Russell Denotatzeaz

You might also like

You are on page 1of 16

2

DENOTATZEAZ (1905)
BERTRAND RUSSELL

(Kepa Kortak ingelesetik itzulia)


[Itzulpen hau lehen aldiz Gogoa-n argitaratu zen: Gogoa II-l:
9-22. Argitalpen berri honetan hainbat zuzenketa egin ditu itzultzai-
leak.]

‘Adierazpen denotatzaile’ deritzet ondoko hauen gisako adieraz-


penei: gizon bat, gizon batzuk, edozein gizon, gizon guztiak, gizonak
oro, Ingalaterrako egungo Erregea, Frantziako egungo Erregea, eguzki
sistemako masa zentroa hogeigarren mendeko lehen unean, lurraren
bira eguzkiaren inguruan, eguzkiaren bira lurraren inguruan. Honela,
adierazpen bat bere formaren arabera bakarrik da denotatzailea. Hiru
kasu bereiz ditzakegu: (1) Adierazpen bat denotatzaile izan daiteke,
eta ezer ez denotatu; e.g. ‘Frantziako egungo Erregea’. (2) Adierazpen
batek objektu definitu bat denota dezake, e.g., ‘Ingalaterrako egungo
Erregea’-k gizon jakin bat denotatzen du. (3) Adierazpen batek anbi-
guotasunez denota dezake; e.g., ‘gizon bat’-ek ez du gizon asko deno-
tatzen, gizon anbiguo bat baizik. Honelako adierazpenen interpretazioa
zailtasun dezenteko lana da; izan ere, oso nekeza da formalki errefuta-
garria ez den teoriarik hezurtzea. Ezagutzen ditudan zailtasun guztiak
gainditzen ditu, nik aurki dezakedanaren heinean, azaltzera noan teoria
honek.
Denotatzearena oso gai garrantzitsua da, ez bakarrik logika eta
matematikan, baita ezagutzaren teorian ere. Adibidez, badakigu eguzki
sistemako masa zentroa une zehatz batean puntu zehatz bat dela, eta
horri buruzko hainbat proposizio baiezta dezakegu; baina ez daukagu
puntu honen ezaguera bitartekogaberik, ezen deskripzioz soilik ezagu-
tzen baitugu. Zerbaiten ezagueraren eta zerbaiti buruzko ezagutzaren
arteko bereizketa aurkezten zaizkigun gauzen eta adierazpen denota-
tzaileen bidez bakarrik aurki ditzakegun gauzen arteko bereizketa da.

61
Maiz gertatzen da badakigula adierazpen jakin batek anbiguotasunik
gabe denotatzen duela, nahiz denotatutakoaren ezaguerarik ez dugun;
hori gertatzen da masa zentroaren aurreko kasuan. Hautematean hau-
temate-objektuen ezaguera dugu, eta pentsamenduan izaera logiko
abstraktuagoko objektuen ezaguera dugu; baina esanahi ezaguna duten
hitzez osatutako adierazpenek denotatutako objektuen ezaguerarik ez
dugu halabeharrez. Garrantzi handiko adibide bat hartzeko: ez dirudi
inoiz besteen gogoen ezaguerarik dugula uste izateko arrazoirik da-
goenik, horiek zuzenean hautemanak ez direla ikusita; beraz, horiei
buruz dakiguna denotatzearen bidez lortzen dugu. Pentsatze orok
ezagueratik hasi behar du, baina arrakasta du ezagueratik ez dugun
gauza askori buruz pentsatzeak.
Nire argudioaren haria hurrengo hau izango da. Defenditu nahi du-
dan teoria baieztuz hasiko naiz;1 Fregeren eta Meinongen teoriak ezta-
baidatuko ditut gero, eta erakutsiko dut zergatik ez batek ez besteak ez
nauen asetzen; gero nire teoriaren aldeko oinarriak emango ditut; eta
azkenik nire teoriaren ondorio filosofikoak aipatuko ditut laburki.
Nire teoria, laburki, honelakoa da. Aldagai nozioa funtsezkotzat
hartzen dut; ‘C(x)’ proposizio bat2 adierazteko darabilt, non x osagai
bat baita eta x, aldagaia, esentzialki eta osoki indeterminatua baita.
Orduan bi nozio hauek kontsidera ditzakegu: ‘C(x) beti da egiazkoa’
eta ‘C(x) batzuetan da egiazkoa.’3 Orduan guztia eta ezer ez eta zerbait
(adierazpen denotzailerik primitiboenak direnak) honela interpretatu
behar dira:
C(guztia)-k esan nahi du ‘C(x) beti da egiazkoa’;
C(ezer ez)-ek esan nahi du ‘“C(x) faltsua da” beti da egiazkoa’;
C(zerbait)-ek esan nahi du ‘Faltsua da “C(x) faltsua da” beti
egiazkoa dela’.4
Hemen ‘C(x) beti da egiazkoa’ nozioa azken eta definiezintzat
hartua da, eta gainerakoak honen bitartez definitzen dira. Ez da asumi-

1 Gai hau eztabaidatu dut Matematikaren Printzipioetan, V. Kap., §476. Han de-

fenditutako teoria ia Fregerena bera da, eta jarraian defendituko dudanarekiko nahikoa
ezberdina.
2 Funtzio proposizionala, zehatzago.
3 Bigarrena lehenaren bitartez defini dezakegu honako hau esan nahi duela kontsi-

deratuz: ‘Ez da egiazkoa “C(x) faltsua da” beti egiazkoa dela’.


4 Batzuetan, adierazpen korapilatsu honen ordez, honako adierazpena erabiliko dut,

‘C(x) ez da beti faltsua’ edo ‘C(x) batzuetan egiazkoa da’, adierazpen korapilatsuak
esan nahi duena bera adierazteko definitua suposatuz.

62
tzen guztia, ezer ez eta zerbait-ek bakartuta inolako esanahirik dutenik,
baina esanahi bat asignatzen zaie hauek azaltzen diren proposizio guz-
tiei. Defenditu nahi dudan denotatzearen teoriaren printzipioa hauxe
da: adierazpen denotatzaileek ez dutela inoiz inolako esanahirik beren
kasa, baina hitzez gauzatzen direnean halakoak dituzten proposizio
guztiek badutela esanahi bat. Denotatzearen inguruko zailtasunak oro,
nik uste, hitzez gauzatzean adierazpen denotatzaileak dituzten propo-
sizio horien analisi oker baten emaitza dira. Analisi egokia, oker ez
banago, honela jar daiteke abian.
Demagun orain ‘Gizon bat topatu nuen’ proposizioa interpretatu
nahi dugula. Hau egiazkoa bada, gizon jakin bat topatu nuen; baina ez
da hau baieztatzen dudana. Defenditzen dudan teoriarekin bat, baiezta-
tzen dudana hau da:
‘“x topatu nuen, eta x gizakia da” ez da beti faltsua’.
Oro har, gizonen klasea gizaki predikatua duten objektuen klase gisa
definituz, hau esaten dugu:
‘C(gizon bat)’-ek esan nahi du ‘“C(x) eta x gizakia da” ez da beti
faltsua’. Honek ‘gizon bat’ berez esanahirik gabe uzten du, baina
esanahi bat ematen die beren hitzezko gauzatzean ‘gizon bat’ duten
proposizio guztiei.
Kontsideratu orain ‘gizonak oro hilkorrak dira’ proposizioa. Propo-
sizio hau5 hipotetikoa da egiazki, eta ezer gizon bat bada, hilkorra dela
baiezten du. Hau da, baiezten du x gizaki bat bada, x hilkorra dela, x
edozer dela ere. Beraz, ‘x gizon bat da’ ‘x gizaki bat da’-z ordezkatuz,
hau dugu:
‘Gizonak oro hilkorrak dira’-k esan nahi du ‘“x gizakia bada, x
hilkorra da” beti da egiazkoa’.
Hau da logika sinbolikoan adierazten dena honako hau esanez: ‘gi-
zonak oro hilkorrak dira’-k esan nahi du ‘“x gizakia da”-k inplikatzen
du “x hilkorra da” x-ren balio ororentzat’. Orokorrago, hauxe esaten
dugu:
‘C(gizonak oro)’-k esan nahi du ‘“Baldin x gizakia bada, orduan
C(x) egiazkoa da” beti da egiazkoa’.

5 Bradley jaunak ondo argudiatu duen moduan, bere Logic-en, I liburua, II. Kapitu-
lua.

63
Era berean:
‘C(gizonik ez)’-ek esan nahi du ‘“Baldin x gizakia bada, orduan
C(x) faltsua da” beti da egiazkoa’.
‘C(gizon batzuk)’-k ‘C(gizon bat)’-en esanahi bera izango
du,6 eta
‘C(gizon bat)’-ek esan nahi du ‘Faltsua da “C(x) eta x gizakia
da” beti dela faltsua’.
‘C(gizon guztiak)-ek’ ‘C(gizonak oro)’-ren esanahi bera izango
du.
-a duten adierazpenak interpretatzea falta zaigu.* Adierazpen deno-
tatzaileetarik interesgarrienak eta zailenak dira hauek, askogatik. Har
adibide gisa ‘Charles II.aren aita hil egin zuten’. Honek baiesten du
bazela x bat Charles II.aren aita zena eta hil egin zutena. Orain, -a-k, zo-
rrotz erabiltzen denean, bakartasuna dakar berarekin. Hitz egiten dugu,
egia da, ‘Honako-ta-halako-ren semeaz’ Honako-ta-halakoak seme bat
baino gehiago duenean ere, baina zuzenagoa litzateke ‘Honako-ta-ha-
lakoren seme bat’ esatea. Honela gure helburuetarako -a-k berarekin
bakartasuna dakarrela ulertuko dugu. Honela ‘x Charles II.aren aita
zen’ esaten dugunean ez dugu bakarrik baiesten x-k Charles II.arekin
erlazio jakin bat zuela, baizik eta baita ezerk gehiagok ez duela erlazio
hau ere. Aipatu erlazioa, bakartasunaren suposiziorik gabe, ‘x-k Char-
les II.a sortu zuen’-ek adierazten du. ‘x Charles II.aren aita zen’-en ba-
liokide bat lortzeko hau erantsi behar dugu, ‘y x ez beste bat bada, y-k
ez zuen Charles II.a sortu’, edo baliokidea dena, ‘y-k Charles II.a sortu
bazuen, y eta x identikoak dira’. Beraz, ‘x Charles II.aren aita da’ ‘x-k
Charles II.a sortu zuen’ bihurtzen da; eta ‘y-k Charles II.a sortu bazuen,
y eta x identikoak dira’ beti egiazkoa da y-z’.
Honela ‘Charles II.aren aita hil egin zuten’ hau bihurtuko da:
‘Ez da beti faltsua x-z x-k Charles II.a sortu zuela eta x hil egin
zutela eta “y-k Charles II.a sortu bazuen, y eta x identikoak dira”
beti egiazkoa dela y-z’.

6 Psikologikoki ‘C(gizon bat)’-ek bakar baten iradokizuna du eta ‘C(gizon ba-

tzuk)’-ek bat baino gehiagoren iradokizuna du; baina iradokizunok alde batera utz
ditzakegu lehen hurbilketa batean.
* [Euskarazko -a eta bat ez dira, hurrenez hurren, ingelesezko the eta a(n) artiku-

luen baliokide zehatzak, baina artikulu honetako hainbat pasartetan behintzat hala uler
ditzan eskatzen diot irakurleari. Itzultzailearen oharra].

64
Honek interpretazio sinesgaitz samarra iduri dezake; baina ez naiz
orain arrazoiak ematen ari, teoria baiezten ari naiz soilik.
‘C(Charles II.aren aita)’ intepretatzeko, non C-k hari buruzko edo-
zein baiezpen errepresentatzen baitu, goikoan C(x)-ren ordez ‘x hil
egin zuten’ jarri besterik ez dugu egin behar. Ohartu, goiko interpreta-
zioaren arabera, C edozein baiezpen dela ere, ‘C(Charles II.aren aita)’-k
hau inplikatzen duela:
‘Ez da beti faltsua x-z “y-k Charles II.a sortu bazuen, y eta x
identikoak dira” beti egiazkoa dela y-z’,
hizkuntza arruntean ‘Charles II.ak aita bat du eta ez gehiago’-ren bi-
tartez adierazten dena. Ondorioz baldintza honek huts egiten badu,
‘C(Charles II.aren aita)’-ren formako proposizio guztiak faltsuak dira.
Teoria honen abantaila handia da hau. Gero erakutsiko dut ez dela kon-
traesanaren legearen aurkakoa, hasiera batean pentsa daitekeen bezala.
Goiko honek adierazpen denotatzaileak dituen proposizio oro
honelako adierazpenik ez duten formetara erreduzitzen du. Hurrengo
eztabaidan saiatuko naiz erakusten halako erredukzio bat zergatik den
beharrezkoa.
Goiko teoriaren aldeko ebidentzia, adierazpen denotatzaileek pro-
posizioen (hitzez gauzatzen direnean adierazpenok dituzten proposizio-
en) berezko osagaiak errepresentatzen dituztela kontsideratzen badugu,
saihestezin diruditen zailtasunetatik deribatzen da. Honelako osagaiak
onartzen dituzten teoria posibleetan sinpleena Meinongena7 da. Gra-
matikalki zuzena den edozein adierazpen denotatzailek objektu bat
errepresentatzen duela kontsideratzen du teoria honek. Honela, ‘Fran-
tziako egungo Erregea’, ‘karratu biribila’, e. a., benetako objektutzat
jotzen dira. Onartzen da halako objektuak ez direla subsistitzen, baina
hala ere objektu direla suposatzen da. Hau ikuspegi zaila da berez; bai-
na eragozpen nagusia da halako objektuak, egia esan, kontraesanaren
legea urratzeko egokiak direla. Adibidez, Frantziako egungo Errege
existentea existitzen dela esaten da, eta baita ez dela existitzen ere;
karratu biribila biribila dela eta baita ez biribila ere, e. a. Baina hau
onartezina da; eta edozein teoriak emaitza hau saihesten duela ikusten
bada, nahiago izango da zalantzarik gabe.

7 Ikus Untersuchungen zur Gegenstandstheorie und Psychologic (Leipzig, 1904),

lehen hiru artikuluak (Meinong, Ameseder eta Mallyrenak, hurrenez hurren).

65
Fregeren teoriak kontraesanaren legearen goiko urradura saihesten
du. Adierazpen denotatzaile batean bi elementu bereizten ditu, esana-
hia eta denotazioa dei ditzakegunak.8 Honela, ‘eguzki sistemaren masa
zentroa hogeigarren mendearen hasieran’ oso konplexua da esanahian,
baina bere denotazioa puntu jakin bat da, sinplea dena. Eguzki sistema,
hogeigarren mendea, e.a., esanahiaren osagaiak dira; baina denotazio-
ak ez du osagairik batere.9 Maiz identitatea baieztea zergatik merezi
duen erakustean datza bereizketa honen abantaila bat. ‘Scott Waverley-
ren egilea da’ esaten badugu, denotazio identitate bat esanahi desber-
dintasun batekin baiesten dugu. Ez ditut, hala ere, teoria honen aldeko
arrazoiak errepikatuko, beste nonbait (loc. cit.) egin baitut haren baiez-
tapenen aide, eta orain baieztapen horiek eztabaidatu nahi baititut.
Adierazpen denotatzaileek esanahi bat adierazi eta denotazio bat
denotatzen dutelako ikuspegia hartzen dugularik10, aurrean jartzen
zaigun lehen zailtasunetako bat denotazioa ez dagoela dirudien kasuei
dagokie. ‘Ingalaterrako Erregea burusoila da’ esaten badugu, antza,
hau ez da ‘Ingalaterrako Erregea’ esanahi konplexuari buruzko baiez-
pen bat, esanahi horrek denotatutako benetako gizonari buruzkoa bai-
zik. Baina kontsideratu orain ‘Frantziako Erregea burusoila da’. Forma
bera dutenez, honek ere ‘Frantziako Erregea’ adierazpenaren denotazio-
ari buruzkoa behar luke. Baina adierazpen honek, esanahi bat baduen
arren ‘Ingalaterrako Erregea’-k esanahi bat duen bezala, ez du egiazki
denotaziorik, zentzu arruntean behintzat. Beraz batek pentsa lezake
‘Frantziako Erregea burusoila da’-k zentzugabe izan behar lukeela;
baina ez da zentzugabea, erabat faltsua baita. Edo kontsideratu berriz
hurrengoa bezalako proposizio bat: ‘Baldin u elementu bakarra duen
klasea bada, orduan elementu bakar hori u-ren elementua da’, edo,
baiez dezakegun bezala, ‘Baldin u klase unitatea bada, u-a u bat da’.
Proposizio honek beti izan beharko luke egiazko, ondorioa egiazkoa

8 Ikus haren “Ueber Sinn und Bedeutung”, Zeitschrift für Phil. und Phil Kritik, 100.

[“Zentzu eta Erreferentziaz”, bilduma honetako 1. kapitulua.]


9 Fregek toki guztietan, ez bakarrik adierazpen denotatzaile konplexuetan, bereiz-

ten ditu bi elementuak, esanahia eta denotazioa. Honela denotatzaile konplexu baten
osagaien esanahiak sartzen dira haren esanahian, ez horien denotazioak. ‘Mont Blanc
1000 metro baino garaiagoa da’ proposizioan ‘Mont Blanc’-en esanahia da, ez mendia
bera, proposizioaren esanahiaren osagaia.
10 Teoria honetan adierazpen denotatzaile batek esanahi bat adierazten duela esango

dugu; eta bai adierazpenaz bai esanahiaz denotazio bat denotatzen dutela esango dugu.
Beste teorian, nik defenditzen dudanean, ez dago esanahirik, eta batzuetan bakarrik
denotaziorik.

66
baita hipotesia egiazkoa den aldi oro. Baina, u-a adierazpen denota-
tzaile bat da, eta denotazioa da, ez esanahia, u bat dela esaten duguna.
Orain u klase unitate bat ez bada, “u-a”-k ez dirudi ezer denotatzen
duenik; beraz gure proposizioa zentzugabe bihurtzen dela dirudi u kla-
se unitate bat ez den bezain azkar.
Orain argi dago halako proposizioak ez direla zentzugabe bihurtzen
beren hipotesiak faltsuak direlako bakarrik. Ekaitzeko erregeak esan
zezakeen ‘Ferdinand itotzen ez bada, Ferdinand nire seme bakarra da’.
Orain ‘nire seme bakarra’ adierazpen denotatzaile bat da, lehen begira-
da batean, denotazio bat duena nik zehazki seme bakarra dudanean eta
orduan bakarrik. Hala ere, goiko baiezpenak egiazko izaten jarraituko
luke Ferdinand egiazki ito balitz ere. Honela lehen begiratuan denota-
ziorik ez dagoen kasuetan denotazioa eman egin behar dugu, edo adie-
razpen denotatzaileak dituzten proposizioetan daukaguna denotazioa
dela dioen ikuspegia baztertu behar dugu bestela. Azken hau da nik
defenditzen dudan bidea. Lehenengo bidea har daiteke, Meinongek
bezala, subsistitzen ez diren objektuak onartuz, eta kontraesanaren le-
gea betetzen dutela ukatuz. Hori, hala ere, saihestu egin behar da ahal
izanez gero. Fregek (oraingo gure alternatibari dagokionaren heinean
behintzat) bide bera hartzeko beste modu bat aukeratzen du, definizioz
denotazio erabat konbentzional batzuk emanez, bestela batere izango
ez luketen kasuetarako. Honela ‘Frantziako Erregea’ multzo hutsa de-
notatzeko da; (hamar semeko familia ederra duen) ‘Honako-ta-halako
jaunaren seme bakarra’ bere seme guztien multzoa denotatzeko da;
eta abar. Baina prozedura hau, akats logiko errealetara eraman ez gai-
tzakeena agian, artifiziala da zeharo, eta ez du arazoaren analisi zehatza
eskaintzen. Honela adierazpen denotatzaileek, oro har, esanahia eta de-
notazioa, bi alderdiok, dituztela onartzen badugu, denotaziorik ez dute-
la diruditen kasuek zailtasunak sortzen dituzte, bai egiazki denotazioa
dagoela suposatuta eta baita denotaziorik ez dagoela suposatuta ere.
Teoria logiko bat problemei aurre egiteko gaitasunaren arabera
ebalua daiteke, eta plan oso bat da, logikari buruz pentsatzean, gogoan
ahal bezainbat problema gordetzea, ezen problemok zientzia fisikoen
esperimentuek betetzen duten helburu bertsua betetzen baitute. Deno-
tatzearena bezalako teoria batek konpondu ahal izan beharko lituzkeen
hiru problema baieztuko ditut, beraz; eta nire teoriak konpontzen ditue-
la erakutsiko dut gero.

67
(1) a eta b identikoak badira, bataz egiazkoa den oro da besteaz
ere egiazko, eta edozein ordezka daiteke besteaz proposizio
orotan, proposizio horren egia ala faltsutasuna aldatu gabe.
Orain, George IV.ak Scott Waverky-ren egilea ote zen jakin
nahi zuen; eta, hain zuzen ere, Scott zen Waverley-ren egilea.
Hortaz, ‘Waverley-ren egilea’-ren ordez Scott jar dezakegu
eta, honela, George IV.ak Scott Scott ote zen jakin nahi zuela
frogatu. Zaila da haatik, identitatearen legeari buruzko interesa
leporatzea Europako lehen zaldunari.
(2) Hirugarrena baztertzearen legearen arabera, biotako batek,
‘A B da’-k ala ’A ez da B’-k, egiazkoa izan behar du. Beraz
‘Frantziako egungo Erregea burusoila da’-k ala ‘Frantziako
egungo Erregea ez da burusoila’-k egiazkoa izan behar du.
Hala ere burusoilak diren gauzak zerrendatuko bagenitu, eta
gero burusoilak ez diren gauzak, ez genuke zerrenda horietan
Frantziako egungo Erregea aurkituko. Hegeliarrek, sintesia
maite baitute, ileordea daramala ondorioztatuko lukete seguru
asko.
(3) Har gogoan ‘A eta B ezberdinak dira’ proposizioa. Hori egiaz-
koa bada, bada ezberdintasun bat A-ren eta B-ren artean, eta
gertakari hori honela adieraz daiteke: ‘A-ren eta B-ren arteko
ezberdintasuna subsistitzen da’. Baina A eta B ezberdinak
direla faltsua bada, orduan ez da ezberdintasunik A-ren eta
B-ren artean, eta gertakari hori honela adieraz daiteke: ‘A-ren
eta B-ren arteko ezberdintasuna ez da subsistitzen’. Baina nola
daiteke ez-entitate bat proposizio baten subjektua izatea? ‘Pen-
tsatzen dut, beraz banaiz’ ez da ‘Proposizio baten subjektua
naiz, beraz banaiz’ baino ebidenteagoa, ‘Banaiz’ subsistentzia
edo izatea,11 ez existentzia, baiesteko hartzen baldin bada. Be-
raz, antza, autokontraesankorra da beti ezeren izatea ukatzea;
baina ikusi dugu, Meinongi buruz ari ginela, izatea onartzeak
ere kontraesanera garamatzala. Honela, A eta B ezberdinak ez
badira ‘A-ren eta B-ren arteko ezberdintasuna’ gisako objektu
bat badela nahiz ez dela suposatzeak ezinezkoa dirudi.
Esanahia eta denotazioaren arteko erlazioak zailtasun berezi samar
batzuk dakartza, beren horretan nahikoa diruditenak zailtasun horiek
eragiten dituen teoriak okerra izan behar duela frogatzeko.

11 Hauek sinonimo gisa darabiltzat.

68
Adierazpen denotatzaile baten denotazioari kontrajarriz, esanahiaz
hitz egin nahi dugunean, hori egiteko modurik naturalena komatxoen
bitartekoa da. Honela esaten dugu:
Eguzki sistemaren masa zentroa puntu bat da, ez konplexu deno-
tatzaile bat; ‘Eguzki sistemaren masa zentroa’ konplexu denotatzaile
bat da, ez puntu bat.
Edo berriz,
Gray-ren Eresiaren lehen lerroak proposizio bat baiezten du.
“Gray-ren Eresiaren lehen lerroa”-k ez du proposizio bat baiez-
ten. Honela edozein adierazpen denotatzaile hartuz, C esaterako,
C eta ‘C’-ren arteko erlazioa kontsideratu nahi dugu, non bien arteko
ezberdintasuna bakoitzak etsenplifikatutako klasea baita.
Hasteko, C azaltzen denean denotazioaz ari garela esaten dugu; ‘C
azaltzen denean, ordea, esanahiaz. Orain esanahia eta denotazioaren
arteko erlazioa ez da adierazpenaren bitarteko linguistiko hutsa: tartean
erlazio logiko batek egon behar du, esanahiak denotazioa denotatzen
duela esanez adierazten duguna. Baina agertzen zaigun zailtasuna da
ezin dugula arrakastarik izan bi gauzotan, alegia, esanahia eta deno-
tazioaren arteko lotura mantendu eta horiek bat eta gauza bera izan
daitezen galarazi; eta baita ere ezin dugula esanahia heldu adierazpen
denotatzaileen bitartez ez bada. Hori honela gertatzen da.
C adierazpen bakar batek bi-biak izan behar ditu, esanahia eta deno-
tazioa. Baina ‘C-ren esanahia’-z hitz egiten badugu, horrek (ematekotan)
denotazioaren esanahia ematen digu. ‘Gray-ren Eresiaren lehen lerroaren
esanahia’ eta ‘“The curfew tolls the knell of parting day”*-ren esanahia’
gauza bera dira, eta “‘Gray-ren Eresiaren lehen lerroa”-ren esanahia’ ez
da gauza bera. Honela, nahi dugun esanahia lortzeko, ez dugu hitz egin
behar ‘C-ren esanahia’-z ‘“C”-ren esanahia’-z baizik, ‘C bera baino ez
dena. Antzera, ‘C-ren denotazioa’-k ez du guk nahi dugun denotazio
hori esan nahi, beste zerbait baizik, zeinak, denotatzekotan, guk nahi
dugun denotazioak denotatzen duena denotatzen baitu. Adibidez, bedi
‘C’ goiko instantzietatik bigarrenean azaltzen den konplexu denota-
tzailea’. Orduan C = ‘Gray-ren Eresiaren lehen lerroa’, eta C-ren deno-
tazioa = The curfew tolls the knell of parting day. Baina denotaziotzat

* [Perpaus ezaguna bere esanahi ilunagatik, itzulpen oso zailekoa gainera. Itzul-
tzailearen oharra].

69
nahi genuena ‘Gray-ren Eresiaren lehen lerroa’ zen. Beraz, ez dugu
nahi genuena lortu.
Konplexu denotatzaile baten esanahiaz hitz egiteko zailtasuna honela
baiez daiteke: konplexua proposizio batean jartzen dugun unean, propo-
sizioa denotazioari buruzkoa da; eta subjektutzat ‘C-ren esanahia’ duen
proposizio bat egiten badugu, orduan subjektua denotazioaren esanahia
da (esanahirik izatekotan), eta ez zen hori guk nahi genuena. Honakoa
esatera garamatza horrek, alegia, esanahia eta denotazioa bereizten ditu-
gularik, esanahiaz dihardugu: esanahiak denotazioa du eta konplexu bat
da, eta ez da ezer esanahiaz besterik, konplexua dei daitekeenik eta biak,
esanahia eta denotazioa, dauzkala esan daitekeenik. Ikuspegi honetan,
esanahi batzuk denotazioak dauzkatela da adierazpen zuzena.
Baina honek esanahiei buruz hitz egiteko gure zailtasuna ebiden-
teago besterik ez du egiten. Kontsideratu C dela gure konplexua;
orduan konplexuaren esanahia C dela esan behar dugu. Hala ere, C ko-
matxoen artean azaltzen ez den guztietan, esaten dena ez da esanahiari
buruz egiazkoa, denotazioari buruz baizik, hau esaten dugunean be-
zala: ‘Eguzki sistemaren masa zentroa puntu bat da’. Honela C berari
buruz hitz egiteko, i.e., esanahiari buruzko proposizio bat egiteko, gure
subjektuak ez du C izan behar, C denotatzen duen zerbait baizik. Ho-
nela ‘C’-k, esanahiaz hitz egin nahi dugunean erabiltzen duguna, ez du
esanahia izan behar, esanahia denotatzen duen zerbait baizik. Eta C-k ez
du konplexu honen osagai bat izan behar (‘C-ren esanahia’-rekin gerta-
tzen den bezala); ezen C konplexuan azalduz gero, bere denotazioa, ez
bere esanahia, azalduko baita, eta ez dago denotazioetatik esanahietara
atzera egiteko biderik, objektu guztiak adierazpen denotatzaile ezber-
din infinituek denota baititzakete.
Honela ‘C’ eta C entitate ezberdinak direla irudiko luke, non ‘C’-
k C denotatzen baitu; baina hau ezin da azalpen bat izan, ‘C’-ren eta
C-ren arteko erlazioak erabat misteriotsua izaten jarraitzen baitu; eta
non aurkitu behar dugu C denotatuko duen ‘C’ konplexu denotatzailea?
Gainera, C proposizio batean azaltzen denean, ez da denotazioa baka-
rrik azaltzen dena (hurrengo paragrafoan ikusiko dugun bezala); hala
ere, ikuspegi honetan, C denotazioa da bakarrik, esanahia ‘C’-ra erabat
mugatuz. Korapilo askaezina da hau eta esanahiaren eta denotazioaren
arteko bereizketa osoa oker kontzebitu dela frogatzen duela dirudi.
Adierazpen denotatzaile bat proposizio batean azaltzen denean,
esanahia garrantzizkoa dela formalki frogatzen du Waverley-ren egilea-

70
ri buruzko arazoak. ‘Scott Waverley-ren egilea izan zen’ proposizioak
badu propietate bat ‘Scott Scott zen’ proposizioak ez duena, alegia
George IV.ak egiazkoa ote zen jakin nahi zuelako propietatea. Honela
biak ez dira proposizio identikoak; beraz denotazioaz gain ‘Waverley-ren
egilea’-ren esanahiak ere garrantzizkoa izan behar du, bereizketa hau
aintzat hartzen duen ikuspuntuari lotzen bagatzaizkio. Hala ere, ikusi
dugunez, ikuspuntu honi lotzen gatzaizkion heinean, behartuta gaude
garrantzizkoa denotazioa bakarrik izan daitekeela mantentzera. Hone-
la, aipatu puntua baztertu beharra dago.
Artikulu honen hasieran azaldutako teoriak orain artean gogoan
hartu ditugun problema guztiok nola konpontzen dituen erakustea falta
zaigu.
Defenditzen dudan ikuspegiaren arabera, adierazpen denotatzaile
bat perpaus baten zatia da esentzialki, eta ez du, hitz solte gehienek
bezala, bere kabuz inongo esanahirik. ‘Scott gizon bat zen’ esaten
badut, hori ‘x gizon bat zen’ formako baiespena da, eta ‘Scott’ dauka
subjektutzat. Baina ‘Waverley-ren egilea gizon bat zen’ esaten badut,
hau ez da ‘x gizon bat zen’ formako baiespena, eta ez dauka ‘Waverley-
ren egilea’ subjektutzat. Artikulu honen hasieran egindako baiespena
laburtuz, ‘Waverley-ren egilea gizon bat zen’-en ordez ondokoa jar
dezakegu: ‘Entitate batek eta bakar batek idatzi zuen Waverley, eta bat
hori gizona zen’. (Hau ez da zorrozki lehen esandakoak esan nahi zue-
na; baina errazago ulertzen da.) Eta orokorrean hitz eginez, Waverley-
ren egileak ø propietatea duela esan nahi dugula suposatuta, esan nahi
duguna honen baliokidea da: ‘Entitate batek eta bakar batek idatzi zuen
Waverley, eta bat horrek ø propietatea du’.
Denotazioaren azalpena orain honakoa da. ‘Waverley-ren egilea’ azal-
tzen den proposizio guztiak goian bezala esplikatuz, ‘Scott Waverley-ren
egilea zen’ proposizioa (i. e., ‘Scott eta Waverley-ren egilea identikoak
dira’) ‘Entitate batek eta bakar batek idatzi zuen Waverley, eta Scott
eta bat hori identikoak dira’ bihurtzen da; edo, erabat esplizitua den
formara itzuliz: ‘Ez da beti faltsua x-z x-k Waverley idatzi zuela, beti
egiazkoa dela y-z baldin y-k Waverley idatzi bazuen, y eta x identikoak
direla, eta Scott eta x identikoak direla’. Honela ‘C adierazpen denota-
tzaile bat bada, gerta daiteke x entitate bat egotea (ezin da bat baino ge-
hiago egon), non ‘x eta C identikoak dira’ proposizioa egiazkoa baita,
eta proposizio hori goian bezala interpretatzen baita. x ‘C’ adierazpena-
ren denotazioa dela esan dezakegu orduan. Honela Scott ‘Waverley-ren
egilea’-ren denotazioa da. ‘C komatxoen artean adierazpena izango

71
da soilik, ez esanahia dei daitekeen ezer. Adierazpenak per se ez du
esanahirik, ezen azaltzen den proposizioak, osoki adierazita, ez baitu
azalpena, hau puskatu egin baita.
George IV.aren jakin-minari buruzko problemak konponbide oso
sinplea duela ikusten da orain. ‘Scott Waverley-ren egilea zen’ propo-
sizioak, aurreko paragrafoan bere forma laburtugabean idatzi denak,
ez dauka ‘Scott’-ez ordezka daitekeen ‘Waverley-ren egilea’ bezalako
inolako osagairik. Honek ez du oztopatzen ‘Waverley-ren egilea’-ren
ordez ‘Scott’ hitzez jartzearen emaitza diren inferentzien egia, kontsi-
deratutako proposizioan ‘Waverley-ren egilea’-k nik azalpen primarioa
deitzen dudana duen bitartean. Adierazpen denotatzaileen azalpen pri-
mario eta sekundarioen ezberdintasuna hurrengo hau da:
‘George IV.ak honako-ta-halakoa jakin nahi zuen’ esaten dugu-
nean, edo ‘Harritzekoa da honakoa-ta-halakoa’ esaten dugunean,
edo ‘Honakoa-ta-halakoa egiazkoa da’, e. a., ‘honakoa-ta-halakoa’-k
proposizio bat izan behar du. Suposatu orain ‘honako-ta-halakoa’-k
adierazpen denotatzaile bat daukala. Adierazpen denotatzaile hau ‘ho-
nako-ta-halakoa’ menpeko perpausetik ezaba dezakegu edo, bestela,
‘honako-ta-halakoa’ osagai huts gisa duen proposizio osotik. Proposi-
zio ezberdinak lortzen dira egiten dugunaren arabera. Yate jabe senti-
bera batez entzuna dut, gonbidatu batek, ikusi bezain laster, esan ziola,
‘Zure yatea dena baino handiagoa zela uste nuen’; eta jabeak ‘Ez, nire
yatea ez da dena baino handiagoa’ erantzun zion. Gonbidatuak esan
nahi zuena zen ‘Zure yateak zuela uste nuen tamaina zure yateak duen
tamaina baino handiagoa da’; esleitzen zaion esanahia ‘zure yatea-
ren tamaina zure yatearen tamaina baino handiagoa dela uste dut’ da.
George IV.a eta Waverley-ra itzuliz, ‘George IV.ak Scott Waverley-ren
egilea ote zen jakin nahi zuen’ diogunean, normalki ‘George IV.ak
Waverley gizon batek eta bakar batek idatzi ote zuen eta gizon hori
Scott ote zen jakin nahi zuen’ esan nahi dugu; baina baliteke honakoa
esan nahi izatea ere: ‘Gizon batek eta bakar batek idatzi zuen Waver-
ley, eta gizon hori Scott zen’. Azken honetan ‘Waverley-ren egilea’-k
azalpen primarioa du; aurrekoan, sekundarioa. Azkena honela adieraz
genezakeen, ‘George IV.ak, Waverley idatzi zuen gizonari buruz, be-
rori Scott zenentz jakin nahi zuen’. Hau egiazkoa litzateke, adibidez,
George IV.ak Scott urrutian ikusi eta ‘Hura Scott al da?’ galdetu balu.
Adierazpen denotatzaile baten azalpen sekundario bat defini daiteke
adierazpena p proposizio batean azaltzen dena bezala, non p ez baita
hartuko proposizioaren zatitzat baino, eta adierazpen denotazailearen

72
ordezkapena p-n egin behar baita, ez aipatu proposizio osoan. Zaila da
hizkuntzan azalpen primarioen eta sekundarioen arteko anbiguotasuna
saihestea; baina ez du minik eragiten honen aurka erne bagaude. Lo-
gika sinbolikoan erraza da saihesten, noski.
Azalpen primarioen eta sekundarioen arteko bereizketak, Fran-
tziako egungo Erregea burusoila den ala ez den auziari, eta oro har
ezer denotatzen ez duten adierazpen denotazioen status logikoarenari,
aurre egiteko aukera ematen digu. ‘C adierazpen denotatzaile bat bada,
esaterako, ‘F propietatea duen terminoa’, orduan
‘C-k ø propietatea du’-k esan nahi du ‘termino batek eta bakar
batek du F propietatea, eta bat horrek ø propietatea du’.12
Orain, F propietatea termino batena ere ez bada, edo termino bat
baino gehiagorena bada, ‘C-k ø propietatea du’ ø-ren balio ororentzat
faltsua dela ondorioztatzen da. Honela ‘Frantziako egungo Erregea
burusoila da’ faltsua da benetan; eta ‘Frantziako egungo Erregea ez da
burusoila’ faltsua da, esan nahi badu
‘Bada entitate bat orain Frantziako Errege dena eta burusoila ez
dena’,
baina egiazkoa da esan nahi badu
‘Faltsua da entitate bat badela orain Frantziako Erregea eta buru-
soila dena’.
Hau da, ‘Frantziako Erregea ez da burusoila’ faltsua da baldin
‘Frantziako Erregea’-ren azalpena primarioa bada, egiazkoa sekunda-
rioa bada. Honela ‘Frantziako Erregea’-k azalpen primarioa duen pro-
posizioak oro faltsuak dira; halako proposizioen ukazioak egiazkoak
dira, baina horietan ‘Frantziako Erregea’-k azalpen sekundarioa du.
Honela ihes egiten diogu Frantziako Erregeak ileordea duelako ondo-
rioari.
Orain ikus dezakegu, baita ere, nola ukatu badagoela A-ren eta
B-ren arteko ezberdintasuna bezalako objektu bat A eta B ezberdinak
ez diren kasuan. A eta B ezberdinak badira, bada x entitate bat eta
bakar bat non ‘x A-ren eta B-ren arteko ezberdintasuna da’ proposizioa
egiazkoa baita; A eta B ezberdinak ez badira, ez da halako entitaterik.
Honela, arestian azaldutako denotazioaren esanahiaren arabera, ‘A-ren

12 Hau interpretazio laburtua da, ez zorrotzena.

73
eta B-ren arteko ezberdintasuna’-k denotazio bat du A eta B ezberdinak
direnean, ez bestela. Ezberdintasun hori oro har proposizio egiazko eta
faltsuei aplikatzen zaie. ‘aRb’-k ‘a-k R erlazioa du b-rekiko’ errepre-
sentatzen badu, orduan aRb egiazkoa denean bada a-ren eta b-ren ar-
teko R erlazioa bezalako entitate bat; aRb faltsua denean, ez da halako
entitaterik. Honela, edozein proposiziotatik adierazpen denotatzaile
bat egin dezakegu, entitate bat denotatzen duena proposizioa egiazkoa
bada, baina entitate bat denotatzen ez duena proposizioa faltsua bada.
E.g., egiazkoa da (hala suposatuko dugu behintzat) lurrak eguzkiaren
inguruan biratzen duela, eta faltsua eguzkiak lurraren inguruan bira-
tzen duela; beraz ‘lurraren bira eguzkiaren inguruan’-ek entitate bat
denotatzen du eta ‘eguzkiaren bira lurraren inguruan’-ek, aldiz, ez du
entitaterik denotatzen.13
‘Karratu biribila’, ‘2a ez den beste zenbaki lehen bikoitia’, ‘Apo-
lo’, ‘Hamlet’, e. a. bezalako ez-entitateen mundu osoa era egokian
trata daiteke orain. Hauek guztiak ezer denotatzen ez duten adierazpen
denotatzaileak dira. Apolori buruzko proposizio batek esan nahi duena
hiztegi klasikoak jasotzen duen Apoloren esanahiaz, adibidez ‘eguzki-
jainkoa’-z, ordezkatuz lortzen duguna da. Apolo azaltzen den propo-
sizioak oro adierazpen denotatzaileetarako goiko erregelen arabera
interpretatu behar dira. ‘Apolo’-k azalpen primarioa badu, azalpena
duen proposizioa faltsua da; azalpena sekundarioa bada, proposizioa
egiazkoa izan daiteke. ‘Karratu biribila biribila da’-k, berriz, ‘bada x
entitate bat eta bakar bat biribila eta karratua dena, eta entitate hori
biribila da’ esan nahi du, proposizio faltsua dena; ez egiazkoa, Meinon-
gek esaten duen bezala. ‘Izaterik perfektuenak perfekzioak oro ditu;
existentzia perfekzio bat da; beraz izate perfektuena existitzen da’ ho-
nako hau bihurtzen da:
‘Bada x entitate bat eta bakar bat perfektuena dena; bat horrek per-
fekzioak oro ditu; existentzia perfekzio bat da; beraz bat hori existitzen
da’. Froga gisa, huts egiten du ‘bada x entitate bat eta bakar bat perfek-
tuena dena’ premisaren frogarik ezean.14

13 Halako suposizioak deribatzeko abiapuntu diren proposizioak ez dira identikoak

ez entitate hauekiko eta ezta entitate hauek badirela dioten proposizioekiko ere.
14 Argudioa molda daiteke izate perfektuenen klaseko elementuak oro existitzen di-

rela balioz frogatzeko; formalki froga daiteke baita ere klase honek ezin duela elemen-
tu bat baino gehiago eduki; baina, perfekzioaren definizioa predikatu positibo ororen
jabetza gisa hartuz, froga daiteke ia formaltasun berdinez klaseak elementu bat ere ez
daukala.

74
MacColl jaunak (Mind, N. S., 54. zbkia, eta berriz 55. zbkia.,
401 or.) indibiduoak bi klasetakoak kontsideratzen ditu, errealak eta
ez-errealak; beraz klase hutsa indibiduo ez-erreal orok osatutako kla-
setzat definitzen du. Honen arabera ‘Frantziako egungo Erregea’ beza-
lako adierazpenek, indibiduo errealik denotatzen ez dutenek, nolanahi
ere indibiduo bat denotatzen dute, baina indibiduo ez-erreal bat. Hau
Meinongen teoria da oinarrian, kontraesanaren legearen aurka egiten
duenez baztertzea erabaki duguna. Denotatzearen gure teoriarekin indi-
biduo ez-errealik ez dagoela esan dezakegu; klase hutsa elementurik ez
duen klasea delarik, ez indibiduo ez-erreal oro duen klasea.
Adierazpen denotatzaileen bidez egiten diren definizioen interpre-
tazioan gure teoriak duen eragina ikustea garrantzitsua da. Definizio
matematiko gehienak horrelakoak dira: adibidez, ‘m — n-k esan nahi
du n-ri gehituta m ematen duen zenbakia’. Honela m — n adierazpen
denotatzaile jakin baten esanahi bera duena bezala definitzen da; baina
bat gentozen adierazpen denotatzaileek bakartuta esanahirik ez zutela.
Honela gure definizioak benetan horrelakoa behar luke: ‘m — n duen
edozein proposiziok “m — n”-ren ordez “n-ri gehituta m ematen duen
zenbakia” jartzeak ematen duen proposizioa’ esan nahi du. Lortzen
den proposizioa hitzez gauzatzen direnean adierazpen denotatzaile bat
duten proposizioen interpretaziorako dagoeneko emandako erregelen
arabera interpretatzen da. m eta n honelakoak diren kasuan, alegia, n-ri
gehituta m ematen duen x zenbaki bat eta bakar bat dagoen kasuan,
bada x zenbaki bat m — n daukan edozein proposiziotan m — n-ren
ordez jar daitekeena proposizioaren egia ala faltsutasuna aldatu gabe.
Baina beste kasu batzuetan, ‘m — n’-ren azalpen primarioa duten pro-
posizioak faltsuak dira.
Goiko teoriak identitatearen erabilgarritasuna esplikatzen du. Inork
ez du inoiz logikako liburu batetik kanpo ‘x x da’ esan nahi, baina iden-
titate-baiespenak maiz egiten dira ‘Scott Waverley-ren egilea zen’ edo
‘Zu gizona zara’ bezalako formetan. Honelako proposizioen esanahia
ezin da baieztu identitate nozioa gabe, nahiz eta ez izan besterik gabe
Scott eta beste termino bat, Waverley-ren egilea, identikoak direla edo
zeu eta beste termino bat, gizona, identikoak direla dioten baiezpenak.
‘Scott Waverley-ren egilea zen’-en baiezpenik laburrena honako hau
dela dirudi: ‘Scottek Waverley idatzi zuen; eta beti egiazkoa da y-z bal-
din y-k Waverley idatzi bazuen, y eta Scott identikoak direla’. Hau da
identitateak ‘Scott Waverley-ren egilea zen’-en sartzeko duen modua;
eta erabilera hauei esker merezi du identitatea baieztatzea.

75
Goiko teoriaren emaitza interesgarri bat hauxe da: bitartekorik
gabeko ezaguerarik gabe adierazpen denotatzaileen bitarteko defini-
zioz bakarrik ezagutzen dugun zerbait dagoenean, orduan adierazpen
denotatzaile baten bidez gauza hau proposizio batean sartzen denean,
proposizio horrek ez dauka benetan gauza hau osagai gisa, horren or-
dez adierazpen denotatzailearen hitzek adierazitako osagaiak dauzka.
Izan ere, honela uler ditzakegun proposizio guztietan (i. e., ez bakarrik
beren egiari ala faltsutasunari buruz juzga ditzakegunetan, baizik eta
beroriei buruz pentsa dezakegun guztietan), osagai guztiak bitarteko-
rik gabeko ezagueraz ezagutzen ditugun entitateak dira. Orain materia
(materia fisikan azaltzen zaigun zentzuan) edo besteren gogoak beza-
lako gauzak adierazpen denotatzaileen bidez ezagutzen ditugu, i. e., ez
dugu haien ezaguerarik, honako ta halako propietateak dituena bezala
ezagutzen dugu. Beraz, C(x) bezalako funtzio proposizionalak osa di-
tzakegun arren, honako ta halako partikula materialak edo Honako-
ta-halakoren gogoak bete behar dituenak, hala ere egiazko izan behar
dutela badakigun gauzok baieztatzen dituzten proposizioekiko ez dugu
ezaguerarik, tartean diren benetako entitateak ezin baititugu harrapatu.
‘Honako-ta-halakoak gogo bat du honako-ta-halako propietateak ditue-
na’ da ezagutzen duguna, baina ez ‘A-k honako-ta-halako propietateak
ditu’, non A aipatu gogoa baita. Honelako kasu batean, gauzaren pro-
pietateak ezagutzen ditugu gauzaren beraren ezaguera izan gabe, eta,
ondorioz, gauza bera osagaitzat duen proposizio bakar bat ere ezagutu
gabe.
Ez dut ezer esango defenditzen aritu naizen ikuspegiaren beste
ondorio askori buruz. Irakurleari ikuspegiaren kontrako iritzirik egin
ez dezan eskatuko diot bakarrik —itxurazko gehiegizko konplikazioak
horretara bultza bailezake— denotatzearen gaiaren inguruan bere teo-
ria propioa eraikitzen saiatu arte. Saio honek, nire ustez, konbentzituko
du, egiazko teoria zein-nahi dela ere, ezin dela hasiera batean espero
zitekeen bezain sinplea izan.

76

You might also like