You are on page 1of 5

GAURKO LANA:

Eransten dizuet testu bat (ATSEDENERAKO PREST; GORA SAN SOFA!!!! ).


Landu, beti bezala. ETA BIDALI EMAILEZ. LANA EGITEKO EPEA: OSTIRALA 27
(BARNE)

KENSUKEREN MUNDUA:

             DATORREN OSTEGUNERAKO (apirilak 2) bukatu behar duzue


liburuaren irakurketa. Erabaki dut liburuaren inguruko lana online egitea, ez
baitakigu noiz itzuliko garen eta ordurako irakurritakoa ahaztuta izango
duzuen.
            Liburuaren irakurketa gainditzeko aukera bat da. Gainditzen ez duenak
azterketa egin beharko du itzultzen garenean, beti bezala.
Oso garbi izan ondorengo bi hauek: 
 Lana BAKARKA egin behar duzue. Oso antzekoak diren lanak ikusten
baditugu, biak, kopiatzailea eta kopiatua, izango dira gainditu gabeak.

 LiLIBURU OSOA irakurria izan behar duzue. Irakurketa bukatu gabe geratu
dela susmatzen badut, suspentsoa izango duzue eta azterketa egin
beharko duzue. 
ATSEDENERAKO PREST; GORA SAN SOFA!!!!
Horixe baita, biaoaren edo siestaren zaindaria edo santua. Eta zein
egunetan ospatzen da? Bada, medikuen eta adituen arabera, egunero ospatu
beharrekoa da. Ez pentsa, gero, txantxetan ari garenik edo moda-kontua denik.
Ez horixe! Egun erdian etena egitea eta atsedena hartzea beharrezkoa da, eta
izaki bizidunengan oso gauza arrunta, gainera.

Begiratu, bestela, animalien ohiturei, animalia gehienek lo-kuluxkak


egiten dituzte egunean zehar, eta askok, eguneko ordurik beroenetan, leku
freskoa bilatu eta lo egiten dute.

Gizakien artean, siesta, biaoa edo bazkal-ostean minutu batzuez


deskantsatzea ohitura zaharra da; hura izendatzeko izenak bezain zaharra.
Esate baterako, siesta hitza bera
latinetik dator, "hora sixta"
terminoaren laburpenetik, eta oso
hedaturik dago Europa osoan.

Euskarazko biao hitzak ere


zerikusi zuzena du esanahi honekin:
zuhaizti sarria, abereak eguerdiko
berotik babesteko leku itzaltsua.
Beraz, sargoritik babesteko lekuaren
eta atsedena hartzeko unearen
adierek bat egin dute euskal izen
bietan.

Zoritxarrez, <<mediterranear atsedena>> edo biaoa egitearen ohitura


galduta daukagu gaur egun, alderdi askok eraginda. Batetik, bizimoduak aldatu
egin dira. Mendeetan zehar, bizi-erritmoa azkartuz joan da eta gaur eguneko
lan-ordutegiek gizakion erritmoarekin talka egiten dute.

Bestetik, eguneko ia bi lo-ordu galdu ditugu. Industria iraultzatik hona,


gaueko lo-orduak murriztuz joan dira eta eguerdiko loaldia baztertu egin dugu.
Ondorioz, loarekin zerikusia duten gaixotasunak ugaldu egin dira.

Eta bukatzeko, kontuan hartu behar da eraginkortasunaren eredu izan


diren Europa iparraldeko kultura aurreratuenek ez zituztela begi onez ikusten
siesta egiteko ohitura zuten herriak, alferkeriaren eredutzat baitzituzten. Hori
guztia dela eta, biaoa desagertzeko zorian egon da.

Hala ere, harrigarria da nola aldatzen diren gauzak. Gaur egun, ordea,
herri anglosaxoiek eta iparraldekoek ere siestaren onurak goraipatzen dituzte.
Eta ez da gutxiagorako, bazkalostean 15-30 minutu bitartean lo egiteak osasuna
hobetu eta burmuina suspertzen du, eta orimena eta arreta indartu. Gainera,
ikasketetan edo lanean, errendimendu handiagoa lortzen da eta akats gutxiago
egiten dira.

Horregatik, munduko herrialde askotan, horren inguruko neurriak


hartzen hasi dira. Esaterako, Frantzian, 15 minutuko biaoa proba moduan jarri
dute jada zenbait enpresatan. Bangkok-en, funtzionarioek, lantokietan bertan
egokitutako siesta-geletan, 30 minutuko loaldiak egiten dituzte. Loari
laguntzeko, gelok erlaxatzeko musikaz eta argizari usauntsuez hornitu dituzte.
Emaitzak oso onak izan dira, funtzionario horien lan-gaitasuna handitu eta
akatsak gutxitu egin baitira. Arrakasta ikusirik, agintariek, ibilgailu publikoetako
gidarien artean, siestaren ohitura bultzatuko dute istripu kopurua txikiagotzeko
asmotan.

Horiek ez dira, ordea,


ekimen bakarrak. Estatu
Batuetan, siesta hitza ondo
ezagutzen duten arrem hauek
nao deritxote. Eta hainbat
enpresa handitan, hala nola Levi
Straussen, Ben Jerryn edo Mac
World Magazine-n <<Nap
Power>>en onurez oharturik,
aspaldi ezarri zituzten
langileentzako horrelako gelak.

Argi dagoenez, arian-


arian, enpresa askotan egiten ari
zaio atsedenari bere lekua. Dena
dela, oraindik, gehiago dira
atseden-lekurik ez duten enpresak badituztenak baino. Eta asko dira
bazkalorduan etxera itzultzeko astirik ez duten langileak. Atsedenik gabe geratu
behar al dute? Bada, ez. Baldin eta lantokitik gertu Relajarium bezalako leku bat
baldin badute. Horrelako lekuetan, eguneko menua, shiatsu-masajea eta 30
minutuko biaoa eskaintzen dute. Itxura ezin hobea du; Cesarren, Neronen,
Augustoren edo Marco Antonioren gustuko lekuak, ziur gaude!

1. Bilatu testuan siesta hitzaren sinonimoak, hiru gutxienez.

.................................... .................................. .....................................

2. Erantzun galderei.

 Siesta egitea soilik gizakion ohitura al da?

........…………….....................................……………………………………...............................
........…………….....................................……………………………………...............................

 Noiztik dator ohitura hori?

........…………….....................................……………………………………...............................

 Zergatik egiten da atsedena bazkalostean?

........…………….....................................……………………………………...............................

........…………….....................................……………………………………...............................

 Zer zerikusi dute siestak eta sargoriak?

........…………….....................................……………………………………...............................

 Kultura guztietan bete da siesta egitearen ohitura? Zergatik?

........…………….....................................……………………………………...............................

........…………….....................................……………………………………...............................

 Gaur egun, nork goraipatzen dituzte siestaren onurak?

........…………….....................................……………………………………...............................

3. Irakurri esaldi hauek eta esan beste modu batean.

 ...ez zituztela oso begi onez ikusten siesta egiteko ohitura zuten herriak.

........…………….....................................……………………………………...............................

........…………….....................................……………………………………...............................

 Loari laguntzeko, gelak erlaxatzeko musikaz eta argizari usaintsuez hornitu


dituzte.

........…………….....................................……………………………………...............................

........…………….....................................……………………………………...............................

4. Aukeratu nabarmendutako esapidearen esanahi zuzena.

 Lan ordutegiek gizakion erritmoarekin talka egiten dute.

a) lan-ordutegiek gizakion erritmoarekin topo egitea.


b) lan-ordutegiak gizakion erritmora moldatzea.
c) lan-ordutegiek gizakion erritmoa hobetzea.

5. Aztertu testua eta osatu laburpena (10-15 lerrotan).

You might also like