You are on page 1of 5

AUSTIN

(Esaldi performatiboak)

Hitzaldi baten transkripzioa da, bertan:


- Egiazko edo faltsu izan daitezkeen baiezpenen (eta ukapenen) eta esaldi performatiboen
arteko bereizketa egin
- Ez dago esaldi performatiboak egiazko edo faltsutzat jotzerik, eta, horien bitartez
zerbait esan baino zerbait egin egiten dugu.
- Jainkoak “Izan bedi argia” esatean, argia egiten du, epailean “honen bidez
Egunkaria itxi egiten dut” idazten duenean, Egunkaria itxi egiten du, Aimarrek
“promes egiten dut zintzoa izango naizela” esanez, zintzoa izango dela
egiten du promes.
- Esaldi performatiboen eta baizpenen arteko bereizketarako irizpide sendoen bila
hasten denean, ordea, bereizketaaren balioa bere jartzen du zalantzan Austinek.
- “Zigarretak erretzea kaltegarria da osasunarentzat” esatean, egiazkoa edo
faltsua izan daitekeen zerbait esatean gain, ez al gara oharpen bat egiten
ari?
- “Honen bitartez, lan kontratua amaitu zaizula jakinarazten dizugu” norbait
kaleratzeko modua izateaz gain, ez al dauka egiarekin zerikusirik?
- Amaieran, hizketa-ekintzetan esanahia eta indarra bereiztearen alde egiten du amaieran
Austinek, horrela, ‘hizketa-ekintzen teoria’ gisa ezagutzen denari hasiera emanez

I. ATALA

Atal honetan Austinek esaldi “performatibo” nozio berria aurkeztuko du, gainera, enpirismo logikoari
sortzen zaizkion arazo batzuk azalduko ditu, eta, azkenik, esaldi performatibo zorigaiztokoak
zerrendatuko ditu.

Esaldi performatiboen beharra justifikatuko du historiara joz. Historian zehar filosofoek onartu dute
beraiei interesatzen zaien gauza bakarra egiazki ala faltsuki gertakarien berri eman edo egoerak
deskribatzen dituzten esaldiak direla. Egi-balioari erreparatu izan zaio soilik. Horretatik at, bestelako
hitzak ere badaudela aldarrikatuko du Austinek. Zalantzan jarriko du azkenaldian egiazko/faltsuzkoari
soilik erreparatzearen joera:
- Austinen ustez azkenaldian hurpilben mota hau zalantzan jarri da, eta bere iritziz 2 fasetan
eman dela dio:
- “Jendearentzat”/Vienako zirkulua: zentzugabea dira, ezin badugu erabaki esaldiak
egiazkoak/faltsuzkoak diren. → Egiaztapenaren mugimendua sustatu.
- “Eta hurbilpen honek on asko eta asko egin zuen; seguru asko zentzugabeak
diren gauza asko eta asko hala direla erakutsi zuen. Hala ere, uste dut
zentzugabekeria mota guztiak ez direla egokiro sailkatu eta, agian, gauza
batzuk zentzugabetzat jo direla, benetan hala ez direnean”.
- Jendea galdetzen hasi zen baiezpen gisa tratatuta zentzugabe gisa ulertzeko
arriskua zuten gauza horietako batzuk, azken finean, baiezpen gisa hartu behar ote
ziren (metaforak adibidez). Ildo horretan, jendeak orain lelo berri bat onartu du:
‘hizkuntza-ren erabilera ezberdinen’ leloa. Jarrera hau aportazioak eman, hizkuntza
erabilera anitza aldarrikatu.
- Austinek hitzaldi honetan hizkuntzaren erabilera horietako bat aztertu nahi
du: ESALDI PERFORMATIBOAK.

Austin: zentzugabea dela esaten duten oro, ez da zentzugabea→ Sailkapena egin behar da
→ Falazia deskribatzailea: penstatzea hau dela egin daitekeen bakarra. Ikuspegi
zaharrari, baiezpenen ikuspegi zaharrari, batzuetan falazia ere esaten zaio, falazia
deskribatzailea.

ESALDI PERFORMATIBOAK → aditz performatiboen bitartez eraikitako perpausak → esaleak egin egingo
du.

Esaldi performatiboak:
- Ustezko baiezpenak diruditen esaldiak dira: gramatilkaki baizpen itxura, baina ez dira
zentzugabeak, ezta egiazko/faltsua.
- Ez dira modalidadeak, ezta kontzeptu etiko-moral
- Zentzua dute
- Eredu kanonikoa: aditz arrunta, indikatiboko oraindinaldia, 1. pertsonan singularrean.
- “batek mota honetako esaldi bat egiten badu, zerbait esaten ari dela baino gehiago zerbait
egiten ari dela esango genuke” (Austin, 1961 [2007]: 159)
- ‘Zerbait egiten ari’: esan dudana esatean, ekintza hori egin egiten dut. ‘Bai, nahi dut’
‘Barkatu’... → Ez dute ekintza deskribatzen (deskribatzeak baiezpena egiazkoa edo faltsua
izate suposatuko luke). Esatea, ekintza egitea da. (barkamena ez bada esaten, ez zara
barkamena eskatzen ari→ekintza). Performatiboa (ekintza egitearekin harremandua)
- Ez dira egiazko edo faltsuak → Zorioneko edo zorigaiztokoak dira

Baiezpenak:
- Egia edo faltsu

ZORIGAIZTOKO ZERRENDA

Esaldi performatibo hauek, beraz, ez dira egiazko edo faltsu. Baina badituzte beren ezintasunak.
Modu berezi batzuetan egin dezakete porrot (ez faltsu). Esaldi performatiboak oker/huts egin
dezaketen kasuak zerrendatuko ditu. Zorigaitza erregela batzuk urratzen direnean ematen da.
- Esaldi performatiboen erregelak:
- Erabili nahi dugun pro-zedura konbentzionalak existitu egin behar duela eta onartua
izan behar duela
- Prozedurari heldu nahi dioguneko zirkunstantziek heltzeko egokiak izan behar dute
Biak betetzea ezinbestekoa ekintza arrakastatsua izateko, bestela, huts egin.
- Suposatu, gurea bezalako herrialde batean bizi garela eta gure emazteagandik dibortziatu
nahi dugula. Saia gaitezke gelan bera gure aurrean zuzenean jarri eta esanez, denek
entzuteko moduan ozenki, ‘zurekin dibortziatzen naiz’. Baina prozedura hau ez dago onartua.
Ez dugu honela gure emazteagandik dibortziatzea lortuko, herrialde honetan eta hau
bezalako beste batzuetan behintzat. Kasu honetan konbentzioa, esango genuke, ez da
existitzen edo ez dago onartua.
- Haur festa batean taldekideak aukeratzean, esaten dudala ‘George aukeratzen dut’. Baina
George gorritu egiten da eta esaten du ‘Ez nabil’. Kasu honetan, arrazoi bat nahiz
besteagatik, ez dut George aukeratu, garbi asko, jolasten ez den jendea aukeratzen uzten
dizun konbentziorik ez dagoelako, edo aukeratzeko prozedurarako zirkunstantzia horietan
George objektu desegokia delako

Esaldi mota hauek okertzeko beste modu bat → zintzotasun eza:

- Zintzotasun eza: Beharrezko pentsamendu edo sentimendu edo asmoak izan gabe, formula hauetako
bat erabiltzen baduzu prozeduraren gehiegiz-ko erabilera gertatzen da, zintzotasun eza gertatzen da.
Zintzotasun-eza esaldi performatiboen okertzeko modu bat: ‘Promes egin’... → esaleak esatean eta
geroako jokabide batera konprometitzea espero bezala ez jokatzean zorigaiztoa ematen da. Hau da,
promes egitean espero da promes egin duzun horrekiko konpromezu bat, jokabide zehatz bat izanen
duena. Poztu ez naizenean edo meritua zurea dela uste ez dudanean ‘zoriontzen zaitut’ esaten badut,
orduan zintzotasun eza gertatzen da. Zintzoa ez bazara, zorigaiztokoa gertatzen da esaldi
performatiboa.

Erregela hauetako bat konplitzen ez bada, egin nahi dugun ekintza hutsa, efekturik gabea,
dela esaten dugu.

Zorigaiztoko zerrenda ez da osoa, hiru baldintza/ezaugarriak ez dira bata bestearekiko baztertzaileak.


Zorigaiztoko zerrenda sailkatzeko zailtasunak daude. Beste batzuk:
- Gaizki ulertzea
- Egiaz zorigaiztokoa: aske ez naizen baldintzen pean, ekintzen erantzukizun eza dago
halabeharrez. Adb: torturen pean deklarazio bat egin eta sinatzeak.
- Esaldi performatiboak poema, txantxak, antzeztean… → kasu hauetan, noski, esaldia ez da serioski
esana eta ezingo dugu esan delako ekintza serioski egin dugula. Poetak badio ‘Zoaz eta har ezazu izar
eroria’ edo dena delakoa, ez du serioski agindu bat bota.

II. ATALA

- Galdera: nola sailkatu esaldi performatiboak ziurtasunarekin?


- Eredu kanonikoa: ind. orain. 1. pertsona singularra, baiezpenaren itxura, ez
zentzugabea, ez egiazko/faltsua
- Ezin da irizpide gramatikal baten bidez egin: ez da ind. orain. egin daitekeena soilik
- Asimetria: erabilitako aditzekin bada asimetria tipiko bat aditza pertsona eta denbora
horretan erabiltzearen eta aditz bera beste pertsona eta denboretan erabiltzearen
artean
- Promes egiten dut (promes egitearen ekintza egiten dugu. Performatiboa →
arrakasta/porrot)
- Promes egin nuen/ egiten du/ zuen... (promes egite ekintza baten berri ematen du →
faltsua/ egiazkoa)
- Aditz performatiboen beste forma estandar bat → Aditza inpertsonala: esaldi performatiboen
beste forma ezberdina. Honen bitartez hau eta beste egiteko baimena ematen zaizu’ eta abar.
(“honen bitartez...” -ekin agertzen da askotan).

- Esaldi performatibo esplizitu eta inplizituak bereizi.


- Esplizituak: gure forma estandarretako batera edo bestera mugatzen den edozein
esaldiri esaldi performatibo esplizitu esan diezaiokegu (‘Atea ixteko agintzen dizut’).
Aditz bat formula kanonikoan esplizituki dio egiten duen zein ekintza egiten ari
garen → aditz performatiboak daramate. adb: barka, zoriontzen zaitut, promes egiten
du…
- ‘Zezen hau arriskutsua dela ohartarazten zaizu’ → esal, perf, esplizitu
(ohartarazi aditz performatiboa)
- Inplizitua: ‘Zezen hau arriskutsua da’, ‘zezen arriskutsua’, ‘zezen’ → esaldi
performatibo inplizitua: esplizitua ez dena, aditz performatiboa ez duena eta
testuinguruaz baliatuta ulertuko duguna.
- Arazoa: esaldi perf. inplizituak baiezpena dirudite eta esaldi performatiboak itxurazko
baiezpenak dira. Ez da bereizketa uztartezina, esaldi performatibo eta baiezpena izan daiteke
aldi berean. Afera honi aurre egiteko:
- Helburua: esaldi performatiboak bereizteko irizpide bat ezartzea. Aditz performatibo
esplizitu bat daramakien esaldi batera aldatzea. Baliokidea egitea.
“Honen bitartez ohartarazten zaizu zezena arriskutsua dela” → esaldi perfromatiboa
“Aurrera egin” → ez da esaldi performatiboa.
Iraindu hitzez egiten da, ekintza bat da, hitzez. Baina iraintzean, ez dugu esplizitu egiten iraintzea.
- Ez da esaldi performatiboa. Gaitzestea, berriz, bai.
- Adibidez, ‘Koldar bat zara’ esaten badizut, zu gaitzesten ari ninteke edo zu iraintzen
ari ninteke. Baina, antza, gizarteak zentsuratzea edo kargu hartzea onartzen duenez,
‘Kargu hartzen dizut’ edo ‘Gaitzesten zaitut’ bezalako formulak garatu ditugu, zeregin
desiragarri hau azkar egiteko aukera ematen diguna. Baina, bestalde, iraintzea,
antza, onartzen ez dugunez, ez dugu ‘Iraintzen zaitut’ formula soila garatu, bere lana
ere ongi beteko lukeena.

Beraz, performatiboetan zirkunstantzia egokietan bi gauza hauek bete behar dira: ekintza esplizitu
egin ahal izatea eta ekintza esplizitu egitean gauzatzea.

ARAZOAK AGERTZEN HASIKO DIRA

Austinek, orain arte egin duen planteamenduaren arabera, badirudi bereizi egin behar ditugula: zein
ekintza egiten ari garen esplizitu egitea eta egiten ari garen ekintza zein den baieztatzea. Esaldi
performatibo esplizitu bat botatzean ez gara zein ekintza den baiezten ari, zein ekintza den
erakusten edo esplizitu egiten ari gara. Ordea, orain hasi gara ikusten ezberdintasun hau ez dela izan
zitekeen bezain argia.

1) Lehenik, jakina, zalantzak izan ditzakegu gure performatiboen hedaduraz.


Adb:
- Sentitzen dut
- Barkamena eskatzen dizut

Edo batzuetan inork ‘Sentitzen dut’ esaten badu, hori eta ‘Barkamena eskatzen dizut’ gauza bera ote
diren galdetzen diogu geure buruari —jakina, azken kasu honetan, esaldi performatiboa egin dugu—
edo, agian, haren sentimenduen egoeraren deskripzio, egiazko ala faltsu, gisa hartu behar ote dugun.
‘Oso gaizki sentitzen naiz hori dela eta’ esan balu, bere sentimenduen egoeraren deskripzio gisa
egina behar zuela pentsatu beharko genuke. ‘Barkamena eskatzen dizut’ esan balu, barkamena
eskatzearen erritoaren bitartez eginiko esaldi performatibo argia zela ulertuko genuke. Baina
‘Sentitzen dut’ esaten badu, bien arteko zorigaiztoko kulunka gertatzen da. Fenomeno hau nahiko
arrunta da. Askotan topatzen ditugu horrelako kasuak: badaude esaldi performatibo argi bat eta
horrekin lotutako bestelako esaldi argi batzuk, deskriptiboak direnak eta ez performatiboak. Baina,
bestalde, tarteko beste asko ere badaude zer diren oso ziur ez dakigunak (anbiguotasunean erori).

2) ‘... baiezten dut’ ez al da beraz esaldi performatiboa? Egiten ari garen ekintza baieztearen ekintza
da. Baina, orduan, batek pentsa dezake ‘... baiezten dut’ bukatzen diren esaldiek egiazko edo faltsu
izan behar dutela, baiezpenak direla. Hau da, baiezpenek, genioen, egiazko ala faltsu izan behar
zuten; esaldi performatiboek, berriz, zorioneko ala zorigaiztoko. Zerbait egitea dakar esaldi
performatiboak, baina esan dugunaren arabera, baiezpenak egitea ez zen zerbait egitea. Baina ziur
alderaketa hau, atzera begiratuz gero, ez dela zuzena. Baiezpenak, jakina, gertakariekiko duten
korrespondentzia edo korrespondentzia ezaren arabera, hau da, egiazko ala faltsu izatearen arabera
balioets daitezke. Baina horiek ere zorigaiztokoak izan daitezke, esaldi performatiboak bezainbeste.

MOOREN PARADOXA

“Katua alfonbraren gainean dago, baina (eta) nik ez dut uste katua alfonbraren gainean dagoenik.”
Hau esatea onartezina da, baina ez da kontraesana (faltsua), azken finean gertakari bat eta uste bat
kontraesankorrak ez baitira, baina bai onartezinak. Ez dago arrazoirik katua alfonbra gainean ez egon
ahal izateko nik hala uste izan gabe.

Paradaxora horren aurrean Austinek zer dio? Nola sailkatu behar da baiezpen bitxi honetan oker
dagoena? Zorigaitzaren doktrina gogoratzen badugu, bada onartezina den zerbait hori esatean,
egindako promesa ez da zintzoa eta hori esaldiak porrot egiteko modu bat da. Beraz, zintzotasunik ez
dago ‘Katua alfonbra gainean dago, baina nik ez dut uste hor dagoenik’ esaten duen pertsonaren
kasuan, eta zintzotasunik eza ari da aitortzen (zentzugabekeria mota bitxia sortuz), beraz, esaldia
ZORIGAIZTOKOA DA

AUSTINEN ONDORIOA

Egiazki egia eta faltsutasunari buruz gero eta gehiago pentsatu, hainbat argiago ikusiko dugu esaten
ditugunetatik oso esaldi gutxi direla egiazko soilik edo faltsu soilik direnak. Normalean bidezkoak
diren ala bidezkoak ez diren, egokiak diren ala desegokiak, neurriz gainekoak diren ala neurriz
gainekoak ez diren bezalako galderak ere badaude. Zehaztugabeegiak dira, ala erabat zehatz eta
zuzenak dira?... Egia eta faltsutasunari buruzko geure ideiak lasaitzen baditugu, ikusiko dugu,
gertakariekin duten erlazioan balioestean, baiezpenak eta aholku, oharpen, epai eta abar ez direla
azken buruan horren ezberdinak.

ZERBAIT BAIEZTEA EKINTZA BAT BURUTZEA IZANIK, ZILEGI DA?

Performatiboei buruz aritzean, denbora guztian onartu dugu esaldi performatibo batek egin beharreko
guztia zorionekoa izatea, ateratzea, hutsik ez egitea, abusurik ez izatea dela. Bai, baina hori ez da
kontu guztia. Zilegia al da? Honek erakusten duena da zuk ezin duzula besterik gabe besteen
sentimenduei buruzko baiezpenik egin (nahi baduzu, aieruak egin ditzakezun arren); eta gauza asko
daude, euren ezaguerarik izan gabe, eurei buruz iritzirik emateko tokian izan gabe, ezin dituzunak
besterik gabe baieztu. Baieztearen kasurako, eta arrazoi berengatik deskribatu eta berri ematearen
kasuetarako ere, egin behar duguna da pixka bat beren pribilegiozko tokitik kendu, performatibo gisa
aipatzen eta hitz egiten aritu garen hizketa-ekintza horiek bezain hizketa-ekintza direla konturatu.

TEORIA BERRIA PLANTEATU, PERFORMATIBOENA ERAITSI

Esaldi guztiak ekintzak dira, baiezpenak barne. Zerbait esateko ekintza da. Esaldiak asmoak/ekintzak
dira. Dikotomia hitzak/ekintza ez du zentzurik. Bagenuen esanahiaren inguruko teoria bat baiezpenen
eta esaldi performatiboen bereizketa planteatzen zuena eta bukaeran, eraisten da. Hori dela eta,
indarren hizketan-ekintzen teoria beharrezkoa dela aldarrikatuko du. Ze gauza egin daitezke
hitzekin? Zer da hizketa-ekintza (speech-act)? zerbait esateko ekintza da.
- Ekintza lokutiboa :
- Ekintza ilokutiboa: baldintza egokietan esandakoa esanda lortuko dena.
- Ekintza perlokutiboa: ondorio batzuk eragiten dugu entzulearengan. Dibertizea ez da ek.
ilokutiboa, hitzen bidez egiten den zerbait da. Ondorioak.

Indarren toeria ekintza ilokutiboen azterketa da. Konplikatua bada ere, esaldiaren indarraren teoria
egitea beharrezkoa dela azpimarratuko du.

You might also like