You are on page 1of 79

1.

GAIA: ANALISIAREN OINARRIAK

. Gerard Genette:
- Transtestualitatea → ​Testu jakin bat beste testu batzuekin, modu agerian zein
ezkutuan, harremanetan jartzen duen fenomenoa.
Genettek, bost harreman transtestual bereizten ditu, haien artean metatestualitatea.
- Metatestualitatea → ​Testu batek hartaz hitz egiten duen beste testu batekin duen
harremana. ​Askotan, izaera kritikoa izaten dute​.

Metatestualitatea diziplina artistiko guztietan ematen da, baina zineman, bereziki bi


jardueratan ematen da: kritikak eta analisiak

. ​Kritikak vs Analisiak

KRITIKAK ANALISIA

Betebeharra: Betebeharra: ​Zer esaten duen filmak eta


- Jatorrizko lana bereizi, argudio bidez bereziki ​NOLA esaten duen. Horretarako,
- ​Iritzia​, ​epaia lana ​xehatu​ behar da (zatitu)
Ikustea ​merezi duen ala ez​ esateko

Independentea/​burujabea da. Kritika berez Filmeko analisia ere lehen pertsonan


ez dago inoren menpe (enpresa baten burututako lana da; ahots, sentsibilitate,
menpe) → bestela publizitatea izango gaitasun eta trebetasun jakin batzuen
litzateke emaitza aparta.

Ez dago oinarri metodologikorik​, ez dute Metodologia ​konkretu bat egon behar du,
tresneria konkretu bat erabiltzen eta ez dira ezagutza zientifikoa eskatzen baitu analisiak.
teorian oinarritzen. Saiakera bat egon zen: Ez dago inpresionismo, subjektibotasun eta
Jullien-en metodologia iritzi pertsonalerako lekurik.
- Arrakasta - Originaltasuna Zehaztasun metodologikoa, fideltasun
- Balio teknikoa ​ - Emozio indarra
​ enpirikoa eta egiaztatze esperimentala
- Balio etikoa - Koherentzia eskatzen du.
Ondorioz, erabateko subjektibotasuna dakar.
Kritikariak daukan ​sinesgarritasuna​ren
arabera lejitimatzen da kritika.

Gaurkotasuna duten testuak dira Patxadaz, hausnarketa eskatzen du. Analisi


normalean. Berehalakotasun horrek oso sakona egin behar da eta denbora eskaini
sakonak ez izatea dakar. Laburrak, zehatzak behar zaio. Edozein lan izan daiteke aztergai,
eta azkar eginikoak, ez baitago gogoetarako ez du zertan gaurkotasunik izan.
astirik.

1
ANALISIAREN PERTINENTZIA
Pertinentzia, egokitasuna. ​Erabaki batzuk hartzen dira, eta horretarako zenbait pauso
eman behar dira:
- Aztergaia ondo aukeratu
- Hipotesi bat planteatu
- Hipotesia frogatzeko metodologia egokia aukeratu
- Metodologia ONGI erabili. Metodologia horren tresneria erabili behar da
pertinentzia lortzeko.
Aumont eta Marie:
- Fideltasun enpirikoa
- Barne koherentzia → Esaten den guztia koherentea izan behar da, eta inork ezin du
dudan jarri esandakoa. Iritzia ez dago tartean.
- Ekarpena → Zerbait berria esan behar da. Aurretik egindako analisietan oinarritu
gaitezke baina ekarpen berri bat gehitu behar diogu. Muina ez da epai bat egitea.
- Dotoretasuna: Modu argi eta atseginean azaltzeko gai izan behar gara.

. Kritikari ona

● David Lodge:

“Kritikariak ez du egoera aprobetxatu behar politika egiteko, lagun bati mesede bat egiteko,
iraganeko mespretxu bategatik mendeku hartzeko, edo baloratzen ari den artista baino
bizkorragoa dela erakusteko. Norberak obraren inguruan dituen iritziak, positiboak zein
negatiboak izan, ikusleak ulertu eta ebaluatu ditzakeen argudio eta adibideetan oinarritu
behar dira. Argitaratzen diren milaka lanez informatu, orientatu, balioztatu eta
hierarkizatzeko orduan, kritikaria zentzuduna eta elokuentea izan beharko litzateke”.

. Kritika ona

Batik bat ikusleak ikusi beharko lituzkeen pelikulak bereizterakoan film horiek modu
apropos eta adimentsuan ikusteko/irakurtzeko argibideak ikusleari helarazteko gauza
dena.

2. GAIA: ANALISIA BURUTZEKO METODOLOGIAK

1. Testuinguruan oinarritzen diren analisiak

Analisi mota hauek testuek gehienbat euren testuinguruari buruz hitz egiten digutela
defendatzen dute (historioko, soziopolitikoa). Irudiek euren sortze garaia edo une
historikoa nola islatzen duten ikasten dute. Horrela, irudiek balio historikoaren dokumentu
bihurtzen dira. ​Ad: Velázquezen koadroak beraien garaietako janzkera ezagutzeko info iturri
dira.

2
Testuinguru analisiaren adibidea: David Moffie argazkia (1942)

Argazki honen interpretazioa zirkunstantzia


historikoetan oinarritzen da. Alemaniarrek
holandako unibertsitatetako juduak
kanporatzeko agindua eman zuen. Argazki hau
agindu horren 10 egun ondoren aterata dago, eta
ikusten dugun moduan, Moffiek izar judutarra
darama jarrita. Unibertsitateak alemaniarrei
desafio egin zien diplomen banatze hau aurrera eramanez, baina egitea posible izan zen
alemaniarren baimen berezia eman zutelako (hortaz, alemaniarren aldetik kontraesanak
egon ziren). Azkenean, Moffie deportatu zuten, eta holandar judutarretatik biziraun zuten
%20 artean dago.

. Testuek mekanikoki indize ikonikoak sotzen dituzte:

Indize ikonikoak (​Charles Sandens Peince-ren arabera)​ :


● Ikonoa: Antzekotasuna dagoenean zeinuaren eta erreferentearen artean
(Nire itxuran eta nire argazki batean adibidez)
● Indizea: Gertutasuna dagoenen zeinuaren erreferentearen artean (zapata
baten aztarna adibidez, kea suaren indizea da adibidez, norbaiten itzala)
● Sinboloa: Arbitrarioa, norbaitek erabakitako zerbait.

Argazkiak ikono eta indize dira. Balio dokumentala dute, kamararen aurrean gertatzen ari
dena dokumentatzen ari baitira. Lekukotasun eta erregistro bat egiten du, adibidez toki
bateko argazkiak momentuan edo garaian zegoena erakusten digu ​(New Yorken 2001era
arte dorre bikiak egongo dira, ondoren ez).

​ ere bizitzan zehar Rembrand-ek hainbat autoerretratu egin


Rembrandten autoerretratuak. B
zituen, lehena eta azkenaren artean 40 urteko aldea dagoelarik. Hortaz, autobiografia
moduko bat eratzen dute, denborak berarengan zer eragin duen erakusten baitute.

Irudi guztiek (eskuz zein mekanikoki eginikoak) neurri bateko balio dokumentala badute
ere, ikusizko testuak interpretatzeko eredu honek ez du beti modu egokian deskribatzen

3
irudiek nagusiki aditzera ematen dutena.

. Michael Rinaffetek bi arrisku mota bereizten ditu:

● Iruzur analogikoa: I​ rudi guztiak sortu ziren momentu historikoaren alegoria gisa
hartzearen arriskua. Interpretazio okerrak egon daitezke.
Ad: Kevin Carter, Sudan, 1993.

Se pensó que a causa de la hambruna de Sudan


que el niño de la foto estaba a punto de morir, y
que el buitre estaba acechándolo. En realidad, el
niño estaba haciendo caca (y en esa zona siempre
había buitres).

● Iruzur genetikoa: ​Zenbait film- iruzkinek sortze prozesuaren gorabeheretan jartzen


dute arreta osoa eta horrekin asetzen dute filmari buruzko ezagutza guztia. ​Ad:
Indiana Jones y el arca perdida. Pelikula egiterakoan soilik entretenitzeo egin zuten,
abentura umorea erabiliz. Baina jendeak beste intepretazioak egin zituen pelikula
sortu zuen momentuan zegoen testuinguru politikoaren ondorioz. Pelikulak Reagan
Estatu Batuetako presidente eskuindarraren politikaren apologia egiten zuela zioten
batzuk, bai eta patriarkala eta matxista zela.

2. Egilera bideratutako metodologiak. ​(Egilearen intentzioan, asmoan zentratzen


da)

Umberto Ecok ​intentio auctoris deritzon terminoan oinarritutako analisia da. Ikuspuntua
irudiaren egilean eta beroren zirkustantzietan finkatzen du. Ikusizko testu guztiek autoreari
eta bere asmo semantikoei buruzko informazioa daramate. Irudiek beren autore enpirikoari
buruz hitz egiten dute → ​Biografia, ideia, obsesio…

Hau bereziki autoerretratuetan nabarmentzen da.

Autoerretratua, Nicolas Poussin (1650)

Poussinek zeukan artearen ideia transmititu zuen erretratu


honekin. Ez zitzaizkion garai hartan egiten ziren erretratuak
gustatzen, ez baitzuten pertsonen izaera transmititzen. Hori
kritikatzeko, autoerretratu bat egitea erabaki zuen.

- Hondoa iluna izan beharrean, arte estudio bat irudikatu zuen.

- Liburuak, arropak… → Margolaria baino, intelektuala dirudi

- Gorputza ez du markoaren barruan sartu, baizik eta gainetik

4
jartzen du. Bizirik dagoen Poussin da → Motiboa: Itzala.

“Koadroaren parte naiz baina ez nago marko batean enkasillatuta, izaki biziduna naiz”

Beste adibide bat → El abrazo de amor del universo, la Tierra (México), Yo Diego y el señor
Xólotl (Frida Kahlo, 1949).

Askok Fridak margolan subrealistak egiten zituela zioten,


baina berak bere bizitza margotzen zuela zioen. Margolan
hauek ulertzeko Frida Kahloren bizitza ezagutu behar dugu.

Frida Kahloren autoerretratua dugu hau, non bere senarra


den Diego besarkada batez sostengatzen dagoen. Fridak
semeak izateko ezintasuna zuen, eta horrek Diegorekiko
jarrera amatiar hori garatzera bultzatu zuen (pietate baten
antzera aurkezten zaigu). Diegok, bekokiaren erdialdean,
jakinduriaren begia dauka.

Mexikar mitologiatik eratorriak diren hainbat elementu


ditu margo honek. Bikotea azteka Amalurrak besarkatzen
du (Cihuacoatl). Aldi berean, Unibertsoa den Amak Amalurra besarkatzen du. Lehen
planoko ezkerraldean Xolotl txakurra dugu, Fridaren maskota (lurazpiko mundua babesten
duena). Bizitza, heriotza, gaua, eguna, ilargi, eguzki, gizon eta emakume elementuak
irudikatzen dira, beti dikotomia baten barnean. Bi munduak batzen dira, izaki mitologikoek
besarkatuta.

Las amargas lágrimas de Petra von Kant, Rainer Werner Fassbinder


(1972)

Fassbinderri izugarrizko beldurra ematen zion bakarrik gelditzea.


Berak bakardade hori modu deseperatuan maitatuz gainditzen zuen,
era toxikoan. Bere film guztiak horretan oinarrituta daude,
sentimenduen esplotazioan eta explotazio sexualean hain zuzen ere.

Pelikulako Petra (dominantzia, amodio toxikoa) Fassbinder da eta


Karin (emakume gazte eta ederra, sumisa, azkenean bere senarrarekin
bueltatzen dena) ​Günther Kaufmann aktorea da, Fassbinderrekin egoteko bere emaztea
utzi nahi ez zuena.

. Baina irudi guztiak ez dira lehentasunez beren autoreari buruz mintzatzen ari. Michael
Riffaterrek​ beste bi arrisku hauek azaltzen ditu:

● Iruzur Biografikoa:​ Irudi guztiak ez dira ezkutuko kodean idatzitako biografiak.


● Iruzur Psikologikoak: I​ rudi guztiak ez dira autorearen arazo psikologikoetan edo

5
pertsonaletan oinarritu behar.

Ad: Javier Agirreren ​Espectro Siete ​bere beste lan ​Parchís, entra en acción-​ ​ekin konparatuz,
ez dauka zerikusirik. Bi Javier egongo lirateke, 2 eredu.

. Irudia egilean oinarrituta ulertzearen arazoetako batzuk:

1. Askotariko autoretza edo egiletza korala: I​ rudi ugari giza talde baten lanaren emaitza
dira. Horietariko bakar bati autoretza (eta horrek dakarren soka semantiko guztia)
egoztea ez da egokia.

​ gileak a posteriori
2. Autorearen asmo, xede edo intentzioak neurtzea ezinezkoa da: E
edo geroago egindako adierazpenen arriskua.

3. Egilea bere asmo semantikoak testuan burutzeko gauza denik ezin daiteke ziurtatu.
Testua egileak aurreikusi ez dituen zentzu-efektuak sortzeko gauza da.

(Agian egileak intentzio bat zuen, baina testuan ez da hori adierazten. Gainera, beste zentzu
batzuk adieraz ditzake testuak, autoreak planifikatu ez dituenak)

Arazoak saihesteko modurik aproposena egile enprikoaren ordez, semiotikak maneiatzen


duen autore eredua erabiltzea da.

Irakurgaia: “Entre el autor y el texto”. Umberto Eco.

- No es que sea infructuoso buscar mensajes ocultos en los ikusizko testus, sino que en
el caso de algunos autores y situaciones tiene sentido y en el de otros no.
- Existe ​un caso en el que puede ser interesante recurrir a la ​intención del autor
empírico. Si el autor está vivo, y los críticos han dado sus interpretaciones del texto,
tiene sentido preguntarle al autor en qué medida es consciente de las ​múltiples
interpretaciones de su texto. La respuesta del autor debe ser utilizada para mostrar
las discrepancias entra la intención del autor y la intención del texto.
- Puede existir un último caso, en el que el ​autor puede ser otro ​teórico textual más.
Dos reacciones posibles del autor:
- Aceptar que esa interpretación no era su intención, pero que los lectores se la
han hecho ver. (osease aceptar que aunque el no la colocó
intencionadamente, esa interpretación ahí está)
- Decir que efectivamente esa era su intención.
- Conclusión: La vida privada de los autores empíricos en cierto sentido es más
insondable que sus textos. La producción de un texto realmente es un misterio para
nosotrxs, las lecturas futuras son incontrolables, con lo cual, ​nuestra mejor opción

6
es aferrarnos a lo que dice en sí el texto.

Egileari eta testuinguruari erreparatu gabe testuak aztertzen dituzten metodologiak ere
badaude.

Irudiaren esanahia imajina osatzen duten forma zehatzen ​eta ​irakurle enpirikoaren
gaitasuna​ren arteko talkaren eta elkarrekintzaren emaitza da. Bi instantzia horietatik nork
agintzen duen erabakitzeko orduan bi eskola sortzen dira (desados daudenak).

- ​ estuak zer adierazten duen erabakitzeko erantzukizuna gehienbat


Intentio lectoris: T
irakurlea​rengan dago.
- Intentio operis: I​ nterpretatzeko orduan ​irudiak ​ikuslearen
interpretazio-mugimenduak bideratzen, gidatzen edo aurreikusten ditu.

3. Irakurlera eta irakurketaren egoerara bideratutako metodologiak


(intentio lectoris)

Hauen ustez testuek ez lukete a priori ezer adieraziko; artelanek adierazten edo jakitera
ematen dutena irakurketa prozesuaren ondorioa izango litzateke (aldez aurretik testuan ez
zegoen zerbait).

Ikuspuntu hau muturreraino eramanez gero testua adierazle soil eta biluzia bilakatzen da;
eta interpretatzaileak irakurketa prozesuan zentzua ematen dio. (bitartean objektu hutsa
da)

Rochard testa: Aquí se le pregunta a la gente qué es lo que ve en las fotos.


Con lo cual, la gente es la que le da el significado a la imagen.

Teoria hau muturrera eramana izan da → Muturreko ikuspuntu horretatik, artelanaren


esanahia ​irakurle bakoitzaren esperientzia bereizgarria ​da. Irudiaren esanahia ez du
inolako instantziarik inposatzen, baizik eta ​kasuz kasu erabakitzen da (interpretazio
bakoitzean). ​Negoziazio ​bitartez, alde batetik erreferentzia, motibazio eta esperientzia
propioak dituen behatzailea eta bestetik testua osatzen duten ikusizko adierazleak aurrez
aurre jarrita esanahia eratzen da.

7
. Deseraikitzearen teoria (Jacques Derrida)​: Testuaren esanahia/zentzua irakurleak bere
kasa aldarrikatzen du. Honek hainbat ondorio ditu interpretazio prozesuan:

- Erdigune/bazter binomioa hankaz gora jartzen du, lehenengoak duen gailentasuna


zalantzan jarriz. Testuan marjinalak (garrantzi gutxikoak) diren elementuetan jarri
izan dute arreta funtsezkoak diren elementuen kalterako.
- Erdigune/bazter hierarkiaren alderantzikatze horrek aurretiko interpretazio
guztiak alboratzea ekarri du, testua ulertzeko garrantzitsu, pertinente edo egoki
ziren osagaiak seinalatu dituzten aurreko irakurketak baliogabetzen baitira.
- Testua bera osatzen duten elementuen gainetik, mezuaren esanahia igortzen den
egoeraren menpe dago → Testuinguruaren araberako faktoreen menpe. Baina,
ezinezkoa da testuingurua zehaztea, mugagabeak izan baitaitezke.
- Denotazio/konnotazio dikotomia alderantzikatzen da. Konnotazioak (bigarren
mailako esanahiak, testuinguruaren araberakoak) garrantzia hartzen du. Ondorioa,
testuan ez dauden esanahiak edo kontrako interpretazioak egotea.

Beste teoria batzuek irakurketaren ingurune-egoerari lehentasuna eman dizkiete,


ikuslearen identitate-multzoaren (nortasun-taldea) araberako imajinen balio polisemikoa
azpimarratuz.

. Teoria Feminista

Emakumezkoek artelanak modu ezberdinean interpretatzen dituztela aldarrikatu du.


Argudiatzen du emakumeek ezin dutela bat etorri produktu kultural gehienetan nagusitzen
diren oinarri patriarkal eta falozentrikoekin. Patriarkatuari aurre egin, patriarkatua islatzen
eta indartzen duten diskurtsoak berrinterpretatuz egin behar da interpretazioa.

. Cultural Studies (Stuart Hall)

Teoria feministak irekitako bideari jarraikiz, Cultural Studies direlakoek interpretazio


komunitate ezberdinduak daudela proposatu dute. Haien ikuspegitik, komunitate edo
identitate-multzo bakoitzaren ezaugarrien arabera irudien ulermena aldakorra da.

- Multikulturalismoa → ​Orain arte zapaldurik egon diren gutxiengo-taldeez


arduratzen da, eta talde hauek testuak modu berezian irakurtzen dituztela
proposatzen dute. Imajina bat ikustean, interpretatzaileak bere ideologia eta
nortasun-eragileak jokoan satzen ditu nahitaez ​(arraza, klasea, generoa, aukera
sexuala, nazionalitatea, erlijioa...). I​ kuslea subjektu aktibo eta kritikoa bilakatzen da:
kanpo faktore eragile batzuen arabera eta historikoki finkaturiko posizio jakin
batetik hartzen du ikusizko testua. Ondorioz, ikuslea izateko era soziologiko eta
kultural ezberdinak daude.

Beraz, irudiek ez dute esanahi unibertsalik. Leku eta momentu historiko ezberdinetan
hartuz gero modu ezberdinean interpretatzen dira. Gizabanakoak (eta bere taldeak) irudiak

8
isaltzen duen gaiarekiko du(t)en kokapen kulturalaren arabera ulertzen du ikusitakoa.

Intentio lectoris ondorioa → Bakoitzak bere modu berezira bada ere, Deseraikitzeak, Cultural
Studies direlakoek, zein Genero Ikasketek irakurketa-gertaera amaiezinezko kasuistika dute
aztergai (gizabanako/talde bakoitzak irudiak interpretatzean egiten duena)

. Irakurgaia: “Multiculturalismo, cine y medios de comunicación” ​(Ella Shohat & Robert


Stam)

La identidad está en parte modelada por los medios de comunicación. Al compartir el


sentimiento de pertenecer a una comunidad (con gente a la que en realidad nunca vemos),
hay tradiciones que afectan a los consumidores de medios de comunicación electrónicos.
Así los ​medios​ pueden incluso ​crear identidades y comunidades alternativas​.

Las “ficciones de sujeto” (interpretación de cada uno) estan ligadas a los deseos, experiecias
y conocimientos del espectador, y a diversas relaciones de poder (raza, opción sexual, clase,
genero...)

La teoría cinematográfica ha dejado de la do el estudio de la recepción pública en ciertas


tendencias raciales y culturales (punto de vista multicultural). ​Por ejemplo, no prestado
atención a la situación colonial en la que los africanos y asiáticos colonizados iban a los cines
de propiedad europeos a ver películas de Hollywood y europeas. Estas provocaron una especie
de contradicción en los espectadores, quienes por un lado podían interiorizar Europa como
ego ideal, y por otro lado molestarse por las representaciones ofensivas.

- Aipu de Kwame Nkrumah:

- Aipu de Frantz Fanon, respecto a Tarzán:

El espacio del espectador es un lugar que permite lecturas resistentes y aberrantes, ya que
la experiencia de un público determinado genera una contrapresión a las representaciones
dominantes. La recepción pública es un campo de batalla discursivo. Las contradicciones
sociales tambien se encuentran dentro del público​(no solo en el texto).

Manthia Diawara → Los espectadores negros no pueden ser partícipes del racismo (en

9
películas como El nacimiento de una nación), ya que la representación lujuriosa y violenta del
personaje negro (Gus) no es representación de la comunidad negra, sino que de ​los prejuicios
que tienen los blancos respecto a los negros.

- ​ racialmente
Existen lecturas ​racialmente dominantes, racialmente negociadas y
resistentes. *S​ e pueden tener desde cierto punto lecturas dominantes, y desde otro
cierto punto resistentes ​(desde el punto de vista de clase y raza por ejemplo)

Al analizar la recepción, los elementos que hay que tener en cuenta son el texto, el aparato,
el discurso y la historia. Hay que tener en cuenta las tensiones entre ellos, en cómo
construyen el discurso y en cómo el espectador les da forma.

Las identidades del espectador son multiformes, fragmentadas e incluso esquizofrénicas.

- Las categorías mismas son sociológicamente imprecisas, y suprimen la heteroglosia


característica de todas las comunidades.

- Las categorías reprimen la heteroglosia que hay dentro de los espectadores. Cada
unx somos parte de varias categorías.
- Las identidades socialmente impuestas determinan identificaciones sociales y
políticas. ​Los miembros del grupo oprimido podrían identificarse con los del opresor.

George Stevens

Raymond Williams → Defiende la existencia de ​unas estructuas de sentir analógicas. (que en


​ n un contexto donde la
la identificación se incluyan aspectos, culturales, políticos y sociales). E
comunidad de uno no esté representada, las idenfiticaciones analógicas sirven para que aun
así el espectador sea capaz de encontrar similitudes consigo mismo.

Esquemas racializados → El hecho de que la aparición de un policía blanco en una película


puede provocar en ciertas comunidades interpretativas una sensación de tranquilidad y
seguridad, pero que en otras comunidades puede producir sensación de amenaza. ​Unas
mismas imágenes y sonidos pueden sugerir cosas diferentes.

Multiculturalidad de hoy en día:

10
4. Testura eta bere kodera bideratutako metodologiak
(intentio operis)

Semiotika estrukturalak eta analisi testualak, ​irudiak behatzailearen irakurketa gidatzeko


duen gaitasuna aldarrikatzen dute. Testuak zentzua du irakurlearen esku-hartzearen
aurretik. Zentzua erabat egituratuta dago, eta hautemangarria da enpirikoki deskribatu
daitezkeen adierazpen-formen konbinaketa zehatzaren bitartez. Interpretazioa, testua eta
irakurlearen arteko elkarrekintza prozesu baten ondorioa da, non irakurleak testuari
jarraitzen dion.

Imajinak nolabaiteko erabilera arauak ditu, interpretazio egokiak burutzeko argibideak,


alegia. Hortaz, testuak bizkarhezur bat dauka. Testu guztiek “agindu semiotiko” inplizitu
batzuk dituzte interpretatzeko garaian ikusleak egin beharko lukeena aurreikusiz.

Analisi testualak irudiaren adierazpen-mekanismoak arakatzen ditu, horiek


aurreikusten/proposatzen dituzten interpretazioak eta irakurle ereduaren eraiketa
argitzeko asmoz.

Testuek, beraz, zeozer esaten dute, gehienetan esanahi bat baino gehiago dute, baina ez
edozein esanahi, eta are gutxiago irakurleari une jakin batean interesatzen zaiona. Hala ere,
batzuetan, ikusle enpirikoek testuak bere baitan dituen argibide horiek kontuan hartu gabe,
interpretazio aldrebesak burutzen dituzte.

Umberto Ecoren esanetan irakurketa aberrante horiek interpretazioa baino testuaren


erabilera dira.

. Irakurgaia: “El lector modelo” (Lector in fabula, Umberto Eco).

3.1 ​→ El destinatario de un texto se postula como el operador capaz de identificar cada


elemento y seguir ciertas reglas preexistentes con fin de reconocer las funciones recíprocas
de los elementos en el contexto del texto.

Al utilizar estas reglas acepta la existencia de los llamados postulados de significación → Un


término sigue estando incompleto aun después de haber recibido una definición de un
diccionario mínimo. ​Si buscas lo que es bergantín, te saldrá que es una nave, pero no te
​ l texto está plagado de estos elementos no dichos (no
pondrá lo que es una nave. (etc). E

11
manifestados en la superficie), por lo que el lector debe realizar una serie de movimientos
cooperativos.

Estos movimientos son las reglas preexistentes y covencionales mencionadas. Como en el


texto no se dan todas las especificaciones, ciertas reglas dependen de una decisión
interpretativa del lector ​(el lector debe de rellenar los huecos dejados por el autor). ​Por lo
tanto, un texto se escribe para que alguien lo actualice, incluso cuando non se espera que
ese alguinen exista empíricamente.

3.2 → Pero, la competencia del destinatario no coincide necesariamente con la del emisor.
El mensaje se genera y se interpreta sobre la base de un código, y el código del destinatario
puede diferir del del emisor.

Esto nos lleva a la posibilidad de interpretaciones aberrantes. Ante ellas, al generar un texto
se debe aplicar una estrategia que incluya las previsiones de los movimientos del lector.
Deben intentar preveer incluso acontecimientos casuales.

Cooperación textual: El autor debe suponer...

3.3 →​ Textos cerrados vs abiertos.

Los textos cerrados están dirigidos a un ​target en concreto, que en teoría comparte código
con el autor. Existen textos cerrados que pueden ser completamente abiertos. Esto genera
diversas lecturas de un mismo texto, creando la posibilidad de infinitas interpretaciones.

3.4 → Uso vs Interpretación. ​Es importante diferenciar uno del otro.

En el caso de la interpretación, esta requiere una dialectica entre el Autor y el Lector


Modelo.

Los usos, en cambio, son libres, aberrantes, intencionados y/o maliciosos. Representan la
alteridad de un mismo texto. Es decir, de un mismo texto, se puede sacar todo lo contrario
mediante al uso que se le quiera dar.

Los textos cerrados son más resistentes al uso. Se podría leer cierta historia policiaca desde
un punto de vista kafkiano, pero leer ​El proceso de kafka (texto cerrado) como si fuera una
historia policiaca sería absurdo.

12
. Testuingurua​ inportantea da analisira ekartzeko (Testuinguru pertinentea). ​ Adibidez:

. Season of Glass, Yoko Onoren diskoaren karatula (1981)

Yoko Onoren albuma da, John Lennon hil zuten


momentutik ateratako lehena. Lennonen hilketari egiten
dio erreferentzia → Johnen odolez zikindutako
betaurrekoak ditugu, ura erdiraino daukan edalontzi
baten alboan. Hodoan, Central Park ikus dezakegu.
Lenonnek hil zuten momentuan betaurreko horiek
zeramatzan. Edalontzia erdi hutsik edo erdi beteta ikus
dezakezun elementua da. Momentu honetan bere
senarraren faltagatik Yoko Onok ziurrenik erdi hutsik
ikusten zuen.

Marilyn-en diptikoa. Andy Warhol (1962)

Ezkerraldean dauden 25 kuadroak kolore


disdiratsuz agertzen zaizkigu,
eskuinekoak zuribeltzez dauden bitartean.
Ezkerraldeak Marilynen bizitza eta
eskuinaldeak heriotza ordezkatzen dutela
esan da, haien arteko harremana
plazaratuz. Eskuinaldean, ikus
dezakegunez, Marylinen aurpegia
zirriborratzen eta desagertzen da.

Aipuak:

● Roman Jakobson:

“Todas las artes están ligadas a un sistema de convenciones artísticas. Algunas (...), influyentes
y acaso también obligatorias para el artista y para los destinatarios inmediatos de su obra,
están impuestas por el estilo del país y de la época. La originalidad de la obra se encuentra
limitada por el código artístico dominante en la época y en la sociedad dadas. La rebeldía del
artista, así como su fidelidad a ciertas reglas, es concebida por sus contemporáneos en función
del código que el innovador quiere transgredir”.

● Umberto Eco, ​Tratado de semiótica general:​

“Nunca hay casos de invención radical pura, y probablemente ni siquiera de invención pura
moderada, dado que para que la convención pueda nacer, es necesario que la invención de lo
no dicho todavía venga etiquetada por lo ya dicho. Y los textos “inventivos” son estructuras

13
laberínticas en las cuales con las invenciones se entrelazan réplicas, estilizaciones, ostensiones
y demás. La semiosis nunca surge ex novo y ex nihilo. Lo que equivale a decir que cada
propuesta cultural nueva se diseña siempre sobre un fondo de cultura ya organizada”.

● Santos Zunzunegui, ​Paisajes de la forma​:

“Todo texto tiene una capacidad, limitada pero real, de restaurar su propio contexto de
interpretación, designando elementos que el enunciatario implícito del discurso deberá
movilizar para extraer su sentido plausible. De esta forma, haciendo del contexto un elemento
interno al texto, se puede y se debe aportar para el análisis esos elementos que estando, al
mismo tiempo, dentro y fuera del film estudiado, contribuyen a configurar su significación”.

IRAKURGAIA NORMANDIAKO HONDARTZETAN


3. GAIA: IKUSIZKO TESTUALIZAZIOAREN BEREZITASUNA

. Semiotika:

- Semiotika hizkuntzaren funtzonamenduaz arduratzen den zientzia da


- Hizkuntzak adierazpen multzo baten eta haren edukien arteko harremanak ezartzen
dituzten sistemak dira.
- Hizkuntza mota anitz daude (musikala, ikusizkoa...). Bakoitzak kontziente edo
inkontzienteki ikasten ditugun aurau batzuk planteatzen ditu, hitzen,
gorputz-jarreren, nota musikalen edo irudien bitartez komunikatzen eta
zentzu-efektuak sortzen ahalbidetzen digutenak.

Ikusizko semiotikaz ​arituko gara zehazki. Honek, bi erronka nagusi ditu, bata teorikoa eta
bestea praktikoa:

1. Ikusizko mintzaira zer den eta nola funtzionatzen duen argitzea. Irudi batean
zentzua nola antzematen dugun galdetzen dio.
2. Ikusizko testu zehatzak ikastea/aztertzea. Zer adierazten duen, zer nolako balio
polisemikoa duen, beste testuekin harremanetan nola jartzen den… Imajina batek
ikusleari esanahi zehatz batzuk nola ulertarazten dizkion argitzen saiatzen da.

. ​Analisi testuala:

Semiotika estrukturalak darabilen tresna metodologikoa da. Erabilera unibertsala du,


mintzaira edo zeinu-sistema guztietako testuak aztertzeko baliagarria baita.

Semiotikak eta analisi testualak testutzat hartzen dute zentzu-efekturen bat sortzen duen
edozein objektu. Testua objektu ukigai bat da non zentzua ekoizteko elementu ezberdinak

14
konbinatzen diren. Testuek, salbuespenik gabe, adierazpen-forma jakin batzuk direla medio
sortzen dute zentzua.

Irudi bat edo ikusizko testu bat aztertzea ikusizko osagai batzuek antolatzen duten
ikus-konfigurazio zehatzak zentzu-efektu batzuk nola sortzen dituen deskribatzea da.
Azken batean, analisiak ikusizko forma horiek euren interpretazioa gidatzeko dauzkaten
argibideak deskribatzen ditu.

Analisiak ez du irudia estetikoki epaitzen (ez du esaten “ederra” ala “itsusia” den). Artelanak
ikuslearengan “ederra” denaren zentzu-efektua sortzeko asmoz nolako erabaki estetikoak
hartzen dituen deskribatu beharko luke.

Gainera, analisiak ez du “artistak esan nahi zuena” esplikatu behar, baizik eta artelanak
esaten (edo jakinarazten) duena​ nola ​esaten (edo jakinarazten) duen.

. Hizkuntza/testuaren bi mailak

Mintzaira guztiek (eta testu orok) zentzua modu berean egituratzen dute; labur esanda,
zeinu-sistema guztiek zentzua era dikotomikoan antolatzen dute. ​Ad: Altua vs Baxua, Hotza
vs Beroa, Ona vs Txarra…

Gizakion ulermenak gauzak modu binarioan antzematen ditu. Elementuen balio semantikoa
ez da beraien ezaugarri intrintsekoa, baizik eta bere aurkakoari lotzen dion kontrakotasun
harremanaren araberako ezaugarria.

Zentzuaren erroan dagoen ezberdintasun hori testuan kudeatzen da, testuan esanahia
gauzatu eta adierazten da. Horretarako, testuak bi alde edo maila ditu:

- Adierazpen maila → ​Testuan ohartzen ditugun formak (lerroak, formak,


koloreak...)

- Eduki maila → ​Esanahia, ulertzen duguna. Hemen ematen dira dikotomiak.

Testuak gauzatzeko, zeinu-sistemek erabiltzen dituzten adierazpen-gaien ondorioz


mintzaira ezberdinak bilakatzen dira (adierazi nahi dutena, edukia, zeinuetan
hautemangarria egiteko erabiltzen duten materialaren araberako ezberdintasunak dira)

. Testuaren maila semiotikoak:

Irudiak berezitasun batzuk ditu testualizazioari dagokionez. Hasteko, hiru dimentsio dituen
errealitatea ez bezala (altueran, zabaleran eta sakontasunean hedatzen den mundu
errealaren aurka), imajina testu mugatua eta bi dimentsiokoa da (altuera eta zabalera baino
ez ditu): hori dela eta irudiaz arduratzen den semiotikaren esparruari “planarioa” deritzo.

Irudian bi maila gainezartzen dira:

15
- Maila plastikoa → ​Azalean hautematen ditugun elementuek osatzen dute, hau da,
irudia osatzen duten lerro, forma, ehundura eta koloreen antolaketa zehatzari
dagokio. Irudiaren konposaketak ere, bere kabuz zentzu-efektuak sor ditzake.

- Maila figuratiboa → ​Irudia osatzen duten lerro, forma eta kolore horiek mundu
errealean identifikatu daitezkeen objektuekin duten lotura ikonikoa da. Beste
zerbaiteri egiten diote erreferentzia. Hortaz, maila honek zentzu plastikoari eduki
figuratiboa gehitzen dio.

Ikonotasuna → Irudien gaitasun semantikoa da (gauzak adierazteko ahalmena). Irudi


batzuek mundu errealeko (eta irudimenezko) objektuekin duten antzekotasuna.

Baina ez da beti horrela gertatzen. Irudiek ez dute esanahia munduko gauzak


erreproduzitzen dituztelako bakarrik. *Maila figuratiborik ez duten irudiek semantika bat
izan dezakete, emozioen adierazpenean oinarritzen direlarik. (hortaz, zentzua dute).

Ad: Full Fathom Five, Jackson Pollock (1947)

Hau bezalako irudi


abstraktuek, ez dute
inguratzen gaituen
errealitatea irudikatzen,
baina ikuslearengan
efektu kognitibo eta
emozioak sorrarazteko
gauza dira: tentsio
sentsazioa, desoreka…

Pollock, espresionismoaren ordezkarietako bat, teknika berezi bat erabiltzen zuen: “action
painting” delakoa. Inprobisatzearekin, planifikaziorik gabe margoztearekin lotutako teknika
bat da, emozioetan oinarritzen dena, gainerakoekin konektatzea bilatuz. Pollock-ek bere
sumindura kanalizatzeko bide bat zuen, eta horregatik Carl Gustav Jung-ekin terapia egin
zuen. Jung-ek, inkontziente kolektiboaren ideia irakatsi zion, hau da, badaudela zenbait
gatazka unibertsalak direnak. Pollock-ek honi tiraka action painting-a bidez, eta bere barne
sentimenduek gidatuta, bere barne gatazkak margozten zituen (unibertsalak izan ahal
baitziren). Pollockek bere lanean barne koherentzia eta eredu bat jarraitu zituen →
Frustrazioa, sumindura, desoreka, tentsioa… bezalako sentimenduak elementu plastiko
bidez bakarrik adieraztea. Hortaz, margoaren zentzua, barne bizitzaren esentzia izango
litzateke.

16
Ad: Karratu beltza hondo zuriaren gainean, Kazimir Malévich (1913/15)

Malévichek, ideologiaz, mundu utopiko demokratikoa bilatzen


zuen, guztientzat berdina izango zena. Ideia hori bere pinturan
proiektatzen zuen. Horri tiraka, hainbat margolarik “0’10
Exposizio Futurista” aurrera eramatea erabaki zuten, haien
helburua pintura bere gutxieneko muinera ekartzea izanik
(koloreak, azalerak eta formak). ​→
Suprematismo estiloa

Koadro honek, ezereza adierazten du soilean. (hau da, ez da


hutsari buruzko koadro bat, baizik eta hutsa bera). Zentzu
efektua soilik maila plastiko bidez adierazten da, hortaz,
maila figuratibo barik zentzua egon daiteke.

0,10 Exposizioa. Karratu beltzak goiko angelua, fededun


errusiarraren etxeko ikonoko leku tradizionala, hartzen du

Karratu gorria, emakume baserritar baten errealismo


piktorikoa bi dimentsiotan,​ (1915) Malévich

Nahiz eta karratu bat dela baieztatu, errealitatean deformazio arina


aurkezten du, “karratua” trapezio bihurtuz. Zuri monarkikoaren
gainetik gorria sortzen da, historikoki baserritar errusiarren
kolorea. Margo honek etorkizuna aurreratzen du, gerra, erreboltak,
matxinadak… eta itxaropenaren sentimendua (gorria etorriko da
zuriaren gainetik)

Karratu zuria hondo zuriaren gainean, (1918) Malévich

Malevich-ek koadro honen bidez suprematismoa muturrerantz


(infiniturantz) eramateko asmoa izan zuen. Gainjartzen den karratu
inklinatuak mugimendua ordezkatzen du, eta kuadro osoan ikusten
den kolore zuriak (monokromatismoarekin jolasten du) infinitua
adierazten du. Badirudi karratu inklinatua infinituaren gainean
flotatzen dagoela.

Irudi guztiek zentzu-efektu plastikoak sortzen dituzten bitartean, soilik irudi figuratiboek
(ikonikoak, errealistak, mimetikoak edo analogikoak) zentzu edo eduki figuratiboa gehitzen
diote: errealitateko erreferente identifikagarri batekiko antzekotasunetik ondorioztatzen
den balio erreferentziala + horri atxikitzen zaizkion balio sinbolikoak.

17
Rolin Kantzillerraren Ama Birjina, Jan Van Eyck (1435)

Palettes bideoa

Laburbilduz, irudiak bi kategoria nagusitan bana ditzakegu:

1. Errealitateko objektuekin harreman ikonikorik gabe zentzua sortzen duten irudi


abstraktuak. Ez dute ahalbidetzen ezagutzen dugun munduaren elementurik
identifikatzea

2. Antzekotasun harremana dela medio munduko objektu zehatz batzuekin lotura


duten irudi figuratibo/ikonikoak.

Biak (abstraktuak zein figuratiboak) adierazle plastikoez osatuta daude → maila plastikoan
zentzu-efektu zehatz batzuk sortzen dituen forma, lerro, azalera, kolore eta ehunduren
konbinaketa zehatza aurkezten dute. Esanahi plastikoarekin uztartuta, irudi ikonikoek
errealitateko objektu batzuen antzekotasunetik ondorioztatzen den esanahi figuratiboa ere
sortzen dute.

Irudiaren ikonotasun maila oso altua izanda ere, errealitatearekiko antzekotasun hori ilusio
optikoa da beti. Azken batean, bi dimentsio baino ez ditu irudiak. Irudi batzuek iradokitzen
duten hirugarren dimentsioa (sakontasuna) prozedura grafiko batzuek (perspektibaren
legeek) edota teknologia batzuek (kamerak...) sortutako ilusio optikoa da. ​Irudi figuratiboek
eragiten duten errealitate sentsazio hori konbentzionala da: elementu plastiko zehatz batzuen
konbinaketak sortutako zentzu-efektua.

. Ikusizko testuaren izate polisemikoa

18
Elementu adierazleen konbinazioa bakarra bada ere, irudiak ikuslearengan zentzu anitzak
sortzen ditu. Honek ez du esan nahi irudiari edozein zentzu egotzi diezaiokegunik.
Analistaren lana irudi batek zein esanahi onartzen d(it)uen zehaztean datza, adierazpen
mailako konfigurazio formal horri atxiki ahal zaizkion esanahi legitimoak azaltzea.
Horretarako giltza testuaren osaketa bera izan behar da, hau da, testuaren osagaien
konbinaketatik eratorri behar dira balizko interpretazio egoki guztiak.

4. GAIA - MAILA PLASTIKOA

“Hay que recordar que un cuadro -antes de ser un caballo de batalla, una mujer desnuda o
cualquier otra anécdota- es esencialmente una superficie plana recubierta de colores
reunidos en cierto orden”. ​Maurice Denis. Del simbolismo al clasicismo. Teorías

Irudiek semiotikak maila plastikoa deritzon dimentsio bat dute, figuratiboa bezain
garrantzitsua dena. Nahiz eta bien artean amaiezinezko elkarrekintza dagoen, mintzaira
plastikoa independentea eta autonomoa da mintzaira figuratiboarekiko, eta bere
adierazpen maila eta eduki maila ditu.

Isenheim-eko erretaula. Grünewald (1512-1516)

Pieza hau errretaula baten zatia da, non


konfigurazio deberdinak muntatuz, etapa
liturgiko ezteberdinak irudikatzen dituen.
Obra honek garai hortan ohikoa ez zen
dramatismoa aurkezten digu. Obra honetan
mendearen amaieran helduko zen
manierismoaren hainbat ezaugarri ikus
ditzakegu → Manierismoa
Errenazimenduko edertasun idealaren
kontra joan zen, anamorfismoak,
serpentinatak, mugimendu exajeratuak,
eskortzoak… erabiliz.

Ikusten dugun zatian, erdialdekoa hain zuzen ere, Gurutziltzaketa errepresentatzen zaigu.
Elementu plastikoak erabiliz, biolentzia erakusten du, Kristoren gorputzean expresionismo
eta errealismoa bateratuz. Hondo beltzak konplextuasuna eta gainkarga gaineratzen dizkio

19
eszenaratzeari (dramatismoa gaineratuz), gainerako elementuetan argi kolore hori baina
zurbila erabiliz. Ia erdialdean kokatuta dagoen Kristok adierazkortasun dramatikoa
erakusten du, bai gorputzaren kokapenean, zein buru edo eskuen posizioan. Gorputz osoa
zauriz beterik dauka, eta nabarmenki argal aurkezten zaigu.

Kristo gurutziltzatua. Diego Velázquez (c. 1632)

Kontraposizioan, Velazquezen Gurutziltzaketaren errepresentazioa dugu. Kristok kasu


honetan, erabaki plastikoen ondorioz, lasaitasuna, duintasuna eta zintzontasuna erakusten
du. Kasu honetan gorputz polit bat agertzen zaigu,
dramatizazioaren kontrara, figurak lasaitasuna iradokiz.
Kristoren edertasuna erakusten du, gorputza odolez bete
beharrean. Hondo gris berdexka dugu, ezkerretik datorren
argitasun arinak lagunduta (hortaz, itzalak ere leunagoak
dira). Gorputzak serpentinata imitatu beharrean,
kontraposto klasikoan kokatuta aurkitzen dugu, pisua
eskuineko hankan kokaturik.

Konklusioz, figuratiboki momentu bera erakusten duten


harren, bi obrek zentzu oso desberdinak hartzen dituzte.
Batak inpaktu dramatikoa eta biolentoa sortzen du
ikuslearengan, besteak lasaitasuna eta edertasuna
erakusten dituen bitartean. Bi zentzu ezberdin hauek,
maila plastikoko elementuei esker lortu dira.

Mintzaira plastikoaren kontzeptua Parisko Eskolak proposatu zuen, batez ere Greimas,
Floch eta Thürlemannek. Halere, antzerako kontzeptuak aspaldidanik erabiliak izan dira.

Esaterako, Tratado de la belleza (1753) liburuan William Hogarth pintore ingeles famatuak
gaur egun maila plastikoan koka ditzakegun fenomeno batzuk mahaigaineratu zituen.
Pertzepzio-psikologiaren antzeko zerbait artearen esparrura gerturatu zuen: adibidez, lerro
kurbatua zuzena baino atseginagoa zela defendatu zuen. Lerro kurbatuen balio estetikoaz
argudio plastikoa burutu zuen.

Arte irakasle eta pintorea izan zen Kandinsky-k antzerako gaiak aztertu zituen bi mende
geroago. Bere ekarpen teoriko garrantzitsuenak bi liburu hauetan daude: ​De lo espiritual en
el arte ​(1911), non kolorearen teoria bat gauzatzen ahalegindu zen, eta ​Punto y línea sobre el
plano. Contribución al análisis de los elementos pictóricos (1926), non formen zentzu
potentziala aztertu zuen.

20
Hogarth eta Kandinskyren intuizioak psikologiaren esparruko ikasketa enpiriko ugarik
jarraitu dituzte, besteak beste ikusizko konfigurazioek oinarrizko zentzu-efektu batzuk
(tentsioa, dinamismoa, oreka) nola sortzen duten aztertu dituztenak.

. Artearen psikologia. Ikusizko-pertzepzioaren legeak.

Ikusizko pertzepzioaren legeek, Gestalt Eskolak (Max Wertheimer, Wolfgang Köhler eta
Kurt Koffka) ikasitakoak bereziki, eremu edo konfigurazio batzuk besteak baino indar eta
homogeneotasun gehiagorekin nola nabarmentzen diren azaldu
dute.

Gestalt​-aren teoriak ​figura-bateratzearen legeak proposatzen ditu.


Hauek ezartzen dute ze baldintzatan daukagun joera elementu
multzo bat antolatutako konfigurazio oso eta bakar baten parte
bezala hautemateko eta ez banandutako unitate indibidual gisa.
Gestaltisten arabera, zuzenean ikusten ditugu egitura globalak,
hauek dira pertzepzio prozesuaren hasierako fasean inposatzen
direnak eta prozesua gidatzen dutenak, eta ez dira ondoz ondoko
sintesi baten ondorio. ​(“Osotasuna zatien batuketa baino gehiago
da”)

Hauek dira figura-bateratzearen lege nagusiak:

● Hurbiltasuna:

Berdintasun egoera batean hurbil dauden elementuak unitate


beraren parte balira bezala hautematen ditugu.

● Antzekotasuna:

Berdintasun egoera batean antzekoak diren


elementuak unitate beraren parte balira bezala
hautematen ditugu.

● Norako komuna:

Antzeko norabide, orientazio eta mugimendua duten


elementuak unitate beraren parte balira bezala
hautematen ditugu.

21
● Jarraitutasuna:

Norabide berean doazen elementu ezberdinak, edo


patroi moduko bat osatzen dutenak, unitate beraren
parte balira bezala hautematen ditugu nahiz eta bide
edo patroi horretan etendura bat gertatu.

● Itxiera:

Itxita dauden elementuak edo ixteko joera dutenak


unitate beraren parte balira bezala hautematen
ditugu.

Ez dago lege edo joera hauen arteko hierarkia argirik. Batek baino gehiagok har dezake
parte zenbait formaren pertzepzioan, haien arteko elkarrekintza gerta daiteke, baina kasuz
kasu batek ala bestek izango du lehentasuna.

. Gestalt eskolaren arabera, pertzepzioa gidatzen duten bi printzipio nagusi daude:

- Figura-hondoaren arteko bereizketa.

Elementu guztiek ez dute garrantzi bera → horrela bereizten dira figura eta hondoa.
Figurak ingerada eta ertz sendo, zehatz eta trinkoak ditu. Modu argian hondoaren gainetik
gailentzen da. Figura lehenengo mailan, gugandik hurbilago kokatuta dago. Hondoa berriz,
bigarren maila dago eta zehaztugabe eta lausoagoa da. Hala ere, hondoak figuran eragiten
du.

Irudi honetan, karratuaren interpretazioa


hondoaren araberakoa da: erronbo gisa
hautematen dugu ezkerreko karratua, eta
eskuinekoa, aldiz, karratu gisa.

Nola jakin irudi batean zer den figura eta zer hondoa?

- Neurri edo tamaina erlatiboa: azalera txikiena figura gisa ikusi ohi dugu.
- Orientazio horizontal zein bertikala duen konfigurazioa figura gisa ikusi ohi dugu.
- Barnean sartuta dagoen partea figura izan ohi da, eta hura barneratzen duena
hondoa.
- Ingerada konbexuak dituzten konfigurazioak errazago hautematen dira figura gisa.

Faktore hauetako batzuk kontraesanean sartzen badira euren artean, irudi anbiguoak
ematen dira, non zaila den bereiztea zein den figura eta zein hondoa.

22
- Pregnantzia / forma onaren kontzeptua:

Forma ona edo pregnantea forma sinple, erregular, simetriko eta egonkorra izango
litzateke, giza arreta errez bereganatzen duena. Erreferentzia puntu modura erabiltzen
dugu, eta gainerako konfigurazioak honen desbideraketak izango lirateke. ​Adibidez, angelu
zuzen bat forma ontzat hartzen dugu arreta erakartzeko ahalmen handia duelako, eta beste
angelu guztientzako erreferentzia bilakatzen da: 85ºko angelu bat ia angelu zuzena dela
esango dugu, baina ez dugu sekula esango angelu zuzena ia 85ºko angelua denik. Era berean,
elipsea zanpatutako zirkunferentzia gisa hautematen dugu, benetako figura autonomo gisa
baino.

Gestalteko lege batzuek zenbait artelanen konposizioa ulertzen lagundu ahal digute.

Pietatea, El Greco (1571-1576)

El Grecoren Pietatean hondo baten kontra nabarmentzen den


bloke figuratibo nagusi bat bereizten dugu, lau pertsonaiek
osatzen duten figura: Ama Birjina, Kristo eta bi gizon. Hondoari
erreparatzen badiogu, konturatuko gara goitik behera jaisten
diren lerro zeihar multzo batek gurutzatzen duela: hodeiak,
mendiaren erliebeak, etab. Orientazioaren legearen arabera,
beraz, konfigurazio bakar gisa sumatuko dugu, aurreko
pertsonaietatik bereizten eta aldentzen dena. Hauek, bestalde,
osotasun bat eratzen dute jarraitutasunaren legearen arabera:
Ama Birjinaren mantuak, Kristoren besoek eta ezkerreko
pertsonaiaren gonak ia lerro bakarra osatzen dute. Horrez gain,
orientazio bertikala eta azalera konbexua du, simetrikoa da eta
gainerako pinturaren baitan barneratuta dago nolabait.

Pregnantziari dagokionez, lau pertsonaiek hiruki formako konfigurazioa


osatzen dute, baina aldi berean, Kristo eta beste gizonen besoek elipse
bat marrazten dute, antzekotasun kromatiko eta ingeraden
jarraitutasunaren izenean. Elipseak eragiten duen zanpaketa efektuak
forma triangeluarrak izan zezakeen goranzko gehiegizko bultzada
orekatzen edo konpentsatzen du.

23
Musua, Constantin Brancusi (1907)

Eskultura honetan adierazpen formek euren kabuz edukiak


haragitzeko gaitasuna duten ikusten da. Artelanaren esanahi edo
zentzua bi maitaleen arteko lotura estu eta erabatekoa izango
litzateke, eta hori adierazteko Brancusik pregnantzia handiko
irudia proposatzen du, non pertzepzioaren ikuspuntutik osotasun
global eta erregularra inposatzen den bi atal edo pieza bakunen
gainetik. Kasu honetan maila plastikoak maila figuratiboak baino
indar handiagorekin bideratzen du zentzua.

. Pertzepzioaren ikasketak beste fenomeno interesgarri batzuk azaltzea ahalbidetu du:


ikusizko orekarena eta imajinaren irakurketa-norabidearena. Fenomeno hauen aurkezpen
txukun eta argiena Rudolf Arnheim-ek proposatu zuen ​Arte y percepción visual l​ iburuan.

Irudiak ikustean daukagun oreka sentsazioaz hitz egiten du Arnheimek. Berak ikusizko
konfigurazioen alde fisikoa (nola dauden eginda) eta alde psikologikoa (nola ikusten
ditugun) bereizten ditu, eta bere hitzetan biek eragiten dute ikusizko orekan. Izan ere,
askotan, konfigurazio bat begiratzean objektuan berez ez dauden zenbait gauza ikusten
ditugula iruditzen zaigu.

A irudia ikusten dugunean berehala ohartzen


gara zirkulua ez dagoela laukiaren erdian. Ez
dago erdigunea seinalatzen duen zeinu
grafikorik eta hala ere ez dugu neurketarik
egin behar erdiratuta ez dagoela jakiteko.
Gainera, zirkuluak nolabaiteko egonezina
adierazten du, erdigunera bueltatu nahi
izango balu bezala, edo handik gehiago
aldendu. Era berean, koadroaren ertzek
zirkuluarekiko erakarpen-aldarapen joko edo dialektika bat ezartzen dutela sumatzen dugu.

B irudia orekatua dirudi nahiz eta


zirkuluetako bat ere ez dagoen erdigunean
kokatuta. Hori gertatzen da antzekotasun
eta hurbiltasunaren legeen poderioz bi
zirkuluak unitate bakar gisa hartzen
ditugulako, ez banandutako bi elementu

24
gisa. Eta unitate horren erdigunea bat dator laukiaren erdigunearekin.

C irudian, aitzitik, desoreka dago, zirkuluetako bat erdian kokatuta egon arren unitatearen
erdigunea ez dagoelako laukiaren erdigunean kokatuta.

. Efektu hauek Arnheimek aipatzen dituen ikusizko indarren ondorioz gertatzen dira,
irudiaren elementuetatik tira/bultza egiten dituzten indarrak. Ez dira ikusgarriak baina
euren presentzia sumatzen dugu oreka edo tentsioa eragiten dutelako dimentsio
psikologikoan.

Hau argi ikusten da perspektiban diseinatutako irudietan, non lerro konbergenteek ihes
puntu bat ezartzen duten, nahiz eta fisikoki ez dugun ikusten lerro horiek elkartzen diren
puntu materialik:

Atenasko Eskola. Rafael Sanzio (1512)

Case a L'Estaque. Georges Braque (1908)

Ikusizko indarrak bektoreen menpe daude. Bektoreak


norabidea duten elementuak dira. Irudi figuratiboetan
ezagungarriak diren elementuen mugimendu eta
norabidearekin bat etor daitezke. Zuhaitzak, adibidez,
sustraietatik adarretarantz duten hazkunde norabidea
markatzen dituzten bektore bilaka daitezke, Animalia eta
gizakien mugimenduek ere norabide konkretuak dituzte.

Baina irudi ez figuratiboen konfigurazio plastikoetan ere


antzeman daiteke bektorialitatea, askotan forma
geometriko batzuek norabide jakin batzuetarantz
seinalatzen duten sentsazioa ematen baitute.

Ikusizko oreka ematen da konposizioan hautematen diren


indar guztiak elkar konpentsatzen direnean; forma,

25
norabide eta kokapenari dagozkion faktore guztiek ezinbestean elkarri eragiten diotenean.
Konposizio bat orekatuta dagoenean osotasunak atal edo zati guztiak bere horretan behar
ditu, osagaien arteko edozein aldaketa ezinezkoa dela iruditzen zaigu.

. Bestalde, Mendebaldeko idazkerak eragindako inertzia dela eta pintura ezkerretik


eskuinera irakurtzen dugunez, eskuinerantz margotutako mugimendua arinagoa eta
errazagoa balitz bezala hautematen dugu. Ibilbidea ezkerrerantz egiten ikusten badugu,
motelago eta esfortzu gehiago eginez hautematen dugu.

Deikundea, Fra Angelico (1430-1435)

Deikundearen tradizio ikonografikoak,


esaterako, ia beti Ama Birjina koadroaren
eskuineko alboan itxaroten erakusten du, eta
Gabriel arkanjelua eszenan ezkerreko albotik
sartuz mugimendua eskuinerantz eginez
irudikatzen du, hain zuzen ere aipatutako
irakurketa joeraren arabera mugimendu natural
eta erraza izango litzatekeena. Hori guztia
orekatu eta tentsio gabeko konposaketa batean
kokatzen da, eszenari giro atsegin, apal eta
zoriontsua egokituz.

Zuriak astindu ziri gorriarekin, El Lissitzky (1919)

Ezker->eskuin joera hau ez da irudikatutako


mugimenduetarako baliagarria bakarrik; maila
plastikoan ere antzeman daiteke, arestian aipaturiko
ikusizko indar eta bektoreen eraginez. Koadro
honetan, komunismoa sinbolizatzen duen bektore
gorriak iraultza sobietarraren arerioak sinbolizatzen
dituen zirkulu zurian duen talkaren indarra
azpimarratua dago ezker->eskuin norabide horrekin.

Ekaitza, Edvard Munch (1893)

Koadroaren efektu disforikoa (goibela,


mingarria, kaltegarria edo negatiboa, alegia)
prozedura ezberdinek sortzen dute:
izenburuak, kolore ilunek edo figuren
desitxuratze espresionistak, besteak beste.
Baina horiekin batera ikus ditzakegun bektore

26
ezberdinak (eszenaren erdigunean dagoen zuhaitzaren eta giza-figura zuriak daraman
lepoko zapiaren kasu) gorantz eta ezkerrerantz bideratzen dira haizeak bultzatuta. Bektore
zehiar horien ezohiko norabidea pintzelada nabariak azpimarratzen du. Honen guztiaren
eraginez imajinak ​bektorialitate​ indartsua du ezkerrerantz, tentsioa sortzen duena.

Bi ekaitz parekatzen dira, atmosferikoa eta psikologiko-emoziozkoa hain zuzen ere, eta bien
adierazgarri diren elementu figuratiboek (zuhaitzak eta lepoko zapiak, alegia) ezkerrerantz
eta gorantza begira daude. Gauzak horrela, Munchen margolana aproposa da efektu plastiko
soil batek (ezker->eskuin joera naturalaren aurka egiten duen irudiaren bektorialitateak,
hain zuzen ere) zentzu-efektu koherente bat nola sor dezakeen aditzera emateko.
*Maila figuratiboarekin ere zentzu efektu hau uztartzen da.

. Semiotika estruktural ​edo ​greimastarrak ​(Parisko Eskola) hobeto aztertzen du maila


plastikoa. Eskola teoriko horren ustetan, elementu edo osagarri plastikoek (lerro, kolore,
antolaketa espazial eta abarrek) testuaren azalera adierazlean aurkatotasun sistemak
(dikotomiak) sor ditzakete eduki mailan (balio aurkakotasunen isla diren dikotomiak,
alegia). Hortaz, adierazpen plastikoaren elementuen kategoriak identifikatu eta eduki
mailakoekin zer nolako hartu-emanak dituzten aztertzen du semiotika plastikoak.

. SEMIOTIKA PLASTIKOAREN ADIERAZPEN MAILA

- Balio plastikoak → adierazpen-mailan figura bat definitzen duten ezaugarri


grafikoak bakarka haurtuta.
- Kategoria plastikoak → ezaugarri grafiko horiek antolatzen dituzten dikotomiak.

Balio zein kategoria plastiko hauek hiru dira bereziki: eidetikoak, kromatikoak eta
topologikoak.

● EIDETIKOAK

Figura geometriko, lerro eta ingeradei dagozkien berezitasunak deskribatzen dituzte.


Ezaugarri, osagarri edo balio eidetikoak bakarka (kurbatua, segmentatua, luzea, lodia,
zuzena, angelu formakoa, eliptikoa...) ala bakoitzak bere antonimoarekin osatzen duen
kategoria kontuan izanik aipa ditzakegu (kurbatua vs. zuzena; segmentatua vs. ez
segmentatua; jarraitua vs. etena; luzea vs. laburra; lodia vs. mehea...).

Mintzaira plastikoaren adierazpen-mailako figuren kopurua, zehatzezina da eta horiek


deskribatzeko erabil ditzakegun trazuak edo bereizgarriak ezin ditugu behar bezala finkatu.
Hala eta guztiz ere, ezaugarri batzuk sarriago erabil ditzakegu.

27
Testuinguruari erreparatuz konparaketak egin behar ditugu, ezaugarri bereizgarria
topatzeko.

A figura kurbatua da, baina jarraitua eta ez segmentatua da ere. Beste figurekin konparatuz
konturatzen gara hirurak jarraituak direla, hortaz, A figura jarraitua izatea ez litzateke
bereizgarria izango. ​(Hortaz, A figura kurbatua eta ez segmentatua da)

B figura zuzena eta segmentatua da.

A eta B figurak C figurarekin alderatuz, luzera bereizketa egin dezakegu. A figura lerro
kurbatua+ez segmentatua+laburra den bitartean C figura zuzena+segmentatua+luzea
delako. B figura, zuzena+segmentatua+laburra izango litzateeke.

. Baliogarriak izan daitezkeen balio eta kategoria eidetikoak:

- Kurbatua vs. zuzena


- Ez segmentatua vs. segmentatua
- Ingeraden zorroztasuna → zehatzak (garbiak) vs zehazgabeak (lausoak)
- Ingerada lodiak vs finak
- Forma erregularrak vs irregularrrak

Maila eidetikoko balio eta kategoriak imajinen konposizioari aplikatu behar dizkiogu:

San Pedroren gurutziltzaketa. Caravaggio (1600)

​ ietatea, El Greco (1571-1576)​


P ​ skatasuna herria gidatzen, Delacroix (1830)
A

28
Medusaren baltsa. Théodore Géricault (1818-1819)

Sutea parlamentuan. J.M.W. Turner (1835)


Pintzelada askea, lausoa (txalupa da zehatzena)

Zimurdurak (ehunduren kasuan)

Datorren urteetan garatuko den impresionismoa


aurreikusten du.

Memoriaren iraunkortasuna. Salvador Dalí (1931)

Normalean erregularrak diren formak irregular


bihurtzen ditu. (erlojuak)

Surrealismoaren ordezkari da Dali.

Léonard Misonne

29
Léonard Misonee piktorialista zen, hau da, argazkiei pintura itxura ematen saiatzen zen.
Horregatik argazki hau arkatzez margoztutako trazuz eginda dagoela dirudi, baina
errealitatean kamera batekin ateratako argazkia da.

● KROMATIKOAK

Balio eta kategoria kromatikoek koloreak deskribatzeko balio dute. Kolorea kontzeptu
konplexu samarra da aspektu edo ezaugarri ezberdinez osatua baitago. Analisi plastikoa
burutzeko kolorearen aspektu aproposenak erradikalak eta asetasuna dira.

Erradikal kromatikoek espektro kromatikoaren tonu garrantzitsuenak aipatzen dituzte,


normalean koloreak bezala ezagutu eta izendatzen ditugunak, alegia: gorria, horia, berdea…

Ikasketa klasiko batzuetan oinarrituz Felix Thürlemannek ​El rojo y el negro liburuan
hizkuntza gehienak funtsezko hamaika erradikal kromatiko hauen inguruan antolatzen
direla argitu du: beltza, zuria, gorria, berdea, horia, urdina, marroia, morea, arrosa, laranja
eta grisa.

Funtsezko erradikal kromatikoen artean barne antolaketa dago:

Erradikal kromatikoen sistema.

- Erradikal akromatikoak ​→ Zuria, grisa eta beltza


- Kromatikoak → ​Gorria, berdea, horia, urdina, morea, arrosa eta laranja
- ​ arroia
Erdi-kromatikoak → M

Akromatikoen multzoak argitasunaren araberako


barne antolaketa du. Beltza eta zuria kontrajartzen
ditu, grisa erdian dagoelarik.

Lauk pertzepzio garrantzi handia dutenez primario


psikologiko gisa ezagutzen dira: gorria, berdea,
urdina eta horia. Horietako bakoitzak beste bi
koloreetarako joera naturala du.

Lau primario psikologikoak euren artean


aurkakoak diren bi bikotetan elkartzen dira.
erradikal antonimoz osatutako bi bikote/dikotomia dauzkagu: urdina-horia eta
gorria-berdea.

30
Laranja eta morea bi primario psikologikoak uztartzearen emaitza dira: laranja gorriaren
eta horiaren sintesia den moduan, morea gorria eta urdina bat egitearen emaitza da. Arrosa,
gutxi asetutako gorriaren emaitza da. Primario guztien artean, gorria da garrantzitsuena.

Baina jakina denez koloreak bereizteko ez da nahikoa ezberdintasun soil hau. ​Asetasuna
kolore zehatz batek duen zuri-portzentajea da, zenbat eta zuri gutxiago izan orduan eta
aseago dago, gertuago oinarrizko erradikal purutik, alegia.

Horrela, koloreak hutsak, erdi-beteak edo beteak izan


​ ondo erakusten du kolore
daitezke. Picassoren ​Gernikak
huts, erdi-bete eta beteen ideia.

Interesgarria da ere gurpil kromatikoan zuzenki kontrara dauden koloreak


konplementarioak direla.

● TOPOLOGIKOAK

Balio & kategoria topologikoak ikusizko elementuen antolaketa espazialari dagozkionak


dira.

Imajina figuratibo bat ikusten dugunean bi espazio ezberdinen aurrean gaude. Lehenengo
espazio irudikatua dugu (eszenaratze espazioan gertatzen dena, 3D). Baina horrez gain,
irudikapenaren espazioa ere dugu: bi dimentsioko azalera laua non pintoreak koloreak
margotu eta lerroak marraztu dituen (koadroa bera, 2D).

Kategoria topologikoek irudikapenaren bi dimentsioko espazioan dauden elementu


plastikoen kokapena eta antolaketa espaziala deskribatzeko balio dute. Elementuek irudian
duten posizioa edo kokapena (adib. goian vs. behean; erdigunean vs. hegalean) eta
orientazioa (esaterako eskuinean vs. ezkerrean) aipatzeko erabiltzen dira.

Kategoria topologiko zuzenak ardatz baten


araberako posizioak baloratzeko erabiltzen
dira: goian vs. behean, eskuinean vs.
ezkerrean, edota tartekatutako elementu bati
(mahai-futbol bateko jokalarien kasu)
dagokion posizioa aipatzeko balio dute.

31
Kategoria topologiko kurbatuak, ostera, nukleo
edo erreferentzia moduan jokatzen duen
rdi-puntu baten arabera antolatuak daude:

Erdiguneko vs. Hegaleko;


Inguratzaile vs. Inguratua, etab.

Adibidez → El abrazo de amor del Universo, la Tierra (México), Yo, Diego y el señor Xólotl
(Frida Kahlo, 1949)

Kategoria topologiko zuzenei dagokionez,


berreizgarriena ia erdian dagoen ardatz bertikala da,
koadroa bitan banatzen duena (alde ilun eta argia, azaldu
genuen moduan, heriotza eta bizitzaren dikotomia)

Kategoria kurbatuei dagokionez elementu inguratuz eta


inguratzailez beteta dago. Lehenik eta behin, Diego dugu,
elementu erdiguneko inguratua. Frida da kasu honetan
elementu inguratzailea, baina aldi berean elementu
inguratua da, Amalurrak ere inguratzen baitu.
Amalurrarekin berdina gertatzen da, kosmosak
inguratzen baitu. Kosmoa inguratua ez den elementu
inguratzaile bakarra da. Eguzkia eta ilargia erdiguneko (bata bestea baino hurbilagoa)
elementu ez inguratu eta ez inguratzaileak dira. Txakurtxoaren kasuan, esan daiteke besoek
ingurtazen dutela, eta bera ez dela inguratzailea. Azkenik, hegaleko elementu ez inguratu, ez
inguratzailetzat besoetatik zintzilik dauden sustraiak izango genituzke.

Azkenik, balio eta kategoria topologikoen esparruan espazio irudikatua zenbat mailatan
banatuta dagoen azter dezakegu. Orokorrean hiru sakontasun maila bereiz daitezke: lehen
maila, erdiko maila eta hondoa (gogoan izan irudikapenaren espazioak ez duela
sakontasunik). Honako elementuetan erreparatu dezakegu: irudiak espazio laua ala sakona
ordezkatzen duen; perspektiba behar bezala irudikatuta dagoen eta elementuen tamainen
proportzionaltasuna errespetatzen den, kokatuta dauden leku eta distantziaren arabera.

El resplandor (The Shining, Stanley Kubrick, 1980)

Kasu honetan, sakonerako lehenengo mailan


labirintoa daukagu, erdian gizona eta hondoan
horma ateekin. Espazio sakona irudikatzen du,

32
perspektiba egokia da eta proportzionaltasuna mantentzen da.

● BESTE BALIO ZEIN KATEGORIA PLASTIKOAK

- Ehundurak → Lauak/leunak vs Zimurrak

- Azalerak → Homogenekoak vs Heterogeneoak; Fokuratuak/zehatzak vs Ez


Fokuratuak/lausaoak...

- Garauari dagozkionak (grano)

- Argiztapena eta bere norabideari, itzalei eta objektuen bolumenei dagozkien


ezaugarriak.

Fokuratzeari dagokionez, sakonera mailan erdian dagoen mutila


dago fokuratuta, gainerakoa lausoago izanik. Aipagarria da
sakonera egon arren badirudiela mutiko guztiak bata bestearen
oso alboan daudela (erabilitako objektiboaren ondorioz)

Atenasko Eskola. Rafael Sanzio (1512)

Perspektiba landua aurkezten digu, eta elementuen


proportzionaltasuna ondo mantenduta dagoela dirudi.
Argitasunak bolumenak lortzen laguntzen du. Ehundurak
lauak/leunak dira.

Urtebetetzea. Marc Chagall (1915)

Kasu honetan ez dira mantendu ez perspektiba ez proportzioak.


Koloreak aseak dira eta homogeneitatetik heterogeneitatera doaz.
Sakontasuna oso mugatua da (izan, badauka).

Hiru figura gela batean. Francis Bacon (1964)

Palettes bideoa

33
Gela gorria. Henri Matisse (1908)

Koadro honek kolore oso aseak, erradikalak erakusten


dizkigu. Perspektiba kaskarra dauka, eta oso sakontasun
gutxi. Ez dugu lehenengo planoa eta bigarrena bereizten,
hondoa dagoela erakusten duen elementu bakarra lehioa
izanik.

Emakumea bainugelan. Berthe Morisot (1845)

Koloreak asegabeago ditugu hemen, pintzelada soltez


margoztuak. Azalera heterogeneoak ditugu, eta pintzeladek
sortzen duten zimurdura desberdindu dezakegu.

Kasu honetan, fokuratze eta desfokuratzearekin jolastu da.


Lerro gorritik ezkerrerantz irudia lausoago dago, eta
eskuinerantz aldiz, zehatzago. Gainera, eskuinalderantz
garaua sortzen da.

. MAILA PLASTIKOAREN EDUKI MAILA

Kategoria plastikoek deskribatzen dituzten forma, kolore eta antolaketa espazialek eduki
semantiko batzuekin izan dezaketen lotura aztertuko dugu.

. ​Simbolismoa:

Sinbolismoa da zentzu plastikoan daukagun lehen mekanismoa. Kultura batean ezaugarri


edo balio plastiko bat esanahi batekin lotua egon daiteke modu egonkorrean.

Adibidez, Mendebaldeko pinturan, batez ere Erdi Aroan,


urre-kolorekoa “Sakratua” esanahiarekin uztartua dago (hori dela
eta Santuen aureola edo argi-koroa margotzeko erabili ohi da)

34
Lerro zuzena normalean heriotzarekin lotu da, eta zirkulua, perfekzioarekin.

Koloreak ere zenbait esanahiekin lotzen ditugu:

- Gorria → pasioa, biolentzia, komunismoa, iraultza


- Berdea → itxaropena, natura, irlandartasuna
- Zuria → Garbitasuna, berria, jaiotza
- Beltza → Heriotza

Hala ere, sinbolismoa ez da unibertsala, kulturala da. Kultura batean kolore zuriak
itxaropena adieraz dezake beste batean aldiz heriotza (Japonian). Sinbolismoa maila
plastikoan eta figuratiboan ematen da, baina figuratiboan gehitzen zaio konnotazioa.

Ez nahastu sinbolismoa konnotazioarekin! Iraultza komunista nonbaiten hondamendi


zentzua izan dezake, baina beste nonbaiten edo beste kontestu batean aurrerapen
konnotazioa izan dezake.

- Sinbolismoa: ADIERAZPENA - EDUKIA (GORRIA - IRAULTZA


KOMUNISTA)
- Konnotazioa: EDUKIA - EDUKIA (IRAULTZA KOMUNISTA - 1./2.)
1. Hondamendia
2. Aurrerapen soziala

. ​Nola jakin zein kode sinbolikotan mugitu behar garen?

Sinbolismo plastikoak ez du balio unibertsalik. Horregatik azterketa burutzerakoan kontu


handiarekin erabili behar da, eta ezin da inolaz ere a priori egokitzat eman (kolore gorriak
ez du beti edo irudi guztietan “Iraultza” sinbolizatzen). Soluzio egokia koherentzia testuala
aurkitzea izan daiteke, balio plastiko zehatz baten esanahi sinbolikoa beste elementu
batzuen presentziak baieztatzen duelako ia beti (hori da funtsean isotopia).

Naturan hamaika kolore egon arren, gure kulturan erradikal kromatiko berdea “Natura”
edukiarekin loturik dago. Horrek ez du suposatzen irudi batean berdea ikusten dugun
bakoitzean “Natura” ulertu behar dugunik. Beharrezkoa da irudi horretan “Natura”
isotopiaren presentzia adierazten duen beste elementuren bat aurkitzea. ​Adibidez, iragarki
batean zuhaitzak, zelaiak, behiak eta horrelakoak agertzen badira, edota iragarkiaren leloak
naturari buruzko aipamenik egiten badu, naturaren ideiaren inguruko isotopia sortzen da
​ orrelako erredundantziarik gabe, oso zaila izango litzateke berdea eta
berdearekin lotuta. H
“Natura” sinbolikoki lotzea.

35
*ISOTOPIA: Eskema moduko bat non zenbait elementuk ideia konkretu bat sinbolismo
konkretu bati egiten dioten erreferentzia. Koherentzia testualak dira, eta hauek
interpretatzeko irudiaren testuinguru osoari erreparatu behar diogu.

Izan ere, beste elementu batzuen elkarreraginean berde erradikal kromatikoak eduki
sinboliko oso ezberdinak onar ditzake. Aniztasun sinboliko hori elementu plastiko zein
figuratibo ezberdinen elkarrekintzak sortzen duen isotopia zehatzak murrizten du.

Beraz, sinbolismo plastikoak elementu bati potentzialki egotzi diezaiokegun esanahi bat du,
baina hori aktibatzeko/sustatzeko beharrezkoa da beste elementu testualen berrespena
(nolabaiteko babes isotopikoa).

. Sistema erdi sibolikoak

Maila plastikoan gauzatutako adierazpen-mailako kategoria baten eta eduki-mailako beste


kategoria baten lotura da sistema erdi-sinbolikoa. Sinbolismoan adierazpenmailako balio
edo ezaugarri bakar baten eta eduki bakar baten lotura genuen. Sistema erdi-sinbolikoan,
ostera, adierazpen-mailan kategoria bat osatzen duten bi kontrako terminoak (adibidez,
Zuria vs. Beltza) eduki-mailako bi kontrako terminoen adierazle bilakatzen dira (esaterako,
“Ongia” vs. “Gaitza”; “Bizitza” vs. “Heriotza”, etab.)

Adibide aproposa Mendebaldeko kulturan Baieztapena eta Ezeztapena adierazten dituen


keinu-kodea da: baietza aditzera emateko burua bertikalki mugitzen dugu, eta ezetza
adierazteko horizontalki. Horrela, keinu-adierazpena (Horizontala eta Bertikala aurkako
terminoek osatutakoa) eta eduki-mailako kategoria (“Baietza” vs. “Ezetza”) bat datoz sistema
erdi-sinbolikoa osatuz.

Maila figuratiborik ez dagoenean (irudiak inolako edo ezeren antzik ez duenean, alegia)
frogatzen da bereziki erdi-sinbolismoaren azterketa-eraginkortasuna. Esaterako, El
Lissitzkyren Zuriak astindu ziri gorriarekin koadroak ez
du maila figuratiborik, baina begi-bistakoa da kontraste
plastiko bortitzek (zuzena vs. kurbatua; gorria vs. zuria;
ezker vs. ekuin; goian vs. behean, besteak beste) bere
kabuz lehia baten istorioa aditzera ematen dutela.
(komunismoak kolore gorria, lerro zuzenak eta

36
ezkerraldea ordezkatzen ditu. Arerioek kolore zuria, eskuina eta lerro kurbatuak hartzen
dituzte. Komunismoa irabazten ari da, triangeluaren ertza zirkuluan sartuz)

Laroxyl medikamentuaren iragarki bati buruz Jean-Marie Flochek egindako azterketan ere
ikus daiteke sistema erdi-sinbolikoen funtzionamendua. Iragarkiak lore-sorta bat eskuan
duelarik, kutxa beltz batetik erdi irtenda dagoen gizabanako bat irudikatzen du.
Psikofarmako gehienen publizitatearen modura, iragarki honen kontrakotasun semantiko
garrantzitsuena kategoria timikoari dagokio, non euforia edo poza (hau da, ongizatea,
plazera, lasaitasuna eta patxada batzen dituen eremu tematikoa) eta disforia (tristezia,
estutasuna, mina eta grina) kontrajartzen diren. Botika disforia egoera (kaiolatutako
gizabanakoak irudikatzen duena) gainditu eta euforia egoerara (lore-sorta hartzen duen
askatutako besoak irudikatzen duena) heltzea ahalbidetzen duen laguntzailea da.

Adierazpen plastikoan kontraste ugari dago:

- Grafikoa (marrazketa sinplea, eskematikoa) vs piktorikoa (xehetasunekin).


- Gizabanakoaren irudia lausotua dago (ingerada zehaztugabea), besoa eta lore-sorta
garden edo garbi marraztuak dauden bitartean.
- Argitsu dagoena ilun dagoenaren aurka dago.
- Kolorerik ez duen gizabanakoa (zuri-beltza) koloreztatuta dagoenaren aurka.
- Goialdeko lerroen jarraitutasuna behealdean dagoen gizabanakoaren figuraren ez
jarraitutasunaren aurka dago.
- Gizakia behean eta kutxa barruan sartuta dago eta lore sorta goian eta kanpoan.

. KLASEAN AZTERTUTAKO ADIBIDEAK

IBM logotipoa (1962)


. Adierazpen maila
- Egitura hirukoitza (I+B+M)
- Marren txandaketa (horizontalak) → betea - hutsa
- Formaren aldetik, zuzenak ditugu (B-aren forma izan ezik)
- Ertzak markatuak dira, eta B letraren zuloak karratuak dira.
- Kolorea: monokromatikoa eta hotza (urdina)

37
. Eduki maila
- Marra zuzenak = Ordena, arrazoia
- Monokromatismoa eta urdina = seriotasuna, egonkortasuna
- Letra tipoa: “Egyptian”. Oso erabilia AEBn XIX mendean. Izaera oso formala du letra
tipo honek, eta hortaz jarduera komertzialetan sarri erabili da (kapitalismoarekin
lotuta), garbia eta irakurterreza baita.

Apple logotipoa (1976)


. Adierazpen maila
- Egitura sinplea, trinkoa, elementu bakarraz osatua (nahiz eta
banatuta egon, sagarraren hostoko kolore berdeak batzen ditu). Ondoz
ondoko marra zuzenek osatzen dute.
- Formaren aldetik kurbatua da, nahiko borobila
- Koloreen aldetik, poliktromatikoa da
. Eduki maila
- Koloreak → Ortzadarra. Iraultzailea, aurrerakoia, sistemaren aurka joatea.
(Kontestua: 1976an Vietnamgo gerra gertatzen ari zen, eta horren ondorioz
kontrakultura berria jaio zen: hippiak. Koloreek mugimendu hori errepresentatzen
dute)
- Trinkotasuna → Erreztasuna erabiltzailearentzat
- Figuratiboki sagarraren sinbologia → Pekatua, ezarritakoaren edo legearen kontra
joatea.
Zientzia modernoaren hasiera izan zen, iraultza bat. New Yorki erreferentzia egiten dio
“(New York jan dute”). ​New Yorken IMBk zuen egoitza, Appelek berriz, Californian.

Windowsek polikromatismoa (ortzadarra) sartu zuenean, Appelek kendu zuen.

1995 1997

Federico García Lorca eta Edurnezuri filma (2012)

Lorcak bere poemetan tradizio andaluziarra forma aldetik berriztatze zuen, eta Edurnezuri
filmak berdina egiten du, poemetan beharrean, ikusentzunezko testu bitartez. Edurnezuri
zezenketekin lotzen du istorioa, sagar pozoinduaren elementua ere barne hartuta.

38
Filmak Lorcaren hainbat elementurekin lotura du → Odola, Heriotza, Ugalkortasuna

Hau erakusteko hainbat motibo ditu, haien artean, ​zirkulua​. Zirkuluak zikloa
errepresentatzen du. Pelikulan etengabe errepikatzen da. Carmencitak bere aita eta amaren
bizipen berberak izango ditu. Flamenkoa eta zenzenketak zirkuluen bitartez gauzatzen dira.
Zikloak, filman heriotzekin lotuta agertzen zaizkigu. ​(Zezenketetan: zenzena hil, berria atera,
zezena hil, berria atera…)

Lorcaren kasuan sarri agertzen den elementua ilargia da, eta heriotzarekin lotzen du.
(pelikulan ere ilargia agertzen zaigu)

Ilargi hitzaren erroak zenbait hizkuntzetan menstruazioaren erro berbera dauka (heriotza
-odola)

- Jaunartzea → Errito iniziazioa da (10 urterekin egiten dena)


- Menstruazioa → Etapa berri baten iniziazioa da (10 urterekin egiten dena)

Ezkontzan lehenengo harreman sexuala ematen da, odolarekin eta haurdun geratzearekin
lotzen dena. Hortaz, odola ugalkortasunarekin lotzen da.

Jaunartzearen egun berean Carmencitaren amona hil egiten da, horrela hiru kontzeptuak
lotuz. Jaunartzearen jantzi zuria beltz bihurtzen da (heriotza bere baitan sartu da. Hau
ilargiaren bidez erakusten dute)

Zezenaren irudia ​ ​ Ardiaren irudia

39
El Lissitzky (1919) kartel propagandistikoa Sobietar Batasunean.

Boltxebike= Gorriak “Triangelu gorria” Segmentatuak


Mentxebike= Beltzak, Kurboa, ez segmentatua, etena.

ADIERAZPENA: Topologikoak
Eidetikoak - Gainean/Ezkerrean/Goian
- Zuzenak, segmentatuak, jarraiak - Azpian/Eskuma/Behean
- Kurbatuak, ez segmentatuak, etena EDUKIA:
Kromatikoak Boltxebikeak
- Zuria, gorria Mentxebikeak
- Beltza, zuria BOLTXEBIKE VS MENTXEBILKE

Sposalizio della Vergine, Perugino (1504) ​Sposalizio della Vergine( Rafael Sanzio
1504)

​.
Aipaiz gorena, Ama Birgina, Jose eta beste zenbait hautatu...

Gizataldeari erreparatuz : Kokapenaren aldetik, batek gizonak ezkerrean eta besteak


eskuinean ditu. Aita gorenak oso lerro zuzena markatzen du, baita Ama Birgina eta
Joserena. Bestak ordez, lerroak kurbatuago jartzen ditu.

40
Tenplua: Bietako bat hurbilago dagoela ematen du eta bestea urrunago, eta forma aldetik
tenpluak desberdinak dira: bata handiagoa, egonkorra, zurruna, pisutxua eta bestea
txikiagoa da, gorantzko orientazioa du (kupula ikusten da…)

Bigarrenean, San Joseren makila eta Ama Birginaren eskua ezkutatuta daude atzekaldean.
Bestan, aldiz, ikusgai ditugu aurrekaldean. Forma kurbatuen bitartez goranzko ibilbidea
markatzen du.

Master
and

Commander: The far side of the world filma


(2003)

Maturin

41
Aubrey

Foku aldaketa Maturin doktoreak Aubrey kapitainarekin duen adiskidetasunaren izenean


egiten duen sakrifizioaren adierazpen plastikoa da. Bere grinari, zientziari, uko egiten dio,
Aubreyk bere guda-misioa bete dezan. Itsasontzia eta natura modu zuzen eta bortitzean
gain ezartzen dira. Gainezarpen horretan plano aldaketarik ez egoteak bi gizon horien
harreman anbibalentearen erakusgarri da: bi elementuak, kakarraldoa eta itsasontzia,
zientzia eta gerra, ezin dira aldi berean argi eta garbi ikusi, baina enkoadre berean elkar bizi
dira, Aubrey eta Maturin Surprise itsasontzian bezala, eta bien arteko elkarrekintza
etengabekoa izango da. Hain zuzen, Maturinek espezie fasmidoen kamuflajerako teknikei
buruz dituen jakintzak lagunduko diote azkenik Aubrey-ri ontzi arerioa harrapatzen.

Stranger Things kartela

. EIDETIKOAK
- Goiko mundua forma erregularrak, trinangeluak
- Beheko mundua forma irregularrak, forma geometrikoak ez
dira.
- Lerro zuzen bat dago bi munduak banatzen dituena.

42
- Beheko munduan lerro zuzen batzuk irudikatzen direla esan dezakegu, kartzela
modukoa.
. KROMATIKOAK
- Zuria: argitasuna, babesa, lasaitasuna
- Gorria: Arriskua, alarma, odola, heriotza
- Letrak kolore gorria goiko partean, eta zuria behera pasatzen da, bi munduen arteko
lotura eta nahasketa adierazten da.
. TOPOLOGIKOAK
- Goiko bi heren: lehenengo denboraldiko bi herenak mundu errealan gertatzen dira
eta bestea beste munduan gertatzen da.
- Beheko herena: mundu errelaren isla baina desitsuratua da.
- Lehenengo mailan aurrean umeak
- Bigarren mailan basoa
- Hirugarren mailan ilargia eta zerua
Kromatismoa da kartel edo portada honetan garrantzi gehien duena.

The Walk to Paradise Garden. Eugene Smith (1946)

Lerroen aldetik umeek bi lerro zuzen eratzen dituzte, ez


segmentatuak eta bortitzak ez direnak. Umeak zirkulu
batek inguratzen ditu. Hortaz, kategoria eidetikoengan,
Zuzen vs Kurbatu dikotomia dugu.

Kromatikoki akromatikoa da, hau da, zuri eta beltzaren


artean mugitzen da. Honek konposizio jakin bat sortzea
ahalbidetzen du. Lehenengo mailan (basoan) beltza dugu,
erdialdean grisak, eta azken mailan zuria daukagu.

Topologikoki irudiaren sakontasuna landuta dago. Basoa


lehen planoan egon arren, ez dago osoa plano zehatz
berean. Erdibidean umeak daude, eta azkenik, hondo argitsua daukagu. Umeak erdikaldean
daude kokatuta. Ardatz horizontal eta bertikala kontuan hartuta mutila erdian dago zehazki

43
(totalean, umeak erdi-ezkerraldean daude). Esan beharra dago ere umeak inguratuta
daudela, elementu inguratzailea basoa izanik. Hala ere, haiek alde argitsuan daude.

Azaleren kasuan, atzealdea (zuria, hondoa) zehazgabea da, lausoa. Alde argitsua
heterogeneoa da, zimurdura bidean dagoena. Basoaldea aldiz, opakoa da, homogeneoagoa.
Hortaz, beste dikotomia bat daukagu: homogeneo vs heterogeneo.

Bektorialitateari erreparatuz, mugimendua umeengan ematen da. Mugimendu hau zehiarra


da, ezkerralderantz doana (aurrera eta goranzko joera).

Hortaz, pertzibitzen dugunaren aldetik umeak iluntasunetik argitasunera doaz, baina ez da


bide erraza. Etsipena eta Itxaropenaren artean daude, disforia eta euforiaren artean,
atalasean. Zuriak hasiera, berria, jaoitza, garbitasuna gorpuzten du. Umeentzat argitasun
difusoa da hau. Autoreak sentitzen zuena errepresentatzen du argazki honek. Eugene oso
makal zegoen, hezur pilo bat apurtuta. Denbora pasata, kamera berriro hartzea erabaki
zuen, eta atera zuen lehengo argazkia honako hau izan zen. Bide misteriotsu eta zail batetik,
iluntasuna alde batera utzi, eta egoera argitsura heltzeko aukera.

5. GAIA - MAILA FIGURATIBOA

. Maila figuratiboaren garrantzia: Klasean aztertutako irudiak.

San Mateo eta aingerua, Caravaggio (1602) eta San Mateoren inspirazioa, Caravaggio (1602)

44
Ezkerraldeko koadroa eskuinaldekoa baino lehenago egin zuen Caravaggiok, Erromako
eliza batean kokatzeko enkargatu ziotelarik (aurretik koadroa enkargatu zion gizonarentzat
San Mateoren bokazioa e​ ta ​San Mateoren martirioa​ eginak zituen).

Lehenengo koadroan San Mateo eta aingerua era oso gizatiarrean agertzen zaizkigu. Biek
oinak zoruan dituzte, eta San Mateoren oinetan zikinkeria ikus daiteke. San Mateok
sorpresa keinuz begiratzen ditu Bibliako hitzak. Analfabetoa dela dirudi, eta aingeruak
idazten irakasten dagoela. Aingeruaren aldetik, itzala dauka, nahiko androginoa dela esan
daiteke, eta aingerua dela erakusten digun bakarra bere hegoak direla. Hortaz, Caravaggiok
eszena desmitifikatzen du, era gizatiarrean erakutsiz. Eszena oso erreala dirudi (honi
laguntzen dio Caravaggok beti modeloak erabiltzen zituela errepresentazio errealagoak
egin ahal izateko)

Lehen bertsio hau kaperak deuseztatu zuen, ez zuten onartu irudikapen hori. Aurreko
mendean Erreforma eta Kontraerreforma gertatuak ziren, eta elizari ez zitzaion komeni
horrelako errepresentazio bat izatea.

Baina margolariari bigarren aukera bat eman zioten, eta honako honetan San Mateori irudi
duinagoa eman zion. Orokorrean, errepresentazioa erlijiosoagoa da. Aingerua jadanik ez
dago zoruan, goitik begiratzen du San Mateo. Baina, errepresentazio guztiz idealista ez
egiteko aingeruari hegoak kentzea erabaki zuen, eta ezaguna zen pertsona konkretu baten
aurpegia jarri zion. Bigarren bertsio hau onartu zioten.

​ redako errendizioa edo Lantzak,​


B ​ leurus-eko garaipena,
F
​Diego Velázquez (1634-1635)​ ​Vicente Carducho (1634)

45
Bi koadroek antzerako momentuak erakusten dituzte, Espainiarren garaipena holandarren
aurrean. Vicente Carduchorenak, lehenago egina, Gonzalo Fernández de Córdoba
Fleuruseko bataila garaitzeko momentua erakusten digu. Velazquezenak, aldiz, Breda hirian
burututako batailaren errendizioa erakusten digu (non espainiarrek irabazi zuten ere).

Bi koadroak erakusketa berean egon ziren, errealitatean gauza oso ezberdinak erakusten
dituztelarik. Carduchoren koadroan konbentzio guztiak errepresentatzen dira: generala
handien agertzen da, zaldi gainean, etsaiak lurretik botata daudelarik.

Velazquezen koadroaren kasuan, egoera oso ezberdina da. Jakina da Bredako defentsa
ikaragarria izan zela, nahiz eta azkenean amore eman behar izan zuten. Hain izan zen
bataila ona, non Espainiar generalek etsaiak errespetuz eta duintasunez tratatzeko ordena
eman zuten. Koadroan, etsaien generala makurtzeko keinuz ikusten dugu, baina general
Espainiarrak besoaren keinuarekin altxatzeko esaten dio. Generala zaldi gainean egon
beharrean, zoruan dago, gainerako guztien altuera berean.

Jakina da ere Velázquez eta Carduchok tirabirak zituztela, Carduchok Velázquezen estiloa
errealistegia izatearren kritikatzen baitzuen. Horregatik, Velázquezek Carduchoren koadroa
ikustean, hau hobetzea erabaki zuen. Ikus dezakegunez, bi koadroen komuneko
elementuetako bat zaldia da. Honen bitartez, Velázquezek Carduchori iseka egiten dio,
zaldiaren ipurdia erakutsiz.

46
Txoritxoaren Familia Sakratua, Bartolomé Esteban Murillo (c. 1650)

Familia Sakratu honen berezitasuna ez


dirudiela Familia Sakratu bat da. Sevillako
garaiko edozein familia izan daiteke,
familia arrunt bat. Ama ehungailuan
lanean agertzen zaigu, eta aita umea
zaintzen, berarekin jolasten.

Beste Familia Sakratuetan, ohikoa zen


Ama umea zaintzen egotea, eta aita aldiz,
atzetik begiratzen egotea. Koadro honetan, San Joseri garrantzia handiagoa eman zaio.
Murillo, gizon oso familiarra izan zen, anai asko eta
seme asko izan zituena. Bera
aita zen, eta horregatik
ematen dio garrantzia
handiagoa San Joseri.

Pertsonaiek, ohiko Familia


Sakratuetan urre koloreko
koroa izaten zuten buru gainean, baina kasu honetan kendu dizkiete.

Murilloren koadroak konposizio itxia aurkezten digu, intimitatera aditzera ematen duena.

Betiere, lehentasuna duen elementua umea da, guztien begiradek hara bideratzen
gaituztela. Argiaren erabilerak ideia honi indar handiagoa ematen dio, elementu
argiztatuena umea delarik. Hala ere, argitu beharra dago umeak (eta koadroak) daukan
argia ez dela jainkotiarra, argi naturala baizik.

Maila figuratiboan irudiak munduaren irudikapen gisa aztertzen dira. Irudi baten
interpretazio-prozesua identifikazio erreferentzial edo ezagutzearekin hasten da.

47
. Ezagutzearen arazoa: efektu erreferentzialaren oinarriak

Irudi figuratibo baten azterketa egiteko lehenengo urratsa identifikazioa da, ezagutzea. Nola
lortzen dugu gizakiok irudi bat ikustean mundu errealeko gauza konkretu batzuk
antzematea? (hori argitzea da ikusizko semiotikaren lehen erronka).

Antzekotasunaz baliatzen gara. Adierazpen mailako forma batzuk eduki mailako eduki
batzuekin gehitzean sortzen dira zeinuak.

Zenbait teorialarik ikonoak zeinu figuratibo ​motibatuak direla esan dute → nahiz eta maila
desberdineko irudiak izan antzekotsuna dutenean. Beste teorialari batzuek ikonoak
konbentzionalak direla argudiatu dute, hau da, edozein zeinu kulturalen ondorio dira, eta
edozein kultura kodetuta dago. Arau, konbentzio edo kode kultural batzuen ondorioz
sortzen dira zeinuak. Hitzak adibidez, esatean edo idaztean guztiz arbitrarioak dira.

● Motibatuak → Ordezkatzen duten objektuaren ageriko itxura berregiten


ahalegintzen dira. Mimesian oinarritzen dira (erreferentea imitatzen dute). Imitazio
grafikoak ikonotasun maila ezberdinak onartzen ditu. Zenbat eta altuagoa, orduan
eta ilusio figuratibo edo efektu erreferentzial hobea.

● Konbentzionalak → Antzekotasunaren bidetik joan gabe ordezko konbentzionala


bilatzen dutenak: /Zuhaitz/ hitza. Ahozko mintzairan edozein soinuk adieraz lezake
“txakurraren” kontzeptua (/aulkia/ soinuak balio zezakeen, adibidez, /txakurra/
soinuaren ordez, adostasun batera heldu beharko ginateke soilik). Hala ere, ezingo
genuke edozein ikusizko konfigurazio txakur baten irudikapen gisa identifikatu.

Umberto Ecok hurrengoa proposatzen du: ​Hipoikonoak (motibatuak + konbentzionalak).


Antzekotasuna dago oinarrian, baina konbentzioa ere sartzen da jokoan. Ezaugarri
pertinente batzuk aukeratzen dira, kulturalki hautatutako konbentzioak. Eredu kognitiboa
buruan daukagu baina horiek paperera itzultzeko (marrazki bidez adib.) konbentzio
batzuen ondorioz egiten dugu, gure eredu kulturalaren arabera, hautaketa bat eginez.

Adibidez, errenazimenduko perspektiba konbentzionala zen, nahiz eta errealitatearekin


antzekotasuna izan. (teknika konkretu bat erabili behar zen, prozedura zehatzak...)

. Zertan datza ikono bat sortzea edo objektu bat modu ikonikoan irudikatzea?

48
Batik bat objektu jakin bati egotzitako edo suposatutako ezaugarri kultural batzuk artifizio
grafiko batzuen bitartez itzultzean edo transkribatzean datza. Irudi ikonikoa/figuratiboa bi
urratseko prozesu baten emaitza da:

1. Eredu kognitiboa → Aurrena, ezagutza kode batzuk direla medio objektua


bereizten duten ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzen dira. Horiekin gure
buruan eskema morfologikoa egiten dugu. Horrekin, paradigma mentala osatzen
dugu.
* Ikono= irudi figuratiboak, errepresentatzen duten objektuarekin antzekotasun harremana duten zeinuak

Aukeraketa hori erabaki kulturala denez, hautatutako ezaugarri pertinenteak gizatalde eta
testuinguru kulturalaren arabera aldakorrak dira.

Adibidez, hauek mendebaldeko eredu kognitiboaren arabera gizon eta emakume


esan nahi dute (konbentzionalki kodetuta baitaude). Baina, Arabian bai gizon bai
emakumeek gonak eramaten dituzte, hortaz errepresentazio honek ez luke
balioko.

Zebraren kasua: guk zebra bat irudikatzerakoan bere marrak kontuan hartzen ditugu
gehienbat, hori delako guretzat bere ezaugarri bereizgarria; (zaldietatik eta astoetatik
bereizten duen ezaugarri morfologiko erabakigarria). Baina imajina dezagun zaldirik, astorik
eta mandorik gabeko eskualde afrikar bat non larrua lerroz zeharkatuta duten hienak
ezagunak dira. Bertan bizi direnentzat bi animalia horiek (hiena eta zebra) bereizteko lerroek
ez dute balio.

2. Artifizio kognitiboak. Tipo kognitiboa sortu eta gero, hori irudikapenaren azaleran
transkribatzeko artifizio grafikoak finkatu behar dira. Artifizio hauek ere
konbentzionalak dira, testuinguruz testuinguru aldakorrak, kulturaren eraginpean
finkaturikoak. ​(komuneko emakume eta gizon marrazkiak)

. Mugimendua irudikatzeko imagina finkoaren gaitasuna

Irudi finkoek berez mugimendurik ez izan arren gertaera eta mugimendua islatzeko gai
dira.

Higidura edo ekintza bat imajina finkoen bitartez irudikatzeko hiru prozedura daude
(Ruggero Eugeni, Analisi semiotica dell'immagine. Pittura, illustrazione, fotografia):

1. Mugimendu blokeatua → Ekintza oso baten une konkretu bat aukeratzen da, eta
ekintza osoaren errepresentazio modura hartzen da. Momentu horretan denbora
gelditu balitz bezala hartzen da, argazki bat izango balitz bezala. Une hori hautatzeko
hiru aukera daude: ekintzaren hasiera irudikatu, bitarteko pasartea irudikatu edo
ekintzaren bukaera irudikatu.

​Judith eta Holofernes,​ J​ udith eta Holofernes,

49
​Guilia Lama (c.1730)​ ​Caravaggio (1652)

Sei koadroek osotasun bereko momentuak erakusten dituzte: Judith eta bere zerbitzaria
Holofermesen burua moztu eta zakuan gordetzea. Giulia Lamak burua moztearen aurreneko
momentua erakusten du, non Judith Jainkoari laguntza eskatzen dabilen.

Caravaggioren koadroak Judithek ezpatatxoarekin burua nola mozten dion erakusten du.
Zerbitzaria zaku batekin itxaroten du alboan.

Artemisiaren koadroak Caravaggiok hautatutako momentu bera irudikatzen du, baina


ikuspuntu bortitzago eta odoltsuago batez. Artemisia Caravaggioren ikaslea izan zen
(horregatik erabiltzen du tenebrismoaren teknika, argi-iluna), eta Orazioren (margolaria)
alaba zen. Aitaren tailerrean egon ohi zen, eta 19 urte zituela aitaren lankide batek bortxatu
zuen. Gutxi ondoren, koadro hau margotu zuen.

Tintoretto-ren koadroak bura jasotzeko momentua erakusten du. Rubensenak burua


zakuan nola sartzen duten, eta Siranirenak burua nola ateratzen duten.

2. Mugimendu uzkurtua: mugimendu edo ekintza beraren bi edo une gehiago batera
edo aldi berean irudikatzen dira.

50
Judith eta bere morroia Holofernesen buruarekin, Orazio Gentileschi (1621-24)

Orazioren koadroak Judithek begiradarekin Jainkoaren


laguntza eskatzen ari dela erakusten du, jada
Holofernesi moztu dion burua altzoan duelarik. Hortaz,
koadroa bitan banatuz Oraziok bi momentuak batu
ditu. Ezkerraldean Jainkoari indarra eskatzeko
momentua ikusten da, eskumaldean burua moztu
ondoreko momentua irudikatzen den bitartean.

3. Mugimendu artikulatua: mugimendu beraren fase edo uneak figuraren ondoz


ondoko pose edo jarrera ezberdinetan irudikatzen dira. ​Kronoargazkia Étienne-Jules
Marey

Beste aukera bat ere badugu: figura edo pertsonaia ezberdinek gorpuzten dituzten
mugimenduaren ondoz ondoko faseak irudikatzea.

Itsuen parabola, Pieter Bruegel Zaharra (1565)

Bibliako esaeraren “Itsuaren gidaria itsua


bada, biak zulora eroriko dira!” (Mateo,
15:14) itzulpen grafikoa dugu hau. Nahiz eta
Bibliako pasartean bi itsu baino ez diren
aipatzen, koadroan hiru bikote agertzen dira.
Hori Bruegelek ekintzaren hiru faseak
irudikatzea erabaki zuelako gertatzen da:
ezkerreko biek jaitsiera hasi besterik ez dute
egin; erdiko bikoteak estropezu egin du dagoeneko; eskuineko bikotea jada lurrean erorita
dago.

Azkenik, ​kontaketa ikonikoa​ren fenomeno bitxia dugu; hau da, luzaroan gertatutako
ekintza ezberdinen irudikapena imajina finko bakarraren bitartez. Pinturan ekintza nagusia

51
(edo azpimarratu nahi dena) sakontasuneko lehen mailan kokatu ohi da, aldez aurretiko ala
geroagoko gertakizunak sakontasuneko bigarren eta hirugarren mailan kokatzen direlarik.

Lot eta bere alabak (Louvre Museoa, egile zalantzagarria)

Koadroaren erdigunean intzestuaren atarikoak ikusten ditugu


(lehenengo planoan, aita mozkortzen) eta paisaiaren
sakontasunean Loten familia Sodomatik ihesean (Itun Zaharrak
bigarren gertakizun hori askoz lehenago suertatu zela zehazten
du).

Beste margolan batzuetan kontaketa ez da irudikatzen


sakonerako lehen maila eta hondoa bereiztuz, baizik eta imajina beraren baitan ekintza
ezberdinak segidan irudikatuz (gehienetan ezkerretik eskuinerako norabideari jarraiki).

Zergaren ordainketa, Masaccio (1424-1427)

Ebanjelioaren pasarte famatua Pedro


apostolua hiru aldiz margotuz irudikatzen
du: erdian Jesusekin agertzen da
zerga-biltzaileak zerga eskatzen dionean;
ezkerrean (sakontasuneko bigarren mailan)
Jesusen aginduari jarraituz arrain baten
ahoan zilarrezko moneta aurkitzen duenean; eta koadroaren eskuinaldean zerga-biltzaileari
zor diona ordaintzen ikusten dugu.

. IKUSPUNTUA

Ikusizko irudikapenaren lehen erronka ikuspuntu bat hartzea/sortzea da. Irudikapena


ikuspuntu zehatz baten arabera egituratzeak errealitatean elementu berri bat
sartzea/sortzea suposatzen du: eszena hori ikusten ari den ​behatzailea
(begiralea/ikuslea), hain zuzen ere.

Edozein ikuspuntu, beti egongo da behatzaile bat, geldi eta leku berberera begira. Irudi
finkoak ikuspuntu finko eta estatiko batetik sortuak daude. Ikuspuntu horren arabera,
ikuspegi bat edo bestea emango digute, ikuspegi hori partziala izanik (ezin dute ikuspegi
osoa eman).

Esaterako, perspektiban eginiko imajina batek (3D kuboa) ezin ditu


kuboaren hiru aurpegi baino irudikatu (beste hiru ezkutuan gelditzen
dira, nahiz eta guk jakin 6 alde daudela). Are gehiago, ikuspuntuaren

52
lekualdatze txikienak ere irudia erabat alda dezake (hots, imajinaren osagaien kokapena
edo forma)

Bi behatzaile bereiztu behar ditugu:

1. Kanpo behatzailea: ​Imajinaren kokalekuan (museoan, galerian...) irudira begira


dagoen gizabanako erreala. Gu, imajina zehatz bat ikusten ari garenean gara kanpo
behatzailea. (Honekin batera autorea ere aipatu beharko genuke, posizio jakin
batean egin baitu irudia)
2. Barne behatzailea: ​Imajinak irudikatzen duen espazio birtualean (diegesian)
kokatua legokeena. Ikusten ari garen irudiak sortzen duen espazioan dagoen figura
inplizitua, eszena ikusten ari den balizko figura. Barne behatzaile hori irudiak
eraikitzen duen ikuspuntua da (eszena nodik, ze kokalekutik dagoen irudikatuta)

Fox terrier aux Pont des Arts, Robert Doisneau 1953

Kasu honetan, kanpo eta barne behatzaileak antzeko lekuan


daudela esan dezakegu.

Barne behatzailea argazki baten kasuan Kamara non dagoen


kokatuta izango litzateke.. Testuaren baitan dagoen istantzia
bat da. Kamararen kokalekuari dagokio, kuadro batean
zailagoa da hori.

Kanpo behatzailea gu izanik, esan daiteke gu gutxi gora


behera kameraren leku berean kokatuta gaudela.

Bi hauek ezin dira nahastu. Imajina eliza batean gaudela, eta freskoak edo margolanak
daudela paretetan. Gu lur mailan gaude, baina 10 metroko pareta daukagu eta goialdean
kuadro bat daukagu. Kanpo behatzaile moduan gure ikuspuntua KONTRAPIKATUA izango
litzateke. Baina barneko ikuspuntuak ez du zertan berdina izan, irudia aurrez-aurre aterata
dagoelako.

Kristo hilaren gaineko erostak, Andrea Mantegna (1457-1501)

Hemen, kanpo behatzailearen eta barne behatzailearen


ikuspuntua berdina da. Ni ikusten ari naizena eta
“argazkia” nondik aterata dagoen koinziditu egiten dute.
Kamara bere oinetan dago baina zertxoibait gorago
egongo litzateke..

53
Bekatu nagusien mahaia. El Bosco (1505-1510)

Mahai batean dagoen obra da, beraz kanpo


behatzaileak ez du aurrez-ikusten. PIKATUAN
ikusi beharko luke, eta bira emanez eszena
bakoitza bere horretan ikusteko. Baina, irudi
bakoitza banaka aurrez aurre dago, beraz barne
behatzailearen ikuspuntua aurrez-aurrekoa da.

Oinen garbiketa, Tintoretto (1548-1549)

Korridore batean zegoen kuadro bat da, beraz jendea erditik pasatzen zenean kuadroa
alboz ikusten zuen. Koadroaren kokapenaren arabera kanpo behatzaileak lehenik izkinakoa
ikusiko du, horregatik ​Jesus​ bertan kokatu zuten.

Koadro honen aurrean, “azken afaria” koadroa kokatu zuten. Efektua sortzeko kanpo
behatzailearentzat, koadro honetan ​ispilu bat sartu zuen aurrean zuena islatuko balitz
bezala.

San Juan de la Cruz-en Kristoa, Salvador Dalí (1951)

Itsas ertza, txalupa bat eta bi arrantzale agertzen dira kuadroaren


behekaldean. Beheko alde horretan barne behatzaileak aurrez
aurreko ikuspuntua dauka. Baina Dalík 2 ikuspuntu desberdin
erabili ditu kuadroa egiterakoan. Goialdean Jesus gurutzean
irudikatzerakoan goiko ikuspuntu batetik egin du, hortaz barne

54
behatzaileak ikuspuntu pikatua izango luke. Sinbolikoki ikuspuntu pikatu hori jainkoarena
izan daiteke. Eta Kristoren jarraitzaile asko arrantzaleak zirenez, jainkoaren eta kristoren
jarraitzaileen ikuspuntuetatik egin zuela esan daiteke.

Adibide hauetako batzuek erakusten duten moduan, barne eta kanpo behatzailea askotan ez
datoz bat. Baina irudiek ikuspuntu egoki bat sortzen dute (barneko behatzailearen begiari
dagokiona) eta kanpoko behatzailea bertan kokatzen denean imajina modu egokian ikus
dezake.

Kanpoko eta barneko behatzaile horiek imajinak erakusten duenari buruz duten ezagutza
edo jakitea zeharo ezberdina da. Markotik harantzago edo eremuz kanpo dagoena ikusteaz
gain, barneko behatzaileak irudikatzen den gertakaria osotasunean ezagutzen du.

Azken finean, barneko behatzaile hori bi faktore uztartzearen emaitza da:

- Begirada optiko zehatz batek suposatzen duen posizio fisikoa dugu (behatokia).
- Jarrera jakin batek suposatzen duen ikuspuntu kognitibo, emozional eta ideologikoa.

Imajina edo koadro bat ikusten dugunean (kanpoko behatzaile moduan jokatzen dugunean)
barneko behatzaile horren tokia zein ezagutza geureak egiten ditugu.

- Koadroa barne behatzailea izango bagina bezala behatzen dugu. (bere behatoki
optikoa geurea egiten dugu)
- Barneko behatzailearekin identifikatzen gara bere ezagutza, bizipenak, emozioak eta
abarrak geureak eginez.

Hori dela eta barneko behatzaile horretaz baliatzen gara eszenan gertatzen dena bere
osotasunean ulertzeko. Azken batean barneko behatzaile hori irakurle eredua baino ez da.

Batzuetan barneko behatzailearen presentzia ​esplizitua egiten da, irudikatutako eszenan


edo espazioan dagoen pertsonaia baten ​begirada​ren aipu edo bestelako ​interpelazio​en
bitartez:

Bredako Errendizioa ​edo L


​ antzak, Diego Velázquez (1634-35)

Barne behatzailea → Ez du zertan eszena barrutik


ikusten duen pertsonaia bat izan soilik, zerbait
inplizitoa izan beharra du. Barne posizio bat da.
Pertsonaien begiradek gure irakurketa bideratzen
dute. Batzuek “kamerara” begiratzen dute.
Kamera=barne behatzailea.

55
Vivian Maier, kaleko argazkiak.
Chikagoko kaleko kronista izan zen Vivian Maier. Barne
behatzaileari erreparatuz, ikusten da kamera ez dagoela
pertsona heldu baten ikuspuntutik eginda, izan ere Maierrek
kamera lepotik zintzilik eramaten zuen. Beraz, Umearen altuera
berdinean dagoela ematen du nahiz eta umearen begietan ikusi
daitekeen Maierren begietara begira dagoela. (interpelazioa)

Uncle Sam, James Montgomery Flagg (1917)

Propaganda mezu bat da, non zuzenean barne behatzaileari


begiratzen dion, eta gainera seinalatu egiten dion.

Las gallegas, Bartolomé Esteban Murillo (1670)

Murilloren helburua eguneroko eszenak errepresentatzea


zen. Kasu honetan neska hauek ikusleari begira daude,
ikuslearen eta koadroaren arteko elkarrizketa balitz
bezala. Kasu honetan barne eta kanpo behatzaileak bat
etortzea garrantzitsua da, begiraden jokua sortzen delako.
Behatzailearen presentzia oso markatuta dago. Haiek gu
begiratzen gaituzte, baina guk haiek ere.

Leihoa koadroaren markoarekin bat dator beraz, Leiho


horrek markatzen du barne eta kanpo behatzailerentzat
muga. Zabaldutako leiho hau ere sedukzioarekin lotuta
dago, ikusleari adieraziz barrura sartzeko. Lehenengo
emakumea bistan dago, lazo gorri batzuekin eta bigarrena aldiz manipulatzilea da, berak du
lehioaren kontrola. Leihoa ixten bada ez dago koadrorik.

Pinturaren artea, Johannes Vermmeer (1666)

Koadro honek sekula ikusten ez dena erakusten digu: nola


margotzen den. Zelatan dagoen norbaitek gortina zabaldu
egiten du, eta berez guk ikusi behar ez genukeena erakusten
digu.

56
Gortina da barne behatzailearen presentzia adierazten diguna.

Meninak, Diego Velázquez (1656)

Pinturaren errepresentazio jainkotiarra egiten du,


bere burua arte horren zentrutzat kokatuz. Guk
ezin dugu Velázquezek margotzen ari dena ikusi.
Alboko markoaz aparte, kuadro honen barruan
beste hainbat daude. Horiek identifikatu dira eta
artearen inguruko bi istorio kontatzen dituzte.

Erdian fondoan dagoen tipoa iheska bezala dago,


berak bakarrik ikusi dezake Velazquezen koadroa.

Gu barne behatzilearen lekuan jar gaitezke.

Berez, barneko behatzailea eta margolaria edo


argazkilaria ez dira nahastu behar, baina kasu
batzuetan bereizketa hori problematikoa da. Aldizka barneko behatzailearen posizioa
argazkilariak/pintoreak hartu edo betetzen du.

Hau oso problematikoa izan daiteke, batez ere argazkigintzan. Kamera kokatuta dagoen
lekua izango da zehazki barne behatzailearen kokagune optikoa. Baiiiina → Selfiak

- Egilea → Gizona

- Barne behatzailea?

Vanitas, Pieter Claesz (c.1630)

Heriotzaren etengabeko gogorapena egiten dute


kuadro hauek. Hauskortasun horri erreferentzia
egiten dioten hainbat elementu daude →
Itzailitako argizaria, kristalak, burezurra,
bibolina, partiturak, pergaminoak...

Kristalezko bolan → Bera. Kamera ilun bat


eskuartean duela.

57
Esanahia → Lotu egiten du bizitzaren iragankortasuna arteekin → Artea bizitza bezain
iragankorra da. Kristala errez apurtzen da. Guztiak momenturen batean hilko gara,
artearekin berdin.

Arnolfini senar emazteak, ​Van Eyck

Hondoan ispilua dago. Eta ispiluan oso oso txiki Van Eyck
dago bere lagun batekin. Eta inskripzio bat, dioena
“Johannes van Eyck hemen egon zen”. Lekuko bezala
kokatzen du bere burua, nahiz eta gero kuadroa sinatzen
duen.

Lafayette, Louisiana, Lee Friedlander​ ​New York City, Lee Friedlander (1966)

Egileak bere itzala erabiliz bere burua argazkian sartzeak barne behatzaileari erreferentzia
egiten dio.. Autoerretratu mota bat da da baita ere.

Vivian Maier, Autoerretratuak


Egileak bere burua, ispiluetan, lehioetan… sartzea argazkilari moduan. Autoerretratuak
dira. Egile eta barne behatzailearen batasuna adierazi nahi zuen.

58
Autorretratua June eta bi modelorenkin, Helmuth Newton (1981)
Barne behatzaile eta kanpo
behatzailea kasu honetan
berdinak dira, barne behatzailea
kamara izango litzateke eta
kanpo behatzaileak gu.
Inplikazio bat bilatzen du kanpo
behatzailearekin ispilua aurrez
aurre dagoenez, bertan ikusten
baikara, kamara guri begira
egongo balitz bezala. Egileak bere burua islatzen du Newtonek argazki honetan eta
horretarako erabiltzen du ispilua baita ere. (Esplizitu egiten da). Barne behatzailearen
presentzia erakusten digu, Juneren (emakume betaurrekoduna) presentziarekin eta
ispiluarekin. Betaurrekodun emakumea Newtonen emaztea da eta barne behatzaileari
begira edo modeloari begira dago, ez dago oso argi betaurrekoaren brilloarengatik.

Kanpo behatzaileak berez argazki hau ondo ikusteko pixkabat beheratuta egon beharko
luke. Ikuslea argazkilariaren lekuan jartzen da baina era berean kamara guri begira dagoela
eta June ere guri begira dagoela ematen du.

Eremuz kanpokoaren erabilera egiten du. Modelo baten hankak ikus ditzazkegu, baina beste
modeloak estali egiten du eta ispiluaren isladari esker bakarrik ikusi ditzazkegu hanka
horiek. Markoak mozten duena osotasunean erakusteko ispilua erabiltzen du, oso aberatsa
da irudia.

. Markoaren eginkizuna

Errealitatea hiru dimentsiokoa eta infinitua den bitartean, irudia bi dimentsiokoa, laua, eta
finitua edo mugatua dela badakigu.

Batzuetan markoak irudiaren mugak azpimarratzen ditu, eta imajinaren hegalek


(gehienetan lau dira, baina ez beti) beste funtsezko bereizketa bat egiten dute bi espazio
diskurtsibo sortuz:

59
- Eremua:​ ​Imajinak irudikatutako hiru dimentsioko espazio horren zati ikusgaia

- Eremuz kanpokoa: ​Koadroan ikusten ez diren irudikatutako espazioaren zatiak. Imaginan


edo eremuan ikusten dugunaren luzapen ezkutua. Sei esparrutan zatikatu daiteke:
koadroaren eskumaldea, ezkerraldea, goialde, behealdea, ikusitakoa baino urrunago eta
ikuspuntuaren atzean dagoena.

Honek guztiak mugaren ideiarekin zerikusia duten bi arazo interesgarri planteatzen ditu:

​ remuz kanpokoa eremuan


- Eremuaren eta eremuz kanpokoaren arteko dialektika. E
iradoki daiteke (zatikatutako figura eta objektuak, eremuz kanpokora egindako begiradak,
itzalak, ispilu eta beste azaletako islak...)

- Berrenkoadratzearen tipologia → Irudikapenaren barrena, eremuan agertzen diren


marko ezberdinak: koadroak, ateak, leihoak… Hauen sinbologiak aintzat hartu beharko
genituzke. ​Markoa markoaren baitan fikzioaren baieztapena da, leihoa orokorrean
pinturaren sinboloa da (paisaiaren pinturaren metafora), nitxo edo horma-hilobiek natura
hilaren edo bodegoiaren generoa aipatzen dute, ateak barruko pintura gogora ekartzen du...

Place de la Concorde, Edgar Degas (1876)

Eremuz kanpokoan uzten dira askotan elementuak nahita.


Honek ez du esan nahi irudiko pertsonek ez dituztela
hankak, baizik eta eremuz kanpo utzi nahi izan dituela.
Lehengo pinturak aldiz beti erakutsi izan dituzte pertsonak
osorik.

Martine Franck-en erretratua, Henri Cartier-Bresson (1967)

Eremuz kanpo uzten du ikusi nahi dugun aurpegia.

Dánae, Rembrandt (1636)

Deiak edo interpelazioak egin daitezke kanpo


eremuari. Koadro honetan eremuz kanpokoari begira

60
daude. Gauza interesgarriak kanpoan egongo balira bezala.

Bilbo, 1937ko maiatza, Robert Capa (1937)

Bilboko bonbardaketan ateratako argazkia da.


Mehatxua eta beldurra irudikatzen da, izan ere
pertsonaiak eremuz kanpokoari begira daude, eta
bertan suposatzen dugu hegazkinak daudela.

Meninak (Diego Velázquez, 1656)

Eremuaren baitan dagoen zer o zer erakusten du baina


ezkutatzen du, hau da, ez dakigu Velázquez-ek zer koadro
margotzen ari den. Berak maisu gisa egiten duen lana,
pintura dela gaia adierazten du koadroen bitartez.

Vivian Maier

Eremuz kanpoan dagoena, hau da, bere burua eremuan


sartzen du ispiluaren bitartez. Kaleko argazki tipiko bat da, ez
dakigu prestatuta dagoen edo ez. Kaleko norbait ezustean
harrapatuta. Barne behatzailearen eta kanpokoaren
presentzia eta bera da. Vivian Maier-ek kaletik gertatzen ziren
egoerei ateratzen zizkien argazkiak.

Cold War, Pawel Pawlikowski (2018)

Gobernuak tresna modura erabili nahi du lan


hori haien propagandarako. Argazki hau da

61
ekitaldi handi horren ondorengo jaia, gobernuak nahi zuen ikuskizun patriotiko eta
propagandistiko hori egin ondoren. Atzean ispilua dago, protagonistak bertan apoilatuta
daude baina ez da oso nabaria. Gobernuaren alde, erakundeen lagunak diren horiek eremuz
kanpokoan daude baina ispiluaren bitartez ekartzen ditu eremura hiru protagonistekin
nahastu gabe.

Autoerretratua, Lee Friedlander

Itzalak erabiltzen dira kasu honetan. Barne behatzailea ez da


egilea, kasu honetan tenporizadore batekin atera du baina itzala
bere aurpegian reflejatuta ikusten dugu.

Familia sakratua, Rembrandt (1646)

Marko bat marrazten du barruan eta kortina bat


ere margotzen du. Lehen koadroak kortinen
bitartez estaltzen ziren. Margozten ditu berez
kanpoan fisikoak diren elementu batzuk. Koadro
bat koadro baten baitan.

Neska leihoan. Salvador Dali (1925)

Lehio bat zabaldu eta munduari begira egongo bagina bezala.


Lehioak berak beste irudi bat proposatzen digu. Lehioko ateak
markatzen du barrurako begirada.

Neskame alferra. Nicolas Maes (1655)

62
Etxeko eszena honek 2 koadro bezala erakusten dizkigu, atzeko ateak aditzera ematen digu
ate hortatik harago dagoenaz. Ateak beste marko bat markatzen du. Kartetan jolasten
ikusten ditugu.

Elliott Erwitt

Ematen du barneko barnetzaileak ustekabean harrapatu


dituela. Ateak ematen du sentsazio hori. Ateek markatzen dute
barneko eszena batean muga.

Billy Elliot (Stephen Dardry, 2000)

Bi barneko espazioak boxeo eta Valeta-rena. Ate bat irudikatzen da ez dagoen arren. Iragan
bidea boxeotik-Valetera.

Klasean jarritako pelikula: El sueño de Ellis irla

Lehioa: Barrutik kanpora, natura, paisaia erakusten digu askatasuna askotan.

Atea: Zeharkatu du muga atea gurutzatzen du, bere inmolazioa onartzen duen seinalea.
Atetik irtetean poliaziarengana doa entregatzera. Azken planoan bi planoak tartekatzen
ditu.

. IRUDIEN ESANAHI SINBOLIKOA: Ikonografia

Pinturaren esparruan irudikatzen diren gai errepikariak ikasi eta deskribatzen dituen
diziplina da Ikonografia. Honek ez du aztertzen zergatik irudi batean emakume bat

63
identifikatzen dugun, baizik eta zer-nola ulertzen dugun irudikatutako emakume hori “Ama
Birjina” ala “Justiziaren pertsonifikazioa” den ezaugarri grafiko batzuen poderioz.

Ikonografiaren ikasketa XVI. eta XVII. mende inguruan hasi eta XVIII. mendean
sistematizatu zen, garai horretan hiztegi eta katalogo ikonografiko fidagarriak argitaratu
zirelako. Pertsonaia batzuk ezaugarri eta atributu jakin batzuei esker identifikatzen dira

- Ezaugarriak pertsonaiaren itxura fisikoak eta janzkerak dituzten berezitasunak dira. Ad.
San Juan Bataialariaren bizarra, ile luzea eta gamelu-larruaz egindako jantzia.

- Atributuak bere identifikazioa errazteko gerora


pertsonaiari gehitutako elementuak dira. Ikonografia
tradizionalean San Joan Bataialaria ia beti bildots batekin
agertzen da (predikaria eta profeta izan zen, Jesusen
aurrekaria, eta horregatik Herodesek bere burua moztea
agindu zuen; bildotsa sakrifizioaren sinbolo ikonografikoa
da; Salome, Herodesen alabak moztu zion burua; hori dela
eta Salomeren ikonografiak moztutako burua daraman
erretilua du eskuetan). Bataialariaren beste atributuetako
bat makila da (makila eskuan duela irudikatuz ibiltaria edo
nomada zela gogorazten da, batera eta bestera predikatzen
zebilela hain zuzen ere; makil horrek goialdean gurutzea
du ia beti; hau anakronikoa da).

Joan Ebanjelarian aldiz: Ezaugarriak: Gaztea.


Atributuak: Kaliz bat dragoi batekin (Bera pozointzen saiatu zirelako). Sinboloa: arranoa.

. Errepikapen horrek zergati batzuk ditu: Erdi Aroan pintore lana tailerretan burututako
ofizioa zenez, estandarizazioa eta kode ikonografiko itxiak lagungarriak ziren; enkargua
egiterakoan bezeroak gaia eta irudikatzeko modua ezartzen zituen. Baina kode
ikonografikoen garapenaren zergati nagusia gehiengoaren analfabetismoa izan zen,
ikonografiaren bitartez irakurtzerik ez zuen populazioari predikatzea posible bilakatu
zelako.

Eskema errepikari edo ​tipo ikonografiko hauetan oinarrituta, tradizioa errotu zen
irudikatutako gaiei lotua.

Har dezagun San Jeronimoren kasua. Bizitza aztoratua


gozatu ostean basamortura joan zen penitentzia egitera.
Gero bizitza aszetikoan murgildu zen eta Aro Modernoan
egundoko oihartzuna lortu zuen Bibliaren itzulpena burutu
zuen. Hori dela eta bere garaiko intelektualik
handienetarikoa dugu, “Elizako lau doktoreetako” bat. San

64
Jeronimoren inguruan hainbat legenda dago, horietako baten arabera behin lehoi bati
atzaparretik arantza bat kendu zion, piztia otzandu zen, eta katu baten antzera jarraitu zion.
Elementu hauek guztiek San Jeronimoren ikonografia bideratu zuten.

Bere ezaugarriak eremita jantziak edo hegal-zabaleko kapela eta


kardinal soinekoa dira (San Jeronimo ez zuten sekula kardinal
izendatu)

Bere atributu nagusiak, liburuak, lehoia, harria eta burezurra


(Santu penitenteekin sarri identifikatzen den atributua) dira.
Elementu hauek ez dira batera agertzen, San Jeronimoren bi
bertsio ikonografiko ezberdinduak baitaude: batean
basamortuko penitente moduan agertzen da (askotan
harriarekin irudikatua); bestean bere ikasketa-gelan kultura
gizona bezala irudikatzen dute (batzuetan kardinalez; bestetan
jainkotiar inspirazioaren sinboloa den usoaren atributuarekin).
Elizako beste hiru doktoreekin ere agertzen da hainbat iruditan.

Miguel Ángel, Pieta (1498) ​Erecteion tenplukoo frisoaren xehetasuna, K.a. V.


mendea

Pietateak hainbat gizarte eta garaietan errepikatu diren motiboa dira.

Pietatea edo Ama seme hilarekin, Kathe Kollwitz (1937)

Edozein amak modu bilento batean semea galtzen duenean “Pietá”


irudikatzen da. Errekonziliazio modura erabili dute Berlinen. Bere
azpian militar nazi baten gorpua eta kontzentrazio kanpo batean
hildako judutar baten gorpuak lurperatuta daude. Kutxu erlijiosoa
kendu diote, berdin du emakume honen erlijioa. Sinbolo unibertsala
da Pietatea.

65
Samuel Aranda, Sanaa, Yemen (2011) World Press Photo of the Year.

“Pietate musulmana”

Manu Brabo, Siria (2013)

Zergatik ez islatu aita baten sufrimendua ere? Kasu


honetan aita batek umea galdu duela ikusten da.

Alaska eta Mario Parodia

Hain unibertsala den ikono bihurtu da Pietatea jada ez dela


erlijioarekin soilik erlazionatzen baizik eta munduko leku guztietara
extrapolagarria da.

Santa Viridiana Florentina, Baitta

Atributuak: Arantzazko koroa, gurutzeak…


Usoaren ikonografia kristautasunean: Ispiritu santua, sortze garbia
eragin duena, jainkoaren eskua. Unibertsalki duen ikonografia Bakea.

Espainiako I. Errepublikaren alegoria (Tómas Padró Pedret, 1873)

66
Ezaugarriak: Hegoak ikonografia klasikoan garaipenarekin lotuta, buruan duen txanoa,
txano frigioa deitzen zaio lotuta dago iraultzaile frantsesekin.

Atributuak: balantza=justizia, konstituzioa=10 aginduen taula (prinzipio orokorrak),


oilarra= frantziako iraultza, triangeluan idatzita liberte egalite fraternite, munduaren bola,
kamara bat, eskultura, liburua, mercurioren kabuzeroa, Garia... Industria, kultura eta
nekazaritzari erreferentzia egiten dizkioten elementuak daude.

Lege eta justiziaren bitartez aurreparenak lortuko ditugu industria, kultura eta
nekazaritzan hori esan nahi du. Ortzadarra espainiako bandera moduan adierazten da: Aro
berri baten hasiera. Jaiotza, legean, justizian eta herriaren aurrerapena ahalbidetuko duena
arlo guzti horietan.

Espainiako ll. Errepublikarren alegoria (1831)

Aurreko errepublikaren antzekoa baina moldaketekin,


sinplifikatu egin zuten. Bularrak estali, ez dago oilarrik, bere
ordez leohia kokatu dutelarik → Herriaren indarra, beste
animalien gainetik nagusitzen den animalia sendoa.
Mantentzen dute mapa, garia, liburuak, “libertad igualidad
fraternidad”, nekazaritza, merkataritza, industria, harremanak,
ortzadarra.

Bandera mantentzen da baina kolore morea gehitzen diote, ez


dakigu ziur ze irudikatzen duen kolore moreak. Baina gaur
egun errepublika zuzenki kolore more horrekin lotzen da.

. IKONOGRAFIA MODERNOA

Ikonografia modernoa edo garaikidea ere badago. Benetako eredu ikonografikoak sortu
dira egungo kultura eta hedabideetan: Papa Noelek, adibidez, bere ezaugarriak (jantzi
zuri-gorria, bizar zuria, loditasuna) eta atributuak ditu (oparien zakua, elur-oreinak, lera,
etab.), James Bond esmokina, pistola eta bere postura bereziagatik ezagutzen dugu;
Olentzero, Charlot, Che Guevara, etab.

67
Adibidez Olentzero:

Ezaugarriak: kaxero arropa, txapela, zapia

Atributua: Makila, kriseilua, zakua, pipa

. IKONOLOGIA

Ikusi dugun bezala, motibo batzuen (objektu, jantzi, keinu) eta tradizio sakratu zein
profanoaren gai eta pertsonaia batzuen arteko korrespondentzien inbentarioak egiteaz
arduratzen den diziplina deskribatzailea da ikonografia. XIX. mendeko amaieratik XX.
mendeko hasierara ikonografia tradizionalaren mugak gainditzeko ahalegina egin zuten
ikerketak argitaratu ziren.

Aby Warburg izan zen aitzindaria, baina Erwin Panofsky-k (​Estudios sobre iconología, 1935​)
ezarri zuen ikonografia zaharraren eta ikonologia izena hartu zuen diziplina berriaren
arteko muga. ​Ikonologiaren helburua irudien berezko zentzua edo esanahi intrintsekoa
argitzea da.

Ikonografiaren lana zeharo deskribatzailea zen; ikonologiak, aldiz, ikuspuntu sakon, zabal
eta zientifikoagoa du. Ikonografiak elementu figuratiboak eta gaiak/pertsonaiak sailkatzen
ditu gero denboran zehar nola errepikatu, berrerabili eta aldatuz doazen aztertzeko.
Ikonologoek aldaketa horiek gizarte zehatz baten balio kultural, ideologiko eta espiritualak
nola islatzen dituzten aztertzen dute.

Ikonografiak Erdi Aroko eta Errenazimentuko margolariek gai klasikoak modu oso
ezberdinean irudikatu zituztela argitu bazuen, ikonologiak eraldaketa grafiko horien azpian
dauden zergati kultural eta filosofikoak argitara ateratzen ditu: irudiak teknikoki zein
sinbolikoki aztertuz Erdi Aroko eta Errenazimenduko pentsamendu sistema ezberdinak
azaltzen ditu.

Ikonologiak dokumentu historiko gisa erabiltzen ditu irudiak, aro horren Kultura ikasteko.
Ikonologiaren ustez imajinaren osagaiek balio sinbolikoak dituzte bere baitan, honako
gauzak argitzen dituzten adierazgarri batzuk hain zuzen ere:

- Sasoi historiko baten Kultura edo mundu-ikuskera.


- Nazio, gizarte-maila, filosofia edota erlijio jakin baten pentsaera edo baliosistema.
- Estilo edo joera estetiko jakin baten berezitasuna.
- Autore baten pentsaera, psikologia edo nortasuna.

Panofskyren aburuz koadroek munduarekiko duten sakoneko jarrera ezustean adierazten


dute. Irudiaren osagaiak arakatuz azterketa ikonologikoak imajinak munduarekiko duen
sakoneko jarrera edo esanahi intrintseko hori azaleratzen du. Esaterako, ​La perspectiva
como forma simbólica liburuan Panofskyk perspectiva artificialis delakoa Errenazimentuko
giro kulturaren formalizazio grafikoa dela defendatzen du. Garai hartan nagusitu ziren

68
antropozentrismoaren eta arrazoian oinarritutako jarduera zientifiko eta matematikoaren
adierazle sinbolikoa.

XI. mendea (Sant Angelo in Formis-eko eliza)

Eskortzoa, prespektiba errepresenatzeko greziarrek


zeukaten ohitura hori erdi aroan desagertu zen eta
perspektiba 2D (Bidimentsionala) errepresentatzen
zen. Dena nahastuta zegoen azalera batean, ez
datorrena bat guk gizakiok ikusten dugun moduarekin.
Proportzioak ere ez ziren errealak, jarraitzen zuten
araua pertsona horri eman nahi zioten garrantziaren
arabera errepresentatzen zituzten pertsonak. Normalean, tamaina eta kokaleku arabera.

Ulermena eta narrazioari ematen zioten garrantzia kristautasuna zabaltzeko


intentzioarekin, ​zergatik horrela? biztanleriaren zati handiena analfabetoa zelako eta
irudien bitartez kristautasuna transmititu behar zelako.

Beraz, klasikoek egindako aurrerapenekin bukatu zuten eta zerotik hasi ziren; baina era
gotikoan berriro perspektiba lantzen hasi ziren egokiago. Errenazimenduan, zientziari eta
arrazoiari garrantzia ematen hasi ziren ez hainbeste erlijioari eta honek artean ere eragin
zuen. Beraz, geometriari eta perspektibari garrantzia handiagoa ematen zioten. Hemen
ikusten da gizakiaren ikuskera errepresentatzea dela garrantzitsuena. Gizakiaren ikuskera
aldatu zenez eta zientziarantz bideratuta zegoenez artean ere aldaketa hori eman zen.
Gizakiaren aldaketak dira ondorengo aldaketen zentro.

Venus eta Kupido. Palama Zaharra (1524) Urbinoko Venusa. Tiziano (1538)

Ze aldaketa daude?

Tizianoren Venusa ez dago naturan, bigarren argazkian etxean dago. Txakurra


fideltasunaren sinbolo da → Gizon batek bere emazteari oparitu zion bigarren kuadroa eta

69
honekin bere betebehar eta eginkizunak zeintzuk ziren erakutsi nahi zion. Emakumea
gizona itxoiten dagoela azaltzen da baina benetako emakume batetaz hitz egiten ez daudela
irudikatzeko Venus-aren ezugarriak erabiltzen ditu. Edertasunaren goirakapena proportzio
perfektuekin 1823an, 300 urte geroago Manet Urbinoren kuadroan oinarritu zen berea
egiteko.

Olympia. Édouard Manet (1863)

Manet-en Olympiaren errepresentazio honek


errealismoaren hasiera ekarri zuen. Kalera
atera behar ziren errepresentazioak egitera
errealtasuna bilatzen zuten, aro modernoa.
Aldaketa artean giro kulturala aldatzen hasi
zelako.

Two Fried Eggs and a Kebab, Sarah Lucas (1992)

Venus bat irudikatzen da modu oso berritzailean. Venusaren


tipo ikonografikoa erabiltzen du. Arrautzak titiak dira eta
kebab-a alua. Britania Handian, garai horretan, nesken artean
“Ladette” (gizonen parean jarri nahi ziren emakumeak)
mugimendua hasi zen. Sarah Lucas-ek obra horiek egiten ditu
mugimendu sozial honen isla gisa.

Venus andaluziarra. Antonio Garcia Villarán (2017)

Venusa irudikatzen du baina modu


desberdin batean. Venusa eskeletu bat
da haragizko emakume baten ordez.
Honek zenbait interpretazio ditu:
edertasuna momenturen batean galdu
egingo dela, fisiko bat baino gehiago
garela eta heriotza. Ezin dugu jakin
eskeletoa gizon batena den ala
emakume batena den, baina kolore
morea esaterako, feminismoarekin

70
lotzen dugu
(Venusaren posizioan kokatuta
dagoela).

Bi ispilu daude: eskeletoa ispiluari begira eta botina ispiluari begira. Botina emakumeen
erlazionatutako elementu da, “kurbengatik”. Orduan, irudian bi venus daudela esan
genezake.

. KONNOTAZIOA

Ikonografia eta ikonologiaz gain, irudien esanahiaren eraikuntzan parte hartzen duten beste
fenomeno batzuk daude. ​Konnotazioa,​ ez da ikonografia bezala kode finkoetan oinarritzen,
kultura jakin batean sustraitutako asoziazio semantiko batzuetan baizik. Gauzak horrela,
objektu baten imajinak objektu hori irudikatzeaz gain asoziazio kultural horien poderioz
esanahi erantsi edo konnotatu bat du.

Ez nahastu denotazioa eta konnotazioa!

- Denotazioa → Objektu batek daukan zentzu literala


- Konnotazioa → Objektuak dauzkan bestelako ideia asoziazioak. Testuinguru
kulturalak baldintzatzen ditu.

Ez nahastu​ sinboloak e​ ta​ konnotazioa!​

- Beltza= ​Heriotza (Mendebaldean)


- ​ eminismoa
Morea= F
- ​ omunismoa
Gorria= K
- Aurrerapenaren konnotazioa
- Deabruaren konnotazioa

Esaterako, Roland Barthes-ek (Lo obvio y lo obtuso liburuan) Panzani


markako pastaren iragarkia aztertu zuenean elementu ikoniko
(tomateak eta piperrak) eta kolore batzuek (gorria, berdea eta zuria)
“italiartasuna” konnotatu dezaketela argudiatu zuen frantsesentzat
(baina ez beste kulturetako gizabanakoentzat), italiar izaerarekin
modu konbentzionalean loturik daudelako. Badaude iragarki
horretan mezu konnotatu gehiago ere. Alde batetik, mahai gainean utzitako boltsa erdi
irekiak norbait azokatik etorri berri dela eman dezake aditzera, eta horrek “freskotasuna”
edo “etxean eginiko janaria” konnotatzen du gaur eguneko gizartean, non gehiengoak aldez
aurretik sukaldatutako janaria erosten duen supermerkatuan. Bestetik, balio estetiko bat
ere konnotatzen du, izan ere, produktu mota (denak dira jakiak) eta kokatuta dauden
modua natura hilaren genero piktorikoari egiten diote erreferentzia.

Erregea

71
Komunikazio gabineteetan (askotan politikarien kanpainetan edo publizitatean) ere
mekanismo konnotazioak erabiltzen dituzte. 6 daude guztira, guk 2.

1. Objektuen konnotazioa → irudi eta markak sortzeko erabiltzen dira


2. Poseak, keinuak.

- Lekua= bulegoa. Bulego batek lana konnotatzen du.


- Lantoki batean egon arren aurrean kokatu dute, zergatik? Gertutasuna, hurbiltasuna
emateko. Mahaiaren atzean kokatuta egongo balitz nagusitasuna eta gure gainetik
egongo baitz bezala antzemango genuke.
- Gabonak atzematen ditugu → Loreak(kristau ez direnek Jaiotza beharran jar
zezaketena), Jaiotzaren figurak (kristautasuna). Horrela, alde laikoa eta erlijiosoa
errepresentatzen ditu.
- Banderak → Espainia eta Europarena. = Sentimendu patriotikoa.
- Altzari klasikoak: tradizio edo kontserbadoretasun konnotazioa trasmititze du
- Liburuak: Jakintza, ezagutza, intelektual bat dela konnotatzen du.
- Koadroak: Argazkietan familiarrak eta instituzionalak aterazten dira. Bera ere aita
dela adieraziz eta nahiz eta kargu altu bat izan antzekoak garela.
- Asoziazioak egiten dira beti.

Kennedy:

Demokrata, gaztea eta jatorri irlandarrekoa. Aldaketa bat ekarri zuen EEBBn eta lehenengo
presidente estatu batuar katolikoa izan zen.

Konnotazio bat ematen diogu ikusten


ditugun zeinuen arabera, kasu honetan
Kennedy otoitz egiten ari dela ematen du
(baina errealitatean ez). Nola interpretatu
zen? Gaztea eta kristaua izanda zintzoa,

72
garbia eta espirituala zela. Honek onura egin zion eta hautatua izan zen.

Konnotazioak anbiguoak izan daitezke. Elementu batek hainbat konnotazio izan ditzake.
Hori konpontzeko →​ Ainguraketaren kontzeptua.

Pertinentzia mugatu behar da, ainguraketak mugatzen du. Denotazioan ez da beharrezkoa


izaten, baina konnotazioan batzuetan bai.

Oin bat (informazio apur bat) eman beharko zaio argazkiari ulertu dadin. Testu idatzia
erabiltzen da adibidez kazetaritzan argazki baten azpian. Konnotazioa ainguratzea
beharrezkoa da batzuetan, adibidez publizitatean ere.

→ Mexikarra bizikletaren gainean. (goitik ikusita)

Zuriak atindu ziri gorriarekin, El Lisssitzky (1919)

Bektoritatearen arabera begiak antzematen du


biolentzia. Boltsebike eta Mentsebikeen arteko
gatazka adierazten du, baina kasu honetan lituluak
ematen digu aditzera zer adierazi nahi duen.

. ERRETORIKA

Erretorika modu egoki eta dotorean hitz egin edo idaztearen artea da, entzule edo irakurlea
hunkitu, konbentzitu edo gozarazi aldera. Zentzu horretan, figura erretorikoek diskurtsoa
esaera eta irudi ederrekin apaintzeko balio dute. Ikusizko testuek ere erabili ditzakete
erretorikaren teknikak eta mekanismoak hunkitu, konbentzitu edo gozarazteko xedearekin.
Literaturan du jatorria, eta ikusizko testuetara ere eraman da.

Hemen bi mekanismo baino ez ditugu aipatuko: metafora eta metonimia. (Tropoak dira, hau
da elementuak bata bestearen lekuan jartzen dituzte. Biak dute oinarri ordezkapena,
antzekoak direlako).

73
1. Metaforak: Publizitatean asko erabiltzen dira. Iragarki askok erabiltzen dituzten
baliabideak dira.

Ordezkapen zuzena adibidez: edurne zuriren azala elurra bezalakoa da, ilea aldiz
ikatzezkoa. Zuria=elurra, Beltza=ikatza.

Izozkia metafora bidez ulertzera eman dute. Halls= freskotasuna.

Izozki hauek emakume baten ipurdia eta hankak irudikatzen dituzte.


Magnum light izanda gorputz hori izan dezakezula bezala adieraziz.

Bonbilek hortzen itxura hartzen dute, orbit erabiliz, hortzak zuriak


izango dituela errepresentatuz.

Erretzaile baten birikak.

Kamaleoiak, spray bat ordezkatzen du

Kokainak jendea hiltzen duelako erabiltzen da pistola modu


horretan.

74
Zineman ere erabiltzen dira:

Young Mr. Lincoln (John Ford, 1939)

Estatubatuentzat eredugarria den


politiko bat da. Bera da zuhaitzaren
sustrai eta enborra.

IMPERIO DEL SOL. filma adibidez:

Hasieran → Hildakoak hilkutxan uretara botatzea. Txinan tradizioa da

Amaieran → Uretan dagoena umearen maleta da.

Hau da, umea hil da, heldutasunera heltzeko.

2. Metonimiak: ​Gure ohiko bizitzan “Baso bat edan dut” esaten dugu adibidez,
edukitzailea edukiaren partez jartzen dugu. ​Sinekdoke deitzen zaio horri.

Publizitatean asko erabiltzen da:

Metafora eta metonimia biak batera agertzen dira


honetan:

Metonimia: Lehengai modura produktua erabiltzen du

Metafora: Suaren modura eguzki lorea erabiltzen du.

Objektu bat erabiltzen du, kasu honetan


betaurrekoak, egilea: John Lennon ordezkatzeko.

75
Zigarroaren errautsa heriotzarekin parekatzen du. Horrela bukatuko dugulakoan.

Enbaxadoreak, Hans Holbein gaztea (1533)

Ematen du bi pertsonaia hauen erretratua dela baina


irudi honetan garai hartako kultura eta zientzia
irudikatuta daude metonimien bitartez. Erdian
dauden objektuek pertsona desberdinei egiten die
erreferentzia eta garaiaren giro kultural, filosofo eta
politikoaren isla ere egiten dute.

Objektu batzuek haien jabeak eta jakintza arlo


konkretu bat ordezkatzen dute.

. HARREMAN INTERTESTUALAK

Testu bat beste batetik eratortzen denean ematen da intertestualitatea.

The Beatles, Abbey Road Volkswagen iragarkia

. Intertestualitatearen garapena eta teorizazioa:

Harreman intertestualak mota askotakoak izan daitezke, eta teorialariak ez dira ados jarri
euren mugetaz. Literatura-ikasketen esparruan sortutako kontzeptua da. Aurrekaria XX
mendeko 30ko hamarkadan Mijail Bajtin-ek burututako ikasketa sorta batean dago, non
Rabelais, Swift eta Dostoievski-ren eleberriak polifonia testualak bezala aztertu zituen
(Bajtinen azterketak idazle horien eleberriak beste testu batzuekin elkarrizketatzeko
espazioa bilakatzen direla argitzen du).

Polifonia testualak = “la pluralidad de voces y conciencias independientes e inconfundibles


[…]”

76
Kristeva → Ahots desberdinak daude testu baten barne. Hori intertestualitatearen
ezaugarrietako bat da. Harreman guztiak testuen artean intertestualitate deitzen ditu.

Michael Riffaterre-k terminoa modu berean erabili zuen eta Harold Bloom-ek fenomenoari
eragina terminoa egokitu zion geroxeago.

Gérard Genette-k bere erara moldatu ditu bai terminoa zein kontzeptua ere. Berak
transtestualitatearen kontzeptu orokorra proposatzen du. testu jakin bat beste testu
batzuekin, modu agerian zein ezkutuan, harremanetan jartzen duen fenomenoa. Bost
harreman transtestual aipatzen ditu Genettek Palimpsestos. La literatura en segundo grado
liburuan, baina guk hiru baino ez ditugu ekarriko hona:

1. Metatestualitatea: testu bati buruz hitz egiten duen testu bat kritika, analisia eginez.
(Beste testu bati buruz).
2. Intertestualitatea: Zehaztu zuen eta beste esanahi konkretu bat jartzen dio. Testu
batean beste testu baten aipu bat sartzen denean. Adibidez: aipu literal bat. (Aipu
zehatza).
3. Hipertestualitatea: Beste aurreko lan batetik eratortzen den lan berri bat. Hau
izango litzateke Genetten ustez aurreko adibidea: Portada Beatles /Volkswagen
iragarkia.(Egokitzapena). Aurreko testua hipotestua eta berria Hipertestua.

. Ricardou eta Dallenbach:

Intertestualitate kontzeptua hartu zuten berriro oinarri modura.

- Intertestualitate Orokorra: Egile desberdinen testuen arteko harremanak.


- Intertestualitate Murriztua: Egile beraren obra desberdinen artean.
- Intertestualitate Autarkikoa: Obrak bere buruarekin duen harremana. Don quijote
da adibide zehatzena, edo ezagunena. Bi zatitan banatuta dago (baina obra bakarra
da), eta bigarren parteak erreferentzia zuzena egiten dio lehenengo parteari.

Marcel Duchamp´s Mona Lisa, 1919​ ​Leonardo da Vinci´s Mona Lisa, 1503-6

77
Hipertestualitatea izango litzateke eta aldi berean metatestualitatea ere. READY MADE:
Berez existitzen den elementu bat, baina arte bihurtzen dena artista batek eraldatzen
duelako edo esposizio batean jartzeagatik edo bere firma jartzeagatik.

Duchamp: arte modernoaren aitetako bat. Arte kontzeptuala egin zuen, Ready Made
adibidez. Duchamp Dadaista zen, filosofia bat da. Dadaismoa da antisistema baina artearen
munduan. Errespetua galdu aurreko kodigoei.

En literatura es meter palabras en un sobre, las sacas en orden aleatorio, y bum! Ya tienes poema.

Hau Dadaismoa da, Mona Lisa hartzen du eta trabesti bat bihurtzen du eta bertan LHOOQ.
Hitz horiei “l” bukaeran jartzen badiote frantsesez ipurdia esan nahi du.

Mezua: “Ez hartu artea hain serio, artea ondo pasatzeko zerbait izan daiteke”.

Jose Luis Guerin, Innisfree (dokumentala)

Beste testu bati buruzko iruzkin bat, sinopsia kasu honetan. Hipertestua da. ez du
berregiten El hombre tranquilo, baina haren zatiak hartzen ditu. Innisfree ez litzateke
existituko El hombre tranquilon sortua ez balitz (eta Guerinek Innisfree birsortzen du).

Intertestualitate murriztuaren adibidea → Centauros del desierto eta Misión de audaces.

. Interdiskurtsibitatea​→ idazlan bat beste artelan batzuekin lotzen duen harremana.


Adibidez, film batek hartzen duenean kuadro bat abiapuntu modura.

El molino y la cruz.

Kontatzen du nola sortu zen Kalbariorako bidea koadroaren egoera. (eguneratuz)

78
Filmaren protagonista bureghel bera da. Kontatzen du nola sortu eta pentsatu zuen kuadro
hau, bere bizitzaren zati batzuk kontatzen ditu eta kuadroan agertzen diren beste
pertsonaia batzuen istorioa kontatzen du.

79

You might also like