You are on page 1of 15

ARTAZIAK:

Kartulina, kartoia edo papera mozteko erreminta


aproposena. Mozterakoan bere luzera osoa aprobetxatu
behar dugu ondo egiteko. Artazi mota asko dago eta
bakoitzak badu bere erabilpen zehatza.

ELEKTRIKARI GURAIZEAK: XAFLAK EBAKITZEKO GURAIZEAK:


Kableak zuritu eta mozteko. Metalezko xaflak mozteko.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:


1. Lasai egon beraiekin, arriskutsuak izan daitezke eta.
2. Ez jolastu ezta keinuka ibili beraiekin.
3. Beste bati artaziak pasatzeko momentuan, zuk puntatik hartu besteak eskutokitik har ditzan.
4. Latorria mozteko orduan eskularruak erabili. Batzutan hainbat plastiko mota mozterakoan ere bai.
5. Ez moztu edozein material, bakarrik diseinatutakoentzat erabili behar dira.
KUTERRA:
Material gogor batetan (kartoia adibidez),
mozketa zuzenak egiteko ebaketa-tresna
aproposena da.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:


1. Gida bezala erregela metalikoa edo egurrezko
listoi bat erabili behar da, inoiz ez, plastikozkoak.
2. Mozteko momentuan, ondo estutu erregela edo
listoia, atzamarrak babestuz eta kuterraren punta
pixka bat atera (ez osoa, erraz apurtzen baita).
3. Mahai gainean zerbait ipini, mahaia bera
babesteko mozketak egiteko momentuan.
4. Bukatu bezain laister, kuterraren punta berriro
barruan gorde segurua askatuz.
TORNUZILA:
Laneko mahaian finkatuta egoten da.
Mekanizatu (zerratu, karraskatu, zulatu...) behar
den edozein piezak ongi eutsita edo oratua egon
behar du.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:


Tornuzilaren barailek pieza biguinetan marka uzten dute. Beraz, kartoi edo zurezko xafla txiki batzuk
sartu tartean.
SARJENTAK:
Pieza handiak laneko mahaira lotzeko erabiltzen dira baina baita bi pieza
itsatsi bitartean elkarren kontra edukitzeko.
BARAILAK:
Zulatu behar diren piezak finkatzeko erabiltzen dira normalean.
ALIKETAK:
Tolestu, ebaki edo soldatu behar diren pieza txikiak eusteko erabiltzen dira.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira: ez dira inoiz kolpeak emateko erabiliko.
KURRIKAK:
Iltzeak ateratzeko erreminta bereziak dira. Ez dira, beraz, oratzeko erremintak, nahiz eta batzuetan
oratzeko erabili. Ebaketa-erreminta gisa erabiltzen dira inoiz.

ATXIKITZEKO KURRIKAK:

Barailan sartzen ez diren piezei eusteko edo pieza txikiak


oratzeko erabiltzen dira.
ESKUZKO ZERRA:
Material meheak ebakitzeko erabiltzen
da. 5 mm-rainoko zur, zur-aglomeratu edo
zurezko xaflak ebakitzen ditu.

Metal bigunetan ere erabil daiteke, baina


zerra-hari desberdina erabilita. Metala
ebakitzeko hariak oso hortz txikiak izaten
ditu.

Piezaren barnealdean ebaki behar baldin


bada, ikus ondoko irudian haria nola ipintzen
den: lehenbizi ebaki behar den lekuan zuloa
egin eta haria bertatik sartu.

Gero zerra-etxeari lotu eta besteetan bezalaxe ebaki.


ZERROTEA:
Zura ebakitzeko erabiltzen da.

Zerraz eta angelu-kaxaz zura 90º edo 45ºra ebaki


daiteke.
Angeluan ebakitzeko gailu bereziak dituzten zerrak
badira.

ARKUZKO ZERRA:
Metala ebakitzeko erabiltzen da.
Kontuan hartu hortzak aurreko aldera inklinaturik daudela.
Zerratzeko lehenbizi pieza oso ongi finkatu behar duzu.
Zerra-orri osoa erabili behar duzu. Poliki eta presarik gabe
zerratu. Indar handiegia ez dago zertan eginik.
INGURATZEKO ZERRA (KALADORA):
KONTUZ: MAKINA HAU KONTU HANDIZ ERABILI BEHAR DUZU,
ARRISKUTSUA IZAN DAITEKEELAKO. ERABILI BAINO LEHEN ZURE
IRAKASLEAREKIN HITZEGIN.

Zura, aluminioa, etab. Ebaki ditzakezu, zerra-orri


egokia ipinita.
Zazpi centímetro baino lodiera handiagorik ezin da
ebaki.
Euskarria inklinatuz, angelua osatuz ebakitzeko aukera dago.

ERREMINTA HAU ERABILTZERAKOAN


BETAURREKOAK JARRIKO DITUZU!
ESKUZKO ZULAGAILUA:
Zuloak egiteko balio du barautsari biraketa higidura emanez.
Eskuz eraginez funtzionatzen duten engranaje batzuez eratua dago,
biraderari eraginez barautsaren biraketa abiadura biderkatzen dela.
Seguratsun neurriak:
- Finka ezazu pieza sarjentarekin, ez eutsi inoiz eskuarekin,
barautsak hertz zorrotzak baitauzka eta ihes eginez gero zauri
larriak egin ditzake.
- Marka ezazu puntzoiarekin aurrez zuloa egingo den puntua,
barautsa irristatu eta istripurik eragin ez dezan.
- Zuloa handia bada, diametro txikiko barautsarekin hastea
komeni da, eta gero eta lodiagoak erabiliz joan, behar den
neurrikoraino iritsi arte.
- Erne ibili arropa lasa eta ile luzeekin, zulagailuak biratzean
traba daiteke eta.
ZUTABEDUN ZULAGAILUA:
- Zulatu aurretik, zulatu behar den materialari
dagokion barautsa aukeratu behar da.
- Zuloa egin baino lehen, zuloaren erdia markatu
behar da horrela barautsa ez da irristatuko.
- Diámetro handiko zuloak egiteko, aurrena diámetro
txikiko barautsa erabili.

KONTUZ!!
- Ilea suelto baduzu,
- Arropen manga zabalekin,
- Piezak txikiak badira, eskuz ez eutsi
- Barautsa biraka badabil, ez ikutu eskuekin.
ZULAGAILU ERAMANGARRIA:
- Zulatu aurretik, zulatu behar den materialari dagokion
barautsa aukeratu behar da (behean barauts motak).
- Zuloa egin baino lehen, zuloaren erdia markatu behar da
horrela barautsa ez da irristatuko.
- Diámetro handiko zuloak egiteko, aurrena diámetro
txikiko barautsa erabili.

KONTUZ!!
- Ilea suelto baduzu, arropen manga zabalekin, piezak txikiak badira, eskuz ez eutsi.
- Barautsa biraka badabil, ez ikutu eskuekin.

BARAUTSAK:

Metalarentzako Egurrarentzako Harriarentzako


ZINTA METRIKOA:
Ereduen arabera, zinta honekin hiru metro luzeraino neur
daiteke, eta gutxienez milimetroak bereiz daitezke.

ERREGELA MALGUA:
Erregela honen bidez 30, 40 edo 50 zentimetroraino neur
ditzakezu, milimetroak bereizten direlarik.

KALIBREA:
Kalibreaz, kanpoko nahiz barneko neurriak eta sakonerak
neur ditzakezu.
EGIAZTATZEA:
Gainazal launak egiaztatzea:
Erabat zuzenak diren erregelen bidez, erregelaren ertzaren eta
gainazalaren ukigunea lerro bat izatea lortu behar da. Irudian
bezala argiaren kontra jarriz begiratuta, gune batzuetan besteetan
baino argi gehiagok ez du egon behar.
Angeluak egiaztatzea:
Argiaren kontra begiratuta egiaztatzen da. Eskuaira atzera eta
aurrera desplazatu behar da gainzal osoa egiaztatzeko.

You might also like