You are on page 1of 3

GA: BIOLOGIA MOLEKULARREKO OINARRIZKO TEKNIKAK

1. Hurrengo DNA sekuentzian:


...ATGCGAATTCCCGCCAGGTTATGCAATTCATG...
...TACGCTTAAGGGCGCTCCAATACGTTAAGTAC...

-Zenbat eta zeintzuk izango dira lortuko ditugun zatikiak taulan dauden murrizketa
entzimekin moztuz gero.

Murrizketa entzima Jatorrizko organismoa Ezagutze sekuentzia


EcoRI E.coli …G/AATT…
EcoRII E.coli …/ CCAGG…
BamHI Bacillus amyloliquefaciens …G/GATCC…
HindIII Haemophilus influenzae …A/AGCTT…
BsuRI Bacillus subtilis …GG/CC…

2. Hurrengo sekuentziatik azpimarratutako exoia PCR teknikaren bidez anplifikatu nahi


dugu. Diseina ezazu 20 bp-tako hasle egokiak.

5´GTGAGCAAGGGCGAGGAGCTGTTCACCGGGGTGGTGCCCATCCTGGTCGAGCTGGACGGCGACG
TAAACGGCCACAAGTTCAGCGTGTCCGGCGAGGGCGAGGGCGATGCCACCTACGGCAAGCTGACCC
TGAAGTTCATCTGCACCACCGGCAAGCTGCCCGTGCCCTGGCCCACCCTCGTGACCACCCTGACCTAC
GGCGTGCAGTGCTTCAGCCGCTACCCCGACCACATGAAGCAGCACGACTTCTTCAAGTCCGCCATGCC
CGAAGGCTACGTCCAGGAGCGCACCATCTTCTTCAAGGACGACGGCAACTACAAGACCCGCGCCGAG
GTGAAGTTCGAGGGCGACACCCTGGTGAACCGCATCGAGCTGAAGGGCATCGACTTCAAGGAGGAC
GGCAACATCCTGGGGCACAAGCTGGAGTACAACTACAA-3´

3. Murrizketa entzimei dagokionez, zein EZ da zuzena?


a) DNA sekuentzian base espezifikoak ezagutzen dituzte
b) DNA harizpi bikoitza mozteko gai dira.
c) DNAren liseriketa 3´ muturretik nukleotidoak kenduz burutzen dute
d) Sarritan harizpi bakarreko mutur laburrak eratzen dituzte

4. Zein da Taq polimerasaren ezaugarri gakoa PCRan modu egokian erabili ahal izateko?
a) Taq polimerasak ez ditu hasleak behar
b) Taq polimerasak ez du molderik behar
c) Taq polimerasa tenperaturarekiko egonkorra da
d) Taq polimerasak tenperatura oso baxuetan lan egin dezake.

5. Hurrengoetatik zein ez da behar PCR prozedurarako?


a) DNA polimerasa termoegonkorra
b) Helikasa
c) Hasleak
d) DNA moldea

6. PCR DNA in vivo anplifikatzeko teknika bat da.


a) Egia
b) Gezurra
7. Bikote bat okerra da.
a) DNA polimerasa – Taq polimerasa.
b) Moldea- Harizpi bikoitzeko DNA
c) Haslea- Oligonukleotidoa
d) Sintesia 5´->3´noranzkoa

8. Hasleen hibridazioa osagarritasunean oinarritzen da.


a) Egia.
b) Gezurra.

9. Zein tenperaturatan desnaturalizatzen da harizpi bikoitzeko DNA?


a) 60˚
b) 54˚
c) 74˚
d) 94˚

10. Irudian plasmido baten mapa ikusten da, harizpi bikoitzeko DNA zirkularra, 4000 bp-takoa.
Plasmidoaren mapak erakusten du 5 murrizketa puntu ezberdin daudela eta hiru
murrizketa entzima erabili dira. Plasmidoa baldintza ezberdinetan moztu ostean,
agarosazko gel baten bidez sortutako zatiak tamainaren arabera banatu dira. Kaleak
hurrengoak dira:
M.- Markatzailea, tamaina ezaguneko zatikien lagina.
a.- Plasmidoa a murrizketa entzimarekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
b.- Plasmidoa b murrizketa entzimarekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
c.- Plasmidoa c murrizketa entzimarekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
ab.- Plasmidoa a eta b murrizketa entzimekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
ac.- Plasmidoa a eta c murrizketa entzimekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
bc.- Plasmidoa b eta c murrizketa entzimekin moztu ostean lortutako zatikien lagina.
Plasmidoaren mapan adierazten diren murrizketa puntu ezberdinak zein murrizketa entzimek
moztuko dituzten zehaztu.
Gogoratu, murrizketa entzimen bidezko liseriketek tamaina berdineko baina DNA sekuentzia
ezberdineko zatikiak eman ahal dituztela eta banden intentsitatea DNA kantitatearekiko
proportzionala dela.
11. PCR teknikaren bidez giltzak markatzen duen DNA anplifikatzeko erabiliko da.
- 3 ziklo irudikatu eta pausu bakoitzean gertatzen dena laburki azaldu.
- DNA zatikien muturrak, zein den erabilitako haslea ziklo bakoitzean (aurreranzkoa
edota atzeranzkoa) eta zeintzuk diren DNA moldeak... zehaztu.

You might also like