You are on page 1of 7

GAUEKO EZTABAIDAK – Agustin Arrieta Urtizberea

Ebalualdi honetan, azterketa egin beharrean liburuko hainbat ideiei lotutako


galderak erantzun beharko dituzue, ahal den heinean erantzunak garatuz.

Beharbada euskaraz irakurtzera ohituta ez zaudenez, irakurketa zaila gerta dakizuke,


baina ez etsi. Hartu ezazu liburua gai desberdinen inguruan pentsatzera gonbidatzen
duen istorioa bezala. Liburutik abiatuta erantzun daitezke galderak, baina gai
espezifiko bakoitzaren inguruan zeuen kabuz informatuta ere osa ditzakezue zeuen
hausnarketa asko (nahiz eta kasu batzuetan liburuko erreferentzia zuzenak behar
diren). Gainera, gomendatzen dizuet hiztegia eta online dauden iturriak erabiltzea
aipatzen diren kontzeptuak eta gaiak hobe ulertzeko.

Liburua bera hiru gauetan banatzen denez, hiru zatitan banatuko ditut galderak. Lana
osatzeko lehen bi ataletatik lau galdera hautatu beharko dituzue eta azken ataletik
bi galderak egin beharko dituzue, guztira hamar galdera erantzunez (4+4+2=10).

LEHEN GAUA: zientziaz, erlijioaz eta egiaz

1. Liburuaren hasieran zientzia eta erlijioaren arteko posizionamendu


desberdinak aurkezten dira.
 Zein iritzi du pertsonaia bakoitzak zientzia eta erlijioaren
antzekotasun/desberdintasunen inguuan?

MIREN: Miren Unairekin gehienetan bat dator, bera pentsatzen du egia,


objetibotasuna eta halako kontzeptuak gaur egungo Mendebaldeko gizarteak
jainko klasikoen ordez proposatzen dituen Jainko berriak direla. Baina besteak
ez bezala Miren pentsatzen du Jainko berri hauek ez dutela benetako esanahi
bat, segun eta nola eta zer testuinguruan erabiltzen ditugun hitz hauek helburu
bat edo beste izan dezaketela esaten du Mirenek. Hark esaten duenez, Jainko
hauek, mendebaldean lehen erlijio kristauaren Jainkoaren lekua hartzen dute.
Hau esan nahi du, lehen zerbait egiteko, pentsatzeko edo esateko Jainkoengana
jotzen zen, elizak, liburu sakratuak eta Jainkoa zer esaten zuten begiratzen zen
eta irizpide gisa hartzen ziren. Aldiz Ilustrazioaren ondoren, egia, arrazoimena
eta objetibotasuna ditugula irizpide esaten du, eta horietara ailegatzeko zientzia
dugula lehengo Eliza bezala, egiaren igorle bezalakoa, egia zein den esaten
duena. Unaik eta Mirenek berdin pentsatzen dute gaur egun egia dela jainkoa.
Eta egia zein den zientziak esaten duenez, lehen Elizak Jainkoaren esanak
zeintzuk ziren moduan, zientzia erlijio berria delakoan daude.

JOSU: Josuk ez du pentsatzen egia eta Jainkoa gauza bera direnik. Josu Aneren
pentsamoldearen gertuago dago, bien ustez erlijioa eta zientzia ez dira
ordezkariak, indarra dutela esaten dute, Eliza aurreko urteetan izan zuen
indarra galtzen ari da eta zientziak garrantzi asko irabazten ari du, horregatik
gauza zehatz bat bilatu behar badugu zientziari erreparatzen diogu eta ez
liburu sakratuengana (Biblia adibidez), hau Josuren ikuspegian zerbait
positibotzat hartzen da. Baina beraien arteko adostasuna bukatzen da
lehenengoz Anek esaten duenean zientzia eta erlijioa pareko garrantzia dutela
gaur egun, haren ustez zientzia erlijioaren gainetik egon behar da. Pentsamolde
hau geroago justifikatu egiten du erlijioak ez duela ikerketak edo zientziari
buruzko ekarpen zientifikoak esanez. Gauza bat jakin nahi badugu, zientzia
erabili behar dugu eta ez erlijioa edo Jainkoak.

ANE: Zientzia erlijio berria dela esaten duenean, zientzia (behin Jainkoaren
izenean Eliza Katolikoaren forman); gauza txarrak egin ditzakeela dio egiaren,
arrazoiaren eta beste gauza batzuen bilakaera aitzakiatzat hartuta, beraz,
pentsatu arren, egiten du. Eta antzekotasun hori ukatzen ez badu ere, uste du
bata ez dela bestearen ondorengo edo ordezkari. Ez du segida horretan
sinesten, Elizak bere garrantzia eta ahotsa duela oraindik ere uste duelako.
Ordezkapen horretan sinesten ez badu ere, Elizak gainbehera edo behera egin
ahala zientziaren garrantzia areagotu egiten dela onartzen du. Horregatik, gaur
egun jendeak zientziara jotzen du egiaren bila zenbait kasutan (materiala
nagusiki) liburu santuak dioenari begiratu gabe, unibertsoko izarrak nola sortu
ziren adibide bat ematen du. Laburbilduz, Anek dio Elizak eta Zientzia
berdintasunean jarraitzen dutela garrantziaren aldetik, ez bestearen gainetik, ez
bestea ordezkatzen. Gero Anek Josuk esaten duena defendatzen duenean,
liburuak argi uzten digu Josurekin ados dagoela. Hona hemen kasua; Josuk
uste du erlijioari ez zaiola ikerketa lana egitea, ez duelako ondo egiten bere
informazioa ez duelako "benetako" gauzetan bilatzen baizik eta ikerketa hori
bere sinesmenetan oinarrituta egiten du. Mirenek dio ikerketak Jainko txiki bat
bezala ikusten direla eta Anek Josuren ideia defendatzen du eta ikerketak
Jainkoarekin zerikusi gutxi duela esaten dio, azken finean egunero egiten
dugun zerbait da. (Har ezazu adibide bat omen bilatzearen kasua). Azkenean,
bere hitzetan, ikerketa ez da erlijioarekin nahastu behar, erlijioak beste zeregin
batzuk ditu, baina horietako bat ikerketa-lanak ez egitea da.

UNAI: Unairen ustez, bakoitzak hausnarketa lan bat egin behar du, bakoitzak
bere egia, jauna edo onginahia aurkitzeko. Hausnarketa lan honekin, Jaunak
esaten digunez, bakoitzak bere kuttunak diren alderdiak lortuko ditu, bere egia
edo onginahia lortzen da. Gizon batek bere hausnarketa indibidualaren bidez
lortutakoa kontatu zuen. Haren ustez, egia da nor den, bakoitzak berea du.
Unai eta Miren bat datoz jainko berria egia dela jada. Egiara iristeko bidea
zientzia denez, iraganean Eliza Jainkoarengana iritsi zen bezala, zientzia erlijio
modernotzat edo egungo gizarteko erlijiotzat hartzen da. Elkarrizketarekin
jarraitu ostean, Unaik esan zuen momentu batean erlijioaren helburua bizitzari
zentzua ematea dela, baina zientziak, erlijioak bezala, bizitza ulertzeko modu
bat ezarri duela uste du.
2. Zientziak garai batean erlijioak zuen lekua hartu al du? Zein zentzutan dira
antzeko? Zein zentzutan desberdin? Liburuko ideiak erabili, baina, nahi
baduzu, zeureak ere.

Liburuan, Mirenek eta Unaik uste dute garaia iritsi dela, Ilustrazioaren aurretik,
denek zuten Eliza, Jainkoa, beren bizitza gidatzen zuten liburu sakratuak, eta
erabakiak hartzerakoan, egoera edozein dela ere, zenbatu behar zuten.
irizpideak . Baina Ilustrazioa iritsi eta gero, jada uste da irizpide eta oinarri
aldaketa egon zela. Eta orain egia, objektibotasuna, arrazoia oinarriak direla
uste dute. Horregatik uste dute zientzia eta erlijioa oso antzekoak direla.
Haientzat erlijioa Jainkoan oinarritzen zen, zientzia, berriz, egian,
objektibotasunean, arrazoian, etab. Erlijioak gauzak egin ditu Jainkoaren
izenean, onak eta txarrak. Orain, zientziek egiaren eta objektibotasunaren
bilakaeraren izenean egiten dituzte gauzak, biek dute gauzak egiteko aitzakia.
Desberdintasuna da "jainkoek" nork edo zer duten, orduan zergatik edo
norentzat egiten dituzten ekintzak. Aldiz, Ane eta Josuren ustez, biek
berdintasun egoeran jarraitzen dute, bata ez dago nire gainetik eta bestearen
azpian. Ez dute esaten zer aldatuko den edo zer joera izango den hemendik
aurrera, beraz, ez dakigu zientziak erlijioa ordezkatzen duen garaian etorriko
den edo ez. Josuk esan beharrean zientziak erlijioa baino garrantzitsuagoa edo
handiagoa izan behar lukeela. Haien esanetan, bakoitzak bere zereginak ditu,
adibidez, biek uste dute ikerketa lana zientzia kontua dela eta ez erlijio kontua;
erlijioa, erlijioa bezala, bere liburu sakratuak, profetak, Jauna, azkenean beren
sinesmenen oinarriek diotena bilatuko dutelako eta zientziak bedeinkatuko
dituelako ikertzen dutenak. Beraz, bien arteko aldea euren roletan dago, eta
berdintasuna izan daiteke gizartean jokatzen duten paper garrantzitsua,
azkenean gauza batzuetarako irizpidea izango dugu eta beste kasu batzuetan
bestea.

Nire uste pertsonalean, zientzia gaur egun erlijioarekin konparatuz, garrantzi


handiago bat du, batez ere, zientziari esker, guk, espezie bezala eboluzionatu
ahal dugulako eta gauzen zergatiak modu zientifiko batean lortu ahal ditugu.
Eta erlijioak, plano espiritualean garrantzi handiago bat dauka baina
gizakientzat, nire ustez, zientzia garrantzi handiago bat du.

3. Egia eraikia al da?


 Zeinek defendatzen du hori liburuan?
 Erlazionatu galdera hori klasean landutako edukiren batekin.
 Hausnarketa egin ezazu galdera honen inguruan.
4. Liburuan Irun eta Hondarribiko “Alardea” aipatzen da. Zertan datza
ospakizun/ohitura hori? Bertakoa izan behar al da banakoa ohitura epaitu ahal
izateko?

Irungo eta Hondarribiko alardea San Martzial egunean, ekainaren 30ean behin
egiten den ospakizuna da. Alarde hau gerra garaian lortutako garaipenak
ospatzeko ospakizun edo ohitura bat da. 1522tik 2000ra udalak antolatu zuen,
baina emakumeek parte hartu behar zutela esan zietenean antolatzeari utzi
zioten eta harrezkero bi kalejira egin dira, bata berdina eta bestea 19 emakumek
bakarrik parte har dezaketen. Desfilean, gizonak soldaduz janzten dira eta
emakumeak kantineraz janzten dira orduan ospatzen zen gauza bera ospatzeko.
Liburuan, Anek dio behin baino gehiagotan eztabaidatu zuela bere
senidearekin zatiketa hori zentzugabetzat jotzen zuela esateagatik. Eztabaida
amaitzeko edo saihesteko argudio txarra eman zion senideak, Ane ez zela
irundarra eta horregatik ez zuela ulertzen alardea zer den eta zer sentitzen
duten irundarren aurrean.
Nik pentsatzen dut, atzerritar batek ez duela biziko alardea bertakoa izango
balitz bezala. Nire ustez, jaialdi edo ospakizun honen inguruan gehiago ikertu
beharko zen haren jatorria edo kausak aztertzeko eta iritzi bat emateko.

5. Historia garaileek idazten al dute?


 Zeinek dio hori liburuan?
Unaik esaten du historia garaileek idazten dutela liburuan. Gainera
esaten du, historia alternatibo bat idatzi beharko zela.
 Hausnarketa egin gai honen inguruan (liburuan jasotzen diren
ikuspegiak lagungarriak izan daitezke)

Nire ustez, oso argi dago kasu batzuetan historia edo historian zehar
gertatu diren gertakizunak alde garailea hitz-etan jarri dutela. Batez ere,
gerrak gertatu direnean, normalena da garaileen ikuspuntua ikustea,
baina ez bakarrik guk indibiduo bezala, historiako irakasleek,
historialariak eta herrialde batzuk ere. Honako gauzak egitea oso txarra
izan ahal da, batez ere, informazio guztia ez duzulako erakusten eta
pertsonak era batean adoktrinatzen ari dituzulako. Onena izango zen,
galtzaileen eta irabazleen ikuspuntua ikustea eta informazio horrekin,
dena baloratu ahal duzu eta zure pentsamendu propioa garatu ahalko
duzu.

BIGARREN GAUA: arteaz, generoaz, maitasunaz eta balioez

6. Masa-artea eta adierazpen askatasuna.


 Bigarren gauaren hasieran, Ane eta Unai pertsonaiek hausnarketa
interesgarri bat mahaigaineratzen digute: geure kulturako produkzio
artistikoek (zinea, liburuak eta abar.) eredugarriak ez diren jokaerak
edota ideologiak transmititzen badituzte, zer egin beharko genuke
obra horiekin?
i. Pista: Liburuko 102-106 orrietan errepikatzen da eztabaida hori,
sakonago.
ii. “Eman dezagun pelikula (serie, liburu, artelana…) bat moralki
maltzurra dela: gorazarre egiten dio nazismoari, edo arrazakeriaren
aldarrikapena egiten du, edo pertsona maltzurra heroi gisa aurkezten
du. Hori nahikoa al da estetikoki baliogabetzeko? (112. orria)

Nire ustez, artea eredugarriak ez diren jokaerak edo eredugarriak diren


jokaerak transmititzen badituzte, ez dugu ezer egin behar. Artea artea
da eta ezin dio jende guztiari gustatu edo haien pentsamoldearekin bat
egin. Gainera nork ezartzen du a ze nolako jokaerak ez diren
eredugarriak edo eredugarriak ez diren ideologiak transmititzen?
Bakoitzak, gizaki bakoitza bere ideiak eta pentsamoldeak ditu eta arte
obra bat ikusterakoan, agian pertsona bati ondo iruditzen zaio eta
besteari ez. Orduan, nire ustez, agian arazoa ez dago artearen aldean,
pertsonen edo sozietatearen arazoa da.
7. Artea, generoa eta maitasuna: Pretty Womanen kasua.
 Zinemaren bitartez transmititzen diren jokaera eta balio
8. Maitasun erromantikoa.
 Zer da? Zergatik kritikatzen da liburuan? Zer deritzozue hortaz? Ekidin
ezina al da maitasunak menpekotasun egoerak eratzea?

Maitasun erromantikoa maitasun klasikoaren berdina dela esan daiteke,


Hollywoodek bultzatu zuen bere film erromantikoekin. Liburuan,
maitasun mota hau asko kritikatzen da, dakarren menpekotasunagatik,
Aneren ustez, hainbeste askatasun falta eta beste hainbeste arazo
dakarren maitasuna ezin da izan maitasun perfektua, Hollywoodek
erakutsi nahi baitugu. . Nola izan daiteke maitasun perfektua bata
bestearen menpe badago, jelosia asko onartzen bada? Maitasun
erromantikoa kritikatzen da gehienbat menpekotasun honengatik.
Mendekotasun horrek askatasuna galtzea dakarrela uste dute, eta
emakumeak historikoki okerrago egon direla salatu du Anek.
Nire ustez, oso zaila da menpekotasun egoerak saihestea, egoera
fisikoak zein mentalak. Oso maiteminduta bazaude, pertsona horrengan
bakarrik pentsatuko duzu momentu guztietan eta harekin egoterakoan,
ezin izango duzu haren albotik urrundu, maiteminduta zaudelako.
9. Maitasuna ulertzeko era desberdinak: eros, filia eta agape.
 Informa zaitez kontzeptu horien inguruan (liburua bera edota beste
iturriren bat erabiliz) eta defini itzazu.
 Zertan desberdintzen dira hiru kontzeptuak? Adibideren bat jarri.
Eros maitasuna desioa eta erakarpena dakarren maitasun sutsua
aipatzen du. Gaur egun ulertzen den maitasuna ez bezala, eros-ak
dimentsio semantiko sakonagoa hartzen du. Filia maitasuna, berriz,
familia-loturetatik dator eta norabide anitzeko loturak dakartza
gurasoak seme-alabekin, seme-alabak gurasoekin, anai-arrebak anai-
arrebekin-, eta lotura konplexu horiek energia bereziak praktika
kolektiboak eraikitzeko leku zentrala eskaintzen dute. Azkenik, agape
maitasuna.
10. Sexu eta genero kategoriak liburuan zalantzan jartzen da. Bereziki sexuaren
kategoria hartuta, zein eztabaida planteatzen da? Sexua “graduala” al da?
11. Masa-artea definitzeko “eskuragarritasuna” aipatzen da liburuan. Azaldu zure
hitzekin liburuan ematen den masa-artearen eskuragarritasunari lotutako
esanahia.
Miren da irisgarritasuna azaltzen lehena, bere ustez, masa artea denon eskura
dagoen artea da, edukitzeko aukera ez ezik, ulertzeko gaitasuna ere, dio. Hau
da Mirenek masa-artearen definizioa, guztiontzat irisgarria eta ulergarria den
arte gisa. Gero Josuk zehaztasun batzuk gehitzen dizkio definizio edo ezaugarri
honi Mirenen ikuspuntutik abiatuta, bere ustez, masen artean sakontasun gutxi
egotea eragiten du hainbeste jenderen pentsaera asetzeko, hau da, sinplea edo
uniformea da. Soiltasun horrek gauzak errazten dizkiola ematen du ikusleari,
hau da, ez diola pentsarazten, ez du esfortzurik eskatzen. Eta horren ondorioz
iruzur egiten gaituela uste du. Horrez gain, gizartearen pentsamoldea aldatzea
prozesu nahiko luzea denez, masa artea errepikakorra dela dio. Eta horregatik
uste dut Josuk ez diola arte deitzen.
12. Artea eta ezagutza:
 Liburuan une batean arteak ezagutzak eman ditzaken edo ez
eztabaidatzen da. Horren ildotik, hausnarketa egitea proposatzen
dizuet, produkzio artistikoek, hau da, ipuinek, pelikulek, artelanek
edota mitoek, ezagutzak eman ditzaketela uste al duzu?

HIRUGARREN GAUA: zoriontasunaz

13. Historiak aurrera egin ahala, zoriontsuagoa al da gizakia/gizartea? Zientziak


edota teknologiak lagundu al du horretan? Indibiduo baten egoera materiala
funtsezkoa al da zoriontasunerako?
Nire ustez oso argi dago, egoera eta herrialde gehienetan, gizakia edo gizartea
zoriontsuagoa dela historiak aurrera egin ahala. Batez ere eboluzionatzen
dugulako eta teknologia berriek eta zientzia ikerketek mundua ulertzen
laguntzen digute eta zoriontsuago bizi ahal gara horren ondorioz. Ez bakarrik
gauza materialak, baita mentalki psikikoki, eta espiritualki, gero eta gauza
gehiago daude gure eskura eta horrela, ditugun arazoak konpondu ahal ditugu,
zoriontsuago izaten. Baina zoriontsu izateko ere gauza materialak oso
garrantzitsuak dira, adibidez, dirua. Nire ustez, dirua ez du zoriontasun plenoa
edo osoa ematen baina bai asko laguntzen du bizitzan lortu nahi dituzun metak
edo gauzak lortzeko. Dirurik gabe, nire ikuspuntutik, ezin zara guztiz zoriontsu
izan.
14. Zoriontasuna eta autolaguntza. Azaldu jarraian duzuen aipua eta
hausnarketatxoa gehitu.
 143. orria, “esan nahi dudana da autolaguntzaren estrategia horrek (…) niaren
alderdi batzuei erreparatzen diela. Buruaskitasuna eta horrelako alderdiak
lantzen dira (…) Kezka nagusia da horrelako gaitasunei ahalik eta zuku gehien
ateratzea. Gaitasun horiek nia dute erreferentzia nagusi. Bestela esanda,
pentsatzen da munduan niak daudela, eta helburua da ni bakoitzari ahalik eta
zuku gehien ateratzea. Bide hori arriskutsua da (…) Gure garaia selfiearen
garaia dugu, niak puzten dituen garaia (…) Nia ezin da ulertu gizartearen
ispilituk kanpo”
i. Kapituluaren amaiera aldera Ane pertsonaiak gakoren bat
ematen du zoriontasuna ulertzeko era hori kritikatuz eta beste
ikuspegi bat aurkeztuz (beharbada hausnarketa egiten laguntzen
dizue)

Nik pentsatzen dut, zoriontasuna oso erlatiboa da. Horregatik, pertsona asko
eta asko pentsatzen dute oso zoriontsu bizi ahal direla beraiek bakarrik, ‘Ni’-an.
Familia, lagunak eta kiderik ez dituzte behar beraien bizitza zoriontsu bizitzeko.
Baina nire uste apalean, ez dakit zoriontsua, baina zoriontsuago izango gara,
gure bizitza beste indibiduekin elkarbanatzen badugu, hau da, familia, lagunak,
kideak eta abar. Gainera, zure bizitza bakarrik ez baduzu bizitzen, beste jende
batzuekin egoten bazara, hauek asko lagundu ahal dizute hainbat eta hainbat
egoera desberdinen aurrean, bai fisikoki, mentalki edo espiritualki. Bizitza
hobeagoa da maite dituzun pertsonez inguratuta bazaude pentsatzelakoan
nago.

You might also like