You are on page 1of 3

5.

KANTEN TEORIA ETIKOA: ETIKA DEONTOLOGIKO BAT

Agian ohartuko zinen Kanten etikak, inperatibo kategorikoa betetzearen garrantzia


azpimarratzen duenez, arreta handiagoa jartzen duela arauen unibertsaltasunean,
gure ekintzek izan ditzaketen ondorioetan baino.

Hori azaltzeko, lagungarria izan daiteke aztertzen ari garen adibidea, inperatibo
kategorikoa betetzeko, beti esan behar dugu egia. Baina beti egia esateak arazoak ere
sor ditzake, edota besteak egoera zail batean jar ditzake.

Esate baterako, baten batek bere itxurari buruzko iritzia galdetzen badit, eta niri bere
itxura oso zatarra iruditzen bazait, zer izango litzateke egokiena? Egin esan beharko
nioke, edo hobeto litzateke gezurra esatea, desengainua har ez dezan?

Alde horretatik, Kanten proposamen etikoa irmoa da erabat. Izan ere, Kanten ustez,
gure betebehar morala da inperatibo kategorikoa kasu guztietan betetzea, kontuan
hartu gabe horrek ekar ditzakeen ondorioak.

Kanten teoria, beraz, ez da proposamen kontsekuentzialista bat; etika deontologiko


bat da, beti gure betebeharra betetzearen garrantzia azpimarratzea baitu.

Hain zuzen, Kantek uste zuen ez garela gure ekintzek izan ditzaketen ondorioen
erantzule. Izan ere, askotan, gure jokabidearen ondorioak ezin ditugu geuk kontrolatu.
Baina, moralaren ikuspegitik, gure betebeharra betetzeko erantzukizuna dugu.

Horregatik, Kanten etikaren ikuspegitik, jokabide zuzena da beti betebeharra betez


jokatzea. Eta hau da horretarako oinarria, Kanten arabera:
unibertsal bihurtzea nahiko genukeen arauak aukeratzea, eta aldi berean gizaki guztien
duintasuna errespetatzen dutenak.

Kanten teoria ez da proposamen kontsekuentzialista bat; etika deontologiko bat da,


beti gure betebeharra betetzearen garrantzia azpimarratzen baitu.

KANTEN ETIKA
Formala Deontologikoa
• Ez du ezartzen helburu bat edo ongi • Ez ditu kontuan hartzen gure ekintzen
goren bat. ondorioak
• Arauek nolakoak izan behar duten • Gure betebeharra betetzearen
ezartzen du, moralki baliodunak izateko. garrantzian oinarritzen da.
1.- Ariketa

Aztertu dilema, moral hau eta azaldu ea hartutako erabakia moralki zuzena den, Kanten
etikaren ikuspegitik. Ondoren, azaldu nola jokatuko zenukeen zuk, eta argudiatu zure
ikuspuntua:

Pertsona batek gaixotasun larri bat du, eta medikuek jakinarazi diote familiari hilabete
gutxi batzuez soilik biziko dela.
Gaixorik dagoen pertsona bizinahi handikoa da, eta psikologikoki lur jota geratuko
litzateke egia esango baliote. Bestalde, besteei eskatzen die zintzo jokatzeko bararekin
eta ez ezkutatzeko ezer. Asko pentsatu ondoren, egia ez esatea erabaki dute, eta
geratzen zaion denbora ahalik ongien igarotzen laguntzea.

2.- Ariketa

Erreparatu jokabide-maximen zerrenda honi. Osatu laukia koadernoan, zehaztuz ea


betetzen duten Kanten inperatibo kategorikoa, eta ea baliodunak etikaren ikuspegitik
eta zergatik:

Betetzen al du Balioduna al da
Jokabide-maxima inperatibo etikaren Azalpena
kategorikoa? ikuspegitik?

Maxima hori arau


unibertsal
bihurtuko
balitz, ezin izango
Hitzemandakoa EZ EZ genuke
komeni zaidanean konfiantzarik
soilik beteko dut. izan elkarrengan
eta
inork ezin izango
luke
jakin emandako
hitza
beteko litzatekeen.
Dagozkidan zergak
baino gutxiago
ordainduko ditut,
inor
ohartu gabe egin
baitezaket.

Beti errespetatuko
ditut gizaki guztien
giza eskubideak,
desberdintasunak
kontuan hartu
gabe.

Ez dut inoiz
indarkeriarik
erabiliko
ezein pertsonaren
kontra.
Behar dudanean,
besteek utzitako
dirua hartuko dut,
baina ez nago prest
inori dirua uzteko.

Bide-zirkulazioko
arauak beteko
ditut,
bete ezean isuna
jasotzeko arriskua
badut soilik.

Ez dut onartuko
besteek ni
iraintzea,
baina nire etsaiak
irainduko ditut, lur
jota gera daitezen.

Beti beteko ditut


bide-zirkulazioko
arauak, edozein
egoeratan.

You might also like