You are on page 1of 1

ZER DA DIDAKTIKA?

Oso zaila egiten zaigu didaktika kontzeptua hitz gutxitan azaltzea. Horregatik, beharrezkoa dela deritzogu hainbat ideia azaltzea hala nola (gure ikuspuntutik): Ebaluaketa, Curriculuma, Konpetentziak, Dekretua, Hezkuntza Berrikuntza eta Hausnarketa. Hasteko, esan beharra dugu, Curriculumean eta Dekretuan aipatzen den legea oinarri hartuz (LOE zena orain arte), hezkuntza ikertzen eta aztertzen duen ikuspegi batetik uler dezakegula didaktika; irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ikertzen eta aztertzen du. Bestetik, ikuspegi dinamiko eta aktibo batetik, ikasketa prozesurako proposamenak eginez pedagogia sistemak ezarritakoa jarraitzen duelako. Didaktikak, arlo ezberdinak biltzen ditu bere baitan, ikaslea nor den, irakatsi beharrekoa zer den, nola irakatsi, zein baliabide erabili eta baita helburu jakin batzuk edota konpetentziak eskuratzeko jarraitu beharreko metodoak ere aztertzea du helburu. Hezkuntzaren praktikak eta teknikak aztertzen eta garatzen dituen pedagogiaren arlo aplikatua da didaktika. Ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari deritzo, honek ikasketa eta irakaskuntzarako prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak aztertuz. Unibertsitatean ez dugu teoria asko eman didaktikaren inguruan baina, bai didaktikak aztertzen dituen ideien inguruan. Curriculumean sakondu genuen, baita Dekretuan ere. Gure lan modularrean, didaktikan oinarrituz, edukiak eta helburuak zehaztu ditugu. Gorago aipaturiko legean oinarritu gara hirugarren zikloko haurrek barneratu beharreko edukiak identifikatu ahal izateko eta laneko jarduerak proposatu eta antolatzean, euren adinera egokitutako problemak programatzeko. Baliabide ezberdinak erabiltzen ahalegindu gara, eta lana osatzerakoan, ariketa berritzaileak proposatzen ahalegindu gara. Borobilduz, didaktika eskoletako egunerokotasunean aplikatzeko erabiltzen den baliabide gisa ulertzen dugu.

You might also like