You are on page 1of 5

9.

Gaia_PCR_Jarraipena Score:

1.    Hastarazleen luzerak zer determinatzen du?


A Hibridazioaren fidelitatea

B Hibridazioaren espezifizitatea

C Elongazioaren fidelitatea

D Elongazioaren espezifizitatea

2.    Hastarazleen luzerari dagokionean:


A Ezin dute nahi adina luze izan, honek hibridazio abiadura kaltetzen baitu. Beraz, hibridazio abiadura
eta espezifizitatearen arteko kontsentso bat bilatu behar da.

B ZEnbat eta luzeago espezifikoagoa izango da hibridazioa, eta horrek anplifikatuko den PCR
produktuaren purutasuna bermatuko du

C Laburrak izan behar dute, moldearen bi kateak berriz elkarrekin hibridatu baino lehen, hastarazleak
dagokion lekuan hibridatu dezan. Horrek ez du espezifizitatea kaltetzen

D A eta C zuzenak dira

3.    Zein nukleotidorekin komeni da hastea beti hastarazle bat?


A A edo T, bi hidrogeno lotura osatzen dituztenez, hastarazlearen hasierak ondo hibridatu dezan
moldearekin

B C edo G, bi hidrogeno lotura osatzen dituztenez, hastarazlearen hasierak ondo hibridatu dezan
moldearekin

C A edo T, hiru hidrogeno lotura osatzen dituztenez, hastarazlearen hasierak ondo hibridatu dezan
moldearekin

D C edo G, hiru hidrogeno lotura osatzen dituztenez, hastarazlearen hasierak ondo hibridatu dezan
moldearekin

4.    Zein nukleotidoekin komeni da bukatzea beti hastarazle bat?


A C eta A edo G eta T, aurreko galderan emandako arrazoi berberagatik

B Bi A, bi T, A eta T edo T eta A, aurreko galderan emandako arrazoi berberagatik

C Bi C, bi G, C eta G edo G eta C, aurreko galderan emandako arrazoi berberagatik

D C eta T edo G eta A, aurreko galderan emandako arrazoi berberagatik

5.    Zein G eta C portzentaia izan beharko luke, ahal izanez gero, hastarazle batek?
A %50etik gora

B Ez du garrantziarik

C %30etik gora

D Zenbat eta C eta G gehiago, hobe

Page 1 of 5
6.    PCRrako erabiliko diren bi hastarazleen Tm-en arteko diferentziak zenbatekoa
baino txikiagoa behar du izan?
A 5 ºC baino txikiagoa

B Ez du garrantziarik

C 3 ºC baina handiagoa eta 6 ºC baino txikiagoa

D 10 ºC baino txikiagoa

7.    Hastarazleak egitura sekundarioa edukitzeko probabilitateak hibridazioa...


A ez du eraginik hibridazioan

B hobetzen du

C kaltetzen du

D batzuetan kaltetu eta bestetan hobetzen du

8.    Dimeroak osatzeko arriskuak zergatik kaltetu dezake hastarazlearen


hibridazioa?
A HAstarazleek elkarrekin epimeroak osatuta, ezingo dutelako moldean dagokien lekuan hibridatu

B HAstarazleek elkarrekin dimeroak osatuta, efizientzia handiegiarekin hibridatuko dutelako moldean


dagokien lekuan hibridatu

C HAstarazleek elkarrekin dimeroak osatuta, ezingo dutelako moldean dagokien lekuan hibridatu

D HAstarazleek elkarrekin epimeroak osatuta, efizientzia handiegiarekin hibridatuko dutelako


moldean dagokien lekuan hibridatu

9.    Nola definituko zenuke agarosa elektroforesia?


A ADN molekulak puntu isoelektriko diferentzia baten eraginpean euren tamainaren arabera
banatzeko prozedura

B Proteinak puntu isoelektriko diferentzia baten eraginpean euren tamainaren arabera banatzeko
prozedura

C Proteinak boltaia diferentzia baten eraginpean euren tamainaren arabera banatzeko prozedura

D ADN molekulak boltaia diferentzia baten eraginpean euren tamainaren arabera banatzeko
prozedura

10.    Nola dakigu elektroforesia gelditzeko momentua dela?


A Begi bistaz aztertuta

B Bi koloratzaileren nahaste bat erabiltzen dugulako indikatzaile bezala

C Etidio bromuro disoluzio batean tindatuta gela

D Pixu molekularreko markatzaile bat erabilita

Page 2 of 5
11.    Zein konposatu gehitzen zaie gure laginei elektroforesirako gelean kargatu
baino lehen, dagokien zuloetatik atera ez daitezen?
A Etanola

B Glizenola

C Isopropanola

D Glizerola

12.    Zergatik konposatu hori?


A Burbuilen sorrera ekiditeko eta kolorea ematen diolako laginari

B Oso dentsoa delako eta kolorea ematen diolako laginari

C Oso dentsoa delako

D Burbuilen sorrera ekiditeko

13.    ADN laginek elektroforesi batean...


A Polo positiboruntz egiten dute korrika

B Polo negatiboruntz egiten dute korrika

C pH bajueneko ertzerantz egiten dute korrika

D pH altueneko ertzerantz egiten dute korrika

14.    Zein iritsiko da lehenago gelaren ertzera?


A Tamaina txikiko proteinak

B Tamaina handiko proteinak

C Tamaina handiko ADN molekula

D Tamaina txikiko ADN molekula

15.    Desoxinukleotido arruntez gain, zein beste nukleotido mota erabiltzen da ADN


sekuentziazio batean?
A Dideoxinukleotidoak

B Dedioxinukleotidoak

C Erribonukleotido fosforitoak

D Ribonukleotido fluoreszenteak

16.    Zeintzuk dira nukleotido berezi horien bi propietate nagusiak


A Fosforitoak direla eta gainera, ADN polimerasaren aktibitatea blokeatzen dutela

B Mota bakoitzak kolore jakin bateko fluoreszentzia duela eta gainera, ADN polimerasaren aktibitatea
blokeatzen dutela

C Fosforitoak direla eta gainera, ADN polimerasaren aktibitatea indartzen dutela

D Mota bakoitzak kolore jakin bateko fluoreszentzia duela eta gainera, ADN polimerasaren aktibitatea
indartzen dutela

Page 3 of 5
17.    Nukleotido berezi horien eraginez, zein da sekuentziaziorako egiten den PCR
berezi horren bukaerako produktua(k)?
A Elkarren artean nukleotido bakar baten luzeran desberdintzen diren hainbat kate, bakoitzak
bukaeran fluoreszentzia kolore jakin bat duelarik, daukan nukleotidoaren arabera

B Elkarren artean bi nukleotidoen luzeran desberdintzen diren hainbat kate, bakoitzak bukaeran
fluoreszentzia kolore jakin bat duelarik, daukan nukleotidoaren arabera

C Elkarren artean nukleotido bakar baten luzeran desberdintzen diren hainbat kate, bakoitzak
bukaeran fluoreszentzia kolore bera duelarik,

D Elkarren artean bi nukleotidoen luzeran desberdintzen diren hainbat kate, bakoitzak bukaeran
fluoreszentzia kolore bera duelarik

18.    Zer gertatzen da tamaina desberdineko kate horiekin?


A Tamainaren arabera banatu eta ondoren euren puntu isoelektrikoa erregistratzen dela

B pHaren arabera banatu eta ondoren euren puntu isoelektrikoa erregistratzen dela

C pHaren arabera banatu eta ondoren euren fluoreszentziaren kolorea erregistratzen dela

D Tamainaren arabera banatu eta ondoren euren fluoreszentziaren kolorea erregistratzen dela

19.    Nola deritzo sekuentziazioaren amaieran lortzen den diagramari?


A Elektroberigrafia

B Elektroberograma

C Elektroferograma

D Elektroferigrafia

20.    Zer egiten da diagrama horrekin?


A Aldez ezagutzen dugun sekuentzia mutatuarekin konparatu, ikusteko luzera berekoak direla

B Aldez ezagutzen dugun sekuentzia basatiarekin konparatu, ikusteko aldaketarik (mutaziorik) dagoen

C Diagramak berak esaten digu sekuentziak mutaziorik duenentz

D A eta B zuzenak dira

21.    ADN polimerasaren proofreading aktibitatea...


A 3´-5´ exonukleasa aktibitatea da

B 3´-5´ polimerasa aktibitatea da

C 5´-3´ exonukleasa aktibitatea da

D 5´-3´ polimerasa aktibitatea da

Page 4 of 5
22.    Behin akats bat dagoela "ikusita", zer egiten du exonukleasa aktibitate horrek?
A Gaizki sartu den nukleotido hori eta beste batzuk ezabatu eta elongazioarekin jarraitu
3´-5´norantzan

B Gaizki sartu den nukleotido hori eta beste batzuk ezabatu eta elongazioarekin jarraitu
5´-3´norantzan

C Gaizki sartu den nukleotido hori ezabatu eta elongazioarekin jarraitu 5´-3´norantzan

D Gaizki sartu den nukleotido hori ezabatu eta elongazioarekin jarraitu 3´-5´norantzan

23.    ADN polimerasaren proofreading aktibitateak...


A Akats tasa jetsi egiten du nabarmenki baina, inoiz ez guztiz ezabatu

B Akats tasa zerora murrizten du

C Fidelitatea hobetzen du nabarmenki baina, inoiz ez %100era igoz

D A eta C zuzenak dira

Page 5 of 5

You might also like