You are on page 1of 4

DONNELLAN

(Erreferentzia eta deskripzio definituak)

Artikulu honetan bereizketa bat egin Donnellanek: Deskripzio definituen erabilera atributiboa eta
erreferentziala.

Donnellanek Russellek eta Strawsonek deskripzio definituiei buruz garatutako teoriak alderatuko ditu,
bi erabilera horiek azaltzeko erakusten duten gaitasunen arabera.

Planteatutako dilema:
- Pentsa, krimena gertatu den tokira iritsita, gorpua ikusi eta hildakoaren izena ‘Smith’ dela
esaten diotenean, Horatiok botatzen duela “Smithen hiltzailea burutik jota dago”.
- Horatiok ez dauka inor jakinik buruan; hilketa kasua dute esku artean eta Smith
pertsona bakar batek hil duela inplikatuta (Russell) edo aurresuposatuta (Strawson),
hiltzailea, nornahi dela ere, burutik dagoela baieztu du.
- ‘Smithen hiltzailea’ deskripzio definituaren erabilera atributiboa egin du Horatiok.
- Pentsa orain Wolf jauna dagoela epaiketan, Smithen hiltzailetzat hartu duten Jonesen kontra
deklaratzen.
- Defentsaren abokatuen galderei erantzunez, aitortzen du: “Smithen hiltzailea burutik
jota dago, bai”.
- Wolf jauna ez da Smith hil duen edonori buruz, hori zeinahi dela ere, hitz egiten ari;
Jonesez ari da.
- Deskripzio definituaren erabilera erreferentziala egiten ari da.

Bereizketa hori aztertzeko helburua du Donnellanen artikuluak, ez Russellek ez Strawsonek


eskaintzen baitute, haren ustez, horren azalpen egokirik.

BAIEZPENAK

Russell eta Strawsonek ez bezala, Deskripzio definituen erabilerak bereizten ditu:


- Erabilera atributiboa
- Objektuaren propietateak ematen dituenak
- Atributiboari dagokionez, esan genezake multzo moduko bat izendatzen dela eta
haren barruan dagoen objektua posible dela existitzea ala ez. Beste hitz batzuetan
esanda, deskripzio definitu bat atributiboki erabiltzen denean deskripzioak ematen
digun informazioa asetzen duen (honakoa edo halakoa den) edozeren inguruko
zerbait baiezten da, ez dugu objektu zehatzik gogoan.
- Esentziala da: deskribatzen den atributua beharrezkotzat agertzen baita nolabait.
- “Hau horrelako da” baiezten du, eta baiezpen hroi deskripzio definitua betetzen duen
nor-nahi-aren inguruan izango da.

- Erabilera erreferentziala
- Tresna soila, entzuleak identifikatzeko erabiltzen dena
- Objektu jakin bati buruzko zerbait baieztean datza.
- Deskripzioa ez-esentziala izango da: honakoa tresna bat besterik ez da-eta; izan
ere/hau da, posible da hiztunak beste edozein izen sintagma baliatzea entzuleak
gogoan duen pertsona edota objektu hori identifikatu dezan (ez da nahitaezkoa,
beraz, deskripzio definitu jakin hori erabiltzea).
- Gauza bera egiteko beste baliabide bat erabili dezakegu (hura, edo izen propio bat)

“Smithen hiltzailea burutik jota dago”:


- Erabilera erreferentziala: hiltzailea ezaguna denean. Zeri buruz ari garen indentifikatzeko
(tresna). Smithen hilketa Jonesi leporatu diote eta epaizten ari dira. Epaiketan duen jarrera
bitxia dela eta honakoa esaten dugu. Deskripzio hori erabiliz zeini erreferitzen ari gatzaizkion
galdetzen badigute, Jones da erantzuna. Hau da, buruan duguna zein den konturatzea
espero eta nahi dugu.
- Ez badago hiltzailerik arazoak egon daitezke.
- Edo ez, imaginatu Jonesi buruz nabilela hitz egiten. Jones (nik uste dudana Smithen
hiltzailea dena agian ez izan arren) burutik jota dago.
- Erabilera atributiboa: hiltzailea nor den ez dakizunean, deskripzio hori betetzen duen gauzei
buruzko zerbait baiezteko. Era beldurgarrian eraila aurkitzen dugu, ez dakigu nor den
hiltzailea. Ikusi duguna deskribatu nahi dugu.
- ez badago hiltzailerik ez da egiazkoa. (Erreferentziarekin arazoak ez dira erabilera
atributiboan bereizten)

Baiezpenak: Bi egoeratan aurresuposatzen da hiltzaile bat dagoela. Baina inplikazioa faltsua baldin
bada, emaitzak ezberdinak dira:
1. Atributiboan: Ez dago inor burutik jota egoeta egotzi diezaiokegunik.
2. Erreferentzialean: posible da identifikazioa zuzena izatea nahiz eta erabilitako deskripzioa
inor ez bete.

GALDERAK ETA AGINDUAK

Galderak eta aginduak ere erreferentzialak eta atributiboak bereiz daitezke.

Galderak:
- “Nor da Martinia edaten ari den gizona?”
- Erabilera erreferentziala (ura dago basoan; guztiek identifikatu): Ez badago inor
deskripzioa betetzen duena ere erabilera erreferentziala bete dezake, nahiz eta
gizona ura edaten egon. Deskripzioak ez du zertan denotatu zerbait erreferentzia
egiteko. Arrakasta izan dezakegu galdera bat egiteko pertsona edo gauza
identifikatzean, gauza edo pertsonak deskripzioa bete ez arren.
- Beraz, hiztunak deskripzioa erreferentzialki aurkezten duenean, objektu horri
buruz hitz egin dezake, nahiz eta objektua izatez ez den existitzen.
- Adib: “Harry Potterrek betaurrekoak al ditu?” galderari baiezko
erantzuna eman diezaiokegula esan liteke; izan ere, hari buruz
mintzatu gaitezke, haren existentzia materiala ukatuta agertzen den
arren.
- Atributiboan (abstemioen kluba; ura dago; ezin identifikatu) ez dago erantzunik, inork
ez du martinia edaten
- Beraz, esaldian azaltzen den deskripzio definitua ez bada existitzen, hots,
aurresuposizioa faltsua bada, orduan ez litzateke posible izango erantzutea.

Aginterazko esaldiak:
- “Emaidazu mahi gaineko liburua”
1. Atrib: agindua ezin da bete. Ez dago aldez aurretik “liburu zuzenik” deskripzioa
betetzen duen hura baino.
a. Beraz, esaldian azaltzen den deskripzio definitua ez bada existitzen, hots,
aurresuposizioa faltsua bada, orduan ez litzateke posible izango agindua
betetzea.
2. Erref: Obeditu daiteke mahi gainean libururik ez egon arren (ondoan liburu bat baldin
badago).
a. Beraz, hiztunak deskripzioa erreferentzialki aurkezten duenean, objektu horri
buruz hitz egin dezake, nahiz eta objektua izatez ez den existitzen

USTEA
Eman dezake erabilera mota hiztunaren usteak zehazten duela. Hau da, Hiztun batek deskripzioa
betetzen dela uste ez badu, seguruenik ez du modu erreferentzialean erabiliko; eta berak eta bere
entzuleek deskripzioa beteko lukeen gauza bereizi bat identifikatuko luketela uste izango balu,
erabilera erreferentziala egingo lukeela seguru asko.
- Baina, hauek susmoak dira, ez dira inplikazioak. Imajina daiteke egoera bat zeinetan hiztunak
erabilera erreferentziala darabilen, deskripzioa betetzen duen gauzarik ez dagoela
pentsatzen duen arren.
Adibidez: suposatu tronuan dagoen gizona ez dela nire ustez erregea, usurpatzaile bat baizik eta nik
gizon hau ikusi nahi dudala. Bere zerbitzariei esan diezaieket “Erregea bere diruetxean al dago?”,
deskripzioa betetzen duen sujeturik ez doela pentsatu arren. Are gehiago, Bai hizlaria, bai entzuleak
deskripzioa betetzen duen subjekturik ez dagoela pentsa dezakegu eta erreferentziak aurrera egin
dezake berdin-berdin.

DESKRIPZIO DEFINITUEN ERABILERA

- Atributiboa:
- Norbaitek zerbaiti buruzko zeozer esan
- Erreferentziarik ez badago, ez da deskripzio okerra
- Erreferentziarik ez badago, ez du egia baliorik.

- Erreferentziala:
- Norbaitek zerbaiti buruzko zeozer esatean, zerbait identifikatu
- Erreferitzean huts egiten da, nik erreferitu nahi dudana ezerekin ezin denean
idaentifikatu.

Bi erabilerek, deskripzioa betetzen duen zerbait badelako aurresuposizio dakartela dirudi, baina
horretarako arrazoiak desberdinak dira:
1. Atributiboan: aributiboki erabilitateko dd batek aurresuposizioa sortzen du deskripzioa ezerk
betetzen ez badu hizketa-ekintzaren helburu linguistikoa zapuztu egiten baita. Ondorioz,
baiezpen bat egitean, hiztunak ez du lortuko berez egiazkoa den ezer esatea; erantzun
daitekeen galderak ezingo ditu egin eta obeditu daitekeen agindurik erez ez du lortuko
ematea.
2. Erreferentzialean: helburua entzuleak gauza edo pertsona egokia identifikatzea denez,
normalean, gauza edo pertsona horrek betetzen duela uste duen deskripzioa aukeratuko da
(izan ere, erreferitu nahi zaion horren deskripzio oker batek entzulea nahasiko luke).

DONNELLANEK RUSSELLI EGINGO DION KRITIKA:

“Russellen ikuspegian deskripzio definitu batek entitate bat denota” dezakeela adierazten hasiko da
Donnellan. “Deskripzio definitu bat erabiltzean, beraz, hiztunak entitate bat denotatzen duen
adierazpen bat erabil dezake, baina hori da entitate baten eta deskripzio definitu baten erabilpenaren
artean Russellek onartzen duen erlazio bakarra” (Donnellan 1966, 173). Honen aurrean, Donnellanek
argudiatuko du Russellen planteamendu linguistikoan ez dela denotatzearen eta erreferitzearen
artean bereizketarik egiten. Arestian aipatu bezala, deskripzio definituek izendatzen duten objektua
erreferitzeko duten gaitasun eza azpimarratzen du Russellek, logikoki propioak diren izenak soilik
kontsideratuz erreferentzial gisa. Horrenbestez, deskripzio definituen erabilera erreferentziala
identifikatu ez izana egotziko dio Donnellanek (besteak beste).
DONNELLANEK STRAWSONI EGINGO DION KRITIKA:

Donnellanek adieraziko du Strawsonek bai antzeman zuela erabilera erreferentziala, baita ez-
erreferentziala seinalatu ere. Aldiz, hutsune bat azaleratuko du: Strawsonentzat deskripzio definitu
baten erabilera perpaus motaren funtzio bat dela ematen du, hots, perpaus batek iada funtzio bat
duela haren baitan (nolabait adieraztearren).

Bestalde, Strawsonek dio deskripzioa betetzen duen ezer ez egotean, hiztunak huts egingo lukeela
ezeri erreferitzean eta ez lukeela egiazkoa edo faltsua den ezer baietsiko. Aurrekoari helduz,
Donellanek adieraziko du hau egiazkoa dela DD-en erabilera atributiboari dagokionez; ez, aldiz,
erreferentzialaren kasuan. Izan ere, posible da zerbait erreferitu eta haren inguruko zerbait baieztea
nahiz eta deskripzioa ez duen ezerk asetzen.

You might also like