You are on page 1of 1

LOREZAIN IKUSEZINA

Historio honetan protagonistak jainkoan sinisten duen bat eta eszeptiko bat dira.
Sinisten duena denbora guztian zailatzen da lorezaina bilatzen eta aurkitzen ez duenean,
historioak erreferentzia egiten digu lorezaina jainkoa izango dela. Flew-k aurkezten digun
galdera hurrengoa da: “¿En qué se diferencia lo que tú llamas un jardinero invisible,
intangible, eternamente elusivo, de un jardinero imaginario o aun de ningún jardinero?”. Nik
ulertzen dudanaren arabera, galdera honekin esan nahi digu lorezaina jainkoa dela.

Historioaren esanahia ulertuta, ni, ateo bezala ez diot zentsurik ikusten. Uler dezaket
lorezaina hautemangarria ez izateak jainkoarekin bat etortzen dela, baina ez dauzkat arrazoi
nagusirik sinisteko badagoela benetan loreak zaintzen dituen lorezainik. Flew-ren
konparaketa ere erabiliko dut nire alde, baina nire ikuspuntutik lorezain inbisiblean sinisten
ez dudanez, ez jainkorik ere egongo.

Dena dela, loreak ez dira unibertsoaren indarrez zaintzen, arrazoiren bat horren
atzean egon behar da. Baina pentsatzen bakoitzak duen arrazoimenean eta sinismenetan
gauza bat edo beste pentsatuko du hori azaltzeko. Nire kasuan, ez nuke sinistuko ez
lorezainik dagoenik ezta jainkorik. Egia esan, ez dakit zertan oinarrituko nintzen edo nola
azalduko nuen baina ez nuen inoiz jainkoa denean sinistuko.

UMEA ETA EGUZKIA


Ulertzeko ematen digutena da eguzkia jainkoa izango dela. Esaten da umeak
bakarrik bere logela ilunetik ateratzean eta kaleko argia ikusterakoan ezagutuko duela.
Baina bakarrik honekin zalantza handia zortarazten zait. Ez dago jainkoa suposatuta jende
guztiaren kargu egoteko eta haien atzetik ibiltzeko?, haien egoera dena dela izanda.
Pentsatzen dut umeak bere logelatik atera gabe jainkoa zer den uler dezakeela eta erlijio
batean dauden jendeak bezala, berarekin komunikatzeko otoitz edo dena delako ariketak
egin dezakeela. Izan ere, kontakizunaren arabera hori ez da gertatzen umearekin. Beraz,
atera dezakedan konklusio bakarra jainkoa argia dela da. Hori horrela balitz, jainkoa argia
denez eta umeak inoiz ez duenez argia ezagutu, ez zen posible izango jainkoa ere
ezagutzera iristea.

Kontakizuna modu horretan ulertuta, niretzako jainkoaren azalpena indargabekoa


iruditzen zait. Argia eguzkiak dakarrela eta argi hori helioarekin gertatutako izugarrizko
erreakzio kimikoen bidez sortzen dela pentsatzen dut, zientziak argitzen duen arabera.
Beraz, horren atzekaldean jainko bat balego, helioak sortzeko beharrezkoak diren elektroi,
protoi eta neutroi guztien sortzaile izan beharko zen. Baina, jada horretarako planteamendu
berriak ezagutzen dira, niretzako baliagarriagoak direnak mundua hobeto ulertzeko.

You might also like