garenetik, euskera biziak egin, egiten eta egin ere egingo gaitu euskaldun. Sorrerako euskeratik gaurkora, garaian garaiko eta lekuan lekuko eboluzioak izan arren, euskerak ez du galdu bere jatorrizko nortasuna. Nortasun horri eusteko, euskera bizirik harako liburu sorta eder hau eskeintzen da euskaldun izan eta euskaraz bizi izaten jarraitzeko etorkizunean.

Euskitz
Egilea: Juan Manuel Etxebarria Orrialdeak: 80 Kodea: 75458 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN (13): 978-84-8325-646-6 ISBN (10): 84-8325-646-0

Euskitz, euskaldunon jatorrizko hizkuntza zaharra dugu, gutxienez preindoeuropeoa. Euskaldunontzat garrantzi handienekoa da gure-geure hizkuntza delako eta euskaldun ez direnentzat ere garrantzitsua Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa izanik, oztopoak oztopo, oraindik bizirik eta biziago egoteko bidean dagoelako. Liburu honetan, Euskitz izenpean, euskararen nondik norakoa kontatzen zaizu baina modu original batean.

Euskal urtea ohituraz betea


Egilea: Juan Manuel Etxebarria Orrialdeak: 256 Kodea: 75459 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN (13): 978-84-8325-732-6 ISBN (10): 84-8325-732-7

Liburu multidisziplinar honetan, euskaldunok gure Amalurreko historia luzean bizitako hainbat eta hainbat ohitura, jai, ospakizun, gertaera, mito, ipuin, esaunda, pasadizu, abesti, esaera, topiko, eta abar luze bat eskeintzen dugu, urteroko egutegia bizi ahala, euskaldunok nor eta zer izan garen gogoratuz, etorkizuneko mundu berrian ere euskaldun zintzoak izaten jarrai dezagun geure betiko euskal nortasunean.

Astoa
Egilea: Juan Manuel Etxebarria Orrialdeak: 128 Kodea: 75460 Adina: 12-99

ISBN (13): 978-84-8325-820-0 ISBN (10): 84-8325-820-X

Gaurko mundu modernoan, ASTOA, historiara pasatu dela esan daiteke. Baina lurtarron historian zehar astoak bere eginbeharra bete digu. Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan sartu eta gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen zaizu. Irakurri eta zeuk ikusi.

12 urtetik aurrera

114

Perutxu eta jentila


Egilea: Juan Manuel Etxebarria Ayesta Marrazkilaria: Laka Marrazkiak: bi koloretan Orrialdeak: 64 Kodea: 75463 Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN (13): 978-84-8325-933-7 ISBN (10): 84-8325-933-8

Euskal Herria, bere historia luzean zehar, euskaldun izan eta euskaraz bizi izateko, besteak beste, zuhurtasunean oinarritu da. Ipuintxo, esaunda eta mitoz beteriko liburu honetan ere, zuhurtasuna izango da nagusi Perutxuk Jentil gaiztoari irabazteko.

Euskal Herriko kondairak


Egilea: Michel Cosem Marrazkilariak: Franois Vincent, Jesse (azala) Itzultzailea: Sabin Barruetabea Marrazkiak: zuri beltzez Orrialdeak: 176 Kodea: 75457 batua Adina: 12 urtetik aurrera

ISBN (13): 978-84-8325-184-3 ISBN (10): 84-8325-184-1

Liburu honek Michel Cosenek Euskal Herrian zehar bildu zituen hogeita hamarren bat elezahar biltzen ditu. Kontakizun bakoitzari sarreratxoa jarri dio eta mapa batean adierazten digu istorioa non gertatzen den.

12 urtetik aurrera
115

GAILURREAN bilduma
Ipuin-entzulea
1 ISBN (13): 978-84-8325-463-9 ISBN (10): 84-8325-463-8 Egilea: Aitor Arana Orrialdeak: 144 Kodea: 76621 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Itziarrek bere bizitzako ametsa betea du: idazlea da eta gazteek gogoko dituzten liburuak argitaratzen ditu. Gazteak ez dira, ordea, irakurtzen dioten bakarrak. Nahikoa izango da Fermin bezalako gizon heldu batengan piztutako miresmena, idazlearen ametsa amesgaizto bihurtzeko.

Biziak bizilan
2 ISBN (13): 978-84-8325-464-6 ISBN (10): 84-8325-464-6 Egilea: Juan Manuel Etxebarria Orrialdeak: 120 Kodea: 76622 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Elaberri honetan, amama-iloba batzuen arteko elkarrizketa bidez, gaur bizi dugun belaunaldi-egoera ikus daiteke. Gure artean, hiru belaunaldi bizi gara batera, baina ez lehen bezala, bizimodua aldatuz doalako, gizartearen aldaketa sozio-ekonomiko-politikoak bitarteko.

Mattin Mottela
3 ISBN (13): 978-84-8325-465-3 ISBN (10): 84-8325-465-4 Egilea: Jose Mari Satrustegi Orrialdeak: 136 Kodea: 76623 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Mitogaien hurbilekoa da norgehiagokan apalak handi-mandia edota ahulak indartsua garaitzen duen kontakizuna. Horrela da munduan zehar. Ama gabeko haur zital eta totel antzeko mutikoak gizon ospetsu, agintedun, elizgizon eta lapurrak indarkeriarik gabe garaitze soilean datza ipuin hauen interes nagusia.

16 urtetik aurrera

116

Argazkiei begira
4 ISBN (13): 978-84-8325-501-8 ISBN (10): 84-8325-501-4 Egilea: Karlos Santisteban Orrialdeak: 152 Kodea: 76624 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Anton argazki-album batean agertzen diren irudiei begiratu ahala bere bizitzako hainbat une eta gertaera gogoratzen hasi da. Txikitan primeran pasatu du bere lagunekin eta mundu idealizatu batean murgilduta egon da, baina errealitatea maiz ez dela azalean dirudien bezalakoa, gogorra eta gupidagabea baizik, konturatu da.

Uso bat gehiago


5 ISBN (13): 978-84-8325-594-0 ISBN (10): 84-8325-594-4 Egilea: Patxi Ezkiaga Orrialdeak: 92 Kodea: 76625 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Liburu honetako zatiak mundua gizakorrago egin nahi duten paperezko hartzatxoak dira, banderarik gabeko txalupak, denok barruan daramatzagun kantuen doinuak, nahiko genukeenaren promesak, oraindik krisalidan dauden tximeletak, bultzaka, eguzkia sentitu nahian.

Hurrengo itsasgoren zain


6 ISBN (13): 978-84-8325-595-7 ISBN (10): 84-8325-595-2 Egilea: Josu Penades Orrialdeak: 148 Kodea: 76626 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Noraino uste duzu, Soka, berreskuratuko dutela bien arteko adiskidetasuna Graxik eta Izarok? Logela berean egin ote dute lo asteburuan? Kontatuko ote zioten elkarri nirekin egin dutena? Nor aurreratuko zen? Zer aurpegi jarriko zuen besteak? Jode, jode eta jode.

16 urtetik aurrera
117

Denak du bere prezioa


7 ISBN (13): 978-84-8325-655-8 ISBN (10): 84-8325-655-X Egilea: Migel Anjel Mintegi Orrialdeak: 288 Kodea: 76627 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik. Istant batean zerutik infernura igaro zen. Guztiarekin ere, gizajoari ahaztu citacin mundu honetan denak duela bere prezioa.

Hamaika bizimodu

16 urtetik aurrera

8 ISBN (13): 978-84-8325-742-5 ISBN (10): 84-8325-742-4

Egilea: Rafa Ugalde Orrialdeak: 152 Kodea: 76628 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Hamar narrazio, hamar egoera, hamar bizimodu; denak benetakoak eta bizimodu bakarraren hamar atal izan daitezkeenak. Baten bat ezagun egingo zaizu, beharbada; inguruko batengan ikusi duzulako edota zeure bizitzaren atal delako, sentitu egin duzulako, zeure haragian igarri.

118

Bost ahizpa
9 ISBN (13): 978-84-8325-882-8 ISBN (10): 84-8325-882-X Egilea: Aitor Arana Orrialdeak: 176 Kodea: 76629 Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Ustekabez ustekabe ibiliko da irakurlea gertakarien hariak harrapatuta, eta bukaera jakiteko irrika sortuko da beragan, hiltzailea nor den asmatzea baino enigma handiagoak dituen eleberri hau irakurtzean.

16 urtetik aurrera
119

LITERATURA UNIBERTSALA bilduma


Atzerriko literatura klasikoa euskaraz maila goreneko itzulpenei esker.

Bilduma honek jasotako literatura sariak: Mikhail Jurievitx Lermontov: Gure garaiko heroia Jose Morales Beldak itzulia (1997ko Euskadi saria) Pierre Choderlos de Laclos: Harreman arriskutsuak Jon Muozek itzulia (1998ko Euskadi saria) Jorge Luis Borges: Ipuin hautatuak Jaun Garzia Garmendiak itzulia (1999ko Euskadi saria) Guy de Maupassant: Fantasiazko ipuinak Josu Zabaleta Kortaberriak itzulia (2001eko Euskadi saria)

16 urtetik aurrera

120

BETIZU bilduma
BETIZU PAPERAK
Marrazkiak: koloretan kodeak: 3-4 urte (I) 71650 7-8 urte (I) 71670 9-11 urte (I) 71680 3-4 urte 5-6 urte 7-8 urte 9-11 urte (II) (II) (II) (II) 71651 71661 71671 71681 3-4 urte (III) 71653 5-6 urte (III) 71665 7-8 urte (III) 71673

Zer da? Ibaizabal argitaletxeak Baleuko ekoizpen etxearekin eta EITB-rekin elkarlanean argitara eman duen bilduma berria. Protagonistak telebistako BETIZU programako pertsonaiak dira: BETIZU, EME-U, BETISUIS, unibertsolariak Norentzat? Bilduma adineka banatuta dago: lehenengoa 3-4 urtekoentzat, bigarrena 5-6 urtekoentzat, hirugarrena 7-8 urtekoentzat eta, azkenik, laugarrena 9, 10 eta 11 urtekoentzat. Helburua? BETIZU paperekin gaztetxoei telebistatik ondotxo ezagutzen dituzten pertsonaiekin, jolasteko, margotzeko, azken batean, ondo pasatzeko aukera ematea.

Betizu paperak 3-4 urte


ISBN (13): 978-84-8325-707-4 ISBN (10): 84-8325-707-6 ISBN (13): 978-84-8325-791-3 ISBN (10): 84-8325-791-2

Betizu paperak 5-6 urte

Bilduma bereziak

124

ISBN (13): 978-84-8325-792-0 ISBN (10): 84-8325-792-0

ISBN (13): 978-84-8325-727-2 ISBN (10): 84-8325-727-0

ISBN (13): 978-84-8325-709-8 ISBN (10): 84-8325-709-2

Hemen gaituzue berriz ere zuekin jolasteko prest!

Betizu paperak 7-8 urte

Kaixo lagunok!

Betizu paperak 9-11 urte

ISBN (13): 978-84-8325-794-4 ISBN (10): 84-8325-794-7

ISBN (13): 978-84-8325-793-7 ISBN (10): 84-8325-793-9

Bilduma bereziak

125

MULTIMEDIA bilduma
Zer da? Multimedia bilduma formato digitalean egindako liburuen bilduma da, eta gaur egungo irakurleari ikuspegi errealagoa eta interaktiboagoa eskeini nahi dio. Nori zuzentzen zaio? Multimedia bilduma adin guztietako publikoarentzat da: haurrak, gaztetxoak, gazteak eta pertsona nagusiak. Gainera, minusbaliadun pertsonentzat egokitutako tituluak dauzka.

Egiaren ispilua
1 Egilea: David Lpez Kodea: 76712 Hizkuntza: bizkaiera Adina: 6 urtetik aurrera

Igoneri gehien gustatzen zaiona beste haur batzuekin parkean jolastea da, baina aurten ez dauka norekin jolastu. Bere urtebetetze egunean, Igonek desio oso berezia eskatuko du, baina gauzak ez dira berak espero duen moduan aterako.

Iratxoen bihurrikeriak
2 Egilea: Iaki Zubeldia Kodea: 76713 Hizkuntza: batua Adina: 6 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan iratxo jator eta maitagarriak ezagutuko dituzu. Iratxoen familia hau Anbotoko Mari dama eder eta ahaltsuaren leizezuloan bizi da. Horko iratxo txikiena, Braulio, umeen laguna da. Irakurtzen laguntzeaz gain, mundu berri eta harrigarriak erakutsiko dizkizu izaki txiki horrek.

Hauskara
3 Egilea: Josu Penades Kodea: 76714 Hizkuntza: batua Adina: 10 urtetik aurrera

Bilduma bereziak

Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!

126

Gabonak ipuinetan
4 Egilea: Juan Manuel Etxebarria Kodea: 76715 Hizkuntza: bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan, Euskal Herriko ahoz ahozko tradizio-ipuinen bidez, Kristo aurreko zein ondorengo Eguberri eta Gabon jaien berri ematen da, euskaldunon izakera eta esakera jatorrean oinarrituta.

Neska eta Jaungoikoa


5 Egilea: Aitor Arana Kodea: 76716 Hizkuntza: bizkaiera Adina: 10 urtetik aurrera

395. urtean Uxuek, hamabi urteko neskatoak, hol zorian zegoen Urtzi ezagutu zuen eta, hasierahasieratik, berari laguntzeko prest agertu zen. Aro baten bukaeran eta beste baten hasieran murgilduko gara liburu honen orrietan aurrera egin ahala.

Bizkaialdeko ipuin-esaundak
6 Egilea: Juan Manuel Etxebarria Kodea: 76717 Hizkuntza: batua Adina: 10 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan Bizkaiko 200 ipuin edo esaunda eskaintzen zaizkizu. Ipuin eta esaunda hauen bidez, lurralde honetako euskara aberatsa ezagutu ezeze, bertako biztanleen bizitza-izakera ere ezagutzeko bidean zaude.

Bilduma bereziak
127

BIDEOJOKOAK
Basajaunen kondaira - CDa
Kodea: 70595

Deiar sorginak basajaunen lagunei sorginkeria bat egin die. Lagun iezaiezu sendagai magikoa aurkitzen. Denbora gutxi geratzen da. Basajaunen kondaira, euskal mitologian oinarritutako galderen joko dibertigarria da. DBHko ikasgaiak berrikusteko moduri atseginena; euskara; geografia eta historiako gaiak landuz.

Eguzkiaren uhartea - CDa


Kodea: 70598

2112. urtea heldu da, ozono-geruzak kalte larriak ditu, eta munduko herrialde guztiak urpean geratu dira. Uhartetxo bat besterik ez da geratzen: Eguzkiaren uhartea. Har ezazu azken lur zati honen agintea, eta lor ezazu ozono-geruza sendatzea! Ez ahaztu ordea, herritarren beharrak asetzeaz, hauteskundeetan garaitu nahi baduzu behintzat... Windows 98, Millenium, 2000 eta XP-rekin bateragarria.

Jakintsuen bidaia - CDa


Kodea: 70599

Urteetan zehar lurra eta zerua zaborrez betetzen ibili zarete. Gu estralurtarrok, kokoetaraino gaude, eta horregatik planeta txikitzera gatoz. Baina lasai egon, ez gara horren maltzurrak izango zuetariko bat gurekin eramango dugu zuen kulturak bizirik iraun dezan. Munduan zehar galdezka ibili ondoren, konturatu gara, zuok euskaldunok, munduko gizakirik indartsuenak, jakintsuenak eta kirolaririk onenak zaretela. Horregatik erabaki dugu galdera lehiaketa bat prestatzea, irabazleak bere bizitza salbatuko duen nire txapela magikoa irabaziko du.

Bilduma bereziak

128

TANAK bilduma
Nire Biblia txikia
Egilea: Sarah Toulmin Marrazkilaria: Kristina Stephenson Itzultzailea: Patxi Ezkiaga Marrazkiak: koloretan Orrialdeak: 160 Kodea: 70503 Adina: 6 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-551-3

Bibliako kontakizunik ederrenak, hizkera samurrean haurrentzat egokituak.

Biblia eta zu
Egilea: Sociedad Bblica Marrazkilaria: Lise Rnnebk Itzultzailea: Patxi Ezkiaga Marrazkiak: koloretan Orrialdeak: 288 Kodea: 70504 Adina: 8 urtetik aurrera

ISBN: 978-84-8325-552-0

Imajina dezakezun kontakizunik zoragarriena. Irudimena garatzeko sortutako marrazkiak. Idazkera poetikoan kontatutako neska-mutilentzat pentsatuta dago, baina haur-izpiritua duen edonork dezake goza.

IKAS-IRAKATS bilduma
4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak
ISBN (13): 978-84-8325-872-9 ISBN (10): 84-8325-872-2 Egilea: Maite Garaigordobil Marrazkilaria: Diego Jimnez Orrialdeak: 320 Kodea: 75462

Liburu honetan 4-12 urte bitarteko haurrentzako kooperazio eta sormen jolasetan oinarritutako lau programaren laburpena aurkezten da. Lan horiek era esperimentalean ebaluatu dira, haurren garapenean duten eragina neurtzeko helburuarekin. Lan honetan 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko 72 jolas biltzen dira. Jolas horiek bi jolas kategoria handitan daude sartuta: 1) Komunikazio eta jarrera prosozialeko jolasak (komunikazio-kohesio jolasak, laguntza-konfiantza jolasak, kooperazio jolasak). 2) Sormen jolas kooperatiboak (hitzezkoak, dramatikoak, grafiko-figuratiboak, plastiko-eraikitzaileak).

Bilduma bereziak
129

IMANOL URBIETA bilduma


Imanol Urbieta - Luzea da bidea
Egilea: Andoni Egaa Sarrera: Anjel Lertxundi Koordinatzailea: Kontxi Aizarna Argazkiak: Imanol Urbietaren artxiboa Orrialdeak: 80 Kodea: 76707

ISBN (13): 978-84-8325-668-8 ISBN (10): 84-8325-668-1

Andoni Egaak idatzitako Imanol Urbietaren biografia gozoa eta beroa.

Imanol Urbieta - Biri-Biri


Egilea: Imanol Urbieta Koordinatzailea: Kontxi Aizarna Grabaketa: Xirula Mirula Kodea: 76708

Imanol Urbietaren milatik gora kantutik berrogeita bost kanta aukeratu ditu Kontxi Aizarnak hiru konpaktutan, Biri-Biri izeneko konpaktu hirukoitzeko bilduman: Lehen konpaktuan, Xirula Mirula kantak izenekoan, hasieran ipuin txikiak daukiezan kantak pilatu dira. Konpaktu hau umeak soinuen alde miresgarria ezagutzeko modua daukie. Bigarren konpaktuan, Jolaserako kantak izenekoan, eta tituluak berak adierazoten dauan lez, olgetan jarduteko kantak dira. Hirugarren konpaktuan, Gabonetako kantak izenekoan, Gabon inguruko herri abestiak eta Imanolek sortutako batzuk batu dira.

Bilduma bereziak

136

You might also like