You are on page 1of 7

Kerman pisu bila

Ulermena

Kermanek etxea erosi nahi du. Horregatik, gaur, pisu bat ikustera joan da. Agentziakoak
erakutsi dio etxea eta Kermanek interes handia jarri du. Zuk uste duzu azkenean erosiko
duela?

Bideoa ikusi aurretik, irakurri galderak


Ondoren, bideoa ikusi informazioa jasotzeko
Azkenik, erantzun galderak
• Ikusi duen etxea seigarren pisuan dago eta eskaileretatik oinez igo dira. Zergatik?

Etxe horrek igogailurik ez daukalako

Igogailua ez dabilelako

Kirol pixka bat egin nahi dutelako


• Sukaldeko tresna elektrikoak nolakoak dira?

Berriak

Ez dago, laster ekarriko dituzte

Zaharrak
• Egongelako leihoak eta pertsianak berriak dira

Egia

Gezurra
• Bainugelan Kermanek faltan bota du gauza bat. Zein?

Bainuontzia

Dutxa

Jacuzzia
• Preziorik esan al dio agentziakoak?

Bai

Ez
• Zertan gelditu dira?

Agentziakoak deituko dio prezioa esateko

Beste etxe bat ikustera joango dira

Kermanek etxea erosiko du

1
Etxeko gauzak

Hemen dauzkazu etxeko tresna, altzari eta gauza batzuen irudiak. Ezagutzen al dituzu guztien
izenak?
Lotu irudiak eta hitzak

mahaia
besaulkia

aulkia

ontzi-
garbigailua
bainuontzia

hozkailua

armairua

garbigailua
sukaldea (sua)

komuna
ohea

ispilua
konketa

ur-berogailua

2
dagoeNA / dagoeLA

Kermanek esaldi hau bota du:

• Zurea da pisua salgai dagoeLA?


Ez da zuzena esaldi horretan -LA erabiltzea. Hauxe da era zuzena:
• Zurea da salgai dagoeN pisua?

Gaztelaniaz "que" erabiltzen da bi kasuetan; horregatik ez da arraroa izaten euskaraz biak


nahastea. Baina, zergatik esan behar dugu dagoeN eta ez dagoeLA?
• DagoeN erabiliko dugu "zein" galderari erantzuteko. Adibidez, zein pisu den definitu
nahi dugunean: Zein pisu da zurea? Salgai dagoeNA
• DagoeLA, berriz, erabiliko dugu "zer" galderari erantzuteko: Zer esan duzu pisuari
buruz? Salgai dagoeLA

Bestalde, gogoratu erlatibozko esaldiak (-eN) gehiegi erabiltzea ere ez dela komeni. Egitura
sinpleagoak badaude. Adibidez:
• Aldamenean bizi direN lagunak>AldameneKO bizilagunak
• Etxe azpian dagoen taberna> Etxe azpiKO taberna
• Bilbon bizi diren lagunak> BilboKO lagunak
• Ile luzea dueN neska> Ile luzeKO neska

Aukeratu -N edo -LA atzizkia duten formak hutsuneak betetzeko.

Ikusi (1) mutilak egin du hori

Zein tren ez duzu harrapatu? Guk ikusi dugu Bilbotik etorri (2)

Liburu hori ez (3) esan dizut. Interesatzen zait lehen erakutsi (4)

Erosi (5) jertsea ez dut gustuko. Nahiago dut nik erosi (6)

Mahai gainean (7) nirea da

Esan (8) egia da

Hori egin (9) ez da oraindik etorri

Hutsuneetako aukerak
1. 4. 7.
o dugula o dizudala o dagoela
o dugun
o dizudana o dagoena
2.
5. 8.
o dela
o duzula o duzula
o dena
o duzun o duzuna
3.
6. 9.
o dena
o dudala o duela
o dela
o dudana o duena

Zenbat balio du?

3
Prezioa galdetzeko edo adierazteko, esaldi hauek ditugu:
• Zenbat balio du horrek? Asko balio du
• Zenbat kostatzen da hori? Asko kostatzen da
Gogoratu balio izan aditzak NORK eskatzen duela, baina kosta izan aditzak NOR.

Beraz, honela esango dugu:


• Zenbat kostatzen da etxea? Eta EZ, Zenbat kostatzen du etxeak?
• Asko kostatzen da. Eta EZ, Asko kostatzen du
• Asko balio du. Eta EZ, Asko balio da
• Zenbat balio du etxeak? Eta EZ, Zenbat balio da etxea?

Idatzi hutsuneetan falta dena, goiko azalpenak kontuan izanda.

Frantzian gasolina hemen baino gehiago balio

Berokia berrehun euro balio

Etxea handia da; horregatik kostatzen asko

Ez didazu esan zenbat balio en kotxea

Kostatu hau dena lortzea, baina, merezi izan du

Zenbat kostatu sarrera ? 10 euro bakarrik?

Saltzailea

Saltzaileak elkarrizketan esan dituen esaldi batzuk aukeratu ditugu. Osatu gabe daude, baina,
kendutako zatiak hortxe dauzkazu.
Aurkitu saltzailearen esaldiak osatzeko zati egokiak, gainean klik eginda. Ondoren, ikusi
bideoan nola esan dituen.
Pisua sukaldean gaude
Pisua seigarren solairuan dago eta ez daukagu igogailurik
Ikusten duzunez, hemen jada ikusi nahi?
Telebista ere berria da
Baina, Kerman, ez duzu jakin nahizenbat balio duen pisuak?

4
Erantzunak - Ulermena
• Ikusi duen etxea seigarren pisuan dago eta eskaileretatik oinez igo dira. Zergatik?

Etxe horrek igogailurik ez daukalako

Igogailua ez dabilelako

Kirol pixka bat egin nahi dutelako

(Etxe horrek igogailurik ez daukalako)


• Sukaldeko tresna elektrikoak nolakoak dira?

Berriak

Ez dago, laster ekarriko dituzte

Zaharrak

(Berriak)
• Egongelako leihoak eta pertsianak berriak dira

Egia

Gezurra

(Egia)
• Bainugelan Kermanek faltan bota du gauza bat. Zein?

Bainuontzia

Dutxa

Jacuzzia

(Jacuzzia)
• Preziorik esan al dio agentziakoak?

Bai

Ez

(Ez)
• Zertan gelditu dira?

Agentziakoak deituko dio prezioa esateko

Beste etxe bat ikustera joango dira

Kermanek etxea erosiko du

(Agentziakoak deituko dio prezioa esateko)

5
KERMAN: Kaixo!
SALTZAILEA: Egun on Kerman!
KERMAN: Kaixo. Zurea da pisua salgai dagoela?
SALTZAILEA: Ez pisua ez da nirea. Agentziatik nator ni
KERMAN: A! Agentziatik. Bueno, baina eraikin honetan dago pisua salgai
dagoela
SALTZAILEA: Pisua ikusi nahi?
KERMAN: Bai.
SALTZAILEA: Ea ba, goazen! Pisua seigarren solairuan dago eta ez daukagu
igogailurik
KERMAN: A! Bueno, berdin da, e? Eskaileran igoko gara. Sei solairu niretzako ez
da ezer. Ni Algortakoa naiz eta osasuntsu nago. Eta ni, sei solairu lasai, lasai igo
naiteke, bai. Aizu, jatorrak dira bizilagunak aldamenean bizi direla?
SALTZAILEA: Bai, jator-jatorrak dira, bai.
KERMAN: A, eskerrak! Aizu, eta hor azpian dagoen taberna ez da zaratatsua
izango ez?
SALTZAILEA: Ez, batere zaratatsua.
SALTZAILEA: Dena dela ez dut ezer entzungo. Zeren, seigarren solairuan nago.

ERLATIBOZKO esaldiekin nahastuta ibili da gaur Kerman. Zurea da salgai dagoEN


pisua?Jatorrak dira aldamenean bizi dirEN bizilagunak?
Gogoratu dena den, gauza bera esateko ere forma sinpleagoak erabil
ditzakegula: jatorrak dira aldameneko bizilagunak?

KERMAN: Ai! Nekatuta nago, e? Aiii!


SALTZAILEA: Bueno, Kerman. Ikusten duzunez hemen jada sukaldean gagoz
(gaude). Ikusten duzunez, sukalde elektrikoa dauka, berogailuak gasarekin
funtzionatzen du. Hemen daukazu labea. Eta hemen, ikusten duzunez hozkailua
daukazu.
KERMAN: Zenbat kostatzen du pisuak?
SALTZAILEA: Bai, bai, Kerman. Goazen egongelara. Hau ikusten duzunez,
egongela da, argitsua da. Hemen ikusten duzunez leihoak berriak dira,
pertsianak eta gortinak ere bai. Telebisiñue be (telebisioa ere) berria da. Eta
ikusten duzunez, denetarik dauka.
KERMAN: Bai. Zenbat balio da pisua? Ze, handia da, e?
SALTZAILEA: Bai, bai. Benga Kerman, orain logela erakutsiko dizut. Goazen.
Kerman, hau ikusten duzunez logela da. Horman sartutako armairua dauka.
Ikusten duzunez berria da eta koltxoia latexezkoa.
KERMAN: Honek asko kostatuko du, ezta? Eske nik zerbait merke behar dut, e?
SALTZAILEA: Begira Kerman. Hemen zura atzean komuna daukazu.

6
Kerman etxe bat ikustera joan da eta sukaldea, logela, bainugela, pertsianak,
leihoak, konketa, guztiak egoera onean daudela ikusi du. Era berean pisuak
ZENBAT BALIO DUEN galdetu du Kermanek.
Gogoratu:
Zenbat balio du etxeak? Baina, zenbat kostatzen da etxea?

SALTZAILEA: Hor dauzkazu bainuontzia, konketa, eta ikus dezakezunez biak


berriak dira.
KERMAN: "Jacuzzirik ez dago bainugelan. Buah! Kostatuko zait niretzako
moduko etxe bat topatzea". Aizu, esan didazu sukaldeko labea eta hozkailua
berriak direla, ezta?
SALTZAILEA: Bai, hala da. Berri-berriak dira.
KERMAN: A! Oso ondo. Logelan dagoen koltxoia berria dela esan duzu, ezta?
SALTZAILEA: Noski, berri-berria.
KERMAN: Eta komunean dauden konketa eta bainuontzia ere berri-berriak dira.
SALTZAILEA: Bai. Pasa den hilean berrituak
KERMAN: Bueno, ba, mila esker, e? Egia esan oso ondo azaldu didazu guztia.
SALTZAILEA: Baina Kerman, ez duzu jakin nahi zenbat balio duen pisuak?
KERMAN: Beitu, hobeto bidali berriztatzen dituzuenean prezioak. Ze, orain,
krisiarekin eta burbuja edo burbuila, eta horrekin, ziur jaitsiko dela pixkatxo
bat, e?
SALTZAILEA: Ondo da Kerman, orduan deituko dizut.
KERMAN: Orduan hobeto, bai. Mila esker. Agur.
SALTZAILEA: Agur, bai.

Gaur Kerman pisu bila aritu den bitartean erlatibozko esaldiekin kale egin du.
Horregatik honelako esaldiak bota ditu: Zurea da pisua salgai dagoela?-ELA hori
hor ez dago batere zuzena. Modu egokia da: zurea da salgai dagoEN pisua?
Hori bai, honelako esaldiak askotan era sinpleagoan ere bota ditzakegu. Begira,
adibidez:
Etxe azpian dagoEN taberna. Oso ondo, zuzena da, egokia da, baina, errazagoa
da etxe azpiko taberna esan, eta horrekin, nahiko.
Hori bai, hiztegia ere landu du eta gustatu zaizkio logela, bainugela, egongela,
eskailerak. Eta etxeko gauza guztiak egoera onean daudela ikusi du.
Hori bai, txarrena, okerrena, prezioa. Zeren, etxeak diru asko BALIO DU, edo,
etxea asko KOSTATUko da. Baina zuri, ez zaizu batere kostatuko euskaraz ongi
hitz egitea Kermanekin.

Horregatik, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like