ZINEMATIKA 1 Kontzeptuak

You might also like

You are on page 1of 11

ZINEMATIKA

POSIZIOA, ABIADURA ETA AZELERAZIOA (Kontzeptuak) Zinematikan egiten duguna gorputza bat nola higitzen den aztertzea da. Gorputza hau auto bat, hodei bat, galaxia bat, edo edozein gauza izan daiteke. Fisikan, objektu bat nola higitzen den ikusteak esan nahi du: non dagoen jakitea, zein abiadura dauka eta abiadura hau aldatzen den edo beti berdina den. Posizioa, abiadura eta azelerazioa ongi ezagutu behar dituzun hiru kontzeptuak dira, eten gabe erabiltzen direlako eta beranduago etorriko diren beste gauza mordoren oinarria direlako. Adi!: Higitzen ari den gauzaren kokapena (hau da, non dagoen), Posizioa da. Higitzen ari denaren posizio aldaketaren azkartasuna, abiadura da. Objektuaren abiadura handiagotu ala txikiagotzen ba da, azelerazioa duela esaten da. Adibidea:

POSIZIOA ETA ABIADURA

x hizkia erabiltzen da posizioa adierazteko, gehienetan posizioak x ardatz batean adierazten direlako. Objektuak, zorutik altuera zehatz batean egotekotan ardatz bertikal bat erabiltzen da y ardatza (beraz, altuera y hizkiaz adierazten da). ADIBIDEA: Demagun zerbait dudala 5 m-ko altueran. Bere posizioa emateko y ardatz bat hartzen dut. Ardatz honekiko diot:

AHATEAREN POSIZIOA y = 5 m DA.

X eta Y, gorputzaren koordenatuak dira. Gauza baten koordenatuak ematea (hegazkin batenak, adibidez) gorputza une horretan non dagoen esateko modu bat da.
ZINEMATIKA 4 DBH 1

ERREFERENTZI SITEMA Zerbaiten posizioa x = 10 m dela esaten dudanean, esan behar du nondik. Zu zure etxetik 10 m-ra egon zaitezke baina lehengusinaren etxetik 100 m-ra. Beraz 10 m-tan nago esaldiak ez du ezer adierazten. Argitu behar dugu nodik. Hau dela eta, fisikan, hauek esan behar dutena hau da:

Adibidez, Espainian 0 Km puerta del Sol-en dago, Madrilen. Ibilbide guztien distantziak hortik neurtzen dira. 0-tzat hartzen dudan tokian, x y ardatzek kokatzen ditut. Bi ardatz hauek erreferentzia-sistema eratzen dute. Distantzia guztiak berarekiko neurtuko ditugu. Adibidea:

Problemak ebazteko beti erreferentzi-sistema aukeratu behar dugu. Agian, posiblea izango da erreferentziarik gabe ebaztea baina GUK EZ DUGU HORRELA EGINGO. x-y ardatzak marraztea ez dago inoiz soberan. Eta marrazkia ulerkorra bada eta erreferentzia ongi hartuta baldin badago Kalifikazio hobeago bat lortuko duzu. Problema bat ebazteko planteatuko dituzun ekuazioak, aukeratu zenuen x -y ardatzerekiko izango dira. Hori dela eta, aspektu hau oso garrantzitsua da. Problemak egiten hasten garenean hobeto ulertuko duzu.

ZINEMATIKA

4 DBH

IBILBIDEA (erreza) Ibilbide hitza bizitza arruntetan duen esanahi berbera du. Ibilbidea, gorputzak higitzean egiten duen bidetxoa da. Ibilbide mota ezberdinak egon daitezke. Ikusi:
IBILBIDE MOTA EZBERDINAK

Ibilbideak ez du zergatik kurba bereziren bat izan behar. Eduki dezake edozein forma. Izan daiteke edozein gauza.

POSIZIO NEGATIBOAK Gauza batek eduki dezake posizio negatibo bat (x = -3 m edo x = -200 km bezalakoak). Hau gertatzen da gauza x ardatzaren alde negatiboan dagoenean. Hau oso garrantzitsua da, batzuetan, problema bat ebaztean, emaitza negatiboa delako. Orduan esan ohi duzu: Katxis! X = - 20 m atera zait. Baina posizioa ezin da negatiboa izan. Zer egingo dut orain? Gainera tipa honek azterketak bilt zen hasi da, akabo! Erantzuna: Ez da ezer gertatzen. Posizioa lasaitasunez izan daiteke negatiboa. Baita abiadura eta azelerazioa ere. (Gero argituko dut puntu hau) Ikusi nola adierazten den posizio negatiboa marrazkitxo honetan:
Hemendik neurtzen hasten naiz POSIZIO POSITIBO ETA NEGATIBOAK Honen posizioa x = -2 m da (adi!) ZINEMATIKA Honen posizioa x = 1 m da 4 DBH 3

ABIADURA NEGATIBOA Gauza x ardatzaren noranzko positiborantz mugitzen bada, bere abiadura (+) da. Aldrebez joaten bada, (-) da. Egon erne honekin, ez baita ulertzeko erreza. Saiatuko gara:
ABIADURA POSITIBO ETA NEGATIBOAK

Zera esan nahi dugu, bizitzan ez dago ez posizio ez abiadura negatiborik. Ez du inork esaten: atetik -3 m-ra nago. Esaten du: ate atzetik 3 m-tan nago. Auto hori -20 km/h-z doa ere ez da erabiltzen. Esaten du: kotxe hori 20 km/h-tan doa, ni noan aurkako noranzkoan. Baina, hemen, zinematikan, posizio negatibo eta positiboen kontua etengabe erabiltzen da eta primeran ezagutu behar dituzu. DELTA LETRA GREKERA ( ) Hemendik aurrera askotan erabiliko dugu Delta letra. Horrelako triangelutxoa da: . Fisikan erabiltzen da aldaketa bat adierazteko, hau da bukaerari hasierakoa kendu behar dugula adierazteko. Adibidez, x zera esan nahi du: bukaerako x ken hasierakoa. t esan haniko du: azkeneko t ken hasierako t, eta horrela edozein magnituderekin. IBILITAKO DISTANTZIA eta DESPLAZAMENDUA ( X ) Tipoa dagoen tokiak posizio izena hartzen du. Tipo honek posizio batetik bestera joatean egiten duen bidea , egindako edo ibilitako distantzia da. Ikusi posizioa eta egindako distantzia EZ direla gauza bera. Elkarrekin ados jarriko gara. Hizki hauek erabiliko ditugu: X0 = hasierako posizioa ( tipoa atera zen tokia ). Xf = bukaerako posizioa ( lekua non tipoa ailegatu zen ). x = desplazamendua, (x = Xf - X0).

ZINEMATIKA

4 DBH

Higikaria hasierako posizio batetik atera bada ( adibidez X0 = 4 m ) eta bukaerako posizio batera ailegatu baldin bada ( adibidez Xf = 10 m ), desplazamendua horrela kalkulatzen da: x = Xf - X0
DESPLAZAMENDUA Kasu honetan Posizioa Desplazamendua (x) desplazamendua (x) bat dator egindako distantziarekin, baina kontuz, hau ez da beti gertatzen

Hau da, kasu honetan, gelditzen zait: x = 10 m 4 m = 6 m DENBORA TARTEA ( t ) t, denbora tartea, gorputza higiduran egon den denbora da. Delta t izan daiteke segundo bat, 10 segundo, ordu bat, edo edozer gauza
BUKAERAKO UNEA HASIERAKO UNEA t0-ri, x0 dagokio eta tf-ri, xf

HIGIDURA ZUZEN ETA UNIFORMEA ( HZU )


Gauza bat higidura zuzen uniformeaz higitzen da baldin eta norabide zuzenean higitzen den eta denbora tarte berdinetan distantzia berdinak egiten badituen. Hau Galileok esan zuen ( Hau idoloa! ). Beste modu batez esanda:
GAUZA BAT HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEAZ HIGITZEN DA NORABIDE ZUZEN BATEAN HIGITZEN BADA ABIADURA KONSTANTEZ

HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA

Beraz, HZU-n abiadura ez da aldatzen, konstante mantentzen da. Abiadura berbera denez higidura osoan, esango du ez dagoela azeleraziorik. Hau da, higidura zuzen uniformean azelerazioa 0 da ( a = 0 ).

ZINEMATIKA

4 DBH

HZU-N GRAFIKOAK NOLA ERAIKITZEN DIRENAREN ADIBIDEA


( Ongi irakurri hau! ) Demagun 100 km orduko higitzen ari den gauza bat. Inurri bat, adibidez.

INURRIA

Ordu batean 100 km egingo ditu. 2 ordu barru 200 Km eta abar. Hau taulatxo batean adieraz daiteke: POSIZIOA DENBORA 0 Km 1h 100 Km 2h 200 Km 3h Orain, grafiko bat egin dezaket, denbora bakoitzari dagokion posizioa zehaztuz ( 0-ari 0 dagokio; 1-ari 100, e.a. )

Puntu hauek guztiak lotuz higiduraren grafikoa denboraren funtzioan lortuko dut:

x-en grafikoa t-ren funtzioan

Grafiko honi X (t) edo X f(t) deritzogu eta hau esan nahi du: X posizioaren adierazpena denboraren funtzioa. Abiadura eta azelerazioaren grafikoak ere denboraren funtzioan adierazi dezaket. ( Garrantzitsuak ). Pentsatzen baduzu pixka bat ikusiko duzu horrela gelditzen direla:
a eta v -ren grafikok t -ren funtzioan.

ZINEMATIKA

4 DBH

3 grafiko hauetan, HZU-ren ezaugarriak argi eta garbi ikusten dira. Hau da: V-aren grafikoak, t-aren funtzioan, abiadurak konstantea irauten duela erakusten du. a-ren grafikoak,m t-aren funtzioan, azelerazioa higidura osoan zero da. x-aren grafikoak, posizioa denborarekin linealki handiagotzen dela adierazten du.

ABIADURAREN KALKULUA HZU-an


Abiadura kalkulatzeko egindako distantzia eta horretarako erabili den denbora kontuan hartu behar dugu. Bizitza arruntean egiten dugun kalkulua da.
HASIERAKO POSIZIOA BUKAERAKO POSIZIOA

Demagun dortoka x0 posiziotik atera zela eta x f posiziora ailegatu zela. Abiadura hau izango da:

=
=

Ibilitako distantzia Denbora Abiadura HZU-an

0 0

HZU-aren EKUAZIOAK (Oso garrantzitsua) Abiaduraren definizioa hau zen: =


0 0

. Orain x x 0 askatzen badut geldituko zait:

0 = 0

= 0 + 0
Ekuazio honek emango dit higikariaren posizioa denboraren arabera. (Adi!) (t t 0), t denez, askotan horrela ikusiko duzue: x = x0 + vxt. Hasierako unean (t = 0 denean) horrela ere ikusiko dugu: x = x0 + vxt. Jo dezagun higitzen ari den gauza t 0 = 0, x0 = 200 Km posiziotik atera zela. Objektua 100 Km/h-ko abiaduraz atera bazen, bere ekuazioa hau izango da: = 200 + 100 0

ZINEMATIKA

4 DBH

Ekuazio honetan t-ri balio ezberdinak ematen badiziko (1 h, 2 h, 3 h, e.a.) gorputzaren posizioak denbora hauetan lortuko ditut. HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEAREN EKUAZIOAK Eta ekuazio hauei dagozkien grafikoak hauek izango dira:

(1) Posizioa denboraren funtzioan (x denborarekin linealki aldatzen dela erakusten du) (2) Abiadura denboraren funtzioan (v konstante mantentzen dela erakusten du) (3) Azelerazioa denboraren funtzioan (a denbora osoa 0 dela erakusten du). Higidura zuzen eta uniformearen adierazgarriak diren 3 grafikoak (OSO garrantzitsuak)

BATAZBESTEKO ABIADURA Higikari bat alde batetik bestera joaten bada eta ez ba darama beti abiadura berbera eramaten, bere bataz besteko abiadura horrela kalkulatzen da: =

ZINEMATIKA

4 DBH

HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEAREN ADIBIDEAK Higikari bat x 0 =400 Km posiziotik ateratzen da 8:00 orduetan eta bukaerako posizioara x f = 700 Km ailegatzen da 11:00-tan. Abiadura konstante eramaten badu, eskatzen. a. Hartu erreferentzi sistema bat eta adierazi grafikoki ariketan deskribatzen dena. b. Kalkulatu higikariaren abiadura (Km/h eta m/s). c. Idatzi higiduraren hiru ekuazioak. d. Kalkulatu higikariaren posizioa 9:00-etan eta 10:00-etan. e. Marraztu x(t), v(t) eta a(t) grafikoak. a) Aukeratzen dudan erreferentzi-sistema hau da:

HASIERAKO POSIZIOA (X0)


EGINDAKO DISTANTZIA

BUKAERAKO POSIZIOA (XF)

b) Kalkulatuko dut zein abiaduraz higitu zen:


=

100 Km/h m/s-ra pasatzeko ondoko trukua erabiliko dugu: (gogora ezazue mesedez). Km hitza 1000 m-rekin ordezkatuko dut eta ordu hitza 3600 srekin. Orduan:
100 1000 = 100 = 27,8 3600

0 0 700 400 = 11 8 300 = = 100 3

c) Idatzi ekuazioak eta egiaztatu.

Beno, higidura uniformearen ekuazioak hauek ziren:

Lehen kalkulatu ditugun datuekin ordezkatuz gero: = 400 + 100 ( 8 ) = 100 = = 0


ZINEMATIKA 4 DBH 9

d) Kalkulatu posizioa 9 eta 10-etan. = 400 + 100 9 T = 10 h denean 10 = 400 + 100 10 e) Marraztu x, v eta a grafikoak. Hasiko gara posizio grafikoarekin. Higidura uniformea denez badakigu grafikoa zuzen bat izango dela, beraz bi puntu hartzearekin nahikoa izango dugu grafikoa adierazteko. Bukaeran grafikoa horrela geldituko da: 10 8 = 600 9 8 = 500

POSIZIOA DENBORAREN FUNTZIOAN

Eta beste grafikoak modu honetaz geldituko dira:


ABIADURA ETA AZELERAZIOAREN GRAFIKOAK t-ren FUNTZIOAN

BESTE ADIBIDE BAT (batez besteko abiadura) Tipo bat 100 km dituen bide bat egin behar dut. Lehengo 10 Km-ak 10 Km/hko abiaduraz egiten ditu. Ondoren, 30 Km gehiago egiten du, 30 Km/h-z. Bukatzeko, azketn 60 Km-ak 60 Km/h-z egiten ditu. a. Zenbat denbora eman zuen 100 Km-ak egiteko? b. Zein abiadura konstante eraman beharko lukeen 100 Km-ak denbora berean egin ahal izateko? c. Marraztu x(t), v(t) eta a(t) grafikoak. Beti, egingo dugun lehengo gauza, problemaren eskema izango da:

ZINEMATIKA

4 DBH

10

a) Aztertuko dut zenbat denbora kosta zaion tarte bakoitza egitea. = denez, t kalkulatzeko: =

. Zenbakiak egingo ditugu: 10 = 1 10 / 30 = 1 30 / 60 = 1 60 /

1 =

2 =

3 =

Denbora osotara, 3 denbora hauen batura izango da. Hau da: t osotara = t 1 + t 2 + t 3 t osotara = 3 h b) Denbora berean, distantzia bere egiteko eraman behar duen distantzia, bataz besteko abiadura da. Orduan: 100 = = = 33,3 / 3 c) Ikus dezagun nola gelditzen diren grafikoak:

Ikusi nola lehenengo grafikoan zuzenak gero eta inklinatuagoak daude abiadura handiagotzen den heinean. Grafiko baten malda, abiadura baita. Momentuz hau da jakin behar duzun guztia.

Bukatu da Hidura Zuzen Uniformearen teoria Datorren gaia: HZUA

ZINEMATIKA

4 DBH

11

You might also like