You are on page 1of 2

ONDORIOAK

Ebakuntza eginda eta buruko arazoekin ospitaletik ateratzen da, arreba Maria lagun duela,
etxera itzultzeko. Anai-arreba izateaz gainera, adiskidetasun handiko harremana dute
elkarrekin, bereziki haien arteko elkarrizketa umoretsuetan islatzen dena. Telebista ikustea
gustatzen zaie biei. Etxera iristean Marcos izeneko gazte batekin egiten dute topo, etxea
hutsik zegoelakoan sartu dena. Lucasek eta Mariak erabateko naturaltasunez onartzen
dute gaztearen presentzia etxean. Marcos kaleko musikaria da, eta Roma izeneko neska
gazte batek bere etxeko leihotik ikusi ohi du gitarra jotzen. Harengana hurbiltzeko, Marcos
jartzen den lekutik hurbil koadroak jartzen ditu Marcosentzat, harik eta bien enkontrua
gertatzen den arte. Maiteminduta, elkarrekin ibiltzen hasten dira. Lucas kalera ateratzen
den aldi bakanak ere kontatzen dira, hala nola ziklistak herritik pasatzen ikustera joan
baina azkenean horretan huts egiten duenekoa, eta arrebarekin Santu Guztien Egunean
kanposantura doazenekoa. Lucasen eta Mariaren familiak Marcos etxean bizitzea begi
onez ikusten ez duen arren, haiekin konfiantza handiko harremana ehuntzen joaten da.
Roma ere Lucasen etxera etortzen hasiko da. Marcosek lana aurkitzen du bulego batean,
eta geroago Romarekin Lisboara joango da plazer-bidaian. Bueltan, Lucasen osasuna
makaltzen joango da eta Marcos izango da bereziki Lucas zaintzearen ardura hartuko
duena. Azkenean, Marcos Nepalerako bidaia egiten du, Lucasek maiz amets egin duen
bezala. Bueltan, Lucas hil egiten dela iradokitzen da kontakizunean.

GERTAERAK:

 Lucas. Etxean zaintza behar duen agure bat da, gerran ibili eta arotza izandakoa.
Ospitaletik aterata, Maria arrebaren etxean bizi da. Zortzimilakoak bereziki gogoko ditu,
haren amets eta ilusio dira, eta horri buruzko aipamenak eta erreferentziak, ironiaz zein
metaforaz, maiz tonu umoristiko batez, ugariak dira eleberrian. Rosa bere emazte ohia
bizirik dagoela uste du, eta berarekin hitz egin ere egiten du, harik eta hil zela
konturatzen denera arte. Anjel anaia zenarekin ere gogoratzen da. Oroitzapenetan
murgildurik bizi da, eta bereziki garai bateko lagunak eta herriko tranbia gogoratzen
ditu. Telebista maiz ikusten du: hor kirolak (olinpiadak, besteak beste) eta
dokumentalak ikusten ditu. Txokolatea ere asko gustatzen zaio. Bere bizipenak eta
oroitzapenak Lucasen ariketa izeneko ataletan biltzen ditu, kapitulu bakoitzaren baitan,
medikuaren aholkuz.
 Maria. Lucasen arreba da, irakasle izandakoa eta harekin bizi da. Mariaren
ipuina delako atalean jasotzen da bere ahotsa modu pertsonalenean, Mariak berak
kontatuta. Hor, ama zenaren disziplina estutik ihes egin, bere burua babestu eta
irudizko mundura biltzeko, komunera sartu eta han luze egoten zela gogoratzen du,
bere oroitzapen eta sentipenetan murgiltzeko. Bereziki bidaiatu beharra maiz sentitu
eta trenak hartu eta Parisa doala irudikatzen du ipuin horietan. Bere aita zena ere,
idazteko ohitura ere bazuena, maiz gogoratzen du.
 Marcos. Lucas eta Mariaren etxera besterik gabe bizitzera sartzen den gazte bat da,
kalean gitarra jotzen duena. Kalean ezagutu duen Roma Malo izeneko neska
gaztearekin maitemintzen da. Roma ezagututakoan, lanpostu baterako frogak gainditu
eta bulego batean hasten da lanean. Ondoren, Lisboara aurrena, Romarekin, eta
ondoren Nepalera joango da. Lucasekin harreman berezia du bere azken egunetan.
 Roma Malo. Marcosen neskalaguna. Ginekologoa da lanbidez, baina koadroak
margotu ere egiten ditu. Kalean ikusten du Marcos gitarra jotzen eta haren arreta
erakartzeko berak margoturiko koadroak uzten ditu bere ondoan. Azkenik, elkarrekin
topatu eta maitemindu egiten dira. Lucas eta Mariaren etxera joaten hasiko da,
Marcosek lagunduta.
 Matias. Lucasen antzinako laguna eta tranbia-gidaria. Gaztetan zuzenbide ikasteari
uko egin eta tranbietan hasi zen lanean egunero neskak ikusi ahal izateko. Tranbia
kendu eta denbora gutxira hil zen.
 Angel. Lucas eta Mariaren ania, hil egin zen.
 Anas. Lucas hospitalean zegoenean ondoan zeukan adiskidea.

You might also like