You are on page 1of 1

GURE ARTEKO HARREMANAK

Talde-presioari aurre egiteko teknikak

Talde-presioari aurre egiteko teknika batzuk1 erabiliko ditugu:

1. Besterik gabe “ez” esatea


Egin nahi ez duzun zerbait eskatzen dizutenean, esan “ez”, besterik gabe, taldearekin
haserretu gabe, aurpegi txarra jarri gabe, esplikaziorik eman gabe.

2. Disko akastuna
Presioa handia denean, hasieran eman duzun erantzuna behin eta berriro errepikatzea da,
lasai eta irmotasunez. Irmotasuna da teknika honetan ezaugarririk egokiena: “Ez dut
gogorik…” “Esan dizut ez dudala gogorik…” “Nahi duzuna, baina nik ez dut gogorik…”

3. Beste aukera batzuk eskaintzea


Egin nahi ez duzun zerbait eskatzen dizutenean, beste aukera bat eskain dezakezu. Baina
aukera erakargarria izan behar da; bestela, ez dute onartuko.

4. Zuretzat, niretzat
Noizbait presioak, irainak, gezurrak jasaten badituzu, modu ona da “hori zuretzat izango da,
ez niretzat” esatea.

5. Lainoa
Ezezkoa esatean kritika bortitzak jaso behar baditugu, edo eraso gogorrak, hobe da
zerbaitetan arrazoia ematea, eta gero gure iritzia argi eta garbi esatea.
● ukaezina den zerbaiten aurrean, “egia da, baina…”
● iritzi baten aurrean, “baliteke…”, “ez dizut ezetz esango, baina...”
● arrazoizko argudio baten aurrean, “logikoa da, baina”...

1 Adimen Emozionala. Gipuzkoako Foru Aldundia. Egokituta

You might also like