You are on page 1of 2

HAUTEMATEKO ETA KAUSA EGOZTEKO JOERAK

ETA ERRAKUNTZA BIDEAK

Segituan duzuen pasartea irakurri eta ondoko azalpenak aztertu: saia zaitezte
identifikatzen hor ageri diren hautemateko eta kausa egozteko joerak eta errakuntza-
bideak. Bertoko kasu honetaz gain, ariketa gomendagarria da hedabideetan edo
eguneroko elkarrizketetan azaltzen diren argudio eta kontuak honelako kontzeptuen
argitara aztertzea.

"Gauez eta auzo-errepide batetik gabiltzala autoak aberia bat izan du,
euria ari du eta ez da autorik pasatzen. Aberia-seinaleak jarri ditugu eta
intermitenteak piztuta ditugu. Halako batean, kamioi bat hurbildu zaigu
oso azkar. Gidariak abiadura moteldu egin du eta gure aurretik pasa da
oso geldo eta guri hegira, baina ez da gelditu. Igarotakoan abiadura
azkartu eta arineketan urrundu da".

Jarraian gertaera horri buruzko hainbat azalpen dituzu. Kontuan hartu guk ez dakigula
zein diren gidariak ez gelditzeko dituen arrazoiak baina, informazio eskasa izanda ere,
azalpen biribila ematen saiatuko garela; hartara, pentsatzeko, argudiatzeko eta
informazioa biribiltzeko zenbait era erabiliko ditugu: heuristikoak, inferentzi joerak,
eskema kognitiboak...
1. Madarikatua! Lagundu beharrean
alde egin du, zer kostako zitzaion
alu horri herri batera gu eramatea!
Gelditu zelakoan nengoen ni,
bada, nire ustez hori da
normalena, ni seguru geldituko
nintzatekeela, mundu guztia
bezala, ezta?
2. Portugalgo matrikula zuen, eta
portugesak nolakoak diren mundu
guztiak daki...
3. Niri iruditu zait gidaria ez zela
kamioilaria, ijito itxura zuen,
seguruenera kamioia lapurtu du.
4. Baliteke beldur izatea, gaua da,
errepide honetatik ez da jenderik
pasatzen, guk lapurtu nahi geniola
pentsatu ez badu ere …
5. Banekien nik, bada, ez zela
geldituko, eguraldi honekin eta
leku ziztrin honetan, normala da
ez gelditzea!
6. Niri gauza bera gertatu zitzaidan
behin, baina ez dut oso ondo
gogoratzen noiz eta non, dena
den, argi dago kamioilariek ez
dutela inoiz laguntzen.
7. Nik beti entzun izan dut
kamioilariak direla errepidean
gehien laguntzen dutenak, baina
bistan da ez dela horrela. Zer-
nolako egoera negargarrian
geundela ikusita ere alde egin
baitu.
8. Beti berdin, niri ez dit laguntzen
ezta aingeru guardakoak ere!
9. Errua gurea da! Ez dugu kotxea
ondo errebisatu, ez dugu aberia
ondo seinalatu, ez dugu ezer ondo
egiten …
10. Gazteak garenez, seguru pentsatu
duela lapurtu nahi geniola.

You might also like