You are on page 1of 5

FARMAZIAKO GRADUA

T OXIKOLOGIA IKASGAIA
2019-2020 IKASGAIA

TEST GALDERAK- BIRPASA

1. Paziente intoxikatuaren esplorazio fisikoan, ondokoa aurki dezakegu:


a) Miosia, opioideen intoxikazioaren adierazlea izan daitekeena
b) Hipertermia, salizilatoen intoxikazioaren adierazlea izan daitekeena
c) a eta b zuzenak dira
d) Midriasia, opioideen intoxikazioaren adierazlea izan daitekeena
e) Denak okerrak dira

2. Adierazi esaldi okerra paziente intoxikatuaren tratamenduaren inguruan:


a) Urdaileko deskontaminazioa ikatz aktibatua erabilita eraginkorragoa da lehen 2
orduetan egiten bada
b) Substantzia batzuk, metal astunak adibidez, ezin dira adsorbatu ikatz aktibatuarekin
c) Antidoto espezifikoak erabiltzen dira toxiko baten eragina kontrajartzeko, adibidez,
flumazeniloa antidoto gisa erabiltzen da bentzodiazepinen intoxikazioetan
d) Barbiturikoen intoxikazioetan, diuretiko osmotikoak erabilgarriak dira iraizketa
areagotzeko
e) Hemodialisiak metabolito toxikoak eliminatzen laguntzen du eta bereziki gomendatuta
dago antikonbultsibo batzuen intoxikazioetan, hala nola, karbamazepina eta fenitoina

3. Glomeruluaren elementu nagusiak ondokoak dira:


a) zelula epitelialak, giltzurrun hodiak eta podozitoak
b) zelula endotelialak, giltzurrun hodiak eta podozitoak
c) zelula epitelialak, podozitoak eta mintz basala
d) zelula endotelialak, podozitoak eta mintz basala
e) zelula endotelialak, zelula epitelialak eta mintz basala

4. Xenobiotiko teratogenikoen sailkapenari dagokionez:


a) A klasekoek efektu teratogenikoak dituzte eta arriskuak onura gainditzen du
b) D klasekoek efektu teratogenikoa dute animalietan baina ez dago entsegurik gizakietan
c) C klasekoek efektu teratogenikoak dituzte baina onurak arriskua gainditu dezake
d) X klasekoek efektu teratogenikoak dituzte eta arriskuak onura gainditzen du
e) Denak okerrak dira

5. Adierazi esaldi okerra nefronari buruz:


a) Iragazpen glomerularraren 2/3 hurbileko hodian birxurgatzen da
b) Henleren lakioaren beheranzko segmentua urarekiko iragazkorra da eta goranzkoa,
berriz, iragazgaitza
c) hodi bihurgunetsu distalean Na+ birxurgatzen da Cl- ioiekin batera, Na+/Cl-
garraiatzailearen bidez
d) Henleren lakioaren beheranzko segmentua urarekiko iragazgaitza da eta goranzkoa,
berriz, iragazkorra
e) Hurbileko hodian farmakoen iraizketa ematen da
6. Zeintzuk dira giltzurrunak toxikoen eraginarekiko sentikorrak izatearen arrazoi
nagusiak?
a) Giltzurrunak oso irrigatuta daude, gastu kardiakoaren %20-25 jasotzen baitu
b) gernuaren eraketan parte hartzen duten prozesuek toxikoen kontzentrazioa handitzen
dute giltzurrunetan
c) a eta b zuzenak dira
d) arrazoi nagusia giltzurrunen lokalizazio anatomikoa da
e) denak okerrak dira

7. Adierazi esaldi okerra sistema immunologikoaren erantzun toxikoaren inguruan:


a) I klaseko MHC molekulek T linfozito zitotoxikoak aktibatzen dituzte eta II klasekoek,
berriz, T linfozito laguntzaileak
b) Erantzun immunologiko espezifiko humoralean parte hartzen duten molekula nagusiak
antigorputzak dira
c) Penizilinak I eta II motako hipersentsibilitate erreakzioak eragin ditzake
d) Bentzenoak inmunoezabatzea eragiten du zelula inmunologikoen sorrera kaltetuz
e) Hidrokarburo aromatiko halogenatuek immunoezabatzea eragiten dute timoan B
linfozitoen heltzea inhibituz

8. Lehen klaseko antiarritmikoek sodio kanalak blokeatzen dituzte eta, beraz, ekintza
potentzial kardiakoaren ondoko fasea modulatzen dute:
a) 0 fasea
b) 1 fasea
c) 2 fasea
d) 3 fasea
e) 4 fasea

9. Analgesikoek eragindako intoxikazioetan:


a) AIEE-en dosi toxikoa dosi terapeutikoa baino 10 aldiz altuagoa da
b) Ez dago antidoto espezifikorik salizilatoen intoxikazioak tratatzeko
c) a eta b zuzenak dira
d) Salizilatoen intoxikazioak hipertermia eragin dezake
e) Denak zuzenak dira

10. Adierazi esaldi zuzena metal astunen inguruan:


a) Minamatako gaitza kadmioaen intoxikazioak eragindakoa da
b) merkurioaren toxikotasun mekanismoa -SH taldeekiko duen afinitate altuan
oinarritzen da
c) itai-itai gaixotasunean, metilmerkurioaren intoxikazioak kaltzioaren galera bultzatu
zuen gernuaren bidez, horrela osteomalazia eraginez
d) metalotioneina molekulei lotutako kadmioa toxikoagoa da kadmio askea baino
e) denak zuzenak dira

11. Adierazi esaldi okerra nefrotoxikotasuna eragin dezaketen farmakoen inguruan


a) anfoterizina B farmakoak glomeruluko kapilareen basokonstrikzioa eragiten du
b) iragazitako aminoglukosidoak hurbileko hodian birxurgatzen dira fosfolipido anionikoei
lotuta
c) AIEE-en kontsumoak nefritis interstiziala eragiten du kontsumitu ondorengo orduetan
d) ziklosporina A farmakoak giltzurrunetako irrigazioa murrizten du basokonstrikzioaren
bidez
e) AIEE-en kontsumo kronikoak eta dosi altuetan nefropatia analgesikoa sortu dezake

12.Adierazi esaldi okerra odolaren inguruan:


a) Hemo taldea Fe2+ ioiak eta protoporfirinak osatzen dute
b) Bentzenoak zelula hematopoietiko guztien sorrera kaltetzen du
c) Anemia megaloblastikoan globulu gorriak ez dira gai ziklo zelularraren G2 fasea
gainditzeko
d) Anemia sideroblastikoan ez da hemoglobina sintetizatzen burdin faltagatik
e) Isozianidak espezifikoki eritrozitoen produkzioa kaltetzen du

13. Xenobiotikoen absortzioa, banaketa, metabolismoa eta iraizketari dagokionez, adierazi


esaldi okerra:
a) Xenobiotikoen lipodisolbagarritasunak mintz biologikoak igarotzeko duten gaitasunari
eragingo dio eta, beraz, baita beren absortzio perfilari ere
b) Xenobiotikoen lotura proteina plasmatikoei labila eta itzulgarria izaten da
c) Xenobiotiko hidrosolugarriak giltzurruneko horma tubularrean birxurgatzen dira beren
iraizketarako
d) Proteinetara lotutako xenobiotikoak eta dira iragazten giltzurrunean
e) Gernuaren alkalinizazioak substantzia azidoen iraizketa errazten du

14. Xenobiotikoen bioeraldaketan:


a) Substantzia lipofiloak eraldatzen dira hidrofilo bihurtzeko eta, horrela, giltzurrunaren
bidez iraizteko
b) Azido glukuronikoak II faseko metabolizazio erreakzioetan hartzen du parte,
substantzia polar inaktiboak ematen dituztenak
c) a eta b zuzenak dira
d) Gibelean aurki daiteke xenobiotikoen entzima bioeraldatzaile kontzentraziorik altuena
e) Denak zuzenak dira

15. Adierazi erantzun zuzena odolaren erantzun toxikoaren inguruan:


a) Karboxihemoglobina deritzo karbono dioxidoari lotuta dagoen eta, beraz, oxigenoari
lotu ezin zaion hemoglobinari
b) Metahemoglobinemian hemoglobinako burdina oxidatuta dago
c) Metahemoglobinemia toxikoek eragindakoa edo sortzetikoa eta herentzia autosomiko
gainartzailekoa izan daiteke
d) Karboxihemoglobinemian oxigenoa afinitate handiz lotzen zaio hemoglobinari eta,
beraz, ezin da ehunetan askatu
e) Metahemoglobinemian hemoglobinako burdina erreduzituta dago
16. Ondorengo zelula moten artean, zeintzuk aurki ditzakegu nerbio-sistema periferikoan?
a) astrozitoak
b) Schwann zelulak
c) a eta b zuzenak dira
d) oligodendrozitoak
e) denak zuzenak dira

17. Adierazi esaldi okerra mekanismo neurotoxikoen inguruan:


a) Metilmerkurioak neuronopatiak eragin ditzake kalte mitokondrialaren bitartez
b) Manganesoaren ondoriozko neurnopatietan asaldura motore extrapiramidala ematen
da
c) Garuneko anoxiak neuronopatia eragin dezake exzitotoxikotasunaren bidez
d) hexaklorofenoak mielinopatia eragin dezake mielina zorroak sortzen dituzten zelulak
kaltetuz
e) karbono monoxidoak garuneko anoxia eragin dezake

18. Adierazi esaldi zuzena antiarritmiko beta-blokeatzaileen inguruan:


a) Kardiomiozitoen uzkurdura eta frekuentzia kardiakoa murrizten dituzte
b) Maila kardiobaskularrean, efektu toxiko nagusiak bradikardia eta hipotentsioa dira
c) a eta b zuzenak dira
d) Intoxikazio baten aurrean, glukagoia antídoto gisa erabil daiteke
e) Denak zuzenak dira

19.Adierazi esaldi okerra medikamentu antiarritmikoen inguruan:


a) Digoxinak Na+/K+ bonba inhibitzen du modu itzulgarrian
b) Dosi terapeutikoan, digoxinak errefrakzio epea luzatzen du
c) 2,5 mg/dl baino altuagoak diren digoxinemia balioak toxikotzat jotzen dira
d) Kaltzioaren antagonistek zeluletan kaltzioaren sarrera oztopatzen dute, efektu
inotropiko positiboa eraginez
e) Kaltzioaren antagonistek sintoma metabolikoak eragin ditzakete, adibidez,
hipergluzemia eta azidosi laktikoa

20.Adierazi esaldi okerra psikofarmakoen inguruan:


a) Bentzodiazepinek GABA neurotransmisorearen eragina handitzen dute
b) Bentzodiazepinekin intoxikazioa gertatuz gero, flumazeniloa antidoto egokia da
c) Antidepresibo triziklikoen ondoriozko intoxikazioa antzemateko, elektrokardiograman
QRS konplexua aztertzea komeni da
d) Serotoninaren errekaptazioa selektiboki inhibitzen duten antidepresiboak (ISRS) dira
seguruenak ikuspuntu toxikologikotik
e) Antidepresiboen ondoriozko intoxikazioetan konbultsioak agertzen badira, inoiz ez dira
bentzodiazepinak eman behar

21. Ondoko zer sintoma antzeman daitezke antidepresibo triziklikoen intoxikazioetan?


a) Takikardia, noradrenalinaren eta serotoninaren errekaptazioa inhibitzearen ondorioz
b) Ahoko lehortasuna, errezeptore muskarinikoak blokeatzearen ondorioz
c) a eta b zuzenak dira
d) Insomnioa, histaminaren errezptoreak blokeatzearen ondorioa
e) Denak zuzenak dira

22. Adierazi esaldi okerra bioeraldaketa hepatikoaren eta hepatotoxikotasunaren


inguruan:
a) Bide metaboliko oxidatiboak NAPQI sortzen du, oso metabolito toxikoa eta dosi
terapeutikoetan gorputzeko glutatioiak neutralizatzen duena
b) N-azetilzisteinaren eraginkortasuna parazetamolaren intoxikazioei aurre egiteko
handiagoa da lehen 8 orduetan hartzen bada
c) Glukurokonjugazioak metabolito atoxikoak sortzen ditu eta prozesu metaboliko
saturagarria da
d) P450 zitokromoaren inhibitzaileek NAPQI metabolitoaren ekoizpena handitu dezakete
e) N-azetilzisteinak sulfokonjugazioaren bide metabolikoa areagotzen du

23.Adierazi esaldi okerra farmako antikonbultsiboen inguruan:


a) Maila kardiobaskularrean, azido balproikoak hipotentsioa sortu dezake
b) Fenobarbitala ekintza laburreko barbiturikoa da
c) Ekintza luzeko barbiturikoen dosi toxikoa 6-10 gramokoa da
d) Fenitoinaren intoxikazioetan, korrelazio ona dago farmakoaren maila plasmatikoen eta
toxikotasunaren artean
e) Barbiturikoak P450 zitokromoaren induktoreak dira, bere eta beste farmako batzuen
metabolismoari eragiten diotelarik

24. Eragile toxikoen eta itu-molekularen arteko erreakzioei dagokienez, adierazi esaldi
okerra:
a) Xenobiotikoaren eta ituaren artean lotura ez-kobalentea ematen denean, ekintza
toxikoa itzulgarria izaten da
b) Lotura kobalentea denean, ituaren gaineko kaltea itzulezina izaten da
c) Bitarteko espezie erreaktiboen ondoriozko efektu toxikoak erradikal askeen sorreran
oinarritu ohi dira
d) Toxikotasuna emateko, nahikoa da eragile toxikoak itu-molekularekin elkarrekintzak
osatzea
e) Eragile toxikoen itu guztiek ez dituzte efektu desiragaitzak sortzen

25.Kartzinogeno genotoxikoak:
a) ADN-arekin elkarrekintzak osatzen dituzten xenobiotikoak dira
b) Ekintza zuzena dutenek ez dute aurre-aktibaziorik behar
c) A eta b zuzenak dira
d) Zeharkako ekintza dutenek efektu kartzinogenikoa esposizio-lekuan bertan eragiten
dute
e) Denak okerrak dira

You might also like