You are on page 1of 2

IKASTURTE HASIERAKO OTOITZA

Hoberena barruan daukazu; aurki


ezazu
• Sartu bezain pronto, ikasleek ikusten dute AURKEZPENA izeneko artxiboa irekita dagoela.
Lurraren metaforarekin jokatuko dugu mamiaren garrantziaz ohartarazteko. Julio Verneren
Viaje al centro de la tierra nobela aipa daiteke denok ikusezinak diren gauzek erakartzen
gaituztela azpimarratzeko.
Beraz, bidaia bat egin behar dugu eta bidaia hori bilaketa batean datza. Orduan, ikusgai diren
GPS, MAPA, PRISMATIKOAK ETA IPARORRATZA seinalatzen ditugu, bilaketa
batean ezinbestekoak direla azalduz. Hala ere, argi utziko diegu gure bilaketan tresnarik
egokienak hauexek direla: ZINTZOTASUNA, ISILTASUNA, JAKINMINA eta
APALTASUNA.

• EL LÁPIZ powerpointa
Muntaia nahiko argia da eta gure barrua zaindu behar dugula dio. Geu arkatzak gara baina
esku batek (Jainkoak) agintzen du eta geuk idatzitakoa arrastoa uzten du.

• GURE MOTORRAK
Kotxe bat bezalakoak gara. Aurrean errepide bat dugu (bizitza). Batzuetan bidea zuzena da,
bestetan, bihurgunez beterikoa; aldapan gora eta aldapan behera ibiltzen gara; zenbaitetan
autopistan zehar, zenbaitetan hirugarren mailako errepideetan. Baina gure kotxeak motor ona
badu, ez dio axolarik nolakoa den bidea. Kontua da kotxe batean motorra ez dela ikusgai;
ordea, kotxea nola dabilen ikusita, motorraren ezaugarriak eta kalitatea igar daitezke. Hau da,
gure jokabideek azaltzen dute nolakoa den gure motorra?
Zeintzuk dira zure motorrak?
Zoruan dozena bat kartulina dago eta bertan balizko motorrak daude. Ikasle bakoitzak
aukeratu behar ditu bere ekintzak bideratzen dituzten hiru motorrak. Animatzen badira,
erantzunak elkar banatuko ditugu.
MAITASUNA, ESKUZABALTASUNA, ERRUKIA, INBIDIA, LAGUNTASUNA,
ELKARTASUNA, LEIALTASUNA, NEUREKOIKERIA, ZINTZOTASUNA,
EGIAZALETASUNA, OBLIGAZIOA, ERRESPETUA

• EBANJELIOA
Zuhaitza eta fruitua LK 6, 43-49

• ABESTIA
Detalles CHAMBAO Powerpointa dago, abestia atxikitua duena.
DBH 1 eta 2: La bella y la bestia

You might also like